Donostiako Udalak eta Bagerak Euskaraldia aurkeztuko die 75 ikastetxeri
Euskaltzaindiak Donostian duen Luis Villasante Ikerguneko ganbaran egingo du agerpena Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak, martxoaren 19an eta arratsaldeko 17:30etik 19:00etara. Bagera taldearekin batera eginen dute aurkezpena.
Jakina denez, herritar euskaltzaleak aktibatuz, hizkuntza ohiturak aldatzea da aurtengo azaroa eta abendua bitartean egingo den Euskaraldiaren helburu nagusia. Euskal Herriko hainbat euskaltzale elkartek urteetan zehar landu duten 'Euskarak 365 egun' lan ildoaren baitan kokatzen da 'Euskaraldia 11 egun euskaraz' ekimena. Honela, euskaraz hitz egiten dakitenek edota euskara ulertzeko gaitasuna daukatenek euskara erabiltzea nahi da.
Idatzi iruzkina