Orotariko Euskal Hiztegia

OEH - Bilaketa

987 emaitza u bilaketarentzat

Sarrera buruan (21)


Sarrera osoan (494)

Emaitza kopurua 500 elementura mugatua
Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
edo.
sense-1
1. (gral.; SP, Lar, Urt I 411, Ht VocGr , Añ, VocBN , Gèze, Dv, H), ero (V-gip, AN-olza-ilzarb), eo (V, G). Ref.: A (edo, eo); Bon-Ond 171; Lrq; Etxba Eib (edo, ero); Elexp Berg (ero).
(Conjunción). O. Algunos gramáticos han insistido en restringir el uso de edo a las oraciones no disyuntivas (Gèze 246, Lf Gram 396);
v. tbn. BeraLzM: "Ala [...], o, conjunción disyuntiva distintiva: zuriya ala beltza? ¿el blanco o el negro?, es decir, cuál de los dos, no indiferentemente, sino concretamente; la conjunción disyuntiva edo, en cambio, es una conjunción de igualdad: zuriya edo beltza, el blanco o el negro, es decir, lo mismo el uno que el otro" (en Bera no aparece la conj. ala). Sg. A Morf 716 tbn. Arana Goiri propugna implícitamente la restricción de su uso: "La conjunción edo sólo emplea Arana-Goiri para casos de igualdad: 1.º al traducir neologismos. Bizitoki edo mundu [...]. 2.º al presentar sinónimos: almen edo eskubidia". Sin embargo, la tradición de todos los dialectos desmiente estas limitaciones. Se emplea tanto para relacionar dos o más posibilidades que se excluyen, como para expresar la indiferencia o intercambiabilidad de los términos (para el uso en interrogativas, v. infra). Como afirma Villasante (Eleiz4 26) con otros términos: "Edo sirve también [al igual que ala] para expresar la idea disyuntiva, pero sirve asimismo para expresar el sentido de equivalencia y aun zonas intermedias indiferenciadas". Cf. 3 ala; cf. BAT EDO BAT, BAT EDO BESTE, BEHIN EDO BEHIN, BEHIN EDO BESTE, GAUR EDO BIHAR, ZER EDO ZER, etc.
Tr. De uso general en todas las épocas y dialectos. Sólo en Alzaga documentamos las formas ero (STFer 117), y eo (Burr 17).
Bataren edo berzearen hautatzeko edo arbuiatzeko bothere baitzuen. Lç ABC I 3v. Iota bat edo punktu huts bat ezta Legetik iraganen. Lç Mt 5, 18. Ala eztugu bothere iateko eta edateko? Ala [...]? Edo, nik neurorrek eta Barrabasek eztugu bothere lanik ez egiteko? Lç 1 Cor 9, 6. Ezin pensadu eben nogaiti edo nork emaite eben musika oa. Lazarraga 1144r. Klaruxeago berba egizu, / edo zaoza ixilik. Ib. 1171r. Zer irabazten dozu ni ilagaz? / Edo zer ideraiten anzituaz? Ib. (B) 1154rb. Por los hombre rigurosos en cobrar sus deudas, dicen: Ekark idia, edo begia. RG B 26. Uzdak edo puñal ukaldi bat emanen diat. (Sal, 1590). ReinEusk 88. Gaxtoto edo ondo jan, iru bider edan. "A mal o bien comer". RS 342. Iraunsi edo irabazi egia. "Heredólo o ganólo". Ib. 319. Egin ahal dezakegun nahi bezanbat edo ahal bezanbat enseiu. Ax 166 (V 112). Ongi edo gaizki, zuzen edo makhur, plazer zaiku hartzea. Ib. 248 (V 167). Ikhusten edo aditzen ditutzun gauzez kanpoko idurien arabera. Ch III 38, 2. Begirautzu halere animoa gal edo armak eskuetarik utz. He Gudu 92. Galde besteri, edo, nai badezue, niri. Lar Cor 152. Geienak edo beintzat anitz. Mb IArg I 80. Komunionearen husutasuna edo bakhantasuna zure kofesorak erregelatuko du. Brtc 14. Hitz aragitu hau, edo, orobat dana, Jesu-Kristo Jainko egiazkoa. Ub 129. Illean bein edo astean bein edo sarriago konfesatzen diran kristauentzat. Mg CC 166. Eguraldi on edo txar, ortozik edo abarka zulatubakaz dabiltzanak. Mg PAb 59. Ezin igerri dezu ezkonduak edo ezkongaiak diran, eta are gutxiago goi mallakoak, bitartekoak edo bekoak diran, edo ez. AA I 580. Estaduko uts egitiak erabagiten dau geijenian geure zerurako edo inpernurako bidia. fB Ic III 320. Emoten dozu auzi edo kerellia, bestiak lapurra, ordija, edo (esan daigun artez) putia esan deutsulako. Astar II 29. Bekhatuen barkhatzeko edo ez barkhatzeko podorea. JesBih 463. Ez da aixkidetasun itxurazko, edo, hoberenean ere, flako bat baizen. Jaur 355. Hala egiñen zaituzte / Osoki beltz edo zuri bethi ere. Gy 160. Kanpo ala barnetan, ixilik edo agerian, nahiz hitzez, nahiz liburuz [Elizak] izan ditu bethi etsaiak. Hb Egia 139. Nur da edo zer da? ChantP 378. Ez ikaratu / Ill edo goitu / Bear da arerioa. AB AmaE 371. Goiz edo berandu zerbait arkituko dala. Zab Gabon 88s. Gurutzefika zezala Jesus, edo, Erromako enperadoreak jakinen zituela haren berriak. Jnn SBi 29. Erranez: "Bizia ala eskuara", edo: "eskuara ala moltsa", ihardets goraki: Bata ez bertzea. HU Zez 124. Amoroton edo Errigoitin, Errezillen edo Asteasun, Amezketan edo Ataunen jaio diranakiñ batera. Ag G 217. Biyek edo iñor ez. Ill Pill 12. Aspaldiko, edo, hobeki erraiteko, bethiko adixkideak ziren. Barb Sup 182s. Santa Cruz edo Lizarraga: bietan bat. Or SCruz 111. Luzesko mintzatu nizalakotz edo bertzela, zintzurra idortua dut. JE Bur 111s. Huts edo kausi, zer nahi gertha, Ellandek errana egin zuten. Barb Leg 135 (v. tbn. huts edo kausi Xa EzinB 57). Holako zaldirik ez da / edo bakan biziki. Etcham 66. Atzera edo aurrera arin egin biar yuagu. Kk Ab II 179. Gure gaitz ori, gure axkure edo dalako zer ori. Ldi IL 28. Ari gutxinaz eman jorra bi, edo bestela baserritikan kalera joan adi. And AUzta 125. Hala izan edo ez izan, zer munta du? Ardoy SFran 131. [Amatu hitza] ez zuen garai hartako mutilak [...] neskatxa [...] gogoan edo/eta eskumenean zuenean erabiltzen. MEIG VII 31s.
(Es muy frecuente su uso con sinónimos que o bien aclaran el significado del término anterior, o bien se añaden con intención estilística).
Onheriztea edo amorioa. Lç ABC I 5v. Hala biz edo hala gertha dakidala nola othoitz egiten baitut. Mat 86. Zer burupe, zer pribilejio edo abantail duzu zuk orai? Ax 142 (V 93). Iru distinte edo diferente. VJ 5. Lau Urdiriri gomendiozko karta edo guthuna. ES 379. Agur Maria edo Abe Maria, ta Agur Erregiña edo Salbe Erregiña. CatBurg 24. Itzuli zela gibelat edo atzera. Mb IArg I 269. Pekatu benial edo ariñak. Cb Eg III 248. Elizak badia bürüzagi inbisible edo agerri ezten bat? CatLan 59. Markinako uriko kura edo arima jaoliak. Mg CO I. Lagunaz gaizki mintzatzeko ohitura edo abituda. Dh 145. Bidali edo igorri ziozkaten mandatariak. Jnn SBi 87. Goititzale edo ascensor horiekin. Zub 91. Rinokeros edo adarbakarraren ezur batzuek. JMB ELG 18. Zeren lotsaria edo aalkeizuna, ostera? Erkiag Arran 172. Bertako caid edo alkatea. Anab Aprika 56. Baziran solistak edo bakarka kantatzen zutenak ere. Salav 106.
Osanna, edo (hobeki skribatzera), Hosiah-na. Lç Decl ã 4v. Elizgizon izan nai luke, edo, euskaldun zarrak esan oi zutenez, bereter. A Ardi 9.
(En títulos).
Gabon-Sariak edo aurtengo gabonetan, Azkoitiko Eleiza Nagusian kantatuko diran Gabon-kantaak. GavS 1.
(H). (En preguntas e interrogativas indirectas, de elección excluyente). Varios autores consideran que edo no debe utilizarse en este contexto (Dv, A Morf 486, PGoen Gram 248-252). Para Duvoisin: "Edo s'emploie quand ou n'est pas interrogatif: Ethorriko da edo ez da, il viendra ou il ne viendra pas. Ethorriko da ala ez da? viendra-t-il, ou ne viendra-t-il pas?". v. 3 ala.
Tr. Es muy frecuente en autores meridionales de todas las épocas; al Norte su uso es más limitado.
Izekoa edo llobea, eztakit zein dan obea. RS 154. Izanen othe duzu astirik konfesatzeko, edo ez? SP Phil 47. Nai dezu ekusi orrelakoa zaran edo ez? Mb IArg I 82. Nondik nabil ni: bide estu edo lasaietik, ate zabal edo estutik? Cb Eg II 133. Guk zer axola dugu urriki duzun edo ez. Lg II 266. Inoren aurrean edo bakarrik? AA II 228. Zan benturaz asko gura zeuntsalako? Edo asko ametan dozulako? Astar II 193. Zu zera etorri bear dana edo besteren baten zai egongo gera? Lard 396. Dudan gaude illa dan / edo dan biziya. Bil 33. Jendia juan zan Santua zeguan etxera, jakitera egia zan edo ez. Bv AsL 137. Gu bezala fededun / diren, ez edo bai. Zby RIEV 1909, 227. Ta zuk badakizu eroan deutsuen edo bere gurariz ioan dan? Ag AL 135. Muellia non nai du, atzian edo aurrian? Iraola 75. Zein izan zan lenengoa, olloa edo arraultza? Inza Azalp 36. Zerbeit on duen edo ez adiarazteko erraten oi da. FIr 158. Habil harat, habil hunat / mastainoaren puntalat / ageri denez untzirik edo / ageri denez leihorra. Balad 90. Joanen girea edo ez girea? Barb Sup 148. Pierre Favre bere adiskideak? Edo Iñaki bere aitak? Ardoy SFran 295.
Artzain ona bezala (edo ez othe da bera artzain hura?) gu errebelatuen ondoan abiatzen da. Brtc 246. Kukuso eta zimitz guziak nere ohera deithuak eta bilduak zituztela...dudarik gabe nere erne egon erazteko, edo, behar-bada, nere irets-arazteko? Elzb PAd 68. Iriarte ixildu zenetik, Mattin izan da ene ardureneko laguna, edo kontrarioa? Xa Odol 49.
Etzekien [...] amesetan ote edo esna zegoan. Arr GB 102. Baña errua bere esposa Jenobebak ote, edo bere serbitzari Golok zuen, oraindik zalantzan zegoan. Ib. 91.
v. tbn. (Sólo autores septentrionales): Brtc 149. Dv Lab 264. Hb Egia 24. HU Zez 4.
(Con numerales).
Tr. De uso general en la tradición meridional. Al Norte es menos empleado, aunque también se documenta a menudo. Cf. las expresiones bizpahiru, bizpalau, hiruzpalau, lauzpabost, etc. en dialectos orientales.
Ezen non baitirade biga edo hirur bildurik ene izenean. Lç Mt 18, 20. Urthean laur edo bortzetan kofesatzen dena. Ax 547 (V 351). Muilla zazu 10 edo 12 brasetan. INav 15. Bat edo biga edo hirur edo, nahi bazira, gehiago. Tt Onsa 160. Ogei edo ogei ta amar urtean penitenzia egin badezu ere. Cb Eg II 66. Sei edo zazpi milla urtian bakian. fB Ic I 42. Hogoi eta hamar edo berrogoi presuna. MarIl 16. Bost edo sei egunean. It Dial 88 (Ur, Ip edo sei, Dv bospasei). Frantziako hiririk tarroenak sei edo zazpi direla. JE Bur 47. Bordan ondoan lerrokatzen dira hamar edo amabi gizon. Zub 97. Gabian amarrak edo amaikak aldera. Etxde JJ 88.
v. tbn. (Sólo para autores septentrionales): Gç 30. Mong 591. Egiat 165. Arch Fab 213. Gy 209. Hb Egia 151. ECocin 16. Elsb Fram 102. Elzb PAd 3. Zby RIEV 1908, 767. Jnn SBi 115. Arb Igand 115. HU Aurp 59. Ox 118. Etcham 109. Barb Leg 24. Mde Pr 78. Xa EzinB 98.
sense-2
2. (H, Dv (V)).
Sin duda, seguramente, ciertamente; acaso.
tradizioa
Tr. Documentado en textos vizcaínos. Antes del siglo XX se encuentra en Micoleta, Astarloa y Uriarte. Se sitúa normalmente delante del auxiliar (pero cf. Ur Dial 110: bai edo ). Su uso es muy próximo al de la acepción 3.a ('o así, aproximadamente') y algún ejemplo incluido en este apartado podría acaso interpretarse con el sentido del siguiente. "En la pág. 1, leerá S. A. Indijetatik edo y este edo lo pongo en alguna otra parte también para denotar que es probable, siguiendo a Astarloa en la Apología . Y así se dice: 'Es probable, parece que, sin duda ha venido fulano,Urlija etorri edo da '" Ur, carta a Bon BAP 1954, 243. "Sans doute, probablement, vraissemblablement. Gexotu edo zara zu, vous êtes sans doute devenu malade (Astar). Il edo da, il est probablement mort (ib.). Andiak edo ziran Iaunaren mirarijak (ib.)" H. Azkue recoge ambos usos bajo la misma acepción: "(Vc, L), probablemente, sin duda. Gaur edo dator (V-oroz), parece que viene hoy. Edo daukaz, debe de tener. Edo dira, deben de ser (Mic 26). Bai edo (Vc, Gc), sí probablemente. An edo (V, G), allí probablemente. Baziren eien bortz milla gizon edo, [...]. Está casi en desuso como modal de conjugación, reemplazándole por influencia extraña el futuro (v. -ko 2.º). En rigor, en esta acepción, debe considerársele como sufijo, sin que obsten los ejemplos en que no le sigue ningún verbo; pues sucede lo mismo conez- y ete- u ote- " A.

--Xauna Flandesik etorri zirea. --Angoak edo dira pinturok edo erretratuok. "También deben de ser de allá los lienzos" . Mic 31. Preminak estututen dabenian, askok eta askok esan oi dabe: ondo aasturik nauka Jaungoikuak, ez edo nau gomuta. Astar I 40s. Marija beragaz gura edo eban gaztetatik, gero otzitu ez ekijon bera ganako zaletasun ta deboziñoia. Ur MarIl 35. --Beraz beti dabiltz itxasoko urak jiran burpilla legez? --Bai edo, eta beste ainbeste jazoten da eguzkijagaz. "Sin duda" . Ur Dial 109s (It, Dv dudarik gabe, Ip bai eki). Gari pilluaren ganian egan ikusten diran eltxuen arrautzetatik urtengo edo dabe an arrak? "Sin duda" . Ib. 32s (It noski, Dv, Ip naski). Il dadinean, lurreko arrak ezedodiote soinekorik ere zulatuko. Oski ta guzti joango zaigu zerura. A Ardi 135. Batak iñuan: "Zer dakar kaiku zar onek ona?". Bestiak: "Au, bere erri koskorreko txiñel nagosija edo-da. Kk Ab I 25. Aen usu ta ariñ egiten gendulako esan edo da: "atea itxi ta atea idigi". "Sin duda por éste se debió decir" . Or Tormes 53. Gomutetan dot zure etxean suge bat ibili oi zala ta a edo da. "Esta debe ser, sin duda" . Ib. 55. Bakalduna beste gixonak baño amar edo amabi oin garaiago edo-dala uste ixatiak erakarri nau. Otx 14. Gure baserritarrak Aldama nor dan bai-edo dakie: Marx nor izan zan, bear bada, iñoz eztabe entzun. Eguzk GizAuz 63s. Oh traidoria, ez edo da il / bioren ama maitia? Balad 58. Kezkatzen ez diran izakiekiko bekaitz-giro bat sentitzen dut barnena batzuetan. [...]. Zergatik? Aundia edo-da zoriona, bere falta ain aundia da-ta. Txill Let 24.
sense-3
3. (H).
(Con valor de indeterminación).O algo (alguien, algún sitio...) así; aproximadamente. " A edo en vascuence quiere decir 'aquél como quien dice aquel otro'" IC 56. "(Vc, L), probablemente, sin duda" A. v. supra (2). Cf. Moc Damu 24: Norbaitek jo al zaitu seme, edo... --Ez, aita.
tradizioa
Tr. Documentado en la literatura desde Larramendi, es muy frecuente al Sur y mucho menos al Norte. Recogemos ejs. de todos los autores septentrionales. Cf. infra EDO BAIZEN.

Urtean beiñ, ta hori ere ozta ozta, ostiral santuz edo, Birjiñaren doloreaz oroitzen diranak. Lar SermAzc 54. Nondik etorren? Iaungoikoak badaki. Azkaindik edo, Uzelaitik edo, Saratik edo: bide onek toki askotara ioten dau ta. Ag AL 58. Baiña Adalbaldogaz ezkontzeko doskañi bearrik eteukan?... Zer ekian berak? Bai edo, ez edo... Olango gauzetan etzan egundo ibilli ta. Ib. 69. --Europan eztaiondoa igarotzeko gogoa izan degu. --Emendik Parisa edo? A Ardi 57. Andik ordu-erdira edo, igaro zan osalarija etxe aurretik. Kk Ab II 22. Tolosako kaskañoak zentzaturik edo, aitaso baten urrats zuhurrari jarri da tanpez. JE Ber 77. Arrezkero, Mitxel ez da gurekin etortzen "konpromisoz" ez ezik, bide erdian arkitzen bagaitu edo. Lab EEguna 74. Ezbearren bat izango dezu, ba, noski etxean... ardi antzuren bat eo... ernal-eziñen bat eo... Lek EunD 29. Goizeko iruetan edo asten zan. Ir YKBiz 213n. Egia latza, garratza ta margatza dalako-edo, ugazaba aberatsak olakorik entzun be eztabe nai. Eguzk GizAuz 26. Iñoiz-edo akar egiten bazion emazteari, [...]. Etxde AlosT 58. Orain ordea muturra galdu ote zaion-edo, jabea bildu dala zuaitzarekin aitu det. Munita 100. 3000000 biztanleetatik milion bat edo baizik ez da breizeraz mintzatzen. Mde Pr 282. Zenbatetan, uskeriekin datorguna egari oi edo dugu lenik, aul ua ez naigabetzeko. "Quasi toleramus" . Or Aitork 290. Budaren kutsua edo du onek guziak. Txill Let 103. Txorizo mutur bat-edo etxean artuta. And AUzta 76. Eiztari au, egunero edo, bizartegi batera joan oi zan. Erkiag BatB 37. Fameliarik edo bozu / andratxu gaztia? Balad 125. Eta hortik, denbora pasa edo, halako pertsuzalea ere baitzen, ibili bide zen Gipuzko alde hortan pertsularien ondotik. Xa Odol 33. Umetan ba nuen nik / iraunaren ustez / betikotasun grina-edo bat. Azurm HitzB 45. Erriko geienok, Parbulutan asten giñan, lau urtegaz-edo. Etxabu Kontu 9. Nere aita zanak ere, norbaitek esanta-edo, gertatzen zanaren berri bazekila. Ataño TxanKan 64. Oartu nintzanean bertsolari-izena edo banuela. Zendoia 53. Eta alan, biarrez-edo, zortzi illabete pasau geldi egon ziran. Gerrika 60. Halako masoi usaina edo dariolako. MIH 396.
azpiadiera-3.1
(Como refuerzo de una oración interrogativa).v. 3 ala (3, b).
Jende aundi-mandiak ez al du edaten edo? Lab EEguna 101. --Txo? --Zer dok? --Ondiño ez dok entzun? --Zer entzun edo? --Joxe Mariri lengo egunean gertaturikoa. Bilbao IpuiB 13.
azpisarrera-1
DELA... EDO... v. dela.
azpisarrera-2
DELA... EDO DELA... v. dela.
azpisarrera-3
EDO BAIZEN. A no ser, como no sea.
Ordea zeren ezpaitira hamar-bat hitz edo baizen, hunela diferentki eta bi aldetara eskiribatzen direnak. Ax 18 (V 9). Eritasun hark ezpaitu erremediorik, mirakuilluz edo baizen. Ib. 95 (V 65). Zeren ezterraketa elkharrez ongirik, itxurapenez edo baizen. Ib. 324 (V 215).
azpisarrera-4
EDO DELA. O sea, es decir.
Laugarren partea, zeñetan espliketan dan zer artu bear dogun, edo dala sakramentuak. CatBus 28. A zeñ egoki litzakean [...] Euskarak bere itz-lagunkida edo dala akademia edo ikasola idukitzea. Aran SIgn 209.
azpisarrera-5
EDO DELA... EDO... (Con edo dela en cabeza del primer miembro de la disyuntiva y edo del resto). Sea..., sea...
Berzeren onaren gureganatzeko moien gaixto guzia defendatzen drauku: edo dela bortxaz, edo enganioz, edo Iainkoari plazent etzaión berze moldez. Ins D 7r. [Purgatorioa] fidelen ohi da xahutzeko lekhua / edo dela naturazko legea aithortua / edo ezperetanikan berze eskribatua. EZ Man I 117. Baldin ioan nahi baduzu fundamenerat edo dela amarra gabez edo berze fazoiñez. INav 134. Baldin arima gabe diren gauza soinu egiten dutenek, edo dela xirolak, edo manjurak, ez badezote eman soinuei mudantzarik. ES 395. Arima debotak ateretan dabe onik asko euren falta txikienetatik, edo dala negarrez ustelduaz, edo damu erexegiñaz erreteaz. LoraS 110. Nekegarri bat ezarten yakon bakotxari: edo dala zerbatten pariztak edo buru egin, edo olerkijak beinguan asmau ta esan, edo mattemiñezko idazkiren bat egin, edo olakoren bat. Otx 152.
azpisarrera-6
EDO DELA... EDO DELA... (Con edo dela en cabeza de cada miembro de la disyuntiva). Sea..., sea...
Nahi baduzu doblatu Cap de San Vicente edo dela gabaz, edo dela denbora sarrasoin batekin. INav 23. Batbederak, dio, ikhas detzakela hitzkuntza guztiak, edo dela Greka, edo dela Latina, edo dela zein nahi bertze. ES 168. Egiten dabe pekatu bestiai pekatu egiten irakasten deutsenak, edo dala bestien aurrian eurak eginagaz, edo dala eurai zelan egiten dan esanagaz, edo dala alkarregaz eginagaz. Astar II 150.
azpisarrera-7
EDO... EDO... (H) (Con edo delante de cada miembro de la disyunción). O (bien)... o (bien).
tradizioa
Tr. Documentado en todas las épocas y dialectos.

Edo nafinzu barrez sekulako, / edo zuk indazu bizi tristea. Lazarraga (B) 1153vb. Edo berandu edo goxago / zuk bear nauzu kuradu. Ib. (B) 1179rb. Edo len edo gero, kalta artu leidi. RS 510. Edo pobre edo aberats, / etzinduen antsia. EZ Noel 151. Nehor minzatzen zeikanean, edo disimulatzen zuen, edo zenbait hitz iokolariz [...] ederztatzen zuen. Ax 313 (V 208). Urrunera dohena ezkontzera, edo da enganatu, edo doha enganatzera. O Pr 675. Edo den gizona, edo den emaztia, bekhatoria bada, [...], bere konzienzia propiak erratzen du. Tt Onsa 141. Edo da biotzekoa, edo ez da: biotzekoa baldiñ bada, [...]. Lar SAgust 13.
v. tbn. Mst I 19, 4. Edo behar gare behin bethiko dohatsu edo behin betiko dohakabe. Lg II 184. Ez deutsee askok largaten tentau baga, edo berbaz, edo eskuz edo kiñu gaistuakaz. Mg CO 154. Edo grazija galdu, edo begija galdu? Edo pekatu egin, edo besua edo iztarra galdu? fB Ic I 80. Behar da egin oren baten orazionea, edo hitzez edo gogoz, bakhotxaren borondatera. JesBih 474. Iñork ezin bi nagusi serbitu ditzake. Edo bata maite izango du eta bestea gorrotatuko du, edo bata gordeko du eta bestea ezer gitxian idukiko du. Lard 384. Medikubak ikusi zubenerako esan ziyon: "Edo aiz tabernaria edo errotaria". Sor Bar 55. Arantzatzura egin dut promes / ero gau ero egunez / ero gau ero egunez eta / oinutsean ta dolorez. Balad 186. Ai zure gibela / edo dago gaixorik / edo da ustela. JanEd II 146. Edo ilgo da biyarko, edo asiko da osatzen. Kk Ab II 49. Handik Donibane Garazirat [...] eta gero behar bada egun bat edo Baionan edo Donostian iraganen dut. Mde Pr 61. Ez dakit edo nagia naizelako edo zergatik, baña beti gerorako utzi. Uzt Sas 20.
azpisarrera-8
EDO... EDO DELA...
Batbederak, dio, ikhas detzakela hitzkuntza guztiak [...] edo mintzatzen entzunez, edo irakurriz, edo dela eskola-nausiaganik. ES 168.
azpisarrera-9
EDO... EDOTA...
Zerura joateko bi bide bakarrak daude: edo pekaturik ez egitea, edo ta penitenzia. Arr May 76. Baña anima bat bakarra da, edo bakarrik salbatua, edota bakarrik kondenatua. Ib. 22. Azentuak okerrago banatzen baititu, edo urbillegi elkartuz, edota urrunegi bakanduz. Or in Gazt MusIx 32s. Edo lanean segi edo-ta eskola artu beretzat. BBarand 34.
v. tbn. Bv AsL 160. Erkiag Arran 120. Azurm HitzB 48.
azpisarrera-10
EDO... NAHI...
Edo egiaz nai guzurraz elikatuko naiz. RS 57. Ateraten dau berak, edo bere guraso, seme, nai adikiskide batek meza bat. Astar II 213.
azpisarrera-11
EDOTA, EDO ETA. O, o bien.
tradizioa
Tr. Aparece escasamente documentado antes del siglo XX: en algún texto suletino (Mercy, Etchahun, AstLas ), y en los guipuzcoanos EConst, Arrue, Beovide y Urruzuno; cf. tbn. infra Cardaberaz (edota... edota ). En el s. XX no se documenta fuera de la tradición meridional. En DFrec hay 72 ejs. de edota, meridionales. Edota es casi general; se encuentra edo eta en los textos suletinos. En los ejs. más antiguos es frecuente su uso seguido de bestela : así aparece en los autores suletinos (excepto en AstLas 32, aunque con sentido condicional); tbn. emplean edota sólo seguido de bestela Beovide, D. Agirre, Azkue (sólo un ej. en Ardi 4), KIKG (sólo un ej. en pág. 41) y T. Agirre (cf. infra Urruz Urz 20: edo-ta [...] edo-ta bestela ). A diferencia de edo, no se emplea edota uniendo sinónimos, ni numerales.

Ezin erakutsi ükhen zitizien, zeren eta ezpeitzen jagoiti izan, edo eta bestela baztertü edo galdü beitziren. Mercy 10. Ekarri bear dute berekin sotarkita edo bizimoduren bat, edota izan bear dituzte ondasun errotuak. EConst 26. Mithila [zen] ordrereki [ni] lanin bortxatzeko / edo eta bestela, ene zaflatzeko. Etch 178. Nik eremanen dit, bai / gizon hori oherat, / edo eta bestela / barruku zokualat. AstLas 27. Eztuzu / haboro eraikiren [haurra] / edo eta eztutuzu / ene izenian izanen. Ib. 32. Izan zitezte gizonen baño Jaungoikoaren beldurrago; edota naiago dezute Golo orri obeditu Jaungoikoari baño? Arr GB 36. Egia da, edo ez, edo ta nik ames egiñ ote det? Ib. 143. Meza bat ateratzea edo ta entzutea. Arr May 11. Debozioak errezatu oi dituen leku artan, edota eliz edo oratorioren batean. Ib 7. Bardin ixaten dautso edozein dollorkeri egindda be, edo-ta edozein ganorabakokeri. Otx 111. Aska nazazute, edo-ta bestela egingo diat nik ez-egitekoren bat. Lek EunD 49. Ez zuen joko, ez, edo-ta, sekula egiten bazuen, haren negar gazien eztitasuna [...]. Mde HaurB 29. Jeixten banaun, iregatik jeixten naun batez ere. Edo-ta eztun aski amabostean beingo asegarria? Etxde JJ 127. Eta nola dakit au, aldia zer dan ez dakidala? Edota, dakidana nola esan ez dakit? "An forte nescio". Or Aitork 329s. Etxean egongo zela esan zidan. Bazkaria antolatzen? Edo-ta, atsartzen ari da edo leiotik landa ikusten... Txill Let 65. Arenganik artutako iraiña edota Zuriñek iraintzat etsitakoa, [...], parkatu egitea otu yakon. Erkiag Arran 172. Lapur-saillen bat edo ijitano mordoa edota bertako eziranak beintzat urreratuten etozala. Ib. 120. Jakintzatik, irakaskintzatik edo ta erlijiotik artutako pake-bideak. Vill Jaink 181. Alkimedon, izen au ez dakigu Bergilik berak asmatua danentz, edo-ta baliteke garai artako tailugille baterena izatea ere. Ibiñ Virgil 41. Illabete osoan jateke pasatzea, edo-ta, jatekotan, eskuera daukaten artatik jatea. Berron Kijote 121. Ibar illunetan, edo-ta igeska joanik / gizonik iñor gabe dauden ondartzetan; / edo-ta eguzkiak sekulan argitu gabekotan / edo-ta mixtu-gaixtoko abere-taldeak / bizi diran Nilo-zabaletan. Ib. 154. Neri Jainkoak laguntza asko egin dit, edo-ta lortu ditut nik Ama Birjiñaren bitartez. BAyerbe 165. Karlista zelako idatzi ote zuen Garoa gipuzkeraz edota, alderantziz, Garoa gipuzkeraz idatzi zuelako ote zen karlista. MIH 383. Euskara, uste denez, irla berezia da, edota zehatzago esan, genetikaz berezia. In MEIG VI 28.
v. tbn. Bv AsL 160. Urruz Urz 20. Ag G 118. A Ardi 4. KIkG 41. Markiegi in Ldi IL 12. SMitx Aranz 123. Anab Poli 25. Zait Plat 46. Lab SuEm 173. Lasa Poem 56. Azurm HitzB 48. Gerrika 149. Edo eta: Mde Pr 212. Zendoia 130.
azpisarrera-12
EDOTA... EDO...
Edota utsaren urrengoa, edo utsa da. Zait Plat 41.
azpisarrera-13
EDOTA... EDOTA...
Ta zerzaz geiago arritu, nik ezdakit: edo ta zure ontasun ta pazienziaz, edo ta nere lotsagabeko atrebimentuaz. Cb Eg II 34. Juezak adierazi zien, edo-ta paga zezatela zorra, edo-ta bestela eramango zituala kartzelara. Urrz Urz 20. Edota ustelkorrak ez du kalterik --ez ditekena-- edota --egi egi dana-- usteltzen danak zerbait on galtzen du. Or Aitork 171.
v. tbn. Erkiag Arran 105. MIH 105.
azpisarrera-14
HIL EDO BIZI. v. hil.
edo
<< ebatzi 0 / 0 egoitza >>
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper