Igor Leturia eta Edurne Martinez: Eroski Consumer Corpusaren aurkezpena
Urtarrilaren 21ean, Eroski Fundazioak, Elhuyar Fundazioak eta Euskaltzaindiak antolatuta, "Corpusgintza gaur egun" izeneko mintegia egin zen Euskaltzaindiaren egoitzan. Mintegia hasi baino lehen, Eroskik Consumer aldizkariaren corpusa biltzen duen CDa eman zion Euskaltzaindiari. Corpus honen garapenean Elhuyar Fundazioak eta Eleka Ingeniaritza Linguistikoak hartu dute parte.
Mintegian honako hauek izan ziren hizlariak: Xavier Gómez Guinovart, Miriam Urkia eta Igor Leturia eta Edurne Martinez. Hona hemen Igor Leturiak eta Edurne Martinezek -Elhuyar Fundazioaren eta Eleka Ingeniaritza Linguistikoaren izenean- mintegian eman zuten hitzaldia: "Eroski Consumer Corpusaren aurkezpena".
Igor Leturia eta Edurne Martinez: "Eroski Consumer Corpusaren aurkezpena" 1,44 Mb