Orotariko Euskal Hiztegia

OEH - Bilaketa

987 emaitza u bilaketarentzat

Sarrera buruan (21)


Sarrera osoan (494)

Emaitza kopurua 500 elementura mugatua
Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
1 bortxa.
Tr. Menos usado al Sur: el primer testimonio es un texto de Olazagutía del s. XVI, y más tarde se documenta textos alto-navarros (lo usan Mendiburu, Lizarraga de Elcano e Iraizoz), y guipuzcoanos como J.B. Aguirre, Iturriaga, Arrue u Orixe; su uso se hace más frecuente desde mediados del s. XX.
La forma más extendida es bortxa, documentada desde Dechepare. Se encuentra portxa en un texto alto-navarro de 1554, portxaz en Moguel (en boca de un bajo-navarro) y Otaegui (que tbn. emplea bortxazko, junto a portxazko). Hay fortsaz en Haraneder y forzaz en Mihura, en ambos precedido de genitivo ('a fuerza de'), aunque emplean tbn. bortxaz 'por la fuerza'. En DFrec hay 34 ejs. de bortxa, 31 de ellos meridionales.
Etim. Del lat. fortia; v. FHV 287.
sense-2
1. (AN, L, BN, S ap. A ; SP, Urt Gram 39, Ht VocGr, Lar, Gèze, Dv, H, Foix; -rx- Ht VocGr 437, Hb), borsa, fortsa, portxa (ph- S ap. Lh , ph- H), portza (H).
(Sust.).Obligación, constricción; violencia; fuerza mayor. " Bortxak ez du legerik, la contrainte n'a point de loi" SP. "Violence" Urt Gram, Ht VocGr 437 y Dv. "Forfait" Ht VocGr 362. "Violencia" Lar. "Contrainte" Gèze, Foix. "Fuerza, violencia, coacción" A.
Hil izan da, guri bizitze ligunzat. Halako maneraz non hunen beraren moienez izan baitá gogorgoá ematu, [...], bortxá bortxatu, konbata konbatitu, mendekioa mendekatu. Adv ** 8r. Tenpleko Kapitainak ioanik ofizierekin ekhar zitzan bortxa gabe. Act 5, 26 (He, Dv bortxarik gabe; TB bortxakarik gabe). Bortxa handiz zerotzuten / har arazi kargua, / zergatik baitziñakien / zela karga pisua. EZ Noel 150. Othoitz hek eta Iainkoaz orhoitze hek, bortxak, heriotzearen beldurrak eragiten baitzerautzan. Ax 207 (V 139). Eztagoela bortxaren begira: begi bere egin bidea libreki eta borondatez. Ib. 210 (V 141). Eztuzu zer uka, zarel' ogenduru, / Ez zer har ait' amen nahia stakuru, / Ezta, maitezko gauzetan, / Haurren bortx' ahalik hetan. 'On ne peut [pas] contraindre les enfants'; litm.: 'il n'y a pas de contrainte possible des enfants' . O Po 18. Iustiziaren borxa hutsez. SP Phil 3 (He 3 bortxaz). Egiaz pobre bazare, [...], zarela gogoz ere pobre, egizu bortxa bertute. Ib. 278 (He 279 egizu beharraz bertute). Ezgaitezin hari gure kofesorarekin disputan hark emaiten darozkigun penitenzien gainean, bainan penitenzia hek errezibi detzagun bortxarik gabe. CatLav 301. (V 149) Bortxak darama zeruetako erresuma. He Mt 11, 12 (TB bortxatua da, Leon indarka hartzen da). Behar da bortxareki eta korajereki aragiaren nahikünten kuntre bühürtü. "Violentia" . Mst III 11, 3. Bena bortxak dü garhaiten legia. Egiat 160. Bihotz! beraz; bihotz eta indar! Zeruko erreinuak bortxa nahi du, eta bortxa egiten diotenek, daramate. Dv LEd 159 (Cb Eg II 86 fuerza). Indarra eta bortxa, oi! zer gauza hotzak! / Horiez ez daitezke bil gure bihotzak. Zby RIEV 1909, 233. Ara bildu zait bortxarik gabe / indar aul denen ekiña. Or Poem 554. Bortxarik eta zigorrik gabe ikasi nitun. Or Aitork 28. Batasunerako nik ez nuen bortxarik ez indarkeriarik nahi hasi berri hartan, [...]. Hobeki esan, bortxa eta indarkeria gizarteko har-emanetan sendo baino sendoago erroturik ditugunez gero, ahalik eta gutien nahi nuke. MIH 395. Ez gara gizartean bizi gizalegeari eskerrak baizik. Bortxa itsua, gainera, hutsala eta ilauna iruditzen zait. Ib. 375.
azpiadiera-1.1
(Ht VocGr, Lar, Gèze), fortza (Lar).
Fuerza. "Force" Ht VocGr 362 y Gèze. "Fuerza" Lar.
Ondikozko Rolandok orro berritz ere; / Hats handiz bortxarekin egortzen dolore. Hb Esk 60. Egosaraz zazu marmalada zure erhietan lothu arte, sobera borxa gabe bi erhien artean. ECocin 49.
sense-3
2. (S ap. Lrq ).
(Adv.).A duras penas, con esfuerzo, con dificultad. "Difficilement" Lrq.
Bortxa eskapatu niz zuri berri haren kontatzeko. Tt Onsa 52. Zuti bortxa nago. Ib. 101. Hanitxek huña bortxa behin lürretik goititzen dizie, bizitze eternalaren jardiesteko. Mst III 3, 2 (SP nekez). Nahi zünükia zük berhala ükhen, beste hanitxek bortxa, hanitx nigarren unduan eta triballü handiez geroz ükhen ziena. Ib. 35,3. Zure kortian borxa beiniz / Egiaren erraitera ausartzen. Xarlem 1268. Gure Jaun erretora / Dügü Jaun khorpitz gora! / Jinkuak ere egin zizün bihotzez ere hala, / Bortxa ikhusirik beita harez jente aphala. Etch 472 (cf. en otra versión, ib. 473n: "nekez ikhusirik beita harez jente aphala").
sense-4
3. (SP).
(Tras gen.).A pesar de. " Gure bortxa, malgré nous" SP.
Gogoaren borxa bezala halako gogoetak egitea. Harb 161. Gogoaren bortxa iasaten baduzu, karga pisuago egiten duzu. Ch II 12, 5. Elkarri beti atsegin egitea, gogoaren bortxa noizbait eginen badute ere. Mb IArg I 184. Lehenik eraman zioen bizia Abner, Saulen odoleko printzeari, Dabiten bortxa. Lg I 320. Nola bertzeen bortxa erregetu baitzuen bere burua, beldurtu zen gal zezan bere khoroa. Lg II 113. Ezperén galarazikozioláik arima legeain bórtxa. LE Matr2 84. Arriturik ark konfesatuzió baietz, ta bere gogoarén bórtxa ordenarazizutéla. LE Orden 32. Naiz dela Jangoikoaren bortxa. (20) 'A pesar de Dios' . LE-Ir. Naiz dela buratsoen bortxa (375). Ib. [Elizak] iraunen dü bethi heresien eta perseküzionen bortxa. CatLan 54. Harenak izanen gare gure bortxa, esklabo batzu bezala. Dh 114. Horien guzien bortxa arthoski irauten zuten bere othoitzetan eta meditazionetan. Ib. 99. Orduan, bere bortxa, Zumalakarregi / Badoha Bilbaorat, dena itsas hegi. Hb Esk 163. Yesus bereala yartzen da Yainkoaren naiera, aragiaren bortxa bada ere. Ir YKBiz 425n.
azpisarrera-1
BORTXA-EGILE (Urt; bortxagille Lar; bortxegille Urt). (El) que fuerza. "Coactor, [...] bortxegillea" Urt V 237. "Atrox, [...] biolenta, bortxaegillea" Ib. III 32. "Forzador" Lar.
Bortxa egin behar zaio zelietako erresümari, eta bortxa-egilek die eramaiten. Ip Mt 11, 12 (He bortxatiarrek, TB borthitzek, HeH indar-egileek, Ol oldartsuak, Leon indarkariek).
azpisarrera-2
BORTXA EGIN (Urt; bortxegin Urt). Obligar; forzar, violentar, hacer violencia. "Coactare, hagitz vel maiz bortxatu, bortxa egin" Urt V 237. "Adhibere vim, bortx egin, bortxegiñ" Ib. I 163. "Admovere vim, bortxatu, bortxa egin" Ib. 209.
Ay! vidus [sic] eta bortxa <borssa> egiten didate. (Olazagutia, 1548). ETZ 24. Neurean portxa egiten deraut. (Larraun, 1554). ReinEusk 48. Zeruetako resumari bortxa egiten zaio. "Est forcé" . Mt 11, 12 (Ip bortxa egin behar zaio; He bortxak darama, TB, Echn bortxatua da, Dv bortxatua nahi du izan). Zeruko erresumari bortxa egin behar zaika. Ax 476 (V 308). Libertate hari eta haren iraupenari [...] bortxarik egin gabe, utz arazi diazaio, hertz eta traba, daraman bide gaixtoa. Ib. 114 (V 76). Porrokatzatzu bortxa egiten derautaten tentazioneak. SP Imit III 23, 4. Zure buruari bortxa egiten eta zure nahia garaitzen. Ch I 17, 1. Zaude fermu, eta zer nahi den paira dezazun, bortxa egiozu zure buruari. He Gudu 101. Gogoan dakharket amalezitarrek ene populuari egin izan diotena, eta nola nahi zioten bortxa egin Ejiptotik ilki zenean. Lg I 271. Etorririk gaistoa, asirik bortxa egiten. (44) 'Hacerle violencia' . LE-Ir. Bortxa egitia alhargüner eta ümazürzer eta langilen eta sehien soldataren atxikitzia. CatLan 118. Bortxa egin behar nioke / Beti ene bihotzari. Monho 132. Etzizula bortxarik egin, zere naiez geratu ziñala. AA II 177. Erregelaren arabera biziko denak egunean askotan bere buruari bortxa egin beharko dio. Dh 46. Heia, nere arima, laster utzi behar duzun gorphutz huni bortxa egiozu. Dv LEd 159 (Cb Eg II 86 fuerza egiozu). Naturalezaren kontra da, bortxa egiten dio. Lap 326 (V 149). Bere gogoari bortxa eginik. Mde HaurB 88. Ateismua, berriz, indarka ta gure izateari bortxa egiñaz sartzen digute. Vill Jaink 30. Ez dut nehori bortxarik egiten! Larz Iru 146. Ferrando bere mendiko bordaldean ikusi duenak daki zer garrantzia daukan lanak, bere buruari ederki bortxa eginez, gizon horren bizian. Larre in Xa Odol 13.
azpisarrerakoSense-2.1
(Con adj., etc.).
Neure buruari eginen diot hunelako eta halako bortxa bekhatutik ihes egiteko. SP Phil 57. Ezen zure nahiei zeren zerbait bortxa hemen egiñ diozuten, zure nahi guziak konplituko dire zeruan. Ch III 49, 6. [Dabitek] maiz erraiten dio Jainkoari othoitz bat bera, hari bortxa saindu bat egitea gatik. CatLav 343. (V 166) Zunbatenaz bortxa haboro zure büriari eginen beitüzü, hanbatenaz bizitze hunian profeitatürenago düzü. Mst I 25, 11. Erremediorik den kharatsena bilhatzen da, [...] iretsten da zer nahi bortxa egin dezan barneak uste denean luza detzakeiela aphur bat gure egunak. Lg II 214.
azpisarrerakoSense-2.2
(Pl.).
Zenbat iraunen dute hortarakotzat hartu behar diren penek, jasan behar diren guduek, nork bere buruari egin behar diotzan bortxek? Dh 200. Nere buruari bortxa handiak egin behar diotzadala. Ib. 112.
azpisarrerakoSense-2.3
Resistir, hacer frente.
Zer gisaz gudu edo borxa egin ahal dezokegute deabruaren tentazionei? CatLav 34. (V 25) Bortxa egiten ezpadüzü, eztüzü biziua garhaitüren. Mst I 22, 5.
azpisarrera-3
BORTXA IZAN. Ser forzoso, inevitable.
Gaitz haur remedia ledinzát, bortxa izan zaiku anhitz gauza gaizki iarriren, ezpa usaje gaixtotara itzuliren kanbiatzera eta muthatzera. Ins B 5r. Jentilei bortxa izan baitzaie, hanbat on emaiten zerauen ungigile subiranoaren ezagutzera. Adv ** 1v. Iseia zite lehenik / Amurioz irabaztera / Eta bortxa balin bada / Deklara gero gerla. 'Si vous ne pouvez [pas] faire autrement' . Xarlem 78. Renaud eta Roland / Zuazte algarreki / Ikusten badüzie borxa dela / Eman ezozie sokorri. Ib. 496.
azpisarrera-4
BORTXAKO. "Ce qui tient de la violence, ce qui est obligatoire" Dv. v. BORTXAZKO.
azpisarrera-5
BORTXA-LEGE (Dv y A (que citan el ej. de O Po)). "Loi obligatoire. Eman diotzazu mila luis; bortxa-legean, bi mila eman beharko zinituen, [...] en stricte légalité, vous auriez dû en donner deux mille" Dv.
Maitarien iaun erregeak / Higu ditu bortxa-legeak, / Eta haren resuman libertatea, / Da gobernari, eta nabusi alkatea. 'Les lois de la force' . O Po 23.
azpisarrera-6
BORTXAN.
a) En caso forzoso, en caso de necesidad.
--Nora isuri behar da batheiüko hura? --Haurraren büriala, edo bortxan haren beste eretze gehien agertian. Bp I 61.
b) Forzando.
Frantses Akademiak, izan ere, ez omen dio inori deus agintzen; jende landuak gehienbat darabilen hizkera moduaz jabetzen omen da eta hori du berak onartzen, bere aldetik bortxan eta indarka ari gabe. MEIG VII 167.
azpisarrera-7
BORTXARA, BORTXARAT.
a) A la fuerza. "Bortxara iarri da, a voulu faire par force" SP.
Bi lapurrek giltzapean ditugun bitartean bortxara atera-araziko dabegu diru oien gordelekua non dagon. Izeta DirG 83. Bainan ez nikek nahi, o seme maitea, / desafia dezakan kontraka haizea: / sort-etxearen karga bortxarat hartzea. Xa Odol 202 (en la versión que cita Larre en el pról. se lee: kontrako haizea y bortxaka hartzea).
b) (Tras gen.). En contra de (la voluntad, el deseo de). "Nahi dut ene bortxara ere (Jaur), je le veux, fusse malgré moi. Ceux qui disent bortxa font une faute" Dv. "Gogo(are)n bortxara [egin zuen] (AN-5vill)" Gte Erd 203.
Senarraren portxara. (Larraun, 1554). ReinEusk 49. Nahi dut, zure exenplura, zure borondatea egin enearen bortxara ere. JesBih 221.
(Tras dat.).
Senarrari portxara. (Larraun, 1554). ReinEusk 49.
c) (Tras gen.). Por la fuerza, la violencia (de).
Beharko zaiela segür, / bürkhoi horier zeditü, / Nahi ala ez, sinhestia / gure bortxala ükhatü. 'Nous les obligerons à renier leur foi'. Casve SGrazi 82.
azpisarrera-8
BORTXAZ. (B, BN-baig, S, R; SP, Urt, Ht VocGr 362, Lar, Aq 1249 (AN), Lecl (-xaz), Arch VocFab, Dv; bortzaz Sal; portzaz Lar). Ref.: A (bortxaz, bortzaz); Lrq (bortxaz); Satr VocP (bortxaz); Izeta BHizt2 (bortxatu).
a) A la fuerza, de modo obligado; de mala gana. "Coacté, bortxaz, bortxaturik" Urt V 236. "(De) fuerza, por fuerza" Lar. "Forzadamente" Ib. "Gana, de mala gana, bortxaz (AN)" Aq 1249. "Par force, porcément" Dv. "Bortxaz ine" Izeta BHizt2 s.v. bortxatu.
Tr. Documentado en la tradición septentrional desde Dechepare. Al Sur se encuentra a partir de mediados del s. XVIII.
Gogo honez izanen niz [gathibu], bizi baniz, bataren, / bana bortxaz baiezila ez iagoitik berziaren. E 133. Bortxaz sendi lezan amorioz aditu nahi ukhan etzuena. Lç Adv * 8r. Herioan aditzen da biziaren galtzea / Eta gorputz eta arimak elkhar bortxaz uztea. EZ Man I 41. Ez bortxaz, ez ezin bertzez edo beldurrez. Ax 203 (V 136). Bortxaz, eztuena zer jan, barur-zale. "Par force". O Pr 104 (cf. Saug 39: bortxaz barurzale). Hura iasaiten baduzu bortxaz, hartaz egiten duzu zuretzat karga. SP Imit II 12, 5. Apostolu handiak dio, alegeraki emaiten diana, eta ez bortxaz, ez eta tristeziaz, gure Iinkoak maite diala. Tt Arima 105. Hanitzek obeditzen dute, ez amorez, bainan borxaz. Ch I 9, 1. Bortxaz baizen ez diote pagatuko bere zorrak. He Phil 3. Zure miserietzaz kargatü izan nüzü, ez bortxaz, bena amurioz. Mst III 18, 1 (SP ez beharturik). Gogoaren gainka, bortxaz bezala, zere atsekanz barrenekoarekin, nagiro ta epelki haritzen zaran arimako zere gauz onak egiten. Mb IArg I 82. Bortxaz, eta ezin bertzez, egin behar diogu gure proximo lagunari bide-gaberik ttipiena. Lg I 243. Yaunaren uztarria ez dezagun bortxaz eta herrestan bezala ekhar. Mih 14. Inhun ere maite eztielarik, amorioaren inkaria bortxaz egin behar diela dakie. Egiat 212. Ontasun maiteak bortxaz uzterat obligatua dela badaki. Brtc 119. Gure erlejionia / behar diaigü kitatü / Bahometaiñen legia / orai bortxaz hartü. Xarlem 823. Beti herabe / Zeruko bidean, / Iduri dutela / Bortxaz doazela. Monho 84. Baziren Baigorrin ezin bestez, edo indar utsez ta portxaz gerlara zijoazenak. Mg PAb 169 (puesto en boca del bajo-navarro). Komunioko Sakramentua artu bear degula, ez bortxaz, edo borondate gabe; ez besteak egiten duena egiteagatik. AA I 437. Ürgüllütsien bortxaz konbeti erazle. Etch 686. Nola iñor ez dan oroitzen doakabeaz gerta dedin arte, bortxaz eragin bear dira onelako gauzak. It Dial 66 (Ip y Dv bortxaz, Ur indarrez). Bethorkit gero aitzinera amorez edo bortxaz. Gy 75. Ez dute bortxaz maite, aitatzat daukate. Hb Esk 195. Ez bortxaz, baizik ere nere nahitara. Dv LEd 95. Amodioz ez balin bada, beharko duzu bortxaz agertu. Laph 95. Munduan dauden tormentu guziak baño paregabe portitzagoak daramazkite, baña bortxaz, iñolako irabazi eta ordañsari gabe. Arr May 109s. Nekez eta bortxaz hartu zuen xede hori. Elsb Fram 88. Bere anaiék ezkunterazi nahi zién bortxaz, bere heineko Prinze nuble batekin. Ip Hil 67. Ez bortxaz ez amodioz. HU Zez 205. Bortxaz nuen obeditu, / Gero ez zaut urrikitu. Etcham 99. Bortxaz eta ezin bestean ematen zizkieten. Ir YKBiz 391n. Garaitzaileok irlandaraz hitzegiten hasi ziren, bortxaz, beren menpekoek ulert ahal zitzaten. Mde Pr 209. Kezkatu nintzan lenbizi, maisugo astuna ia bortxaz utzi bearko nula, edo eten bederen, sendatu edo bizkortu al banendi. Or Aitork 213. Bortxaz ateratua da, eta nahi daut punizione bat eman. Bide guzian, zanpa-zanpa, ene aintzinean ibili da. JEtchep 38. Han, amodioz ezpada bortxaz, beharko zuten errexitu eta oneratu. Lf in Zait Plat XVII. Onez onean ematen ez duzuna, bortxaz eman beharko baituzu! Larz Iru 100. Zergatik nintzan beraz, katiximarat gogotik joaiten eta eskolarat bortxaz? Xa Odol 26. Bortxaz emanak eskerrik ez. EZBB I 74. Zaphatzez bortxaz beren sinhestian, / Higanot jar dadin Eüskal Herrian. Casve SGrazi 80. Bortxaz ala amodioz jina ziren errazu. Balad 107. Gure herriak, bortxaz eta ezin bestean, ikastolak sortu ditu, eskoletarik aparte. MEIG IX 32.
v. tbn. CantIzp (1813), 34. Laph 95.
(Con -ago, -en). "Le médiatif prend les degrés de signification. Hau hori baino bortxazago ethorri da, celui-ci est venu de plus mauvais vouloir que celui-là. Bortxazenik hau ethorri da, c'est celui-ci qui est venu le plus forcément" Dv.
Hainitzak obedienziaren azpian daude borxazago karitatez baino. SP Imit I 9, 1. Ezen halakoak bortxazago pairatzen tutzu, eta ez egiten zure oldez. Ib. III 6, 3 (Mst bortxaz). Nor ere ezen baita, hilla iduriena, / Hura ohi da hilltzen bethi bortxazena. 'Le plus à regret'. Gy 171.
Por la fuerza, violentamente, usando la fuerza.
Iornalaren goratzea, eta bortxaz edukitzea. Mat 30. Ezen iazartzen zerotan / Hala zure eskuak, / Non bortxaz bait zerozkidan / Eragiten oihuak. EZ Eliç 320. Haien züzenen gordazaliak bortxaz, mehatxüz edo nola nahi. FPrS 26. Gaztelu eta iauregi eder eta bortiz bat, etsaiak kanpotik inguru inguru asetiaturik edukiten dianian haren edo bortxaz edo konposizionez hartzeko. Tt Onsa 64. Zeren gerlan gauza guztiak irabazten baitira indarka, bortxaz eta garaitiaz. ES 383. Berzerena bortxaz hartuz, ohoinek egiten duten bezala. CatLav 136 (V 71). Nausitu zen gero, bortxaz, erregetasunaz. Lg I 346. Sartzerat zohazen bortxaz, etxean. Ib. 238. Bertzeren ontasuna bortxaz edo fineziaz hartzen dutenak. Brtc 64. Bortxaz [berzerena hartu], hala nola egiten baitüte ohoiñek [...]; tronperiaz, hala nola marxandizan tronpatzen dütenek. CatLan 95. Desloratuzué bórtxas bere arréba Thamar. LE Matr6 275. Ez ordean zin eginik Elizan / bortxaz sartu diren malurusak. Iraultza 23. Zeruko erreñua irabazten dala bortxaz, au da gure gura, griña ta jenio errebesak eskuratzeko, zuzentzeko edo ezitzeko saiatzen gerala. AA III 286. Ta bortxaz ereman zutela heriotzerat. Dh 240. Desonratuak portxaz emazte / fiel ta neskatx garbiak! Otag in FrantzesB II 129. Luzaidetik ereman zituzten bortxaz, ahari artalde bat bezala bahituak mutiko gazte andana bat. Zub 58s. Beharbada auzo-erresumek menduko dute bortxaz gure Eskual-herri xume maitea. Lf Murtuts 51. Bortxaz kendu zizkion eskuak aurpegiaren gainetik eta begietara so egiten ziola mintzatu zitzaion berriz ere. Mde HaurB 43. Bakoitzaren joera ta zaletasunak ezin leikez iñork indarrez, bortxaz, bildur-bidez ta zemai-ikaraz alda, lege onez beintzat. Erkiag Arran 62. Buruzagitza Nagusiak sobera daki bakarrik bortxaz eta indarrarekin bentzutuko duela. Arti Tobera 264.
Barrajiak dütü tinkatzen / Hurak, bortxaz tü lagüntzen / Argitegiala artinokan. 'Les eaux, les envoie par conduit forcée'. Casve SGrazi 74.
(Tras gen.).
Ezpataren bortxaz. Azurm HitzB 32.
En caso de necesidad, de fuerza mayor.
--Oliatzeko, ügürüki behar deia, eria azken hatsian den? --Ez bortxaz baizik, ezi ikhusten bada eztaitiala itzur bere gaitzetik, ahalik sarriena eta ezagützia diano, olia erazi behar da. Bp I 78s. Gogomazü besteren bekhatürik eztezazün zure kofesionian deskübri bortxaz baizi. UskLiB 87.
b) (Tras gen.). En contra de; a pesar de.
Santa Klotilda, zeiña gogoaren bortxaz bestitzen baitzen, erregiña izan arren, soin berregiñ eta aberatsez. Arg DevB III. Hain ungi egin zuen, non ardietsi baitzuen, haren urruntzerat hari zireneen bortxaz bezala, galdetzen zuen guzia. Lg II 215. Esperátus bera baitan bekátu guzién bórtxaz, sinétsis guzién gañetík yágo ta yágo déla Jangoikoarén óna. LE Ong 127r. [Konfirmazionia] da munduko perseküzione ororen bortxaz, Jesüs-Kristetan dügün fediaren pratikatzeko indarra. CatS 113. Florenzako Aphezküpü bere bortxaz haitatürik izan zen, eta saintü handi bat jaukitü. Ip Hil 56.
c) (Tras part. pasado o presente en caso gen.). Por, a fuerza de. "Exercitatione assuefactus, [...] nekhatuaren fortsaz zerbeitetara moldatua" Urt II 487. "Aritzearen bortxaz bururaturen dugu (BN-arb)" Gte Erd 259. "Erraitearen bortxaz, à force de dire" Lf Gram 472.
Erresketatu baitu mundua, ez urrea eta zillhar[r]a emanaren fortsaz, [...] baiñan bere odol preziatuaren gostuz. He Gudu 75. Nahi izatu duzu ene bihotza irabazi eta garaitu hari ungi egiñaren forzaz. Mih 61. Ahoetan erabiliaren bortxaz. Elsb Fram 150. Frantsesetik eskuararat itzuliaren bortxaz, hartzen dire azkenean. HU Zez 192. Gehienak aspaldixkoan eskuratuak zituen, ongi eginaren bortxaz. HU Aurp 87. Mintzatzearen bortxaz. Lf Murtuts 9. Mus joaitearen bortxaz, azkenean gertha ditake . xango baten berriz atxemaitea. Ib. 16. Izen horren lehen zatia iretsia zakon erabiltzearen bortxaz. Ardoy SFran 61. Galdeginaren bortxaz ardietsi zuen "Ste-Barbe" eskolako ganbara bat. Ib. 96. Zerbait pindar bazitaiken beraz ene baitan, bainan biziki ahula. Ufatuaren bortxaz zaizko artetan gar zirrista batzu atera. Xa Odol 34. Egin-ahala klase eta lan bazaukala bai, eta, ezin-helduaren bortxaz, musikatzen ere zuten ikasleek. Larre ArtzainE 121.
(Tras sust.).
Denboraren bortxaz zen fagoa aphaintzen. Hb Esk 11. Errabia gorriaren bortxaz. Elzb PAd 41. Elizen hiru dorreak ari direnetan, / Euskaldun zintzurren bortxaz, kantu daldaretan. Iratz 188. Gauzaren bortxaz ikasia dut / moxkor saldaren egiten. Mattin in Xa EzinB 90.
d) Difícilmente. v. nekez.
Nekez eta borxaz gaixki hiltzen ahal da, onsa bizi izan dena. "Vix". Tt Onsa 85. Denek euskaraz emaiten dautate eni lehen solasa bera, denbora hartan euskaraz nekez edo bortxaz ari zirenek ere. Larre ArtzainE 299.
e) Necesariamente. v. BORTXAZ ERE.
Ez bada belhar hainitz biltzen etxe batean, lurrek bortxaz beheiti eginen dute; hainitz bada, goiti. Dv Lab 103. Horrela gure mintzaia ederra bortxaz eta laster galduko da. Arb Igand 20. Bestela bortxaz / dema galtzera baitoa. "Irremisiblemente". Or Eus 308. Erailea gazte izan zitekeen, ez bortxaz agure bat. Mde Pr 155.
f) Con dificultad.
Zikoina behala jina / Barber lanian da hasten; / Ezurra bortxaz idokiten, / eta lan saria galthatzen. Arch Fab 145. Harri bakar bat baizik etzen egoiten jarri ta gisuztatu beharra. Bortxaz jaso nuen. "I struggled with its weight". Mde Pr 115.
azpisarrera-9
BORTXAZ ERE (S; Hb (-rx-)). Ref.: Lrq /bórčasè/. Necesariamente. "Forcément, nécessairement" Lrq.
Bortxaz ere gaizki bano hongi egitia hobe da; / nihaurk ere utziren dut hon ezteriztadana. E 225. Flakia azkarren, / Praubia aberatsen, / Emaztia gizunen, / Bortxaz ere direla susmis izanen. 'Par nécessité' . Etch 282. Erreboluzionea eta Errepublika mila eta mila itsuskeriaz betheak izan baitziren, orduko ixtorioa, bortxaz ere, seriosa da, ez erraiteko ikharagarria. Elsb Fram V. Eta bortxaz ere mariñel bat behar dela bethi Jainkotier eta girixtino on. Arb Igand 155.
azpisarrera-10
BORTXAZKO (BN, S; SP sin trad., Urt I 16, Dv A). Ref.: Lh; Lrq. Forzoso, obligatorio. "Bortxazko saldak bazterrak hotz" SP. "Qui se fait par force ou contrainte" Lh. "Nécessaire" Lrq.
Debozinozkoak eta borondatezkoak baitira, eta ez obligazinozkoak edo bortxazkoak. Mat 23. Azken oreneko penitenzia hark badirudi, bortxazkoa, ezin bertzezkoa edo beldurrezkoa dela. Ax 203 (V 136). Lan gaxtoa, bortxazkoa. 'Celui qui est fait par force' . O Pr 296. Iduri zuen bortxazkoa; bizkitartean borondatezkoa gerthatu zen. Lg I 222. Behar dute beztitu, eman bazkariak; / Hainitzekin dituzte bortxazko ariak. Hb Esk 197. Bortxazkoa da alkarri agur egin eta berezitzea. Otag EE 1882c, 580. Bere deseo edo naia kunplitzeko portxazkoa zala zeagi gurtutzen duen alabak irten zezala gau ixillean. Ib. 535. Nahi den hura bethi / ez daiteke gorde, / Ez bortxazkoa jasan / borondate orde. Zby RIEV 1908, 774. Hil batek emaiten beitü nuri nahi ere bortxazko gogueta ülün eta latz bat. Const 31. Aita Saindu berri baten hautatzea deliberatu zuten, mementokoaren hautua bortxazkoa zelakotz etzela bali. Zerb IxtS 107. Apur bat goizikago bortxazko ezarri ukan balute irakaskintza. Mde Pr 242. Garbi ageri da au: berezko ikas-naia obe dala bortxazko bildurgarria baiño. Or Aitork 28. Guretzat bortxazko diren legeak beste zenbait euskaldunen eskuko gertatzen dira. MIH 388.
bortxa
<< borrozkat 0 / 0 bostortz >>
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper