Ana Urkiza "Zergatik panpox" eleberriari buruzko jardunaldietan
Arantxa Urretabizkaiaren Zergatik panpox eleberria da protagonista, Bilbo Zaharra Forumak aurten antolatu dituen jardunaldietan. Jardunaldi horiek maiatzaren 31n hasi ziren, eta egun horretan Ana Urkizak hitz egin zuen.
Hurrengo saioa gaur, ekainaren 7an, izango da, iluntzeko 19:00etan. Gema Lasarte mintzatuko da Urretabizkaiaren lanari buruz. Ekainaren 13an Josune Muñoz ariko da.
Bestalde, osagarri gisa, Euskaltzaindiaren aretoan "Emakumea eta literatura" izeneko erakusketa jarri da, eta hitzaldietara joaten diren guztiek ikus dezakete. Bertan euskal emakume idazle batzuen lanak daude ikusgai.
Jardunaldiei amaiera emateko, Klasikoen 5. irakurraldi jarraitua egingo da, ekainaren 14an, Bilboko Arriaga Antzokian, goizeko 08:00etatik iluntzeko 20:00etara.