Orotariko Euskal Hiztegia

OEH - Bilaketa

987 emaitza u bilaketarentzat

Sarrera buruan (21)


Sarrera osoan (494)

Emaitza kopurua 500 elementura mugatua
Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
adore.
etimologikoa
Etim. Forma anterior ardore (Larramendi): préstamo del esp. ardor, como había visto Castro Guisasola (El enigma del vascuence ante las lenguas indoeuropeas, Madrid 1944, 61).
sense-1
(V; (V), H (V, G)), adole (V-gip). Ref.: A; Iz ArOñ; Etxba Eib (adolia); Elexp Berg; Gte Erd 14.
Ánimo, vigor, energía, brío. "(Sin) fuerza natural, (V) adore baga " . "Courage, énergie, force" H. "Ánimo, fuerza vital" A. " Sartu san iker-ikera zerr eiñ esekixala esetako adore barik (V-m)" Rollo 20 T. " Adóre, adóreik, ni para mamar" [?] Iz ArOñ. . "Disposición, ánimo, fundamento para las cosas. Gauzarik errezena eitteko, adolia biar da, [...] hace falta maña. Ezertarako biez[t]auka adolerik, no tiene aliño para nada" Etxba Eib. . " Ointxe eztaukat ezta sillatik jaikitzeko adoreik pe " Elexp Berg. . " Hori egiteko adorerik ez deuko (V-arr)" Gte Erd 14. Cf. H: "L'espagnol rend bien ce mot par ánimo et disposición; cf. ardorea qui semble bien être le même mot". v. ardore, kemen.
tradizioa
Tr. Documentado en autores vizcaínos desde principios del s. XIX. En el s. XX también lo emplean autores guipuzcoanos. En DFrec hay 15 ejs. de adore, todos meridionales.

[Eztabe pekaturik egingo] zar jausitu edo adore gitxi daukenak, Eleisara juateko, batez bere eguraldi txar edo gogorrak dagozan egunetan. CrIc 98. Ama batek ekusten duenean bere semetxoa gaixorik, adore gabe ta aginte gutxirekin igui ematen diola jaatekoak [...]. Mg CC 207. Ekin ekin, [...]: jaijo dedilla [...] aginte ta adore barri bat guztioen biotzetan. Mg PAb 206. Barriz makaldu ta bildurraz adore baga geratuten bagara [...] gauza guztiak birau, goibetu ta buruz beratuko jakuz. Ib. 205. Gorputza adore baga ta odol-usturik; [...] eroiela [Jesus] urkemendira. EL1 188. Larriturik, bildur-ikaraturik, adorebagarik eta kokorroturik egongo nas. EL2 27s. Gitxi jan, pisu andia, makilladak ugari, larga zuten aginte edo adore gabe [astoa] . VMg 62. Entzunik Hugok berba oneek, geratu zan konort eta adore bagarik, eta al eban moduan biurturik Marijagan, eskatu eutsan laguntasuna. Ur MarIl 42. Adore baga neguko txori / Mutu bat legez, / Otzak kikillik, txio bat bere / Egin baga. AB AmaE 126. [Pelegriñoa] egoan ukatuta, adore bagarik, / Odolak otzituta, belaunak ikaraka. Ib. 390. Okendoren adore ta biotz andia, / Norbaitek esango dau zan zorakeria. Ib. 98. Oraindino ezta galdu / nire adorea; / iru urtean birritan / emon dot semea. Azc PB 84s. Erri polit polit bat dakuse: erri garbia, arraintsua baiña arrain-sunda bagakoa; leku itua baiña arnasaz da adorez betea. A BGuzur 108. Gizonik indartsuenak adore baga geldituten eiziran lamiñak ikustean bakarrik. Ag AL 64. Pedro Mariren aotik alango salaketa gogorra aitu ebanean, adore baga gelditu zan. Ib. 95. Erantzuera bi oneek [...] ezertarako adore baga izten eben. Ib. 85.
( s. XX.) Arrantzale errukarriak, danak bustita, zurbilduta, [...] etenda, adorerik bage, goseak eta egarriak amaitu bearrean. Ag Kr 17. Ezertarako ezeukan adorerik eta aotik bitza eriola,. damu dot Jauna, damu dot Jauna esanaz, an joan zan ondora. Ib. 91. Ara nun datorren artaldetik [Txuri], [...] aoa zabalik, bere adorea nagusi gaztearen alde jartzeko asmoetan. Ag G 309. Gogoratzen [...] soroetan egindako lanak, [...] gogoz, adorez, gau ta egun, al zuan aña. Ib. 243. Gizon trebien adorea zelai edo enparantzaren erdian ikusteko asmoetan. Ib. 82. Bizinaiak ematen duen indar ta adorez abere basatiak egin zuten borroka errimea. Ib. 159. Englandar bi jausi zirean. [...] Guztiz txarto egozan luze-luze, zirkin egitteko adore baga. Echta Jos 146. Lekobideren adorea, Utsiñ Tamaion altasuna, Leloren billaukeria. Ag EEs 1917, 211. Nik, sasi-apaiz onek, erdiak esateko ere eztiat adorerik (kemenik) izango. A Ardi 90. Aitaita, adorerik bai al dozu artu dozun zeregiña bide onera eruateko? Kk Ab I 25. Mutilla adore barik aurkitzen zan, gustiz yausita, berbia be ost-osta eukala. Kk Ab II 47. Orduban arrije lez geratu ziran danak. Iñok ezeukan adoreik zirkin bat egiteko be. Ib. 88. Esan eutsen [...] joateko ba; baña ezeuken alako adore andirik be. Ib. 44. Arduraz ta adorez lan egiten du. "Trabaja con celo, con ardor" . Zink Crit 13. [Power jaunaren] adore ta kemen sutsuaren bidez abiatu ta gertu zan. Garit Usand 28. Alakoxea zen zeukaten adore ta tankera jatorra. (Quijote IX) "Tal era el denuedo y continente que tenían" . Anab RIEV 1928, 611 (Ldi RIEV 1929, 210 tankera ta adorea; Or ib. 8 kemena ta yarkera). Zer adore, zer inddar ixango dogu guk bijar goxerako? Otx 49. Ene emakume gustijak zurtzauta geldittu ziran ezetarako adore barik. Ib. 49. Belaxka itxurakoa izan arren, etzan braust batean adorea ta ausardikeria galtzen zituanetakoa-ta. TAg Uzt 192. "Eup! Ori dek sasoia!" [...] aien adorea piztu nai zun eupada arekin. Ib. 134. Onaizkero, ordea, nola zuzendu nezazke arinkeriaren ondorenak? Ezpai'det mutilla uzteko adorerik. Ib. 126. Adorerik etzutelako gure aurka jeiki etziran arren. EAEg 6-11-1936, 227. Nere lei on, pentsamentu, / adore bizi ta zentzu..., / almen guziak erabat zure / opaz nere barru! EA OlBe 49. Adore au dun erriak / emango ditu, o bai! Xabier / ta Zumarraga berriak. SMitx Aranz 98. Pobrea danak ez du faltako / lanerako adorea. / Adore orrek idekiten dau / zeru altuan atea. Ib. 73. Ez det ortarako gogorik ez adorerik. Lek SClar 140. [Jokalariak] atzo agertu yuen adore ta kemena galtzen ezpaiuek beintzat. Bilbao IpuiB 268. Gergoriok ez eukan ezer erantzuteko adorerik eta, afaldu be ein barik, oian sartu ei zen. Akes Ipiñ 32. Ekin eutsan emakume arek mutil gaztearen adore galdua indarbarritzen. Erkiag Arran 159. Bere illobak egin laidokeriaz apentzea zin egin du bere adore ta kemen guziz. Etxde JJ 15. Arimea beintzat, kemen ta adore guztiarekin Maitearen mendeko duzu. Onaind in Gazt MusIx 156. Lagun barrien artean [...] zertxobait azkortu da Nikanor-en adorea. Erkiag BatB 192. Epai onaren itxaropenak, biziteko adorea anditzen deutse batzuei. Ib. 193. Lan egin gabe bizitzeko, adorea bear da, motzaillak esan oi dabenez. Ib. 153. Eta edari pitiña bere urdailleratuaz, jaso ta erneragin deutsa adorea ezagunean. Ib. 195. Gogoa abailduta, adorea galduta. Ib. 191. Illuntzean, ez dau adorerik izan Alaska kafetxean bere burua agertzen, urrun egon ez arren. Ib. 186. Fedeak bakar-bakarrik eman dezaioke gizonari, argiaz gaiñera, kemena, adorea eta arraitasuna. Vill Jaink 9. Adore aundiz abestuagaz / errikoi bertso samurra. BEnb NereA 99. Gogoz ta adorez lanera [...], azkar arrantzaleak. Ib. 149. [Ertzain-buruaren] asmoa, nere adorea galtzekoa zan; baiña gezurrak irten dio! NEtx LBB 117. Zaldun bat [...] oso jatorra eta beste-ez-lakua [...] zintzotasun eta adole onian. Etxba Ibilt 458. [Don Kijoteren] adore azkarra alferrik izanik. "Su destreza y buen ánimo" . Berron Kijote 164. [Santxo] beldurtia ta adore gutxikoa bait-zan berez. "Medroso y de poco ánimo" . Ib. 215. Santxo, adore izan zak. "Buen ánimo" . Ib. 206. Bazekiela nola gaitza dan / ta adore gabe igesi. Ayesta 106. Naiz izan adore, / amaika umore / biurtu dolore. Insausti 160. Gaiztoak ihesi doaz [...], garai berriz U. Jaunaren adorea, kemena, buru jantzia eta bihotz gartsua. MIH 201. Buruz, taxuz eta adorez, ez esku arinez, nekearen nekez baino egiten den [lana] . Ib. 350.

v. tbn. Lab EEguna 68. Zait Plat 17.
azpiadiera-1.1
--Zer da grazia argala edo adore gitxiagokua? --Da grazia bat, zein artu arren, eztan egiten berak esketan ebana. Onelakuak ziran Judasen ta Judeguben graziak. CrIc 124 (v. tbn. otro ej. en la misma pág. ). v. tbn. CatElg 165.
azpiadiera-1.2
Orain adorerik beso ta oñetan euki ez arren [ordiak], orrelanguak [...] emon leikezu makillaka galanta. Mg PAb 64. Iges egieban adoreak euren besoetatik, etorri jakoen begietara beti betiko loa. Ag Kr 199. Besoak txito adoregabeak zeuzkan; ankak zerbait indarge ta sorrak. Ag G 200. [Jaungoikuak] arerijuen aurka zuben besuai indarra ta adorea emonez. Otx 182. Agertu bearko dira oraintxe nere besoaren adore ta kemenak. "Donde será necesario que yo muestre todo mi valor y esfuerzo". Berron Kijote 206.
azpiadiera-1.3
"Sentido, sensación, [...] (V) adorea, konortea " . "(Quedar sin) sentido, (V) adore baga [...] geratu " Ib.
azpiadiera-1.4
Sentido corporal. v. adoremen.
[Platonen] iritzian, adorez somatzen dana da ezaguera [...]. Arrezkero, Platonek gutxi gora bera dakarrenez, egia, adorez dugunean bakarrik idoro dezakegun ezkero, ta batak bere adoremenez somatzen duena askotan besteak somatzen duenaz bat eztatorren ezkero, egia bera bitara adi. Zait Plat 121.
adore
<< adobo 0 / 0 2 afa >>
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper