Orotariko Euskal Hiztegia

OEH - Bilaketa

987 emaitza u bilaketarentzat

Sarrera buruan (21)


Sarrera osoan (494)

Emaitza kopurua 500 elementura mugatua
Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
damutu.
sense-1
1. (V, G, AN-5vill, B, L; SP (sin trad.), Lar, Mg Nom, , VocCB , H, VocB ). Ref.: A; Iz ArOñ; Etxba Eib; Gte Erd 74, 254; Elexp Berg.
Arrepentirse; entristecerse, apesadumbrarse. "Compungirse, gaitzegiñez damutu " Lar. "Dolerse, tener pesar" , "pesarle a uno" Ib. " Damutuko zautzu, vous le regretterez. Damutzen naiz, je me repense" H. " Buruan ulerik aña bidar damutu (loc. vbal.), arrepentirse. Buruan ulerik aña bidar damutu jakon ezkontzia " Etxba Eib. " Etzat damutu biaje ori eiña (G-azp)" Gte Erd 74. " Damutu zaio esana (G-azp), damutu jata ori esatea (V-arr), damutu jata ori esana (V-arr, G-nav), damutu jata ori egitea / ori ina (V-arr), damutu bear zaio orrela izatea (B), ori egiña damututa dago (V-gip, G-azp, AN-gip), damutue dago (B), esanagaitik damutu in zen (V-arr), ori inik damutu zaio (AN-5vill, B), damutu zitzaion etortzeko esana (G-azp), damutuko zaio ederki ori (G-azp, AN-5vill, B), damutzen zat ori egiña (G-azp), damutu jat ori egiña (V-gip)" Ib. 254. v. DAMU IZAN, garbatu, urrikitu, dolutu.
tradizioa
Tr. Documentado ya en Lazarraga y RS; al Norte lo emplean algunos autores del s. XVII (Etcheberri de Ziburu, Pouvreau, Harizmendi), pero apenas se encuentra en textos posteriores. Se construye con aux. intrans. unipersonal o bipersonal. En el primer caso, el complemento (sintagma nominal u oración con el vb. en forma no personal) suele llevar el suf. -z, aunque tbn. hay ejs. de -gatik, part. + -(r)ik, part. det. o subordinantes causales. En el segundo, son algo más frecuentes las construcciones del tipo damutu zaio egina (egitea ) que las del tipo damutu zaio eginaz (egiteaz ); sólo lo encontramos con part. + izanaz en Añibarro (LoraS 7) y Aguirre de Asteasu (II 130) y con part. + -(r)ik en Mendaro Txirristaka.

Klaramente dakustan gero / galzaiten libertadea, / ezkonduzkero probetxaetan / oi ezta damuket[e]a. Lazarraga 1196v. Beranketan jakanari emaiten agindua, dago aginduaz damutua ta garbatua. RS 521. Arren bada Meza Saindu hunen errespetura, / Damutu gabe indazu eskatu gauza hura. EZ Man II 55. Iainko Iaunak bere bistaz / Bazaitu fermutuko: / Hura erdian duzuno, / Deusez ez damutuko. Hm 56. Etzare damutuko zure adiskidea zure ganik apartatua edo hillagatik. SP Imit III 42, 1 (Ch tristatuko, Mst tristetüren, Leon histuko). Lehenbizian damutuko zaitzu agian zure banotasunetan erhoek eta burlariek emaiten zerautzuten loriaren utzteaz. SP Phil 431. Juramentu egiten duenak gaistakeria eiteko, zer einen du? --Damutu eta ez kunplitu. El 52. Zein gitxi hura triste ikusi ta tristatzen, hura damuturik ikusi ta damutzen diranak! Lar SermAzc 54. Etzitzaion sekulan damutu arekin ezkonduaz. Mb IArg I 180. Biotz guzitik damu det, ta geiago damutzea nai nuke. Cb Eg II 47. Barkatzen diozka eriari dituan bekatu txikiak, oriez damutzen bazaio. Ub 214 (v. tbn. 90). Ongi damutua dela Urruñako herria. 'Peiné' . Monho 50.
( s. XIX.) Zelan bada damutu biar ez da bera galdubaz? Mg CO 33. Laster damutu jakon egiña. Ib. 166. Gaizki egin naiaz damutu ta. VMg 10. Baldin jausi ta laster damututen bajake. LoraS 110. Bada esaten digu damutu bear zakula egindako utsegiteaz. AA III 509. Damutu zat alabaña oek egiñaz. Ib. 282. Begira bein eta birritan zer dinozun, gero damutu eztakizun erremedijorik eztaguanian. Astar II 110. Euren ezkontzako uts egitiak ezaututeko ta damututeko. fB Ic III 331. Gaiztotasun arrena / guk ezaguturik, / bere aurrera juana / gaude damuturik. Echag 101. Bost aldiz damutu zat / etxean sartua. Izt Po 166. Bere pekatuakaz damututeko, ondu ta salbetako. Ur MarIl 63. Alako moduan non gizona sortua eta egiña Jainkoari damutu zitzaion. Lard 7. Gero berriz damuturik, joan zan. Ur Mt 21, 29 (Lç, He, TB, Echn urrikitu, Dv, Leon urrikiak hartu, SalabBN, Ip dolutu, Samper, Hual arrepentitu, Arriand garbattu). Etzaio damutuko / orretzaz iñori. Afrika 136. Uste al dek esana / damutu zaitala? Bil 117. Eta orduan ezagutu nuan damuturik zegola. Zab Gabon 70. Etzaigu damutuko / ondutzen bagera. Ud 109. Nagusiari bere ein jakon damutu / Arei saillak emonak, baita aserratu. AB AmaE 419. Bere gaiztakeriaz damutu, eta biotza oso trukatzea iritxi zueneraño. Arr May 199. Au oroitzen damutu zitzaion egin zituan gaiztakeriak. Apaol 104 (en la ed. de EEs 1917 zitzaizkion). E. giñaz damutu ta / Jaunari eskatu. Auspoa 97, 89. Zuen gurasuak eztira damutuko zuek eskolara eramana. Ag Serm 342. Lope, eidak ik esandakoa, ta etxak damutuko. Ag AL 59.

( s. XX.) Itxasoa, bere egikereagaz damuturik legez, bare ta baketsu agiri zan. Ag Kr 206. Bein baño sarriago damutu jaken alabea nekaldua. Echta Jos 291. Orain damutu al zaizu? Nere atzetik ibilli ziñanian etzenduan orrelakorik esaten. Urruz Zer 139. Medeli, diruaren errukiz, jatura ematea damutu ote zaio? A Ardi 62. Damutu ote zaio / ni gaur erretzia? Ill Pill 29. Zurekin egin zuenaz ondo damutu zaiola uste det. Alz Ram 124. Gero al dala autortzeko asmoz, maitasun-damuz damutu bedi. KIkV 76. Bere aspaldi bateko joan-etorri bada-ezpadakoez zintzoro damuturik. Mok 6. Artu eskura daukazun au, etzaizu damutuko. Inza in Jaukol Biozk V. Damutu yatan emon neutsozan atsekabeetaz. Or Tormes 31. Gelditu zen, damuturik arata urbildu zela. FIr 149. Ezkonduko etzerala / ez naiz oso fiyo, / iñork artzen bazaitu / damutuko zaio. Tx B II 31. Damutu biar zazu / denbora juanik. MendaroTx 313. Barruban eztagona ezpedi sartu, ta sartu danari ezpekijo damutu. Otx 89. Aspaldi zakuz ta autsez estalirik damutu izango ziran. Ir YKBiz 263. Damu zaitezte ta Ebangelioari siñetsi. Ib. 76. Zerorren alabagatik ta billobagatik egin ezazu. Etzaizu damutuko. ABar Goi 36. Ezkondu eta damutu. Zerb GH 1936, 223. Ondo ta asko egin, al badezu; ta etzaizu damutuko. Munita 136. Guri ez otsegiña amaika bider damutuko zaiek. Etxde AlosT 75. Damutzen ez bazaizue, guziok berdin galduko zerate. Or Lc 13, 3. Beti damutu zaizu bezperako sasi-pakea. Txill Let 41. Azkar asko damutu nintzan nere itxumenaz. NEtx Antz 98. Amaikatxu bider damutu yakon eskopetarik ez ekartea! Bilbao IpuiB 134 (v. tbn. 110). Txarto egiñaz damutu eta / ateak edei Amari. BEnb NereA 206. Atera ez banintza!... Damutu zitzaidan. Ugalde Iltz 25. Iñusentetan ezkondu nintzunan, baiñan askotan damutu nun. And AUzta 59. Errudun jotzen dut nere burua, eta autsaren gaiñean eserita, damutzen naiz. Vill Jaink 175. Ez eixu atzeruntze begittu, ostien damutuko yatzu-te. Alzola Atalak 40. Beñere etzait damutu izan / arekin esposatua. Uzt Sas 204. Gauza guti ikasirik gelditu nintzan, bainan etzaut behin ere damutu. Xa Odol 27. Damutzeko astia emon dautsat; arek ez dau, ostera, bere aragikeriaz damutu nai. Ker Apoc 2, 21. Gero danak damutu egin ziran euki eben jokabideagaz. Etxabu Kontu 110. Artu nuan erabakiz ez nauk beñere damutu. Ataño TxanKan 179. Zin egin zuen Jaunak eta ez zaio damutuko. IBe He 7, 21. Damutu nintzan ederki nere zentzugabekeriaz. JAzpiroz 142. Ez naiz ori egiña bein ere damutu. AZink 129. Bein baño geiagotan esan dot orren gañian orri batzuk banandu eza damutu jatala. Gerrika 294. Ontzat eman nuen azkenekoa . Egan-en bertan, eta ez naiz damutu. MIH 328. Ez zaio inoiz ere damutuko. MEIG III 58.

v. tbn. Gco II 13. JJMg BasEsc 259. CatB 9. It Fab 18. CatBus 49. Aran SIgn 81. PE 107. Urruz Urz 46. Itz Azald 141. ArgiDL 25. Enb 102. Anab Usauri 131. Ldi IL 28. TAg Uzt 21. In SM Zirik 95. Zait Plat 1. Erkiag BatB 90.
azpiadiera-1.1
Ser motivo de arrepentimiento.
Jaungoikuaren ofentsak dira, / biar zaiguz ba damutu. InXe 351. Damutu iakozan esanak guztiak. Ag AL 19. Antz emana zeukan ezkontza damutu egin zitzaiola. JAIraz Bizia 97. Amaika bider damutu zitzaion berotasun txoro batean egindako ziña. Etxde JJ 67.
azpiadiera-1.2
"Avoir de la compassion, pitié. Damutzen natzaitzu, je vous plains" H.
azpiadiera-1.3
(Lar, , Dv), damatu (Lar).
(Participio en función de adj.).Arrepentido; apesadumbrado. "Amarrido" , "compungido", "contrito", "pesaroso" Lar.
Eta niri ere neurez indazu urrikia / Magdalena damutuak zuen bezain handia. EZ Man II 76. Lapur damutuari. EL1 115. Zu zera egiaz pekatari damutuen Ama. Echve Ongi 168. Konpesio jeneral edo pekatu guztien aitortze danik damutuenetakoa ta biotzezkoa egitea. Aran SIgn 19. Biotz damutu baten erreguak sekulan despreziatu etzituela. Arr May 150. Zugana gatoz oso damutuak. Ag Serm 157. Gaur nerekin izango zera zoriontegian --esan zion lapur damutuari. Inza Azalp 107. Orra or, Sabin, zeure gastiok, / Orra or zar damutuak... Enb 45. Emen noiznai dezu jende damutua, / Gorputz illari so, belaunikatua. SMitx Aranz 143. Aundizuak urrundanik dituzu ezagutzen, baiña damutueri zakie urbiltzen. Or Aitork 103s. Aita Goikoa, zuk bai dakizu / parkatzen damutuari. BEnb NereA 259.
v. tbn. Mb IArg I 279. Ur MarIl 109.
azpiadiera-1.4
(Part. en función de sust.).Penitente.
Alango irudien aurrean, Damutu guztiak eskuetako zigorraz gorputza astindu eroen. A BeinB 88. Deabrua bera Damutu-iantziaz agertuko balitzakit. Ib. 81.
sense-2
2. (L-ain, S ap. A ; Dv, H).
(Aux. intrans. bipersonal).Ser ofensivo, causa de enojo. " Damutu zaio, il s'en est offensé. Erran nezoke, damu ez balakio, [...] s'il ne s'en offensait pas" Dv. " Damutu zaio, gaitzitu zaio, cela lui a fait [de la] peine, l'a blessé" H.
tradizioa
Tr. Documentado en la tradición septentrional hasta mediados del s. XIX.

Damuturik falsoari onen bozkarioa, / Hei egunak laburtzera emanen du gogoa. EZ Man I 74. Ez othe da deus nere izate guzian, ez barnean ez kanpoan, Jainko maite hari damu dakiokenik? Dh 76. Jainkoari damutzen zaizkon gauzak egiten dituzte. Dv Lap 306. Jainkoaren tronuraino igain zen arnegu hori. Lopezen adixkider handizki damutu zitzaioten. Laph 90.
azpiadiera-2.1
Ser perjudicial.
Herabe bazare adar baten moztera beldurrez arbolari damu dakioen. Dv Lab 358.
sense-3
3. (Dv).
(Aux. trans.).Ofender; causar enojo. " Damutu duzu, vous l'avez mortifié" Dv.
Erakutsi bethitik, nihor damutzea. Hb Esk 44.
azpiadiera-3.1
Entristecer; hacer arrepentirse.
Gizonek lurrean egiten duten mesprezioak etzaitu damutuko. "Contristabit" . SP Imit III 41, 1. Damutzen duena Infernuak. Mg CC 37 (CO 47 damututen). Damutzen bagaitu bekatuak galerazitzen duelako betiko Jangoiko amatzea. Ib. 37.
azpisarrera-1
DAMUTZEKE. Sin arrepentirse.
Ez nuen zigortu behar, bakarrik, baizik ere neu damutzeke zigortu; oker bat ez dago zuzendurik zuzentzaleak ordaindu behar badu. Mde Pr 105.
azpisarrera-2
EZIN DAMUTUZKO. Impenitente.
Ezin-damutuzko diakronista horietakoa beti izan naizenez geroz. MEIG VII 107.
damutu
<< dama 0 / 0 debekatu >>
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper