Liburu hau idaztean, asmo zehatza izan zuen Piarres Charritonek: "Herri orok baduela herri bat izaiteko eskua nahi nuke ikusi eta erakutsi. Irakatsi ere zergatik duen eskubide hori fedearen argitan". Herri bat izateko eskubidea esaten duenean, Charritonek oso kontuan hartzen du kultura: "Kulturak emaiten dio herriari herritasuna, kulturaren iraupena da herriaren iraunpide bakarra".
Elizari buruz hitz egiten da lan honetan, eta “fedearen argitan” egiten da, egileak doen bezala. "Elizaren altzoan haziak eta haren zerbitzuan higatuak garen batzuk bagara bizkitartean oraino gure herrian", argudiatzen du. Horiek horrela, "giza-jakintzen laguntzarekin lehiatuko gara elizaren irakaspenari erro sendoagoak emaiterat. Ez baita sekulan ahantzi behar, San Tomas Akinokoaren arabera “Graziak ez duela nehoiz Naturaleza suntsitzen” ez eta beraz Fedeak ukatzen Jakintza."