OEH - Bilaketa

962 emaitza u bilaketarentzat

Sarrera buruan (15)


Sarrera osoan (494)

Emaitza kopurua 500 elementura mugatua
Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
harrarazi.
sense-1
1. (Sal, R; SP, H), harrerazi (H), arrarazo (V-arr-ple), arrerazo (V-m; Lar, H), harrazi (B), arrazo (V-arr-ger), harerazi, arerazo, artuerazi, artuerazo, arturazi, artu-arazi, artuazi, artuazo Ref.: A (arrazi, arrarazi, arrerazo); A Apend (arrazo); Totor Arr (arraso); Izeta BHizt2 (arrazi) .
Hacer coger, hacer tomar, hacer recibir. " Har araztea, f(aire) prendre" SP. "Purgar al enfermo [...], edikuzkaia arrerazo " Lar. "Faire prendre, et les sens de hartzea " H. " Arrarazi, hacer mamar" A. " Arrerazo, hacer tomar; gatza arrerazo, hacer tomar la sal, salar las carnes" Ib. "Hacer tomar. Gatza arrazo: 1. poner en salmuera, 2. encajar" A Apend. " Lo arraso yosu umeari " Totor Arr.
Kaifasen konseillua / ona iuiatu zuten, / preso har arazitzeko / moian billhatu ziren. EZ Noel 95. Bortxa handiz zerotzuten / har arazi kargua, / zergatik baitziñakien / zela karga pisua. Ib. 150. Notha eta eskas hek erakusten derauzkigun argiak berak berotzen gaitu, eta hetarik garbitzeko desira har arazitzen derauku. SP Phil 79s. Harrarazten diotzala, / Fite bere ordenak. Arg DevB 50. Haritz kalitxak eta mirra guti bat trenpatua har araziko diozue idiari. Mong 588. Zien ardier Zelüko bidia har erazi nahi bederiezie. Bp II 6. Irabazten zituzten herriei-ere hargatik irabaztearekin batean, har-arazten zioten bere hizkuntza. ES 402. Eta harrazi zituzten Apostoluak eta emanarazi presondegi publikoan. He Act 5, 18 (Mc 6, 17 harrarazi ). Esparantza baitu zenbait plazer har-araziren darotzula. He Gudu 118. Zük sedimentü hunak, gaiza orotan gañen, har erazitzen dütüzü. Mst III 34, 1. Eri gaisoari [...] bere bekatu guzien damu andi bat arturazteko. Mb OtGai III 96. Hau da guziei ar-erazi behar diezun bidea. Mb IArg I 206. Anitz aldetatik sua ar-erazi zion [...] Erroma berari. Ib. 83s. Begitan ar-erazi uste dizkitzut blasfemi guziak eta gezurrak. Ib. 260. Lapur biren artean ifiñia, beazun ta binagrea artuerazoa. Cb Eg III 288. Zohazte, yakin zazue non den profeta hura, nahi dut har-arazi. Lg I 374. Har-arazi zioten bizkarrean haren gurutzefikatzekotzat baliatu behar zen zur pisua. Lg II 276. Gizon eta emazte fidel heben harat erran den Konfrarian har eraziren diren orori. Mercy 6. Deliberazione onak har-arazi darozkitzuten arrazoin berek obligatu behar zaituzte hekien atxikitzerat. Brtc 254. Jesus preso ar eraztera. Ub 86. Amorio onek ar-erazitzen digu pozik eta gustoz, geren borondatea Jainkoaren borondatearekin bat egiteko, [...], gogoa ta asmoa. Ib. 140.
( s. XIX) Aurra bada, arzazu nere eskuetatik kollara bat salda; ondo esanda artu erazitzen dio. Mg CC 207. Erbi ta kuiai igesa artu erazotzeko asko ta geiegi da txakurtxo baten zauka. VMg 74. S. Pedrok [...] iru millari arrerazo zien Jesu-Kristoren legea. AA III 432. On egingo dioen gauzak arrerazten diozka alegiñean, naiz eriaren gustoak ez izan. Ib. 617. Aginte au etzan asko izan, ar-erazteko Kristauai galdu zuen bide ona. Ib. 522. Har-araz dietzagun gure bizi-moldekotzat behar diren bezalako gogokundeak. Dh 101. Emen Simon Zirinekoari arrarazo eutsen Yesusen kurutzea. EL2 195. Eman ditzogun Jainkoari eskerrak zeren har arazi daukun erresoluzione bera. Jaur 412. Lagüner hareraziren tie bardin gaizo sinheskorrak. Etch 308. Iru urteraño etzaio umerik arrerazo bear beiari. "Cubrir la vaca" . It Dial 95 (Ur umerik artu eragin; Dv zezenera eraman, Ip estalerazi; cf. infra (3)). Baiona nahi zuen aldiz harrarazi; / Bideak bazakitzan hirian sartzeko, / Españolei errana erne egoteko. Hb Esk 125. Bere hume, abere, ondasun, eta txaola bera, zeuzkan gauza guziakin arerazo zituen. Lard 113. Lehenbiziko egunetan xerriari guti eman behar zaio yatera, zeren goseak lagun-etsia harrarazten baitio. Dv Dial 97s. Harerazten zaio aberiari jenziana zañetik erhaustürik untza baten erdia. Ip Dial 56. Lurreko antze guziak ez dire askiko hari [hilari] biziaren harrarazteko. Hb Egia 13. Bideko lagun bat bederen nahi zioten harrarazi. Laph 50. [Sobrezia] da natüraren gañetiko den berthüte bat, zuñek haizü eztiren plazeretarik gibeltzen beitü eta sori direnak doian har erazten. CatS 58. Miliunka zitian gizonak alxatzen, / Harmak har-arazten, / Lerroan ezartzen, / Gerlarat igortzen... Elzb Po 214. Ezin artu erazo geuntsan botikarik. AB AmaE 249. Haren dohaineri aiher / Preso zuen har-arazi. Zby RIEV 1908, 418. Ian ez othe diotedan harraraziko hemen tudan erremedio hautarik zerbeit-bat. Jnn SBi 64. Ezin sinetsiz Jainkoaren izpirituak harrarazi ziola bide bat hain borthitza. Ib. 86s. Axolarik ez dutenak beren haurrei eskuara harrarazteaz. HU Aurp 203.

( s. XX) Burni goritua eskuan arrerazitzea, batek errurik etzuela jakiteko. Etxeg RIEV 1908, 187. Aurrari eragiñaz ateratzen du kolkotik papera eta asten da kantari aurrari lo arrazteko. Ill Testim 17. Egindako obenen gorrotoa ta geiago ez egiteko asmoa arrerazten dauskun biotz-samintasuna da garbai edo damua. KIkV 95. Jaungoiko maitearen onedaspena geure arazoetarako arrarazo eustan. A LEItz 130. Euskeran "zu" oraintsukoa ta alboetako erderak arrerazoa zala idatzi eban Oihenartek. Eguzk LEItz 24. Eta gero lehen bai lehen, hamabi itxain edo xintximari harrarazkon. Barb Sup 68. Zerbait har-erazi neron jateko eta edateko. Const 28. Onez buldeak artzen ez eutsoezanean, gaiztoz arrarazoten eutsoezan. Or Tormes 105. Erriari su arrerazteko zurrian. Or SCruz 71. Ludijan diran oben orokaz / jantzirik dagon Kurutza, / bere sorbaldan arrerazorik, / darue Josu on utsa. Enb 100. Edozein edari arrazten badiote. FIr 170. Euskalerrian euskalduneri / lana egitia galazi, / eta nagiak zintzuen ordez / patronueri arrazi. MendaroTx 172. Udal eta Aldundiak zirikatuz, beregain arreraziko lieke aalik soroski ta altxorki geien. Ldi IL 123. Xakolak bazaitze fartzitzen, ihesiren die postak; / lagüner har-eraziren bardin gaizo sinheskorrak! "O quizá se lo hacen cuidar a sus compañeros". (Canc. pop. in Or Eus 282 ). Buruauste auek, gaur zuri eskribitzeko asmoa ar-arazi didate. NEtx Nola 28. Bere burua ermitautzat har-arazi nahiko zuen norbait. Zerb Azk 45. Are [zastada] aundiagoa izan da gaur arratsaldean nere oroimenak arrerazia. Txill Let 81. Erabagi mesedegarri bet arrazo eutsien. Akes Ipiñ 27. Ala izateko naiak txoperraren abindua uste onez ar-erazi zidan. Anab Aprika 67. Zuen erritan etxe danetan / artu erazi "Goiz Argi". And AUzta 132. Muñekari lo arrazi. MAtx Gazt 29. Kurutzea haur bati har-arazten zion bere aintzinean. Ardoy SFran 191. Il bear bera ar-erazteko / guretzat gauz pozgarritzat. Olea 121. Bidoiko gasolinari su arraraziz. Ataño TxanKan 253. [Kristok] dudamuda ta ezpiritu aldeko ezpaiak ugari artuazoz. Onaind STeresa 59. Aurtxo orri lo arrerazteko. MMant 127. Gerrak harrerazi ziola jeneraltza bere ikastaldien kaltean. MIH 145. Zer dela-ta elkar harrerazi digu U. jaunak? Ib. 108 (cf. ELKAR HARTU).

v. tbn. CartUrruñ 135. CatJauf 93. JE Bur 176. Arrerazi: KIkG 73. Eguzk LEItz 123. Ir YKBiz 95n. Arrazo: Gazt MusIx 145. Artu erazi: Inza Azalp 85. JMB ELG 85. Artu erazo: EL1 134. Astar II XIV. Kk Ab II 142. Artu-arazi: Ldi IL 171. NEtx LBB 27. Artuazi: JanEd II 113. Inza Azalp 68. Alz Ram 69. JAIraz Bizia 95. Anab Poli 78. Artuazo: Ayesta 132.
sense-2
2. "(G-to-nav, AN-gip), hacer mamar" A.
sense-3
3. " Ar-arazi, cubrir, juntarse el macho con la hembra" JMB At. .
harrarazi
<< harrapagailu 0 / 0 harri >>

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
Library zlibrary project
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper