“Hirietako hizkuntza paisaia nolakoa, euskararen etorkizuna halakoa”. Pentsamendu hori buruan, Euskaltzaindiak antolatu duen jardunaldi honetan, euskarak hirietan eta hiriburuetan duen egoeraz hausnartuko da, “batik bat, egoera honen aitzinean bide eta baliabide egokiak irekitzen eta asmatzen joatea”.
Donostian egingo den aurkezpenean hauek mintzatuko dira: Jean-Baptiste “Battittu” Coyos Jagon sailburua; Sagrario Aleman, Akademiaren Sustapen batzordeko burua; eta Erramun Osa, batzorde horretako idazkaria.
Euskaltzaindiaren XIX. Jagon Jardunaldia azaroaren 14an egingo da, Donostian, Luis Villasante Euskararen Ikergunean.