AEKren koordinatzaile nagusi Mertxe Mugikak egin du aurkezpena, Asier Amondo, Helios del Santo, Oskar Elizburu, Iñaki Urkijo eta Bixente Claverie Artezkaritza Kontseiluko kideek lagunduta. Mugikak azaldu duenez, matrikulazio kanpainak ikasleak ditu protagonista, “iaz euskaltegiak bete eta udan barnetegi eta ikastaro trinkoetan euskara ikasten jardun duten milaka ikasleak; eta ikasturte berrian euskara ikastera etorriko diren lagun guztiak”.
Bestalde, prentsaurreko hau baliatu du AEK-k Bixente Claverie aurkezteko, bera izango baita aurrerantzean Iparraldeko ordezkaria AEKren Artezkaritza Kontseiluan, Jakes Bortairuren lekuan.
2015eko martxoan ospatuko den 19. Korrikaren aurkezpena, berriz, udazkenean egingo dutela adierazi dute.