Euskal Onomastikaren Datutegian Euskaltzaindiaren onomastika batzordearen lanak biltzen dira. Lanok lau multzo nagusitan banatzen dira, deitura edo abizenak (Agirre, Etxebarria,...), ponte izenak (Eneko, Leire, Miren,...) eta leku-izenak, eta azken honetan era askotakoak: probintziak, eskualdeak, herriak, mendiak, ibaiak, e.a.
Esan bezala, oraintsu egin den bertsio eguneratu berriak 170. (Amerikako toponimia) eta 171. (Asiako toponimia) arauak jaso ditu. Horrek 237 eta 330 lekuren izenak jasotzea ekarri du, alegia 567 toponimo. Hala, bada, Exonomastika batzordeak egindako lan guztiak bilduta kontsulta daitezke jada EODAn.