Euskal Onomastikaren Datutegian Euskaltzaindiaren onomastika batzordearen lanak biltzen dira. Lanok lau multzo nagusitan banatzen dira, deitura edo abizenak (Agirre, Etxebarria,...), ponte izenak (Eneko, Leire, Miren,...) eta leku-izenak, eta azken honetan era askotakoak: probintziak, eskualdeak, herriak, mendiak, ibaiak, e.a.
Euskal Onomastika Datutegia eguneratu du Euskaltzaindiak
Euskaltzaindiak bere webgunearen bidez plazaratzen duen Euskal Onomastika Datutegiaren bertsio eguneratua jarri du sarean.