Txinatar ikasketen II. Masterraren aurkezpena Euskaltzaindian
Ekainaren 21ean, goizeko hamaiketan Euskal Herriko Unibertsitateko Ekonomia Masterrren arduraduna den Jon Barrutia jaunak eta master berezi honen zuzendariak, Eduardo Rubio Ardanazek, Euskaltzaindiaren egoitzan aurten UPV/EHUan hasiko den Txinatar ikasketen master berria aurkeztu dute, iaz Unibertsitateak burutu zuenaren jarraipena.
Aurkezleek laburki, gaurko Txinak kulturan, historian, demografian eta ekonomia arloan daukan garrantzi gero eta handiagoa azpimarratu dute, bai eta iaz hasiriko ikasketek izandako harrera ona ere. Bukaeran biek entzuleen galderei erantzun diete.
Ondoren Fang Xiao doktore andreak Gu Qin irakasle andrea aurkeztu du, eta beronek entzuleei txinatar kaligrafiari buruzko hitzalditxoa eman die txineraz, aurkezleak itzulia. Era berean, entzuleei txinatar kaligrafiaren eredu miresgarri batzuk aurkeztu dizkie, eta berak bertan pintzelaz eginiko erakusgai batzuk agertu ere bai, zalantza-galderak argituz.