Urtebete ebaluazio fasean eman ondoren, ICANN erakundeak Euskararen eta Euskal Kulturaren Komunitatearen .eus domeinua onartu zuen 2013ko ekainean. Orduan argi adierazi zuten sustatzaileek: "Behin martxan jarrita, domeinua erabiltzea, ikustea eta indartzea da .eus domeinuari zentzua emateko modua. Hain zuzen, horixe da, nazioarteko aitortzatik harago, euskararen herria munduaren aurrean ikusgarri bilakatzeko modua". Horretaz mintzatuko da biharko agerraldian.
Euskaltzaindia sorreratik bertatik da PuntuEus Fundazioko kide. Joan Mari Torrealdai da presidentea, Akademiaren ordezkari gisa.