Smithsonian Institutionek Washingtonen (Ameriketako Estatu Batuak) du egoitza nagusia, baina hainbat hiritan ere baditu bestelako instalazioak. Izan ere, 19 museok, 9 ikergunek eta Zoologiko Nazionalak osatzen dute, besteren artean, erakundea. Hezkuntza eta ikerketa egitasmoak sustatzen ditu Smithsonian erakundeak.
Smithsonian Institution erakundeko kideak Euskaltzaindian izan dira
Smithsonian Institution erakundeko bi kide Euskaltzaindian izan dira, Akademiaren jardueraz eta izaeraz informazio zehatza biltzeko. Michael Atwood Mason erakunde horretako Folklore eta Ondare Kulturalerako Zentroko zuzendariak eta Sabrina Lynn Motley Folklore Jaialdiko zuzendariondokoak, Xabier Kintana, Pruden Gartzia eta Aritz Abaroa izan dituzte gidari gaur, urriaren 9an, egin duten bisitan.