"Birjinia, edo donceil christaba" liburua interneten
Euskaltzaindiak Birjinia, edo donceil christaba liburua Akademiaren webgunean jarri du. Argitalpen digitala hemen kontsulta daiteke.
Birjinia, edo donceil christaba Euskaltzaindiak argitaratzen duen "Euskararen Lekukoak" bildumaren 24. zenbakia da. Michel-Ange Marin fraide frantsesak 1572an idatzitako lanaren euskarazko itzulpena da. Lan horrek bazuen izenburu luzeagoa, lapurtarrez zegoen idatzia eta XVIII. mendearen amaieran aurkitu zuten. Jose Antonio Mujikak itzulpenaren transkripzioa egin du.