Orotariko Euskal Hiztegia

OEH - Bilaketa

987 emaitza u bilaketarentzat

Sarrera buruan (21)


Sarrera osoan (494)

Emaitza kopurua 500 elementura mugatua
Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
hurko.
sense-1
I . (Adj.).
azpiadiera-1.1
1. (V, G, L ap. A ; Lar, Aq 1418, (V), H (+ u-); urkho Urt II 46, H).
Próximo, cercano. "Cercano" , "próximo" Lar y Añ. "1.º próximo; [...] 4.º íntimo (Mg PAb); 5.º cercano. [...] Senide urrinekoa baiño auzo urkoa oba (V-m), mejor es un vecino cercano que pariente lejano" A.
tradizioa
Tr. Documentado en Axular y Pouvreau, y a partir del s. XVIII en autores meridionales.

Eztela legerik begiratzen eta ez den ahaikoarik hurkoenaz ere konturik egiten. Ax 351 (V 233). Semearen hain hurko zen amaren handitasunak. SP POB 47. Aidetasun orren urkoa nola dan umeakin amarena, ta Latiñaren ume nola datekean edo nondik batak bestearen antza duen probatzea. Cb EBO 8. Cardonako Duke eta Prinzipeen senide urkua [zan] . Zuzaeta 60. Iltzeko perill urkoan dauden eriai. Ub 216. Eztakizu gu baño urkuago egiten jakola bere ugazaba-andria, au zelan alangua izan arren? Mg PAb 79. Kentzen ezpada borondatezko okasiño urkoa. LoraS 20. Bekaturako beste bidea da urkoa edo urrekoa. AA III 483. Personarik urkuenaren injurijaak. JJMg BasEsc 185. Zenbat eta urkuaguak dirian [aidiak] . Astar II 27. Ain perill urkoan egoteari. Jauregui 239. [Eliza] bien arteko aidetasun urkoaren ezagungarritzat. Izt C 269. Urkoak ez diran erbestekoakaz bere, guztiz biotz-beerak. Itz Azald 196. Eleizea da gure fedearen erregela urkoa. Ib. 19. Ritmo askatuaren urkoago, antzekoago. Lek SClar 107. Askorentzat ogenerako bide ta galurren urkoa izatea. Zait Plat 33. Gu ez gabiltza fenomenuen kausa urkoen billa, kausa atzena edo lehena galdetzen dugu guk. Vill Jaink 52. Gertakari horiek, izan ere, hurkoak ditugu, hurbilekoak, zenbait mila kilometro gora-behera. MEIG VIII 36. Bestez ari zara gehienbat, ez zeure buruaz eta zuretar hurkoez. MEIG III 139.
azpiadiera-1.1.1
Zelan portau zan jakitun au bere urkuenagaz.JJMg BasEsc 185. Etxeko urkoenari ots egin. Zait Sof 40.
azpiadiera-1.2
2. Próximo, siguiente. " Urkho astean, dans la semaine prochaine" H.
sense-2
II . (Sust.).
azpiadiera-2.1
1. (L, BN ap. A; Lar, HeH Voc, H).
Prójimo. "Caridad, amor de Dios o del prójimo, Jainkoaren edo urkoaren onesguna " Lar. " Hurkoa, hurbilekoa, hullanekoa, urkho laguna, protsimoa " HeH Voc. v. infra LAGUN HURKO, HURKO LAGUN.
tradizioa
Tr. Usado por Leiçarraga y Etcheberri de Ziburu, y a partir del s. XVIII por autores meridionales (aunque cf. (h)urko lagun en HeH, Inchauspe y Leon).

Onhetsiren duk eure hurkoa eure burua bezala. Mt 19, 19 (Ol urko; He lagun proximo, TB, SalabBN proximo lagun, Ur, Ur (V), Or, Ker, IBk, IBe lagun (h)urko, Dv lagun, Ip khide, Hual, Samper projimo, Leon hurko lagun). Baldin baduk adimendurik ihardats diozokek heure urkoari. EZ Eliç 186. Gure urkoen gertakari latzak ta argaltasunak pazienziaz eramatea. CatBurg 31. Egite batzuk zeintzukaz lagunduten ditugun urko edo projimuak. CrIc 122. Amaduko dozu zeure urko edo proximua. Astar II 1. Urkoaganako onginai eta amodioaren paltarekiñ. Arr May 110. Urkoak maxiatu. Zait Sof 25. Piarres etzan urkoaren sabela puztu-zale bere lanaren izerdiz. Etxde JJ 268. Gorputzeko bearretan urkoari lagunduz. Or Aitork 395. Gaiztoa bazan ere, baldin alakorik, a zer laguntza bere urkoengandik! Anab Poli 30. Gauzetan ez-deus legea / ta urkoetan arimea / nai dot ikusi. Gand Elorri 102. Hurkoaren eta sorterriaren maitasunean. MIH 335.
azpiadiera-2.2
2. (L, BN, Sal, S ap. A ; , Dv; -kh- SPDv).
Pariente cercano. "Proche parent. Urkho dut hura, celui là est mon proche parent" SP. "Pariente" . "Parent prochain" Dv. " Gure anaia eta hurkoak, nos frères et parents" H.
tradizioa
Tr. Documentado desde principios del s. XVII en autores septentrionales; no hallamos ejs. desde principios del s. XIX.

Eta hillaren urkoak dituzte inspiratzen. EZ Man I 124. Ene adiskideak eta hurkoak ene kontra iaiki dira. Harb 328. Zeren han barrena diren / ene hurkoak iarzen. (Ps 121, 8) "Proximos" . Hm 154. Naturaleza bozten da hainitz ahaide, adiskide eta urkho izaiteaz. SP Imit III 54, 6. Bere aita edo ama, / abride edo urkho. Arg DevB 166. Gure anaien, gure hurkoen eta gure ungiegileen arimak. 53. Baina adiskidetarik, hurkoetarik, eta beretarikako laidoak eta bidegabeak, nork eztaki zein mintki errezibitzen diren? ES 164. Behar diote ukho egiñ atzeei bezala hurkoei ere. Ch III 53, 2. Eztu behar laudatu bere burua, ez bere hurkoak ere. CatLav 349. (V 169) Adiskideen eta hurkoen galtzea. He Gudu 150. Jael Haberen emaztea, eta Jabinen urkhoa. Lg I 203. Josaphat bere hurkhoaren laguntza. Ib. 368. Gure hurko burraso-ahaideak / gure faltaz sutan hondatuak. Monho 126.
azpisarrera-1
LAGUN HURKO (V, G ap. A; Lar, Añ, Izt). Prójimo. v. HURKO LAGUN.
tradizioa
Tr. Usado por autores meridionales.

Ez dezu gutiziatuko lagun urkoaren emaztea. Ub 27. Gure lagun urko edo proximoaren egiazko amoriarekin. Gco II 1. Zure izenean amatzen ditut nere lagun urko guziak. AA I 464. Nork bere lagun urko, gaiztakeria artan kutsutua, il zezala. Lard 103. Izketa pranko ibilli dute / lagun urkuen kaltera. EusJok 124. Lagun urkoa norbera langoa zala uste eudielako. Akes Ipiñ 35. Lagun urkoaren bizia arriskuan ipintea. Erkiag BatB 195. Lagun urkoaren izerdiz aberasten dakiena. Zait Plat 5. Lagun urkoa maite ez bada. FEtxeb 168. Ibilli da lagun urkoari on egiten. Insausti 159. Maiz aski gure poesiaren lagun hurko den gure metafisika. MIH 386.
v. tbn. Mb IArg I 380. Cb CatV 45. Añ LoraS 68. CatBurg 7. Ur Mt 5, 43. Aran SIgn 108. Legaz 6. Bv AsL 112. Arr May 65. Itz Azald 79. Ag Kr 201. Ayerb EEs 1912, 178. ArgiDL 110. KIkG 56. Inza Azalp 148. Altuna 56. Enb 203. Otx 73. Mde HaurB 47. Munita 29. Or Aitork 66. Etxde JJ 178. MAtx Gazt 78. Arti MaldanB 233. BEnb NereA 89. Vill Jaink 95. Gazt MusIx 146. Lab SuEm 191. Uzt Noiz 25. Ataño TxanKan 22.
azpisarrera-2
HURKO LAGUN (Dv, H; urkho- BN-baig, S; HeH Voc, Gèze (hürko-lagün), H). Ref.: A; Lh. Prójimo. "Hurkoa, hurbilekoa, hullanekoa, urkho laguna, protsimoa" HeH Voc. v. LAGUN HURKO.
Maite izanen duzu zure urkho laguna. HeH Mt 5, 43 (Ur lagun urko). Ürkho-lagünari behar-ordian heltüra egiteko. Ip Hil 80. Urko laguna egiz maitatzen / euki daigun arduria. Enb 174. Baña nor da nere urko-laguna? Ir YKBiz 266. Hurko-laguna maita zure burua bezenbat. Leon Mt 19, 19 (Lç hurko).
hurko
<< hurgarri 0 / 0 hurkonde >>
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper