Gasteizko Toponimia IV, Langraiz/ Toponimia de Vitoria IV, Langraiz CD-ROMak Langraizko merindadean dauden herrietako toponimoak era sailkatu eta normatibizatuan biltzen ditu. Hala, herri hauetako toponimoak biltzen ditu: Ariñez - Ariz, Aztegieta, Krispiña, Eztarroa, Gometxa, Lermanda, Margarita, Mendotza, Otatza, Subilla, Zuhatzu eta Zumeltzu.
Ikerketa-lana egiteko, herri hauei dagozkien XIV. eta XX. mendeen arteko 70.000 leku-izen inguru bildu eta aztertu dira. 2.063 toponimo aurkezten dira.
Argitalpen hau Gasteizko Toponimia egitasmoaren barruan kaleratzen den laugarrena da. Aurreko hirurak hauek dira: Gasteizko Toponimia I / Toponimia de Vitoria I (Ciudad / Hiria), Gasteizko Toponimia II / Toponimia de Vitoria II (Malizaeza) eta Gasteizko Toponimia III, Gasteizko Ubarrundia/ Toponimia de Vitoria III, Ubarrundia de Vitoria.