Hauek dira Euskaltzaindiak maiatzaren 30ean Donostian egin zuen Osoko bilkuran izendatu zituen ohorezko euskaltzain berriak: Paulo Agirrebaltzategi, Angel Aintziburu, Dionisio Amundarain, Xabier Amuriza, Xipri Arbelbide, Antonio Campos, Maite Idirin, Mixel Itzaina, Jon Landaburu, Joan Martí, Martin Orbe eta Manu Ruiz Urrestarazu.
Ohorezko euskaltzain berriek diplomak jasoko dituzte ostiralean
Datorren ostiralean, uztailaren 18an, izendatu dituen azken ohorezko euskaltzainei diplomak emango dizkie Euskaltzaindiak. Ekitaldia 12:30ean hasiko da, Akademiaren Bilboko egoitzan.