Beste behin, Euskaltzaindiak deitoratzen du Euskaldunon Egunkariaren itxiera
“Euskaltzaindiaren Zuzendaritzak gaur (2018-02-21) egin duen bileran, Euskaldunon Egunkariaren itxiera zela eta, duela hamabost urte Euskaltzaindiak emandako adierazpena gogoratu du. Hartara, berresten du bere engaiamendua, orduan bezala, euskara eta euskal kultura herri honen ondareak direla eta langintza horretan euskarazko komunikabideek duten zeregina, eta berriro deitoratzen ditu bai Euskaldunon Egunkariaren itxiera hura eta baita ere, horren ondorioz, komunikabide horren arduradunek, besteak beste Joan Mari Torrealdai euskaltzain osoak, pairatu behar izan dituzten ondorio latzak”.
Idatzi iruzkina