Besteak beste, toponimia zer den eta zertarako balio duen azaldu zuen Gorrotxategik. Baserrien eta etxeen izenen gaineko xehetasunak ere eman zituen.
Euskaltzaindiaren Onomastika Zerbitzuaren hitzaldia, Leioako Udal Euskaltegian
Atzo, abenduaren 1ean, Mikel Gorrotxategi Euskaltzaindiaren Onomastika zerbitzuko arduradunak hitzaldi bat eman zuen Leioako Mastitxu Euskaltegian, euskal baserrien izenen inguruan. Hitzaldia Leioako euskaltegiak Euskararen Nazioarteko Egunaren harira antolatzen dituen ekitaldien barruan kokatu zen.