Antonio Zavalaren omenetan eta ohoretan
Denborak etengabe egiten du aurrera. Inoizka besterik iduritzen bazaigu ere, denborak ez du inoiz kerarik ez geldialdirik egiten. Zenbat eta urtez osatuago egon, gainera, hainbat eta zoroagoa eta lasterragoa iruditzen zaigu denboraren joana. Egunen joan-etorri geldigabeari, askotan, azpian hartzen gaituen gurpil errukigabearen tankera hartzen diogu.
Urtebete baino gehiago da Antonio Zavala hil zela. 2009ko urtarrilaren 2an hil zen, eta bezpera-bezperagoan izan ziren, Xabierren, hileta-elizkizunak. Egun hotz bezain argia zen. Nafarroako zeru oskarbiak urdin bizi aparta eskaintzen zigun hara hurbildu ginen euskaltzaleoi. Hodeiertzean elurturik zeuden mendi-gailurrak. Nafarroako lautadetara sartzea zeru-lurrak zabaltzea bezalakoa zen.
Jabier Kaltzakorta: Antonio Zavalaren omenetan eta ohoretan 78,78 Kb