Amaia Apalauzak 2011n aurkeztu zuen doktore tesiaren emaitza da. Tesiaren zuzendaria Iñaki Camino euskaltzain urgazlea izan zen. Lana euskal hizkuntzalaritzaren esparruan kokatzen da, dialektologian, zehazki. Apalauzak Nafarroako ipar-mendebaleko lau ibarretako euskara bildu eta aztertu du: Imotz, Basaburu Nagusia, Larraun eta Araitz-Betelu.
"Nafarroako ipar-mendebaleko hizkeren egitura geo-linguistikoa" webgunean jarri du Euskaltzaindiak
Nafarroako ipar-mendebaleko hizkeren egitura-geolinguistikoa liburua sarean jarri du Euskaltzaindiak, eta Akademiaren webgunean kontsulta daiteke, hemen. Liburua Akademia eta Nafarroako Gobernuaren artean sustatutako "Mendaur" bildumaren 10. zenbakia da. Egilea Amaia Apalauza da.