guda.
(c. sg. A; Lar, Añ, Izt VocC; Dv y H (V, G)).
Guerra; batalla, lucha. "Pelea" Lar, Añ. " Gudua, añade, guda, pelea" msOch 319. Sobre el carácter secundario de esta formación, v. A DBols (s.v. guda); cf. tbn. MIH 72: "Gerraren edo gerlaren bila ez, baina ihesi genbiltzala, gudu jatorra hautatu beharrean, besterik esan nahi badu ere, guda sasikoa aukeratu genduen". v. gerra, gudu. Tr. Documentado únicamente en autores meridionales a partir del dicc. de Larramendi, que da guda junto con gudu (s.v. combate ypelea); en el suplemento al dicc., para 'guerra' sólo da gudu . Posteriormente guda se ha empleado tanto para 'guerra' como para 'batalla, combate...'. En algunos ejs. resulta difícil distinguir el sentido exacto de la palabra. En DFrec hay 65 ejs., todos menos uno meridionales.
Mundu onetan bizi geran bitartean guda edo gerra degu barrengo ta kanpoko gure etsaiakin. Ub 149. Galdu zuten [...] guda edo batalla. Mg CC 122. Abrahanek garaitu zituan guda edo gerra batean bost errege. AA I 494. Felipe irugarrenaren sekretario eta gudako konsellaria. Izt C 506. Ez artu eskubetan gudarako erremientarik. (1854). BBatzarN 173. Oar bedi irakurlia berreun urte aietan guda bizian zeudela kristauak Mahometarrekin. Bv AsL 213. Guda barririk bada eztedilla guda orretan sartu. Ag AL 16. Bi urte urbill dira / guda au asi zena. (1916). Auspoa 97, 99. Soldaduak gerran da / baita gudan ere, / neke arrisku aundian / bizitzen dirade. JanEd II 10. Guda gogor sutsuak. Gmant Goi 24. Guda dala-ta besoetatik / kendu didate semea. Jaukol Biozk 82. Gudea asi zanian, aizkide biak banandu ziran. Kk Ab II 26. Guda amaitu ondoren. EAEg 13-12-1936, 531. Senide arteko gudak jolas txarrak dira. JAIraz Bizia 22 (v. tbn. 36). Guda baten dunbotsak ezkontz asmoak urratu zittun. Etxde AlosT 38. Euskera eta errian alde / ziran guda gogorrian. BEnb NereA 251. Gudea ezkero, jatordu bat egiten genduan bakarrik. Etxabu Kontu 31. Guda zakar, erri arteko istillu anker eta eztabaida latzakaz Europa osoa agiri zan darda gaiñean. Onaind STeresa 115.
v. tbn. Añ MisE 99. Astar II V. Bil 165. Aran SIgn 92. JFlor (Donostia, 1879). Zab Gabon 104. EE 1884b, 201. AG 544. AB AmaE 49. Azc PB 201. Itz Azald 46. Etxeg RIEV 1908, 113. EEs 1912, 149. Urruz Zer 54. ForuAB 141. KIkV 38. KIkG 25. Inza Azalp 122. Enb 192. Tx B II 171. Otx 58. Ldi IL 161. JMB ELG 96. Eguzk GizAuz 99. Zait Sof 137. SMitx Aranz 75. Or Poem 555. Mde Pr 298. Akes Ipiñ 11. Bilbao IpuiB 243. MAtx Gazt 77. Onaind in Gazt MusIx 148. NEtx LBB 329. Alkain 61. Ataño TxanKan 163. AZink 55. Gerrika 118.
(Como primer miembro de comp.). " Guda-yaurlari (V), gobernador militar" Eusk 1919-1920 (II), 93 (en una lista de neols. ). Cf. infra GUDA-LEKU, GUDA-ONTZI, etc.
Konde Bañolok guda-konsellua baturik bere iritzia eman zeban. Izt C 437. Uraxe zan nunbait gau artako guda-enparantza. Ag G 159. Erriaren txalo artean, guda-irabazle-garailari baten sartzea zirudian. Belaus Andoni 20. Plandretara zijoazten guda-agintari ospetsuak. Lh Yol 17. Bere bizite osoa gudan igaro dun euskaldun[ak] [...] ez du guda-eresi edo poesi epikarik atera. Or LEItz 39. Arerioak laster oi dautse / guda-lerrua ebagi. Enb 40. Guda-aurretik Durangon karteru edo korrioetako enpliadu egoana. Kk Ab II 26. Guda-otsak dozak landetan. Laux AB 30. Guda-otsein zintzo. TAg GaGo 41. Noiz eta zein guda-ekiñalditan il ziran. "Acción de guerra" . EAEg 28-12-1936, 665. Guda-lurraldeko Ziñaldari eta Arakariei. "De la zona de guerra" . Ib. 17-10-1936, 67. Guda Zaingoko Idazkari nagusia. "Secretario general de Defensa" . Ib. 11-10-1936, 19. Guda-Osasuntzaren jarduna. "Sanidad Militar" . Ib. 2-11-1936, 196. Guda-Auzitegiak emandako epaiak baiezteari dagokiona. "Tribunal Militar" . Ib. 20-5-1937, 1679. Guziek batera eun ta berrrogei ta amargarren urtean alaza asi zuten berek egindako guda-dorrez eta beste zapalkilluz. Ol 1 Mach 6, 20 (Ker guda-tramankulu; BiblE gudurako [...] tramankulu ). Baña, aien guda-lagunetan ez naute ikusiko, noski. Zait Sof 118. Bizirik gelditzen ziranak guda-yopu egiñik. Ib. 166. Gudasailleko sailburu ta juduen morroi guziek. Or MB 369. Guda jantzi ederrenaz apaindurik joan zan. Etxde AlosT 76 (JJ 66 guda-zelai). Liburuok-iru-ok [...] gazteleraz guda-bertsokeran idatzi diren oberenak dira. "En verso heróico" . Berron Kijote 83. Guda denporan, bandia amaitu egin zan. Etxabu Kontu 24. Guda ondoa. Ataño TxanKan 57. Berealakoan ekin zioten guda saillak osatzen. AZink 64.
"Certamen poético u otros semejantes, jostaguda " Lar.
Azpeitian bertsolari-guda aundia zala eta. Etxeg ( in Muj PAm 23 ). Ernaniko Olerti Jaietarako eratu zan olerti gudara. EuskOl 1932, III.
GUDA-BORROKA. Batalla.
Guda-burruka irabazi. "Batalla" . Berron Kijote 194. Zalduntza-liburuetan aipatzen diran guda-burruka, mira-eragite, gertaera, ustegabeko, amodio ta leiaketa. Ib. 195.
GUDA-BULARREKO. Cota, armadura.
Gañetik zulo bat izango du erdian, buruarentzat guda-bularrekoak bezela. Ol Ex 28, 32.
GUDA EGIN. Luchar, hacer la guerra. v. GUDU EGIN.
Nor ziran Antioko erregeari gogortu ta guda edo gerra egin zioenak? Ub 56. An Bizkaiaen arerijuen aldez guda-egitteko. AG 624. Baiña nai ta naiezkoa da gu azpiratzera datozenen kontra guda egitea. Ag AL 15 (v. tbn. 18). Baiña gizajoak ez-ekien, antza, zer dan guda egitea. Bilbao IpuiB 241.
GUDA EMAN. Luchar.
Joan zintekeze guda emotera. Zelatariak lo dagoz. Bilbao IpuiB 242.
GUDA-GAZTELU. Fuerte.
Euskalerriko mendirik erosoenetan guda-gaztelu batzuk jaso. Ataño TxanKan 102. San Markos ta Txoritokietan guda-gazteluak jaso. Ib. 103.
GUDA-GIBEL. Retaguardia.
Erkalaren guda-gibel edo atzeko-alde guziak. "Retaguardias de todos los frentes" . EAEg 18-3-1937, 1309. Guda-gibeleko lanak aalik egokien egiñaz. Ib. 1-5-1937, 1595.
GUDA-LEKU. Campo de batalla; zona de guerra. v. gudategi, GUDU-ZELAI.
Ura zan San Franziskoren guda-lekua. Bv AsL 184. Gudaleku eta soldaduen esetsi eta burruka odoltsuen artian. Itz Azald 22. Guda-lekuan luzaroago / il diran aien kiratsa. Or Eus 400. Guda lekutzat joko diran uriak izendatuaz. "Zona de guerra" . EAEg 30-4-1937, 1591.
GUDA-MAKILA. Lanza.
Aizkora, ezpata, gezi ta guda-makillaz txit orniturik. Ag EEs 1917, 172. Artzen dituzte eskubiko besapean guda makilla sendo luzeak. Ib. 214.
GUDA NAGUSI (La) Gran Guerra (ref. a la 1.a Guerra Mundial).
Aterpetxu bat eginda dauko Parantzen guda nausian soldau ibilliriko batek. Kk Ab II 32 (v. tbn. 34). Lenengo guda nagusi denporea zan. Etxabu Kontu 199.
(Ref. a la 2.ª Guerra Mundial).
Gero, gudea amaitu ta urte batzutan, tximistindarrik eza izan zan. Bearbada, ludiko guda nagusiak okertuko eban auzi au be. Etxabu Kontu 205.
GUDA-OIN. Frente de combate.
Edozein muetako Agintari batek guda-oñari buruz jakin bear dituan oñarriak. EAEg 22-12-1936, 612. Guda-oñetan, gudaletxetan edo billera-lekuetan. "Frentes de lucha" . Ib. 19-5-1937, 1675.
GUDA-ONDO. Posguerra.
Guda ondoa. Ataño TxanKan 57.
GUDA-ONTZI, GUDONTZI (Lar (-nzi)). Barco de guerra. "Fragata, gudonzi txikia" Lar.
Ingelandako gudontzijak. Kk Ab I 85. Guda-ontzien biltoki izana da aintziña Getariko itxasbazter babesa. TAg Uzt 42. An, itxaso zabalean, prantzes guda-ontzi bat egoan bere zain. Etxabu Kontu 217.
Erri kistar batzuben [...] guda-ontzi-ozteak austen dau Lepanton turkarrena. AG 1602.
GUDAPE (En casos locales de decl. sing.). Situación de guerra.
Saiatu bedi Gurutze Gorria gudapean dauden erritarren nekeak eta oñazeak al duan añean arintzen. EAEg 1-6-1937, 1742.
GUDA SANTU. Guerra Santa.
Aita Santua bera, Erroman Guda Santua predikatu onduan, igaro zan Toscanara. Bv AsL 213.
GUDA-ZAPI. Bandera.
Kentzen ziztela zazpi bandera edo guda-zapiyak. BPrad EE 1879b, 229.
GURUTZE-GUDA. v. gurutze.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper