“EUSKARAREN ORAINA ETA GEROA IPAR EUSKAL HERRIAN”. XVII. Jagon jardunaldiaren aurkezpena
Asteazken honetan, azaroaren 7an, goizeko 11:00etan, Euskaltzaindiaren Baionako ordezkaritzan (Gaztelu berria, Paul Bert plaza, 64100 Baiona).
XVII. Jagon jardunaldia "Euskararen oraina eta geroa Ipar Euskal Herrian" goiburupean egingo da eta Ipar Euskal Herriko elkarte eta erakundeekin batera landu du Euskaltzaindiko Sustapen batzordeak. Aurkezpen-ekitaldian, Andres Urrutia euskaltzainburuak, Xarles Videgain Baionako bulegoaren arduradunak eta Sagrario Aleman Sustapen batzordeburuak parte hartuko dute.
XVII. Jagon jardunaldia 2012ko azaroaren hamaseian egingo da, egun osoan zehar, Université de Pau et des Pays de l'Adour (Salle des Thèses) Baionako campusean. Jardunaldiotan: euskararen bilakaera soziolinguistikoa Ipar Euskal Herrian; euskararen balorapen kulturala; euskarak aurrera egin ahal izateko, garabidean jarri beharreko hizkuntza-politika; irakaskuntza elebidunaren erronkak; eremu desberdinetan abian jarritako esperientzien aurkezpena gaiak aztertuko dira.
Izen ematea doakoa izango eta aldibereko itzulpen zerbitzua ere egongo da.