"Onomasticon Vasconiae" bilduma osoa Euskaltzaindiaren webgunean kontsultagai
Euskaltzaindiaren "Onomasticon Vasconiae" bilduma osoa webgunean jarri du Akademiak, guztion eskuragarri. Bertan, bilduma horren barruan argitara eman diren 29 liburuak kontsulta daitezke.
Euskaltzaindiaren "Onomasticon Vasconiae" bilduman Euskal Herriko leku askotako toponimoak jaso dira. Pertsona eta leku izenen garrantziaz oharturik, Akademiak bilduma hau abian jarri zuen aspaldian, tokian tokiko izenak biltzeko, aztertzeko eta forma idatziak finkatzeko asmoz. Hala, bilduman Euskal Herriko Onomastikari buruzko ikerketak argitaratzen dira: jardunaldietako agiriak, herri edota eskualde zehatzei buruzko toponimia ikerketak, antroponimiari buruzkoak, etab.