R. M. Azkue Sariek idazle gazteak literatura mundura erakartzea dute helburu nagusia. Sariketa hauetara euskaraz idatziriko edozein narrazio- edo olerki-lan aurkez daiteke, ondorengo adin mailen barruan:
- A maila: 2001, 2002, 2003 eta 2004an jaioak
- B maila: 1997, 1998, 1999 eta 2000n jaioak
Lan originalak eta inoiz argitaratu gabeak izango dira. Lanek gutxieneko luzera izan beharko dute: narrazio arloan, A mailan, 2 folio, eta B mailan 4 folio. Olerkian, A mailan, 15 lerro izan beharko dituzte, eta B mailan 30 lerro. Lanak helbide honetara bidali beharko dira: Euskaltzaindia. Plaza Barria, 15. 48005 Bilbo.
Lan saritu guztiak argitaratuko dira, liburu batean. Epaimahaikoen erabakiak 2015eko otsailaren 28a baino lehen iragarriko dira.