Zierbeneko toponimia finkatzeko hitzarmena sinatu dute Udalak eta Euskaltzaindiak
Otsailaren 24an, Zierbenako Udalak eta Euskaltzaindiak hitzarmen bat sinatu zuten, herriko toponimia ikertzeko eta arautzeko. Udalaren izenean, Marcelino Elortza alkateak eta, Euskaltzaindiarenean, Xabier Kintana idazkariak sinatu zuten. Sinatze-ekitaldian Mikel Gorrotxategi Euskaltzaindiaren Onomastika batzordeko kidea ere izan zen.
Hitzarmen horren xedea honako hauxe da: Zierbenako toponimoak eta herriko ageriko hizkuntza-paisajea normalizatzea. Lana Ulibarri euskaltegiko Jose Mari Zubiaga eta Joseba Perez ikerlariak egiten ari dira, beharra gainbegiratzeko Euskaltzaindiaren Onomastika batzordeak izendatu duen Goio Bañalesen zuzendaritzapean.