90. urteurreneko ospakizun ekitaldia Bilbon: Víctor García de la Concharen hitzak
Uztailaren 17an, Euskaltzaindiaren 90. urteurreneko ospakizun ekitaldia egin zen Bilbon, Akademiaren egoitzan. Real Academia Española, Real Academia Galega eta Institut d´Estudis Catalans-en Secció Filològica erakundeetako ordezkariak hartu zituen Euskaltzaindiak, eta eurekin batera ekitaldi akademiko bat burutu.
Ekitaldiak bi alderdi nagusi izan zituen: lehenengoan, lau Iker sailburuek euren Akademien egitasmoak azaldu zituzten. Bigarren zatian, aldiz, Akademietako buruak mintzatu ziren. Real Academia Españolaren izenean Víctor García de la Concha zuzendaria mintzatu zen.
Hona ekartzen ditugu Víctor García de la Concharen hitzak.