Orotariko Euskal Hiztegia

OEH - Bilaketa

987 emaitza u bilaketarentzat

Sarrera buruan (21)


Sarrera osoan (494)

Emaitza kopurua 500 elementura mugatua
Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
bular.
tradizioa
tradizioa
Tr. Algunos autores suletinos (Oihenart, Belapeyre, Eguiateguy) emplean tanto <boulhar> como <bolhar>, reflejo de vacilaciones gráficas en la representación de los resultados suletinos de *o y *u ; hay tbn. al menos una vez bolhar en TB (Lc 8, 52), junto al mucho más frecuente bulhar; en CatLan el único ej. encontrado es <bulhar>, que difícilmente puede representar /ü/; en UskLiB (107) hay una vez builhar (errata? cf. bullar, también dudoso, en Iturriaga (Fab 69) y Lauaxeta (BBa 108)). Burar se documenta en textos roncaleses, si bien el único testimonio encontrado en Maister es burrhararen, tal vez por burharraren . La mayor parte de la toponimia alavesa da claro testimonio de bu(r)ar , aunque en Lazarraga sólo hallamos bular (falta por otra parte en Landucci la traducción de "pecho").
sense-1
1. (gral.; Deen I 91, Mic, Lar, Añ, VocB ; -lh- SP, Urt Gram 19, Ht VocGr , Arch VocGr, VocBN , Gèze, Dv), bolhar (S), burar (R-is; Dv (R)), buler (AN-olza-ulz; Dv (V-central)), budar (R-uzt-is), builhar. Ref.: Bon-Ond 226, 231; VocPir 343; A (bular, burar, budar, bolhar); Iz ArOñ (búlar), R 402 (burárra), Ulz (bulárra); Etxba Eib ; ContR 518, 531; Lrq; Gte Erd 275; Elexp Berg .
Pecho, tórax. "Pecho, parte del cuerpo" Mic. "Sein, poitrine" SP. "Bulhar ioria, sein potelé" Ib. "Poitrine" Ht VocGr. "Pecho" Lar. "Despechugarse, bularrak agertu" Ib. "Poitrine, partie antérieure d'un corps" VocBN. "Poitrine, bulhar, papo" Gèze. "Toda la parte entrebrazo en el ganado vacuno" VocB. "El pecho" Iz ArOñ. "Bularretik eldu zion (AN-gip)" Gte Erd 275 (junto a paparretik, papotik, petxutik, samatik, lepotik de otras zonas). v. 1 galtzar, 2 petxu .
tradizioa
Tr. Documentado desde el s. XVI, lo hallamos en todas las épocas y dialectos. Se emplea en singular o plural; parece que son los autores septentrionales y navarros los que emplean el plural con más frecuencia; entre los vizcaínos y guipuzcoanos este uso (que hallamos tbn. en el alavés Lazarraga) abunda más en los textos más antiguos.

Bere bulharrari zeraunsón, zioela, Iauna, amatiga akit, othoi niri bekhatoreoni. Lc 18, 13 (TB bulharrak yoiten zituen (tbn. pl. en HeH, Dv); Leon bere bulharra joz; Ol, Ker, IBk, IBe bular-joka). Eta zen Iesusen diszipuluetarik bat mahainean haren bulharrera iarria. "Qui était à table, au sein d'icelui" . Io 13, 23 (LE áltzoan, Ker, IBe ondoan, Or galtzarrean). --Ene jauna, zer diostazu? Zer daukazu bularretan? / --Zagita bat eben daukat, azarri ez nax tiraetan. Lazarraga 1197r. Biboratxo bat bularretan / kollare legez janzirik [dama ederra] . Ib. (B) 1183rb. Martiak buztanaz, Aprilak bularraz. ("Porque los fines de Marzo y los principios de Abril suelen ser comúnmente tempestuosos de vientos y aguas"). RG. A 44 (B 47: Urriak buztanaz, Zezeilak bularraz; Aq p. 63: Otsaillak buztanaz, Martxoak bularraz (G, AN); Zerb Prov 675 Martxoak buztanaz, apirilak bulharraz). Irugarrena [krutzea] bularretan, Iaungoikoak libradu gagizan obra eta deseo deungetarik. Bet 1 (Ber Doc 96r, Cap 3, OA 12, El 3, Iraz 3, CatB 19, CatAe 2, CatSal 3, Legaz 8, KIkG 4 bularretan, CatLuz 8 bulharretan, CatR 3 burarretan, CatUlz 11 bulerretan; OA 15, Arz 26, CatBurg 10, Cb CatV 14, Añ CatAN 11, CatBus 9, Itz Azald 9, KIkV 6 bularrean, VJ 3 bulerrean, CatLlo 11 bularrian). Lehenik emaiten dut eskua belarrean erraiten dudala:. In nomine Patris; gero bulharretan, erraiten dudala: Et Filii. Mat 41s. Eskuz io ezazu bulharra. Ib. 313. Asi bekokitik eta bularretaño. Ber Doc 96v. Larrua du khe belzaren kolore itsusiko / eta hautsko hantuaren bulharrak iduriko. EZ Man I 98. Zeure bulhar birjinazkoan eskiribaturik daduzkatzunen kontuan eduki nazazu. Harb 76. Gomendadore zara Jaun Done Akubeko, / kuruze gorriagaz bular[r]etarako. EgiaK 89. Bulharrak io, erran Iesus edo egin zenbait obra on. Ax 269 (V 179). Hortzak, lepo, bulharra / elhurra bezain xuri. O Po 32 (ib. 27 bolharr'). Beso minduna bulharrean, zango eria ohatzean. "Sur la poitrine". O Pr 97. Besoak bulharraren gainean gurutzatuz. SP Phil 114. [Iaunaren] altzo xahu eta bulhar golko delikatu hartan. Tt Onsa 60. Zure Amaren bulharra / errepiratzat har-zazu. 75. Eskü esküñaren bolharriala eraistiaz. Bp I 44. Bere bulharrer kolpü emaitez zoatzan. Bp II 50.
( s. XVIII.) Bekokitik eratsitzen dedala bularraren azpiraño. OA 13. Iragaiten dogula bere bular sagradua. Urqz 15. Haren eskuek eztute indarrik izanen bere bulharren iotzeko baizen. Ch III 50, 2. Haren belhañak plegatzen dütüzü bere burrhararen [sic] zaflatzeko. Mst III 50, 2 (Ip bulharraren). Ekus zazu nere bular lanzaz zulatu ta urratu hau. Mb IArg I 300. Bularra estutu ta anditzen zat ta asnaserik ya ezin artu det. Cb Eg II 91 (Dv LEd 165 bulharrak). Pausatzerainokoan bere burua [...] haren bulharreen gainean. Lg II 93. Gero desestaltzen zialarik bere bolharra erakhutsi zereioan dithietarik bata. Egiat 219. Zergatik ünktatzeintüzte olio seindüz sorbalden arthian eta bülharretan? CatLan 127. Bekokitik bularrera. Ub 168.

( s. XIX.) Esku bata bularrian / bakotxak imiñi / konsiderazinuagaz / Jaungoikuagaitik. DurPl 105. Komulgatu ondoan, [...] beren bularrean daukaten Kristori ezer esan gabe. Mg CC 240. Tronkuak daukaz iru kabidade, zeintzuk dirian buruba, bularra ta beeko sabela. Mg PAb 84. Zeure bularretik . <buler-> urten eban odol ta uragaz. Añ EL1 106 (EL2 114 alboti). Erregutu egiozue etorri dedilla zeuroen bularretara. Erdu, Jauna, esan egiozue. LoraS 131. Sartu daigun eskua bularrean. Ib. 191. Eten zitzaion bularreko zañ bat eta geratu zan illa. AA II 144. Bautismuan igortzi gindubezan krismagaz buruban, ta orijuagaz bularrian ta espaldetan. fB Ic II 260. Ezin kabidu dala bularren barruban pozen pozez. Astar II 273. Bijotz andi, bular sendo, beso indarsu eta bildurrezgarrijan. Ib. XIII. Eskiaz bulharra joiten dianian. UskLiB 59. Gudukatze heien guzien erdian, ene bulharrei joka jartzen nintzen eta emaiten nigarrari. MarIl 76. Arrastaka joango aiz / i abillenean, / bularraz lurra joaz, / ez oñen gañean. It Fab 221. Eruan egizu bularrian Marijaren irudi bat. Ur MarIl 11. Bere bizar zuria bulharrak behera. Hb Esk 61. Efod zeritzan [...] janzi labur beso gabeko, zati bat bularrera eta bestea bizkarrera erortzen zitzaiona. Lard 84. Etxean sartu zitzaiozkan, eta ezpata bularrean ipiñi zioten, zeukana eman zizaien. Ib. 543. Abere bulharraren gainean dabilana, edo lurrean herrestatzen dena. Dv Lev 11, 42 (Bibl sabelaren gainean). Idukiko ditu eskuetan abere illaren gizena eta bularra. "Pectusculum" . Ur Lev 7, 30 (Ol, Ker, Bibl bular; Dv bular-arte). Xikiro bulharra. ECocin 9. Bekhatorosak haren oinetarat erortzen ziren, bulharrak joiten zituztela. Laph 212. Bere aurra bularraren kontra estutu, ama baten samurtasun guziaz. Arr GB 51. Bere lepo zuria, bular aurreratua. Otag EE 1882c, 448. Arpegi eta bularra biak arroturik, / bere besoak armaz jantzirik zabaltzen ditu. AB AmaE 436. Bularraren gañian besuak gurutzeturik. Bv AsL 99. Berak botatzen dizkitzu besoak lepora, idikitzen dizu bere bular urrikaltsua. Arr May 135. Jaungoikoak bere bularrean eskribituak dauzka zure gaiztakeri guziak. Ib. 84. Bihotza erraiekin [...] daukute bulharretarik atheratuko, gure fedea arnegaturen dugun baino lehen. Elsb Fram 129. Alferretan Adamek bere bulharrak joko ditu. Lap 152 (V 68). Eman zen belhauniko, bi besoak gurutze bulharren gainean eta begiak zerurat altxatuak. Prop 1894, 281. [Mariak] hartu zian bere eskietan haur dibinoa, bere bulharrian errespetüekin tinkatü. Ip Hil 118. Moresek juduari ezpata sartu dio bularretan. HU Zez 23. Berehala bulharretan barna sartzen derauko bere ganibet ikharagarria. Arb Igand 78. Neskak entzun ezkero / danbolinen otsa / taup taup bular-barruan / dauke euren biotza. Azc PB 73. [Gorpuak] bularraren gaiñean tolosturik eukazan eskuak. Ag AL 100.

( s. XX.) Ene jein ona: [...] non tu tripako, burarreko eta soin gaineko gizenkiak? Mdg 142. [Khurutzearen seinalea] egiten da esku eskuina emanez kopetan, handik bulharretan. CatJauf 45. Beso biak bular azpian kurutzetuta. Ag Kr 126. Bularrean batuak zeuzkan eskuak. Goñi 62. [Zakurra] aphala zen, xuri eta beltz, bulharrak zabal, oinak labur bezain lodi. JE Bur 19. Sartu zuan bularrean eskua, atera zuan sudur-zapi urdin zimur bat. Ag G 53. Gaixoaren bularreko zurrua baizik ezta etxean ezer entzuten. Ib. 360. Bulhar batzu gaitzak athorra hartarik beltz beltza ageri, bi beso izigarri golde-nabarraren gider gainean dena zain eta korropilo emanak. Barb Sup 148. "Traba bat badiat hemen", / erhiez bulharrak hunkitzen ditu. Ox 43. Itsasoak bere bular aserrea adiskidetzen du ta arnas biguin dario titi guzietatik. Or Mi 41. Batak, bularraren kontra, kelagar-ontzi bat zekarren. Ib. 123. Laztan emonik bular ganian / daukan gurutza deunari. Enb 85. Zulatzen dautsoz [zezenak zaldiari] bularra ta sabela. Kk Ab II 127. Gertakari oiek ikusi-ta beren bularrak yoaz itzultzen ziran etxera. Ir YKBiz 507. Indarka aziaz bularra. "Hinchendo su pecho" . Or Eus 411. Lurraren mugan esirik ez du; / zelai eta apur, ondarra; / ark ezitzen du, Jaunak aginduz, / ur aundi aren bularra. "El furor de aquellas grandes aguas" . Ib. 385 (cf. infra (4) ). Itsasuarrak nigar-hipaka ari ziren, bulharra joz, denek betan oihu eginez. Lf Murtuts 8. Damuz bularra joaz. SMitx Aranz 121. Harresia ene bularra berdintsu gora zen orain. Mde Pr 114. Eta itz oek esanaz Xalbat bere bularraren aurka estututzen zun muinkatu miñez. Etxde JJ 207. Olatuak arrotu egin ziran [...] euren bularrak edo bizkarrak geroago ta jasoago. Erkiag Arran 162s. Txori guztiak asi zirean pikuekaz lumak ataraten: batzuk buztanetik, beste asko egoetatik eta norbaitzuk bular azpitik. Bilbao IpuiB 41. Sí... mí, aquí... cerca de Baiona [...] egin zuen muthiko gazteak, erhi bat bulharretan emanez. JEtchep 81. Gizonaren bularrak labirintu bat du. Arti MaldanB 224. Eskuara aldiz amaren bularrean zelarik erran ditake esnearekin batean xurgatua zuela. "Au sein de sa mère" . Ardoy SFran 70. Bada Kalabriako basoetan suge gaizto bat, bularra iasota bizkar ezkatatsua ta natu aundiz orbandutako bere sabel luzea edatzen dituena. Ibiñ Virgil 103. Bere bular sendo-zabala eskuaz ikutuaz [boxelariak] . Lab SuEm 168. An bularrean, ezkerreko saiets aldera, min zorrotz bat jarri zaio. NEtx LBB 108. Neskatxak bere burua mutilaren bularrean izkutatu zuan itzik esateke. Ib. 44. Bularra gora-ta-bera, esan zetsan legunki. Etxba Ibilt 475. Bular erdian balazoa. Alkain 130. [Txantxangorriak] bular gorri ura puztuta. Ataño TxanKan 21.

v. tbn. Lar SermAzc 56. Gamiz 204. VMg 20. Gco II 19. JJMg BasEsc 243. CatLlo 69. Xe 328. Itz Azald 154. Ill Pill 20. Inza Azalp 17. ArgiDL 69. Altuna 36. MendaroTx 412. Ldi IL 156. TAg Uzt 183. Iratz 101. Txill Let 104. Basarri 195. Gand Elorri 139. Osk Kurl 199. Alzola Atalak 103. Berron Kijote 129.
azpiadiera-1.1
(Fig.).Alma, espíritu, sede de los sentimientos.
Bulhar osoa, erran nahi da, gure arimako barrenaldi guzia. SP Phil 236. Idazle berri baten agertzeak [...] bularrean alako ikara gozoa --ikara bero bat-- eragiten digu. Ldi IL 86. Ez eukean sinistuko Zuriñek gizonen bularretan alako sugarrik egon zeitekeanik. Erkiag Arran 101.
azpiadiera-1.2
(Fig.).Valor.
Nork, baiña, orren besterako bularrik? Ezirean ausartuten. Bilbao IpuiB 146.
azpiadiera-1.3
(V-ger-gip, G, AN-egües; Lar, Añ, VocB; -lh- S; SP, VocBN, Dv), buler (AN-olza). Ref.: Bon-Ond 140; A; Etxba Eib; Elexp Berg.
Mama. "Mamelle" SP, Dv. "Mamila" Lar. "Los pechos enjutos ya de la mujer, bular antzuak" Lar s.v. garbanzo. "Pecho enjuto que no da leche, bular antzua, antzutua" Añ. "Sein d'une femme" VocBN. "Mamelle" Bon-Ond 140. "Bulharrak iñharturik (sc), agrietados los pechos" A. "Bulharra zoldu (V-ger), enconarse el pecho de la mujer" Ib. "Bularrak, pechos de la mujer. Neskatilla bularrak, urten urtenak, agiri jakozen" Etxba Eib. "Zorionekuak zu azi zinduezen bularrak!" Ib. "Gaur egun hitz hau bi testinguru hautean erabiltzen da ia bakarrik: bularra emon, artu [...]; edota ebakuntza edo ezbeharren bat egiten denean bularrean. Bestelakoetan titi" Elexp Berg. v. titi, 1 ugatz.
Zuri zarozkitzun Jesusen / Ama Birjina handiak / hustu bere bulharretako / ithurri ezne eztiak. 191. Banitatez betherik aphainduak diren neskatxak [...] edo bulharrak ageri dituztenak. CatLav 247. (V 125) Zeure ama [...], ain gozo bere bularrez bazkatu zinduena. Lar SermAzc 53. Ekusi zuen begiak idiki ta zabaltzen zuela aoa, amaren bularra eskatzen balu bezala. Mb IArg II 322. Zure bular gozoak zure Semeari zuk erakutsi ezkero. Cb Eg III 295. Beraz amaren bularretik artzen duen ugatzarekin egiten da aragia, ezurra, odola, illea edo beste gauzaak. Mg CC 196. Aitarí Sémeak presentatzentió bere llágak, Semearí Amak bere bulárrak. LE Ong 132v. Emakume lasai edo neskatzar ez garbi, bularrak ta gorputzaren geiena agiri duela gizonen artean lotsarik kabe ibiltzen diran aek. AA III 557. Erakhutsiren diotza eznea eman dioten bulharrak. Dh 267. Edo bularrak berarijaz jasota, edo armatuta, edo paparra agirijan [...] daroiezan neska edo andraak. fB Olg 51s. Ebaten deutseez bularrak; baña Ageda beti dago sendo, ta garbi. JJMg BasEsc 232. Arako bular gozo, nun artu eban ugatz zerukua. Astar II 277. Bizpahiru mendixka, bulharrak iduri. Hb Esk 91. Zorionekoak emakume agorrak, eta aurrik artu ez duten erraiak, eta eznerik eman ez duten bularrak. Lard 458. Zure bi bulharrak dira orkhatzaren bi ume biritxiak bezala. Dv Cant 7, 3 (Echn bi bularrak). Emaztetto bat bulharretarik galdua, hiltzerat zohan. Laph 156. Bularrak moztu eta eraman / kalabozuan barrena. Xe 338. Bular oriek kenduta ere. Ud 117. Dohatsu esnea eman darotzuten bulharrak! Jnn SBi 43. Bulharrak ere errotik / trukesez zaizko khenduak. Zby RIEV 1908, 418. Edan neban titia / bular bakarreti / eta ez bertati bere / nai nebana beti. Azc PB 339. Anbat etzaio akordatuko / ama-semiak gerana, / nere petxuko bularretatik / amaika trago erana. Tx B II 167. Zabalik paparrak, / erakustearren bularrak edo / aragi ederrak. MendaroTx 235. Aingeru aurpegi-polit bat, emakume soin batean ipiñita. Aren lepo, beso, bular... ABar Goi 16. Gazte-gazte diralik / naizikan senarrak; / gerriyaz mearrak, / trapozko bularrak, / lepoko amarrak / urre edo zillarrak. Yanzi 216. Lo zegoen [...], gau-jantziaren xamarra askaturik, bular bat ageri... Mde Pr 146. Etxekoandre maratz, txukun eta langillea zan, argala ta zaintsua, bular apalakikoa, baiñan arpegiz legun eta mardula. Etxde JJ 27. Andra sasoikoak [...], ipurdi zabal, sabelastun, bular gizendunak. Erkiag Arran 34. Zure zañak, zure bularrak, zure gerria, zure gorputz osoa mardultzen ari da. MAtx Gazt 37. Neskamian bularretan ebala esku bata. Etxba Ibilt 471. Bular bat ebakita [Agedari] . NEtx LBB 367. Lo bedar bat ipini zion / bi bularraren erdian. Balad 136.
v. tbn. Enb 90. Ir YKBiz 498. Xa Odol 183. Berron Kijote 148. AZink 86. Insausti 321.
azpiadiera-1.4
"(gral.) leche materna. En Gc, por lo general se concreta a significar el pecho que alimenta al niño" A. " Ez dago botikan aman bularra lako gauzarik " Etxba Eib. v. infra BULARRA EMAN, BULARRA HARTU, etc.
Bulharra zitzaion betan / mirakuluz ethorri: / edoskitzera zioen / eman bere Haurrari. EZ Noel 51. Bularrarekin batean edoski genduen ta lenbiziko ginekien hizkunzan. Lar, carta a Mb 278. D. Antonio Maria Munibekok bularretik bezela dakar nekazarien maitetasuna. VMg IV. Gure ama on maitati Gipuzkoak bere bular gozo indartsuarekin guriro azitako seme leial gogoangarri anitz. Izt C 451. Zein maiteki / duen amak troxatzen, / bulharrez kontsolatzen / haur gaixo hori! Zby RIEV 1908, 285. Gure amaren bularragaz batera iruntsi genduan euskerazko izketa gozo eta ederrean. Itz Azald 6. Bizibide au bularragaz edoski bai neban. Or Tormes 77. Baldin euren aurrak azitzeko bularrik ez badute. T. Mujika in Etxabu Kontu 183. Botika eta abar, bular gabe edo oso gutxirekin gelditu omen zan. Insausti 69.
v. tbn. Olea 49. Alkain 66.
azpiadiera-1.4.1
(Pl.).
Nere amain bularrak edanez. Echn Cant 8, 1. Ezagun da zuek zatela / bular onak edanak. Yanzi 177.
azpiadiera-1.5
" Bulharrak, poumons" Lecl. "Algunas veces por los pulmones: bularrak ontu gizon orrek, porque canta y alienta" VocB .
Erran zion handik orho egiñ zezala / bulharrek eman ahala. Gy 109. Ileak xutik dire buru guzietan; / hatsa nekhez ilkhitzen, bulhar hestuetan. Hb Esk 221. Hats laburra edo trabatua duen idiak ez ditu bulhar onak. Dv Lab 236. Bulharrak nahiz ez zituen azkar-azkar, urrun adiarazten zuen. Laph 152. 63 urte ditu [apezak] . ; 40 urte bederen, medikuek bularrak galdutzat etsitu zutela. HU Zez 162. Urten deusku arima arimatik bularretan geunkan indar guztiagaz oso berezko deadarrak. Ag Ioan 231. Gatarro denian, lore kontarik egos eta [...] edaten [...] laxatan dra burarrak. Mdg 131. Badute serora gaixoek norat burutzia egin ango [sic] sukar ustel, pikota, bulhar galdu, zango motz, buru zilatuekin. Eskual 7-3-1913 (ap. DRA, que traduce bulhar-galdu "tisis"). Asnasa utsezko itz bat, ots gabea, bular askotatik irten zan. A Ardi 125. Bularra ere bear da gero [mendi] orri burura igotzeko. Ib. 153. Orroaz heien bulharrak. Barb Sup 184. Haizeak dakarzkigu hasperen eztiak; / bulharrak bethe nahiz dabiltza eriak. Ox 184. Aire goxo batek hanpatzen dauzkigu bulharrak. JE Ber 11. Kantatuz bi bulharrez haren laudorioak. Ib. 68. Eztarri ta bular edo auspo onak bear ziran an itzaldi mamintsuak egiteko. Erkiag Arran 137s. Nahi niken hemen bahintz usain goxo hortaz hire bulharren bethatzeko. JEtchep 64. Bularrak hartuak zituen, eta sukarra beti goiti ari. "Ses poumons étaient pris" . Ardoy SFran 263. Amazortzi urtetik ogeira geienak ilten ziranak, bularretik batez be. Gerrika 106 (cf. infra BULARRETIK EGON).
sense-2
2.
(Usado para referirse a diversos objetos convexos).
" Bulharra on dit par figures de diverses sortes de convexités" Dv.
azpiadiera-2.1
Machón, estribo. " Elizaren bulharra, ábside (StJayme)" DRA . " Eliza-bulhar (BN-mix), ábside" A. "Machón: zubibular, ormabular " BeraLzM s.v. bular.
azpiadiera-2.2
"Agger, [...] hiribulhárra " Urt I 427.
Cúpula.
Edergailu zerbait badu bizkitartean Loiolako komentuak: aitzinaldea baino gibelxagodanik zerurat buruz goititzen zaion bulhar biribila [...]. Erromako eliza-nausiarenaren aldean ttipia litake. JE Ber 54.
azpiadiera-2.3
Oiek dira alboak eta etxe-bularrak! (arroñak). Sendo daude betirako egiñak bezelaxe! Goen Y 1934, 102.
azpiadiera-2.4
" Eihera-bulharra, tresna guziak zein bere tokian jarri, eta hek guzien aintzin-aldea" Alth in Lander RIEV 1911, 596.
sense-3
3. (V-gip, G-to). Ref.: A; Iz ArOñ.
"Fondo del agujero en que se hace el carbón" A. "La parte opuesta a gaondo en la carbonera" Iz ArOñ.
sense-4
4. bularre (Sal), burar (R). (Adj.). "Agua torrencial, agua turbia. Ugaltea burar xaxtan duk, nonbait euri egin dik, el río baja con aguas turbias, ha llovido en alguna parte" A. "Ur bularre (Sal), aguas torrenciales" Ib. Cf. bulartu.
azpisarrera-1
ABRAHAMEN BULAR. Seno de Abraham.
Gertha zedin bada hil baitzedin paubrea, eta eraman baitzedin Aingeruéz Abrahamen bulharrera. Lc 16, 22 (He, HeH galtzarrerat, TB besuetarat, Oteiza, Brunet senura, Dv besoetara, Or Abrahan-degira; cf. tbn. Lç Lc 16, 23: Ikhus zezan Abraham urrundanik, eta Lazaro haren bulharrean).
azpisarrera-2
BULAR-AGERI. "Despechugado" Lar.
azpisarrera-3
BULAR-AITZIN (Casve; -lh- Hb; bulhar-aintzin Dv). Pecho (opuesto a espalda). "Poitrine, poitrail" Dv. "Devant de poitrine" Lh. "Poitrail, harnachement, bularraitzin" Casve. v. BULAR-GAIN.
Hartuko duzu halaber ahariaren bulhar-aitzina, Aaronen kontsekratzeko baliatu dena, eta sainduetsiko duzu Jaunaren aitzinean altxaturik. Dv Ex 29, 26 (Ur, Ol, Ker, Bibl bularra).
azpisarrera-4
BULAR-AITZINEKO. "Bulhar-aintzineko (subst.), cuirasse" Dv. v. bularreko (2).
azpisarrera-5
BULAR-AHIZPA. "Collactanea respectu sororis, bulhar batetako aizpa, hazaizpa, bulhar aizpa, bulharreko aizpa" Urt V 319. "Budar-anai edo aizpak (R-uzt), hermanos de leche" A s.v. bular. Cf. BULAR BATEKO.
Emerenziana au, Santa Inesen bular-aizpa zan. Or MB 839.
azpisarrera-6
BULAR-ALDI. v. bularraldi.
azpisarrera-7
BULAR-ANAIA. "Collactaneus, hazanáia, bulharanáia, bulharreko anáia" Urt V 319. "Bular-anai (BN-ciz), budar-anai edo aizpak (R-uzt), hermanos de leche" A. Cf. BULAR BATEKO.
azpisarrera-8
BULAR-ARRAIN. "(V, G-goi), grietas del pecho" A, que cita a Añ (pero no lo encontramos en éste).
azpisarrera-9
BULAR-ARREBA. "Collactanea respectu fratris, bulhar arreba, hazarreba, bulharreko arreba, bulhar batetako arreba" Urt V 319. Cf. BULAR BATEKO.
azpisarrera-10
BULAR-HARRO (bular-arrua V-gip). "Tetuda" Etxba Eib.
azpisarrera-11
BULAR-ARTE (Ae ap. A Aezk 116; -lh- SP, Dv). Pecho; espacio entre los pechos. "Poitrine" SP (que cita el ej. de Harb). "Bulhar-arte, v. bulhar-aintzin; partie de la poitrine entre les seins" Dv. "Bularrarte, pechera" A Aezk 116. v. bularte, bularteria.
Izerdi-orio franko bear dau / oi bere bular artean. Lazarraga 1196r. Agur [Kristoren] bulhar-arte ohoratua, ene gatik zauriz despistatua. Harb (ed. 1690), 169. Eskuetan idukiko ditu [bakezko bitimaren] bilgorra eta bulhar-artea. "Pectusculum" . Dv Lev 7, 30 (Ur, Ol, Ker, Bibl bular). Jaunaren aitzinean altxatzen zuelarik kontsekrazioneko aharitik bulhar-artea. Ib. 8,29. Hainbertzenarekin heldu zait aitzinera Jesus Jauna, gorphutz guzia, eta bereziki bulhar-artea, distiradurarik handienean. Jnn Bihotz 28. Aita Jozau joaiten zitzaioten bidera [soldaduei] . ; etzela hura heriotzearen beldur; agertzen ere zioten bulhar-artea: tira zezotela, gogoak laguntzen balin bazituen. Prop 1895, 5s. Sua zebilkion buruan, sua zañetan, sua bularrarte gurian pilpilka. TAg Uzt 249. Eskaleak zemaion karta artuta, bularrarteko xokondoan sartu zun. Ib. 243.
azpisarrera-12
BULAR-HARTU. "Asma, (c.) asmea; (V) bular-estua, bular-artua" Añ. "(V,...), constipado sin tos" A.
azpisarrera-13
BULAR-ATERATZAILE. Persona que extrae la leche.
Bularraren nai baño geiagoko etorriya izango duala badaki; ori eragotzitzeko egoten dira erri bakoitzian andra batzubek [bular-ateratzalleak], saneurri aundi gabe bular-ateratzia egiten dutenak. IArt Itzald II 60.
azpisarrera-14
BULAR-ATERATZE. Extracción de la leche materna.
Bularraren nai baño geiagoko etorriya izango duala badaki; ori eragotzitzeko egoten dira erri bakoitzian andra batzubek [bular-ateratzalleak], saneurri aundi gabe bular-ateratzia egiten dutenak. IArt Itzald II 60.
azpisarrera-15
BULAR-AURRE (bularraurre Lar). "Antepecho" Lar.
azpisarrera-16
BULAR-HAUSPO, BULAR-HAUSKO. Pulmón(es). v. hauspo (2) , BIRIKA-HAUSPO, BIRIKI-HAUSPO.
Beharria ezartzen delarik bulharraren sahetsetan, harat hunat aldatzen balin bada bularhauskoaren alderdi guzietarat, entzuten da. EGAlm 1898, 25. (ap. DRA) Sendoak zeuden oraindik artzai zarraren beso zaiñtsuak, txit azkarrak bere oñak, zindoak bere bular-auspoak. Ag G 1. Aztalak arin darabiltza, belaunak gozo, arnas-soiñurik gabe bular-aspoak. Mok 4.
azpisarrera-17
BULAR-BABESKIN (b.-babeski PMuj). Coraza. v. bularreko (2).
Zaldizkoak, su, ubel eta azufre-kolorezko bular-babeskiñak eroiezan. "Loricas" . Ker Apoc 9, 17 (Lç, He halakret, TB suiburni, Ur (V) loarika, Ur (G) lorika, Echn koraza, Ip, IBk, IBe bul(h)arreko, Dv bulharretako, Ol bular-oskol). Israelgo erregeari sartu eutsan [gezi bat] aren bular-babeskiñaren gaiñekaldeko ta beekaldeko artetik. Ker 1 Reg 22, 34 (Ol bular-oskol).
azpisarrera-18
BULAR BATEKO, BULAR BATETAKO (Hermano, hermana) de leche. "Collactaneus, [...] bulhar batetako anaia" Urt V 319. "Hermanos de leche. Beiñ baten, Erregia eta mendiko arzaiñ bat, bular bateko anaiak ziran" Etxba Eib. "Bular bateko anaiak, hermanos de leche" SM Eusk 1990, 350. Cf. supra BULAR-ANAIA, B.-AHIZPA, B.-ARREBA.
azpisarrera-19
BULAR-BELAR. "Bulharbelhar, herbe aux poumons, le lichen pulmonaire" Hb.
azpisarrera-20
BULAR-BETEZ. A pleno pulmón.
Botz eta erne, hatsa hartzen dugu orok bulhar-bethez. JE Ber 77.
azpisarrera-21
BULAR-BIRI. Pulmón.
Eri egona zela, bular-birietarik. Larre ArtzainE 157. Bularbirietako gaitzak. Ib. 66.
azpisarrera-22
BULAR-BIZKAR. Entre pecho y espalda.
Beste askok, ugaritasuna ta zer gura-ta axe izan oi eben aroan, premiña ta bear gorria sarri bai sarri bular-bizkar, jasan eta iragan zituan. Erkiag BatB 34.
azpisarrera-23
BULAR-BULARRETIK. Del mismo pecho, del propio pecho.
Nere Salbatzailearen izen au, amaren bular-bularretik txintxo edan baitzun nere biotz samurrak. Or Aitork 59.
azpisarrera-24
BULAR EDUKI. "(A lo hecho, buen) pecho, egin baduzu, bularr-idukazu" Lar.
azpisarrera-25
BULAR EGIN. a) Afrontar. v. BURU EGIN.
Etxekoen zemaiari bular egiñaz, zurekin gauez alkartzen asi nintzan. Etxde JJ 75. (Con egin elidido).
Kibel ekatxari, bular aldi onari. "Espaldas a la tempestad, pecho a la buena sazón". RS 239 (cf. ib. 466 kibel egiok ekatxari).
b) "Bulhar egitea, former une convexité, bomber" Dv.
azpisarrera-26
BULAR-EMAILE. "Bulharremaile, nourrice" Hb.
azpisarrera-27
BULAR EMAN. v. BULARRA EMAN.
azpisarrera-28
BULAR-ERRETEN. Espacio entre los dos pechos. "[Droga] bular erretenean [izkutatu zuen] (V-arr)" Gte Erd 69 (junto a petxuko erreka, bularreko hozka, etc. de otras zonas).
azpisarrera-29
BULAR-HERTSI ( (Sal ap. A)), BULAR-HETSI ( (BN ap. A)). "Constipado sin tos" A.
azpisarrera-30
BULAR-HESI. "(G-to), seto de contención para que no corra la tierra amontonada en la era donde se hace carbón" A.
azpisarrera-31
BULAR-ESTU (V, L-ain, R; Añ, A Apend). Ref.: A; A Apend. "Asma, (c.) asmea; (V) bular-estua, bular-artua" Añ. "Constipado sin tos" A. "Bularrestu (V-oroz), opresión de pecho; (V, msOch 24) asma" A Apend. v. BULAR-ITXI, BULAR-HERTSI.
Emen eztakigu eztula zer dan, marranta ta bularrestua (katarroa) zer diran ere ez. A Ardi 2.
azpisarrera-32
BULAR-EZKUTU. Peto. "Clypeatus [...] bulhar gerizea vel bulharezkutua dakharkena, [...] bulharkerizeaz beztitua" Urt V 230.
azpisarrera-33
BULAR-HEZUR (Lar, Bera; -lh- Hb, T-L; bulhartezur T-L). "Esternón, hueso, bularrezurra" Lar. "Bularrezur, esternón" Bera. "Sternum, bulhar-ezur, bulhartezur" T-L.
azpisarrerakoSense-33.1

(Con palat. diminutiva).
"Bréchet, bulhar-exur " T-L.
azpisarrera-34
BULAR-GAIN ( (PMuj)). a) (En casos locales de decl. sing.). Superficie del pecho. cf. supra (1) ejs. de bularraren gainean, etc.
Pausa zaitzadan, ene Haurra, / Amaren bulhar gaiñean. 73. Beste aurtxoen eriotza gogoratzean, estutzen zuan bere bular gañean sendoki. Ag G 75. Besoetan sarjento urre-galartsuak. Bular gañean bi gurutze. Alz Ram 70. Yesusen bular gañean etzanik. Ir YKBiz 443. Bere buruko adats guriak aitagiarrebaren bular gañean kokaturik. Etxde JJ 163. Negarrari emanaz, bere burua nere bular-gaiñera bota dit. NEtx LBB 91. Kurutzia ikusi eutsan bular ganian. Gerrika 252.
v. tbn. Jaukol Biozk 94. Berron Kijote 226.
(Como sust. pleno).
Ahoa libratu zuen zaldi beltzak, abiatzerat egitearekin buruko tresnak bulhar gaina kilikatzen zioela ezagutuz, izitu eta borthiztu zen. Prop 1900, 140. Eskua geren bular gañetan yarriaz. Ldi IL 156. Getari txoragarriaren bular-gaña da, berriz, ezkerraldeko arkaitz aundia. TAg Uzt 10. Bular-gañari takatzen dioen damu-ukaldia ere ingurukoen on-iritzia irabazteko ez ete da [...]? Ib. 26. Izerdia oztu etzitzakien, ispirituz igortzi zien geldiro ta arretaz Agerrek bizkarraldea ta bular-gaña [arraunlariai]. Ib. 235.
b) Parte superior del pecho.
Irugarrena berriz bular gañetik beiñeraño gurutze makil luzeena egiñez eta gero bular erditsutik ezker-eskubi bi besoak bularraren zabaltasun guzian. Inza Azalp 17.
c) (Uso adv.). Sobre el pecho.
Bular-gain i aiz jarriko. Mde Po 22.
azpisarrera-35
BULAR-GAINEKO (Hb (-lh-), PMuj). Peto. "Corps de jupe" Hb. "Peto, pechera" PMuj. v. bularreko (2).
Bular ta bizkar gaiñekoa erantzi zioten. "El peto y el espaldar" . Berron Kijote 47 (v. tbn. 68).
azpisarrera-36
BULAR-GERIZA. Peto. "Clypeatus [...] bulhar gerizea vel bulharezkutua dakharkena, [...] bulharkerizeaz beztitua" Urt V 230.
azpisarrera-37
BULAR-GOGORDURA. Endurecimiento de los pechos.
Zingirin-harriak bulhar gogordura sendatzen omen du. Lf GH 1965, 105.
azpisarrera-38
BULAR-GUARDA. "Aegis" Urt I 299.
azpisarrera-39
BULAR-GURIDURA. Reblandecimiento de los pechos.
Ugatz-harriak bulhar-guridura [sendatzen omen du] . Lf GH 1965, 105.
azpisarrera-40
BULAR-GURUTZE (Lar; b. -krutze Añ). Pectoral de Obispo.
azpisarrera-41
BULAR-INARDURA. Agrietamiento de los pechos.
Arraila-harriak bulhar inhardura [sendatzen omen du] . Lf GH 1965, 105.
azpisarrera-42
BULAR-INGURU. a) Perímetro torácico.
Aingeruak, beztiturik liho purez eta xuriz, urrhezko gerrikoez bulhar inguruetan gerrikatuak. "Sur leurs poitrines". Lç Apoc 15, 6 (IBe bularpeak bildurik). Neurriak bere izentau deutsez, luzera, bular-ingurua edo saiets-uztaia, abelgorriai neurri-kordelaz egiten deutsen antzera. Erkiag BatB 159.
b) Zona del pecho.
Abadeak, gure Jauna ontzitxu baten artu ta zapi baten batuaz eta esku bien puntan bular ingurura jasoaz. Etxabu Kontu 74.
azpisarrera-43
BULAR-IRAIN. Chorro de leche materna.
Aurtxo polita, goxua izanik / amaren bular-iraiña, / zuri ukatu eta juan da / aztera bestek egiña. MendaroTx 104. Amak aurreri opa biaizke / bular-irain samurtxuak. Ib. 118.
azpisarrera-44
BULAR-ITXI ( (V-gip, G-azp ap. A)). "Constipado sin tos" A. v. BULAR-ESTU.
azpisarrera-45
BULAR-JOKA. Dando(se) golpes de pecho.
Urrutitik begiak jasotzeko ere biotz gabe, bular-joka zegokion, esanaz: Jauna, kupidaz begira zadazu, ni bekatari andi oni. (Lc 18, 13). Lard 420 (Lç bulharrari erauntsi, Dv bulharrak jo). Ikuskizun ontara bildutako guziak, yazoa ikusitakoan, bular-yoka biurtzen ziran. Ol Lc 23, 48 (Ker, IBk, IBe, bular-joka). Neskatxak entzun zuteneko, zurrun lotu ziran aitaren belaunetan auspezturik, negarrez, bular-yoka eten gabe, zinkurin luzeak yarioka ari ziran. Zait Sof 151.
azpisarrera-46
BULAR-KAIOLA. Caja torácica.
Sabelaldeaz besterik ez duela iraganen orduan, bular kaiolan ez baita sartzen. Mde Pr 80. Nola besoaren harat-hunatek eskuineko sorbalda bertzelatzen duten eta zer gibelondo heldu zaion bulhar-kaiola edo sahets-hezurreria guziari. Lf ELit 275.
azpisarrera-47
BULAR-MIN. Dolor en el pecho. v. BULARREKO MIN.
Lan geiegiz, birikenak io nindun, bular-miñez eta as-nekez, mintzorik ezin garbitu nuan luzeko. "Doloribusque pectoris" . Or Aitork 213 (cf. ib. 221: as-nekez eta bularreko miñez).
azpisarrera-48
BULAR-MOKANES.
Bular-mokanes kolorezko ta zanko-erditaraiñoko gona gorriakin. "El pañolón de colorines sobre el pecho" . Mok 16.
azpisarrera-49
BULAR-MUTUR. "(G-to), pezón de la teta" Ol Giza-soña (ap. HErot 109).
azpisarrera-50
BULAR-MUTURRETAKO. "(G-to), pezonera, pieza redonda de plomo, estaño, boj, cristal o goma elástica, con un hueco en el centro, que usan las mujeres para cubrir los pezones cuando crían" A.
azpisarrera-51
BULAR-OBRA. "Locum aggere cingere, lekhua bulharobraz ingurátzea, lekhuaren ingúruan bulharobra altxátzea, egítea, in aggerem scendere, bulharobran gora igátea, agger gramineus, herbossus, bulharóbra, bulhártsua" Urt I 427. Cf. supra (2).
azpisarrera-52
BULAR-OIHAL. "Bulhar oiala, linge qui cache le sein" SP.
azpisarrera-53
BULAR-OSKOL. "Peto" Zait Sof II. "Coraza, lóriga (armadura)" PMuj. v. bularreko (2).
Zaldizkoek bularr-oskol sutsu, ubel ta orixkak zekazten. Ol Apoc 9, 17 (Ker bular-babeskin). Norbaitek, ostera, gezi bat ustaiez erezkan iraitzirik, Ixraelgo erregeri sartu zion bular-oskolaren txunkutartetik. Ol 1 Reg 22, 34. Urrezko gudayantzi eta edotariko bular-oskolen ista dirdaitsua. Ol 2 Mac 5, 3 (Ker bular-oskol).
azpisarrera-54
BULAR-PUNTA. "Pezón. Bular puntia andrazkuana; errua ganauana, bularrak eta errapia diran bezela" Etxba Eib.
azpisarrera-55
BULARRA HARRARAZI. Amamantar.
Haurrari bulharraren hararazitzeko. SP Phil 496 (He 503 bulharra har-arazitzekotzat).
azpisarrera-56
BULARRA HARTU (V-gip ap. Elexp Berg; Añ). "Mamar, bularra, ugatza, titia artu" Añ.
Bular edo titia artzen daudenetik ardora oitutzen dituzte. Cb Eg III 362. Kristiñau Fedeko bular gozoa artu. Cb CatV 67. [Aurrak] egunetan bularrik artu nai eztuala, asko auldu da. NEtx Antz 125.
azpisarrera-57
BULARRA BETEAN. A pleno pulmón.
Abestu egin neban / bularra betean. Gand Elorri 154.
azpisarrera-58
BULARRA EDEKI. Destetar.
Bulharra idekitzen zaien haurxoak. He Phil 501 (SP 494 bulharretarik khentzen).
azpisarrera-59
BULARRA EMAN (G-to; Lar, Añ, Dv (bulhar e.); bulerra eman AN-ulz; bularra emon V-gip), BULAR EMAN (PMuj). Ref.; Etxba Eib; Iz To, Ulz (bulerra e.); Elexp Berg. "(Dar el) pecho al niño, titia, bularra, ugatza eman" Lar y Añ. "Atetar" Lar. "Bulharra ematea, donner à téter" Dv.
Eta emazteak hartu zuen haurra eta bulharra eman zion. Urt Ex 2, 9 (Dv, Ur, Ker, Bibl, BiblE (h)azi, Ol iñutu). Jesusi bularra ematen zion. Mb IArg I 169. Eman nahi izan diodanean bulharra ene haurrari, ediren dut hilla. Lg I 326s. Hark eman zioen bulharra, hark hazi ta altxatu zuen. Dh 261. Emakume, seiñtxubei bularra emoten dagozanak. JJMg BasEsc 195. Nai dezu nik billatu dizazudan iñude bat, aur orri bular-eman eta aziko dizuna? Lard 65. Goizean bularra nere semeari ematen asi nintzaionean, aur illarekin arkitu nintzan. Ib. 210. Bera egin denak ez du amarik bulhar emateko, ez troxatzeko, ez garbitzeko. Hb Egia 11. Nola ukatuko dio [...] bere bular garbia eman zion [...] Ama bati. Arr May 80. Berak eman ziokan lenbiziko bularra. Apaol 67. Euren umeai bularra emonaz. Echta Jos 129. Ai egun aietan aurdun diranai ta bularra ematen dutenai! Ir YKBiz 410. Lenengo illabetetan bularra eman. MAtx Gazt 19. Zein zan gure ama, / amaika aldiz guri / bularra emana. Uzt Sas 32. Enbor gañean exeri eta bularra ematen zioken egunero. Ataño TxanKan 151. Sendi aren alaba bateri bularra emon. Gerrika 16.
v. tbn. Olea 134. JAzpiroz 57.
azpisarrera-60
BULARRA ERAKUTSI (Con dat.). Afrontar. v. BULAR EGIN; cf. supra (1) ejs. triviales de bularra(k) erakutsi, 'mostrar el pecho, los pechos'.
Edozein okerraldi ta zailtasuneri arpegi-emon ta bularra erakusteko adore, kemen eta indarra izan oi dau. Erkiag Arran 41.
azpisarrera-61
BULARRA GALARAZI. "Destetar, titia, ugatza kendu, titibagetu, bularra kendu, galarazo" Añ.
azpisarrera-62
BULARRA INARTU. "Bulharrak iñharturik (Sc), agrietados los pechos" A.
azpisarrera-63
BULARRA KENDU. "Destetar, titia, ugatza kendu, titibagetu, bularra kendu, galarazo" Añ. "Bulharra khentzea, sévre" Dv.
Iru urtean Anak berekin iduki zuen, eta bularra kendu zionean, ait-amak aurrarekin joan ziran. Lard 149. Gozagarri puxka baten beharretan dira [ahardiaren umeak], bulharra khentzeko orduraino. Dv Lab 284. Bein umeai bularra kendu ezkero. Eguzk GizAuz 41.
azpisarrerakoSense-63.1
(Pl.).
Bere amak aurtxoari bularrak kentzia oldoztu badu. IArt Itzald II 60.
azpisarrera-64
BULARRA UTZI. Dejar de mamar, ser destetado.
Haurrak bulharra utzi zueneko. Lg I 251. Amaren bularra utziz geroz. HU Zez 70.
azpisarrera-65
BULARRA ZOLDU. "(V-ger), enconarse el pecho de la madre" A.
azpisarrera-66
BULARREAN HAZI. Amamantar.
Sarak bere bularrean azi zuen, titia kendu zion artean. Lard 23. Egiaz, emazteak uste oso-osoa zeukan bezala, mundura zuen seme bat, Sanson zeritzana, eta azi ere bai, bere bularrean. Ib. 140.
azpisarrera-67
BULARREKO (B ap. Gte Erd 286; -lh- Dv). (Niño) de pecho. "Bulharreko (adj.), se dit d'un enfant qui tête. Bulharreko haurra" Dv. "Bularreko aurra irudi duzu (B)" Gte Erd 286 (junto a titiko ume, etc. de otras zonas). Cf. bularreko.
Eta pasarazi zituen guziak ezpatan, azkenaz goiti bulharreko haurrak berak. Lg I 284. Saldea gaixoai ta ugatza ume bularrekoai. LoraS 147. Aur txiki bularrekoak beren ama maitatien kolko zabal gozatsuetara joan oi diran bezalako pozkida eta atsegintasun oso bete betean. Izt C 109s. Txikitxoen eta bularreko aurren aotik. (Mt 21, 16). Lard 430 (Samper bularreko aur, IBk haur bularreko; He, HeH, Dv, Ol, Leon, Ker, IBe bul(h)arreko (sust.); Ur bularretako (sust.)). Izialdurak xahutuko ditu gizon gaztea eta neskatxa, bulharreko haurra eta gizon zaharra. Dv Deut 32, 25 (Ker bularreko ume; Ol iñutaur). Bulharreko haurraren mihia aho-gainari lothu da egarriz. Dv Lam 4, 4 (Ker bularreko umetxo; Ol ugaztume). Haurrek ere beren moldean erakusten diote beren amodio; bulharrekoek [...] haren besoetarat jauzi eginez; ttarrotuek [...] musu emanez. Laph 212. Nola izan lezakek ik ez jakitea, bularreko aurrak dakitenean zer igaro zitzaion Pepete dontsuari? Apaol 97. Iru aurtxo utzi zitun Cupidoren antzekoak irurak. Bularrekoa oraindio laugarrena. TAg GaGo 103. Bularreko aurren griña txarrak. Or Aitork 17. Bularreko haurrak berak ere mintzatzen ziren hartaz! Arti Tobera 269. Ume ta bularreko seiñak uriko plazetan ilten diran artean. Ker Lam 2, 11. Bederatzigarrena, bularrekoa, koñata maite batek artua zeukaken. Ataño TxanKan 176.
azpisarrera-68
BULARREKO GAITZ, BULARRETAKO GAITZ. Mal de pecho (tisis, etc.). v. BULARREKO MIN.
Bestiaren bularreko gatxa, bestiaren torre bateti jaustia edo tiro bat emotia entzuten dogunian. fB Ic III 263. Bulharretako gaitzentzat eta marhantentzat. Dv Dial 76 (It bularreko miñarentzat). Emezortzi urterekiñ ill zan gaixoa aingerutxo bat bezela bularreko gaitzarekin. Urruz Zer 117s.
azpisarrera-69
BULARREKO MIN ( (V-ger ap. Holmer)), BULARRETAKO MIN.
a) Mal de pecho (tisis, etc.). "Bularreko mina daukot" Holmer ApuntV. v. BULAR-MIN, BULARREKO GAITZ.
Bularreko miñarentzat eta kostoma duenarentzat. "Mal de pecho". It Dial 76 (Ur bularreko miñarentzat, Dv bulharretako gaitzentzat, Ip bulharretako minaren). Algeriako gerlan bulharretako min tzar bat jauzi zaut. JEtchep 92.
Dolor en el pecho.
Nik Zure morroi izatea autatu nula, ta beste artarako ez nintzala gai as-nekez eta bularreko miñez. "Dolore pectoris". Or Aitork 221 (cf. ib. 213: bular-miñez eta as-nekez).
b) "(Lc, BNc), endurecimiento del pecho o ubre" A.
Bularretako mina sendatzeko irina bero beroa egin eta ezartzen zuten Burundan. Satr Seksu 186.
azpisarrera-70
BULARREKO HOZKA. Espacio entre los dos pechos. "[Droga] bularreko hozkan [izkutatu zuen] (BN-arb)" Gte Erd 69 (junto a bular erreten, petxuko erreka, etc. de otras zonas).
azpisarrera-71
BULARRETAKO MIN, BULARRETAKO GAITZ. v. BULARREKO MIN, BULARREKO GAITZ.
azpisarrera-72
BULARRETAN HAZI, BULARRETAN MANTENATU. "Bularretan azi, criar a los pechos. Bere bularretan azittako seme maittia" Etxba Eib. v. BULARREAN HAZI.
Asko aldiz an ama maiteak / mantenatu bularretan, / atxikirik besoetan. Bordel 33. Bere erraitan sortu du, bere bularretan azi. Ag Serm 575.
azpisarrera-73
BULARRETIK EGON. "(Vc, R-uzt), estar de pecho, tísico" A s.v. bularretiko.
Gazte au bularretik dago. Bularretik! [...] Ortxe dagoz lurrean pisti ta zomorroak. Ortxe ditugu gatxaren koko guztiak! Erkiag BatB 197. Emen dagoan gazte au, idorberi dago; bularretik. Ib. 197.
azpisarrera-74
BULARRETIK HIGUINDU. Destetar.
Oseek bulharretik higuindu zuen bere alaba. "Ablactavit" . Dv Os 1, 8 (Ol, Ker bularretik iguindu). Nahi dut haurrak frantsesari lotzeko, bereziki hastapenean, behar direla eskuaratik behin higuindu, ttipiagoan amaren bularretik bezala. HU Aurp 202.
azpisarrera-75
BULARRETIK KENDU (-lh- Urt I 27). Destetar.
Bulharretarik khentzen diren haur xumeak bezala [...] plainatzen. SP Phil 494 (He 501 bulharra idekitzen zaien haurxoak). Abrahanek egin zuen banket haundi bat Isaak bulharretik khendu izatu zen egunean. Urt Gen 21, 8 (Ker bularra kendu; Ur titia kendu, Ol ugatza kendu).
azpisarrera-76
BULARREZ. Con energía, con decisión. v. 1 bularka.
Zonbat ere baituke lana bortitzago, / hanbat hobeki zaio bularrez lotuko. Elzb Po 219.
azpisarrera-77
BULARREZ BULAR. Pecho con pecho.
Esku atsegiñez kiribildu du arek besoakin gerriondotik eta bekoz beko, begiz begi, bularrez bular, dantzari ekin diote. TAg Uzt 59s.
azpisarrera-78
BULAR-SAGAR. "(L-côte, Sal), glándula mamaria" A.
azpisarrera-79
BULAR-SARE ( (PMuj)). Diafragma. v. buhalsare.
azpisarrera-80
BULAR-TXAKUR. "(Sal), se llaman los cachorros que se aplican al pecho de una mujer que lo tiene enfermo" A.
azpisarrera-81
BULAR-UME. Niño de pecho. Cf. BULARREKO.
Bular-umeak artuta, andreak / asma dutenaz apaiñik, / Aingeruari mun dagiote, / beren aurrak eskaiñirik. Or Eus 261.
azpisarrera-82
BULAR-ZILO. "Burarxilo, burarzilo (R), el bulto de la piel del ganado, en que se cría un gusanillo" A.
bular
<< bukaera 0 / 0 bulunbari >>
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper