“Amaia, debekatuta zaude. Euskal pertsona-izenen historia eta deituren sorreraz ohartxoak" izeneko hitzaldia eman zuen Mikel Gorrotxategik. Besteak beste, ezagutzen ditugun euskal izen zaharrenak erromatar garaikoak direla azaldu zuen; Sabino Aranak euskal izenen inguruan egindako lanaz mintzatu zen; eta euskal izenak erregistratzeko debekua -1938an ezarri zen- gogoan izan zuen.
Euskaltzaindiaren Onomastika zerbitzuaren hitzaldia Leioan
Euskaltzaindiaren Onomastika zerbitzuko arduradunak bi hitzaldi eman zituen maiatzaren 21ean, Leioako Mastitxu Euskaltegian, goizez eta arratsaldez. Euskal pertsona-izen eta deiturak izan ziren hizpide bi hitzaldiotan.