Orotariko Euskal Hiztegia

OEH - Bilaketa

987 emaitza u bilaketarentzat

Sarrera buruan (21)


Sarrera osoan (494)

Emaitza kopurua 500 elementura mugatua
Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
garun.
etimologikoa
Etim. De gara + un .
sense-1
1. (V-ger-m-gip; Mic 9r, Lar, , Dgs-Lar 2, H), garaun (V-ple-arr-oroz; Añ), garoin (V-gip), garuin (V-gip), karaun (V-gip). Ref.: A (garun, garaun, karaun); Iz UrrAnz (garoiñ) ArOñ (garoiñ, garun); Elexp Berg (garun, garuñ).
Sesos, cerebro; (fig.) inteligencia. "Garoiña, el seso" Iz UrrAnz. "Garóiñak zulatu: un ruido muy fuerte; perforarse los sesos oyendo una misma cosa" Iz ArOñ. "Txindurrixen garoiñak jango dituzula esan: dile que comerás sesos de hormiga" Ib.
tradizioa
Tr. Documentado en autores occidentales desde finales del s. XVIII. Todos los ejs. anteriores al s. XX, salvo el de Apaolaza, son vizcaínos. Al Norte lo emplea J. Etchepare. Garun es la forma más general.

Txipiketan dituzula zeure garoñak. msOñ 93v. Txepetxak baño garoiñ geiago ez daukain emakume batzubei. Ib. 22v. Buru barruban [...] garunak. Mg PAb 86. Joten dau garunetan baliaz. Mg CO 45. Ez dezu zenzu ez garuñik. VMg 32. Bota eragin ziozkan begiak ta garuñak buru ezurra ausirik. Ib. 83. Kastiguak onduten eztabena / garaunik eztaukena. Zav Fab RIEV 1909, 31. [Burua] ez eukala garaunez aiñ ondo betea. AB AmaE 251. Edozein soin-atali garunerako iragarbidea kendu ezkero, adoremena itzaltzen da. "Privada la comunicación [...] con el cerebro" . Zink Crit 30. Euskarazko "garuna" eta frantsesez "cerveau" deitzen dutena, biak bat direla. JE Med 30. Gorputzeko eskuin alderdiaren higiarazteko hariak garunaren ezker aldetik dira abiatzen. Ib. 30. Ez dauzkate sanuak / buruko garunak. MendaroTx 85. Garun onekua zara ta, tira! Otx 14 (ref. a la inteligencia de una persona). Txapel andi ederra buruban eruan arren, gixona ixan datekela garun gutxikua. Abeletxe in EZBB II 117. Zertako gogoetatuz alper neka garuna? Or Poem 539. Buruko garunak atara arte ekin eutsan emoten. Bilbao IpuiB 37. Buruko garunak urtu aiñean dabil, jo ta su gogoetan. Erkiag BatB 159 (v. tbn. garunak urtu en Otx 173, garoiñak u. en msOñ 15v). Kasko-ezurra eta barruko garunak. Vill Jaink 69. Nere buruko garunak lanean asiak dira. NEtx LBB 87. Lo gutxi ta asko irakurri, garuna leortu zitzaion. Berron Kijote 32. Garaunak behar bezala hazi ez zitzaizkidalako, adimendu urriaren jabe naiz. MIH 399s. Gure garaun eta bizkarmuinean gertatzen diren gertari ezkutuagoak. MEIG VI 116. (v. tbn. 117 y 118)
v. tbn. Ag AL 145. A LEItz 132. Alzola Atalak 4. Garaun: Kk Ab II 144. Garuin: Apaol 53.
sense-2
2. " Garunak, sienes. Garunetako dundurixuagaz nago " Etxba Eib. " Garoiñak, las sienes" Iz UrrAnz.
azpisarrera-1
GARUN-AXAL. Corteza cerebral.
Sendimendu guzien ezagutza garun axaleko zeluletan dela pizten. JE Med 30. Odola deramaten tuio bat zartaturik garun-axalari hurbil [emalditu da] . Ib. 27 (v. tbn. 38).
azpisarrera-2
GARUNIK GABEKO (garunik bako V-gip). "Tonto, idiota, insensato. Sin. sensun-bakua. Dotoria itxuran, baña garunik-bakua" Etxba Eib. "Buru ederra baña garunik bakua, Aixelkok esan eban araura" Ib. v. garungabeko.
azpisarrera-3
GARUN NAGUSI. Cerebro.
[Buru-hezurraren] bi alderdi hoik batean harturik, deitzen dira frantsesez "le cerveau"; euskaraz "garun-nausia". JE Med 25. Garun nausiaren gibelean [...] "garuntxoa". Ib. 25.
azpisarrera-4
GARUNPEKO KORAPILO. Protuberancia (parte del cerebro).
Deitzen da frantsesez "la protubérance", euskaraz "garunpeko koropiloa". [...] Gibeletik sartzen zaizko [...] bi hastari gotor, garuntxotik jiten zaizkonak. JE Med 38.
azpisarrera-5
GARUNPEKO MUKIL. Hipófisis.
Deitzen dute frantsesez "hypophyse". Gure zaharrek emana zakoten izentzat euskaraz: "garunpeko mukila". JE Med 37.
garun
<< garnizio 0 / 0 gaskoi >>
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper