Euskaltzaindiak eta Bilbao Bizkaia Kutxa Fundazioak antolatzen dituzten sari hauek idazle gazteak literatura mundura erakartzea dute helburu nagusia.
Bi genero saritzen dira Azkue Sarietan: narrazioa eta olerkia. Genero bakoitzak bi maila ditu: A maila, 11 eta 14 urte bitarteko gazteentzat; eta B maila, 15 eta 18 urte bitartekoentzat.
Hilaren 6an egingo den ekitaldian, edizio honetako irabazleak izango dira.
Gorka Martinez BBK Fundazioko buruak eta Andres Urrutia euskaltzainburuak emango dituzte sariak.