Orotariko Euskal Hiztegia

OEH - Bilaketa

12 emaitza ubide bilaketarentzat

Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
burukeria.
sense-1
1. (BeraLzM, Casve).
Capricho. "Fantaisie" Casve.
Orduan Erroma erriaren erregiñ-alaba intzan, eta ire burukerien asegarritzat ba eduzkanan zirkua, ubide bikaiñak, antzokia ta zaldi-laistergua. Or Mi 132. Ire burukeriek ekaitza sortzen badute, ere bearra erakutsiko diat makill-ukaldiz. 'Tes caprices' . Ib. 92. Oitua zegon bere burukeri guztiak indarrean aurrera ateratzen. TAg Uzt 188. Beti bezela bere burukeriakin aurrera irtetzeko zein bidetatik jo zezaken asmatu eziñik. Ib. 199. Burua buru, burua ta burukeriak lege ta egitarau. Ibarg Geroko 76. Ugazabaren burukeria horrek [aurrerapenik etxean nahi ez izateak] etxeko lanak zailago eta ugariago egiten zizkiolako. Mde HaurB 6. Errik edo iendek oituraz naiz legez egiñiko elkargoa ez da autsi bear edozein erritarren edo arrotzen burukeriz. Or Aitork 66.
sense-2
2. (PMuj).
Obsesión, preocupación. v. burutasun.
Nire burutasunak lar illunak izan dira. Gure artean asi bezin laster dana amaitu ete zan-ta, orra ba! Oker bai oker ibili naiz gau osoan neure burukerietan. Erkiag Arran 74.
burukeria
<< bitxabal 0 / 0 izpazterdun >>
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper