bertan.
1. (V, G; Lar DVC 174, VocCB , Dv, H) Ref.: A; Etxba Eib; Holmer ApuntV; Elexp Berg .
(Con valor anafórico o mostrativo). Aquí, ahí, allí (mismo). "Le guip. l'emploie avec le sens de lieu comme avec celui de temps" Dv. " Mundua eta bertan daguana, le monde et tout ce qui y (là même) est (Astar)" H. "Aquí, ahí, allí... mismo" Elexp Berg. . Cf. bertantxe; Cf. ejs. de hemen bertan, etxean bertan, orain bertan , etc. s.v. 1 bera . Tr. Propio de la tradición meridional, se documenta ya en los cantares vizcaínos antiguos (hay tbn. un ej. en el pamplonés Amendux, con el sdo. no del todo seguro de 'cerca').
Gomiz Gonsalutx bertan zan, / Beragaz Presebalen kaltean, / Joanikok eta beste askok / Eudela parte bertan. Mondr 34ss. Atera kotxetik, eta bertan belaunikaturik [...] egin diotela agur andi humil bat. Mb IArg I 391. Eta orra non zaldiak ez atzera ta ez aurrera bertan gelditu ziran. Cb Just 105s. Endemas badagoz bertan / Braulio ta Pepe. DurPl 71. Jesu-Kristoren imajiña baten aurrean, ziñatu [...], ta konfesatu zeaztasun andi batekin bertan dagoan Jangoikoari bizitza guzian egin dituan paltaak. Mg CC 167. Daigun, etxe seme batek daukala okasino dongia neskatilla otsein edo serbietan bertan daguanaz. Mg CO 122. Nere barrunbera datorrena, ez da guzia bertan gelditzen. VMg 60. Egunen baten etxe onetara ekarriko dabe gorputz nire au, bertan usteldu, eta arrak jan daien. EL1 35. EL1 35. Ta nos bait, iñori illunduten bajako, batez bere emakumia bada, geldituten dabee bertan gabian. JJMg BasEsc 113. Gura badozu bada uri orretara eldu, nai badozu bertan bizi izan. Astar II 21. Euskaldunen artzeera / ekusi ta ondoan / bertan bizi izatea / daukagu gogoan. Echag 43. Mai ikusgarri oni begira nengoela esan izan zidaten bertako jaun prestu bik, ezen, jan aldi bakotxean amabi lagun kabitzen zireala bertan. Izt C 136. Juan zan bata bere etxera ta bestia geratu zan bertan. Ur MarIl 46. Bertan ere, alabañan, zororik asko izango zituztela, auzo-errikoak eta atzeak gabe. Lard 170. Ganadua gexo danian zuritu biar da kortia eta ito bertan kare bizija. Ur Dial 80 (It bertan; Dv han berean, Ip barnen). Adi zazute beti gogoz Ebanjelio santua, eta bertan ikasiko dezute nik esan al guziarekin baño askoz obeto. Arr GB 137. Txit zan baso itxia mendi onetan, eta bertan arkitzen ziran basurde, basauntz, otso eta beste pizti-mota asko. Zab Gabon 85. Aian jaiua izan biar det / gañera bertan aziya. PE 136. Aber puertorik iñork / dezuten ikusten, / bertan sartu gaitian / salbatu gaitezen. Arrantz 101. Anbotoko beleak, beti bertan bizi / Nai izatean ez du arrazoi ain gitxi. AB AmaE 282. Egin zuten angalla bat, etzan ninduen bertan. Apaol 58. Komediako etxean / inos egon zara? / [...] / Bertan dago Talia / eta eztozu ikusten. Azc PB 304. Gaurrarte egongo nintzen ni bertan, baie etxerako gogotxue etorri iatan. A BGuzur 136. Joan zan eremura edo basamortura, bertan berrogei eguneko erregua egitera. Itz Azald 60.
(s. XX) Zumaian? Etzara txarra be, Mielga. Ezagun dozu askotan izan etzareana bertan. Ag Kr 21. Ementxen egongo naiz beti zurekiñ ta zure aizpatxoakiñ; ementxen aseko zera nere maitasunez; bertan apainduko zaitut zeruko doaiz. Ag G 286. Bigarren egur oni josten zizkioten bertan il nai zutenaren bi eskuak. Inza Azalp 69. Amezketa-erri ta bertan egindako jaiaren irudi politak erakutsi ziran. Muj PAm 11. Gustittariko lorak eukozan bertan. Altuna 55. Baratzatxo bat daukat, / zitori bat bertan. Jaukol Biozk 61. Beraz ebala iru margodun / Ikurrin alaigarrija, / Bertan agiri zala idatzirik / Irrintzi-oiu zolija. Enb 40. Uretatik urtenda liorrian jausi ta bertan geldittu ziran guztijak. Otx 157. Urtiagako ar-zuloetako ill-obiak ere bertan bizi izan ziranen garaikoak dira. JMB ELG 90. Bakoitzari eman zaizute orri bat. Bertan, yarri itzazute zuen errian eta ingurukoetan ezagutzen dituzuten euskel-idazleen izenak. Ldi IL 152. Diru jabe bagiña, baserri bat erosiko genuke ta bertan bizi. Etxde JJ 64. Lau bidezabalak bertan alkar zeartuten dabe. Erkiag Arran 28. Non jan-usaia nabaritzen zuten, bertan gelditu. Anab Poli 123. Bañan ezin josi bertan [liburuan] nere arreta ta oarmena. Txill Let 26. Erri bateko eriara joan bear ebala otu yakon gure Praiskuri. Bear bada bertan aurkituko eban osturiko zaldia. Bilbao IpuiB 221. --Zehaztasun horrek alda dezake judizioaren sententzia? --Bertan datza gauzaren funtsa. Arti Tobera 276. Txoko polit bat ba-du Gipuzkuk / Urrestilla deritzana, / Zein aizkolari bikaña bertan / egun batez sortu zana. Basarri 75. Obi sakon bat eragingo duzu eta bertan sartu-araziko duzu atera duzun lur guztia. Ibiñ Virgil 87. Alkia mai aurrean laga, ta bertan exertzen da. NEtx LBB 103. Bazter ederra etxe onen liburutegia. Ordu bi inguruan egon nintzan bertan, liburu ederrak ikusten. Alzola Atalak 63. Euskalerria zer dan / gaur baño lenago, / bertan bizi naiz eta / ikusia nago. Uzt Sas 155. Esan litake aingeru danak / bertan daudela testigu. Xa EzinB 77. Jetxi giñan tabemara, pentsatu genduan bertan apari-merienda eskatzea. BBarand 90. Dana itxasoz izan biar eta bertan arerioa nagusi. Gerrika 64.

v. tbn. Zav Fab RIEV 1907, 534. It Fab 78. Bil 58. Echta Jos 35. Kk Ab I 87. EusJok II 68. GMant Goi 30. ArgiDL 50. Tx B I 74. Yanzi 35. Alz Ram 96. Laux BBa 12. Ir YKBiz 57. TAg Uzt 198. EA OlBe 83. Zait Sof 30. SMitx Aranz 59. Munita 70. Mde Pr 338. Akes Ipiñ 9. BEnb NereA 30. Ugalde Iltz 68. And AUzta 85. Osk Kurl 37. Salav 101. Lab SuEm 186. Berron Kijote 139. Etxabu Kontu 10. Ataño TxanKan 35.
" Bertán-bertán-bertán, así se les gritaba a las abejas para que se parasen, remedando el son de un cencerro, que se hacía sonar" Iz ArOñ .
(Sin un referente local, con un valor más bien enfático, en expresiones del tipo bertan hil, bertan galdu, etc.). v. BERTAN BEHERA (b), BERTAN BEHERA UTZI. Cf. infra (2).
Arriturik gelditu ziran argandik hau aditu ta, bertan Josepek illerazi bear bazituen bezala. Mb IArg I 335. Etxearen irugarren bizitza edo altutik buruz bera erori ta bertan illik geratu zan. Cb Eg II 134. Largaten ditugula / bertan kukusturik. Mg PAb 146. Beldurtu ziran Israeldarrak bertan illik gera zitezen. AA II 6. Sarritan lantzadia jaurtegi eutsan, bertan illteko Dabidi. fB Ic I 102. Jainkoak kastigatu zuen, bertan illaz. Lard 188. Eta San Pablo bertan galduko zuten, baldin Tribunoak, bere soldaduakin artuta, gaztelura itzuli ez balu. Ib. 524. Baldiñ geiagoren geiago iñork aipatzen ere badit Kondesarik, ezpat onekin bertan josiko diat. Arr GB 40. Ezpatarekin lepua bertan / kentzia zala onena. Xe 338. Konorte baga bertan jausirik lurrera. AB AmaE 319. Sutu zen [tiroa] jendea lanean ari zala, eta Luisen anaia Jose bertan illa erori zen. Goñi 49. Norbere buruari naiz beste iñori gaitzen bat opa-izatea da añena: esaterako, "bertan ilgo al az" esatea. KIkV 68. Pistola-ukaldi batez bertan il zuela. FIr 148. Berak agintzen eutsona egiteko, bestelan baliaz bertan josiko ebala. Kk Ab II 101. Alostorreko aur zorikabea bertan odolustu litzake, mirari izugarri bat une artan gerta izan ezpalitz. Etxde AlosT 102. Lau ankaz bere ganera jausi, sartu agiñak sama-saman, eta bertan ito eban sagu-duendea. Bilbao IpuiB 197. Txit fiña etzerala / lendik nuen kezka, / bertan bukatzen degu / amorezko festa. Auspoa 39, 87. Lauko batzuen billa etorri, eta narrua bertan utzi bearko ete dabe? Erkiag BatB 143. Orra uztak bertan galtzen. Ibiñ Virgil 72. Atso demonioak! Bertan lotu ez nautenean! NEtx LBB 170. Pakean uzten ezpaduk karroxa, bertan ilko aiz, euskaldun bat ementxe dagokiken bezela! Berron Kijote 105. Ez bertan utzi [garai bateko euskal testuak], otoi, aurrean dituguino. MEIG V 89. (cf. infra BERTAN BEHERA UTZI) Nik arrapatzen bazaitut / jo ta bertan ilko zaitut. (Canc. pop.). Zenbaitek añakoa izan banu, garbitzen nau bertan [balak] . Ataño TxanKan 34. Baña artuta zendun arloa / iñola ezin itxi bertan. FEtxeb 104. Bestea gelditu da ari begira bildurtuta bertan, atzera jo edo zer egin ez dakiala. BBarand 21.
v. tbn. VMg 83. Anab Poli 14. Ugalde Iltz 53. AZink 104. Gerrika 195.
(V; Lar, ) Ref.: Etxba Eib; Holmer ApuntV. .
Cerca. "(Está a la) vista, bertan, aurrean, begien aurrean dago" Lar (v. tbn. Añ). "Bertan albotxuan, cerquita" Holmer ApuntV.
Zarraizkidate guzi bertan [='seguidme de cerca'], itzok ongi notaturik. Amendux 13. Oso bertan batzuk eta guztiz urriñean beste batzuk zaunkaka zaunkaka ziarduen. Ag AL 89s. --Jesus milla bider! Bertan al da [sua]? --Bai; pasteleriyan orain sartu da. Iraola 88. Bertan dago Zabaleta, or Gogordo azpian: ordu biko bidea geienez emendik ara. Ag G 7. Valderramak berri izan zun, bazetorrela ta bertan zala Jose F. Mata, biurrien buruzagia. Or SCruz 138. Badator ordua, bertan da, guziok zein bere aldera banatuko baitzerate, ta ni bakarrik utziko. Ir YKBiz 461. Oiu Iainkoari, urrun bailegon, eta Aren belarriak bertan. Or Aitork 164. Artan nengoala txorien pi-piak oso bertan nabaritzen nituan. Anab Poli 79. Atzeratxuago, bañan bertan. Ugalde Iltz 27. Ez kezkarik izan, tellatua bertan dago. Lab SuEm 194. Astoa onik dago, mendia bertan. Berron Kijote 213. Bi etxeak bertan daude ta kutsu-bildurrez nere aitak bizkarrean eraman omen niñun nere zarpakin. JAzpiroz 47. Etsaia oso bertan zegoala esaten zidan lagunak. AZink 69. Beasain bertan dago eta, zazpi kilometro. Insausti 198.
(Tras ablativo). " Bide zabala eregi zan ezkero, Eibartik bertan dago Arrate " Etxba Eib. " Emendikan bertan daude (G-azp, AN-gip)" Gte Erd 156.
Salamancatik bertan. Iraola 57. Bada Lesakan, Ola bat Biurgaraikoa deitzen dana (bi ur edo erreka artzen dituena) eta andik bertan zelai lau-lau bat Burtsoro deitzen dana. Urruz Zer 56. Arriaran da Beasaindik berta [sic] xamar Gipuzkoako erri txiki bat. EgutTo 3-1-1918 (ap. DRA ). Lindus eta inguruetan (Orreaga eta Auriztik bertan). JMB ELG 65. Martin deunaren baseliza (Iruñatik bertan). Ib. 104. Nola ordea Aingeru ta deabru, zeru ta inpernu elkarregandik ain bertan, eta, ala esan, batean? Or QA 56. Emen, / ardi ta edurren / erreiñu goi ontan, / zenbat argi altu, / lurretik ain bertan. Gand Elorri 121s. Tobostik bertan biziki-ta. Berron Kijote 149. Baiña alabak etxetik oso urre edo bertan dauka lantokia. BAyerbe 79. Baiña Liernitik bertan dago Segura, eta laixter giñan etxean. Insausti 269.
Garai artan edo garai artatik bertaxamar agertzen diran izenak. JAIraz Bizia 31.
2. (V, S, R; SP, Urt V 162, Lar, Añ, Hb, Gèze, Dv (S), H; -th- Hb) Ref.: A; Lrq .
Inmediatamente; súbitamente. "Citius, orai, bertan, berehala, laster " Urt V 162. "Presentáneamente" Lar. "Al punto, luego" . "Bientôt" , "vite" Gèze. " Ekusiren du bertan (R-uzt), lo verá V. luego" A. v. berehala, bertatik. Tr. Documentado desde Dechepare, es algo más frecuente al Norte, sobre todo entre los suletinos.
Hitz bat honik erradazu, hil ez nadin, othoi, bertan. E 193. Ezta anhitz luzaturen exekuzionia, / Bertan date irekiren lurra oren berian. Ib. 67. Honak eta ho<n>rak bertan mu<n>duak edekirik. Amendux 5. Adbertimenduak rezebitu, azeptatu eta laudatu ukhan badituzte ere, bertan hautsi eta falsifikatu ukhan draukate fedea Iainkoari. Adv ** 2r. Eta eskua hedaturik hunki zezan hura Iesusek [...]. Eta bertan xahu zedin haren sorhaiotasuna. "Incontinent" . Mt 8, 3 (He ordu berean, Ip ordü berian, TB, Ur, Or, IBk bere(h)ala, Echn bela, Samper istantean, Ol bertantxe, Ker, IBe bat-batean; Dv, Leon han berean). Eta ilkhi zenean unzitik, bertan aitzinera ethor zekión thunbetarik spiritu satsua zuen gizon bat. Mc 5, 2. Aren aldean jasarri ninzan / zerren ez lidin uzatu; / badanik bere bertan eben / zerbait lizan asomadu. Lazarraga B12, 1180r. Aitzitik bertan niri lagunzera balaka eta khexa zaitea. Harb 331. Alkar on baderetxe, / bertan zeloak / penaz betetan ditu / bien gogoak. "Luego" . Mic TAV 3.1.27, 133. Eta baietz hitz-emanik / Hek, harganik / Bertan despeditzeko, / Erdu ziten Betlemera. O Po 62. Zeren ezin bat da niri itxeki diazadazun eta bertan iragaiten diren plazerei zarraizten. SP Imit III 53, 1. Eman gogo duzuna emazu bertan. Tt Arima 105. Har eztiki hark emanen derion penitenzia eta bertan egin. Bp I 116. Ona bertan guzien gezurtamena, zure libru Euskeraz ain garbiro moldatuan. Lar Carta a Mb 278 (de interpr. dudosa). Bertan, zütan sorthü den khexadüra, ematüren düzü. Mst III 57, 2. Nik emanen düt phakü eternal bat, triballü llabür batentako, eta gloria müga gabe bat ahalke bertan igaraiten den batentako. Ib. 35,2. Joan zen bertan ara, andik urruti arkitzen bazen ere. Mb IArg I 264. Bere estuan S. Luisi deadarrez, ta biotzetik deitzen ziola, sosegatu zan, ta bertan bere lengo bista oso garbiarekin gelditu ta irakurten asi zan. Cb Just 66s.
(s. XIX) Abilua presuala / eta ützül adi bertan. Xarlem 1109. Ta topetan badau guzur edo bizkortasunen bat, konfesetan deutsa bertan Jangoikuari. Mg CO 36. Nos azartuko litzateke pekatu egiten, bertan illgo dan edo ez, ez dakijala? fB Ic I 8. Eihartxe, behakhigü et' erragük bertan / Eia zertan hizan hiru lan hoietan. Etch 276. Eleazarrek bertan / diezte basoak / ateratzen urrezko / ta zillarrezkoak. It Fab 237s. Egia hau bi gezur hoietan / Ikhasiren duk aisa eta bertan. Arch Fab 105. Eta sarthurik guduan, / Arrotza iretsten du bertan. Gy 311. Hoien bertan sendoarazteko aski da oihal busti baten ezartia. Ip Dial 77s. Xagi zen bertan oitik. Hual Mt 8, 15. Hein hortako jakintsun batzu, eskuararen ikasteaz bertze lanik luketenak, behin huni ohartuz geroz, bertan berotzen baititu. HU Aurp 191.

(s. XX) Onki, erran zabein Otsoak, baia izan deila bertan. Mdg 169. Erantzupen onegaz jarri zan negarrez Josetxoren ama, ta bertan, sendo besartetuta, emoeutsazan mozu batzuk Eladitxori. Echta Jos 293. Jauts hadi bertan / Gaiten besarka / Haugi hegalka, / Bi pot nik eman. Ox 120. Eta behargabedünak axuria bezain ezti jarten ziren bertan. Const 29. Begiratu neutson neure buruari ta bertan ulertu neban nire gaitza. "Luego" . Or Tormes 59. Telefono-aparexura urbildu zen, Magdalena-ko aria zuten laguneri berri emateko, baño bertan aria moztu zuten. FIr 140. Bertan eskaintzen zitzaizkon laguntzat eta abiatzen lanerat. JE Ber 66. Gero eskutik eldu ta yaikiarazi zuen, ta sukarrak aldegin zuen bertan. Ir YKBiz 83. Sumatzen badu tartetan, / oro suge du; buka nai luke / lan nekagarria bertan. Or Eus 317. Ta bertan neskatoa sendatu zan / ta iritxi zun poz betea. SMitx Aranz 210. Andik zenbait egunetara, gizon ori noiz etorriko zai nengola, bertan agertu zitzaidanan. Or QA 142. Latinetik itzultze hura hain irakurtua izatu zen non bertan norbeitek argitara eman baitzuen iduri-gaitz bat. Zerb Azk 59. Zakuszatela begiok, / eta bertan il nadi. "Muérame yo luego" . Gazt MusIx 162. Bertan ondatu ziran aren lan guztiak, tiranoarekin egin egiunea bertan eten zan. Ibiñ Virgil 117. Etxerat heltü nintzanian bertan "bonjour" egin nian. Casve SGrazi 108.

v. tbn. Bera EEs 1916, 174. GMant Goi 90. Etcham 199. Berron Kijote 181.
(Tras ablativo). " Andik bertan (V-arr, S), hantik zalhe (S), handik behala (BN-arb), handik pixka batera (G-azp)" Gte Erd 209.
Zergatik haren sortzetik bertan, heriora ethorten aiz haren bizitzearen historia guzia utzirik? Ins C, 4r. Hain zeron goguan sartü non emaztetako hartü beitzian. Eta hantik bertan jin zen egoitera Santa Grazialat. Const 42.
(Tras part. más (e)ta ). " Ikusi ta bertan, enseguida de verle" A.
Jangoikoari otoitz egin ta bertan sendaturik uztera. Mb IArg I 319. Oriek aditu ta bertan esaten dio Josepek. Mb IArg I 391. Bein asi ta bertan au iazo bear. A BeinB 79. Ikusi eta bertan / moruak igesi. (Canc. pop. in Lek SClar 105 ).
(Tras bezain ).
Ifernian ziratekeie / hatsak jalki bezain bertan. StJul 112. Ahal bezain bertan / behar likezu berotu. AstLas 25. Eliza hura eraginen düzü / ahal bezain bertan. Xarlem 661.
AHALIK BERTANENA. Lo más pronto posible.
Xaha zite ahalik bertanena, phazoa egotx ezazü epherik gabe. Ip Imit IV 10, 4 (Mst bertan beno bertanago).
BERTA-BERTAKO (Intensivo de bertako).
Arranegitarra zan, berta-bertakoa izan bere, Berdara kalekoa. Erkiag Arran 42.
De cerca, cercano.
Ez du indarrik. Enkarguak egiten ditu, baiña berta-bertakoak. EgutAr 1-1-1963 (ap. DRA ).
BERTAGO. Más cerca. v. BERTANAGO (b) .
Gañean da; ezin bertago. Lab EEguna 115. Egiz, Yaungoikoaren / esku ta aunditasuna / ote-dituk or goitik / sumatzen bertago? Ldi BB 18. Egunkaria gero ta bertago, gero ta ditekenago dakusgu. Ldi IL 149. Zerua bertago izarrak gorrigo. Or Poem 526. Aiek zerutik bertago baitaude. Or QA 118. Au dago, ortaz, bestea baño sustraizko egiatik bertago. Txill Let 137. Pixkana-pixkana bertago jartzen zan eta azkenik bertaraño iritxita nagusiari begiratzen zion. Anab Poli 82. Erria gero ta bertago, baño baita ere gorputza nekatuago. Anab Aprika 39. Sirena-ots ta txistua gero ta bertago entzuten dira. Lab SuEm 211.
Más cerca (en el tiempo).
Bizkai-aldean oroi detzadan / iraizez Oiñaz-Ganboa; / bertagokorik Euskalerrian / aipatzera gaur ez noa. " Más recientes" . Or Eus 255. Baño lengo kezka orain ere, ta zenbat-eta ordua bertago larria aundiago. Anab Aprika 20.
BERTAGOTIK. De más cerca.
Gero Soziedadeak, guri bertagotik laguntzeko, amar komisioko nonbratu zituan. JAzpiroz 68.
BERTAKO Tr. Encontramos la forma bertanko en Oihenart.
a) (V-gip; Lar, Añ, Dv). Ref.: Etxba Eib; Elexp Berg. De aquí (ahí, allí), de este (ese, aquel) mismo sitio. "Presente, aurrekoa, aurkekoa, aitzinekoa, bertakoa" Lar. "Qui est du lieu même dont on parle; de là même" Dv. "(Adj.), autóctono, indígena, propio del lugar" Etxba Eib. "Uberako frontoian lelengo bertakuak dauke deretxua ta gero kanpokuak" Elexp Berg. "Bertako ardaua eran giñuan" Ib. Cf. ejs. de -ko bertako 'del mismo (...)' s.v. 1 bera.
Betiko galdu zuelako ustean Jangoikoak daki norañokoak izandu ziran aren bertako ta urrengo urteetako naigabenzak eta miñak. Mb IArg I 233. Elduten garean Errietan, egiten deuskuez ain esker-mesede asko ta andiak bertako auzo, nagusi ta txikiak. LoraS 3. Madrilgo kale, plaza, basterretan / ebiltzan gero bertako itsuak / paperak saltzen eta zabaletan / geuk eginduak. Zav Fab RIEV 1907, 534. Festagille guztiak / dira errikoak / [...] // Plaza zaldunak ere / dira bertakoak. Echag 232. Probinzia onetako plazaetan jokatu oi diran bertako baso-idiskoak arrapatzen. Izt C 250. Moro ta Sarrazenuak [...] sartu ziran Españako Erreiñu onetan bertako gizon donga bategaz aditu ta alkarturik. Ur MarIl 21. Batu zitzaiezten bertako [Ejiptoko] banaka batzuek. Lard 73. Dukearen jauregia bertako guziak hill baziran bezela, bakar eta illun zegoan. Arr GB 128. Ia ontzerditxo bat geiago ateratzen dan, batez ere urrutikoa bada: bertakoari eziñ gezur aundirik esan. Sor Bar 104. Amasei milla persona omen zan / Españia onetatikan, / bertakuena ez da ainbeste, / asko txit apartetikan. Ud 138. Erroman egondu zan denboran Franziskoren itzak konbertitu zituan batzuek. Bertako seme Zakariasi eman zion jantzi santua. Bv AsL 104. Garbia dala au oituretan / Bertako erreken moduan. AB AmaE 423. Erri onetan bertakoak eta arrotzak geien begiratzen dioten etxea da. Arr EE 1885b, 474. Iakiñ gero norbere izena Mendiolan ondo entzuna bada edo ez, batez bere bertako alabearen aldetik. Ag AL 98. Bat bertokoa eida; besteak, Madrilgoak. A Txirrist 29. Eta ozta sartuten dira erri atara, non bertakoak bereala asiten diran eurai bear eben laguntasuna emotera. Itz Azald 9. --Jakin biar dogu Kredoa? --Bai; eta alako ziatztasunagaz eze, ez da geitu ez kendu ez aldatu bear berba bakar bat bere, zergaitik bertako guztia da esangura andikoa. Ib. 19. Eroan eben Bermeora, bertako amar txalupa lagun zireala. Echta Jos 119. Ze uste uan ik? Gurera morroi sartu ta bertako jaun ta jabe izatea? Ag G 273. Tristetxoa... baiña bertakoak gera ta... Urruz Zer 94. Ara iritsita, bertako apaiz jaunak: "Arako mendi hura zein dan? Basatxurro". A Ardi VI. An urte askotan erdi gexorik erdi osaturik bertako bixikera gogorraka [...] ezeutsoen itzi une bateko alaitasunik. Kk Ab I 49. Inglaterran berriz, bertako errege VIII-garren Enrikek lena Luteroren kaltetan azkar lan egin zuan. Inza Azalp 95. Txapela ta abarketak, bai bertakoak ditu, begitartea ere ez arrotz. Mok 4. Aren menbean yarri nintzanetik ezagutu neban arrotza zala, bertakoen ezaguera apurra ebalako. Or Tormes 89. Andik urrengo baserrira eldu da bertako bat, autsak erosi dauzanetarikua, bai-dua artez-artez tabernara. Kk Ab II 33. Bertakoak erbestetzen, aien aberaskiai atzaparra gañean yartzen. Ldi IL 163. Nik galdetuta begira bertako Bikario, Iraetatar Prantzisko jaunak, zer poliki erantzuten didan. Munita 115. Metodistek Galestarren artean bertako hizkuntzan predikatzen bazuten. Mde Pr 254s. Urbil gaitezen aro berean Hegiaphaliara eta begietara dezagun Xalbat bertako nagusi gaztea. Etxde JJ 108s. Bertako lagunari urruneko etsaiaren gorroto bizia itz samiñez agertzeko. " Praesenti amicae" . Or Aitork 229. Gaizki janak, etxeetako zikintasunak eta bero ta otzaren aldarte aundiek, min txarrak ekartzen dizkiete bertakoeri. Anab Aprika 85. Finlandiatik asko ibillia, eta bertako batekin ezkondua. Alzola Atalak 94. Juana andik bialdu zutenetik, ez genduan bertako berririk. Alzola Atalak 94. Juana andik bialdu zutenetik, ez genduan bertako berririk. NEtx LBB 54. Bai eta ere nunai ikusten / dira lantegi berriak, / bertakuentzat ainbat lan badu / oraintxen gure erriak. Uzt Sas 169. Beti urruti senditzen dira / ta entzuten alegiak, / uste bertakuak txarrak diren ta / urrutikoak hobiak. Mattin 123. Andoaingo erriak bertako bertsolarien txapelketa antolatu zuan. Alkain 25. An jan da loaldi labur bat egin genduen, da bertako landrover bategaz lurralde guzti ori arakatu genduan. Gerrika 289. Galesak dira, aitzitik, bertako animalien izenak. MIH 188.
v. tbn. Aran SIgn 8. Zab Gabon 89. Azc PB 298. Altuna 110. Jaukol Biozk 16. Alz Ram 19. Yanzi 180. JMB ELG 102. ABar Goi 29. SMitx Aranz 195. JAIraz Bizia 94. Akes Ipiñ 25. Basarri 181. Zait Plat 13. Salav 86. Etxba Ibilt 456. Etxabu Kontu 105. Ataño TxanKan 220. BAyerbe 49. FEtxeb 120. Ayesta 139. BBarand 72. AZink 62. Zendoia 19.
"Joan da bertakua, [...] Nongoa zara? galderari ihes egin nahi zaionean hala erantzun ohi da" Elexp Berg.
(Tras ablativo). Cercano a.
Ba zan andik bertako erri-koxkor batean baserriko neska bat. Berron Kijote 39.
b) BERTANKO. "Bertango ilots hau (O), la présente complainte" Dv [pero en O Po 47 se lee claramente bertanco, y parece significar más bien 'esta siguiente elegía'].
Bertanko ilhots haur gaztaroan egina ez izanagati, eritsi dut etzaokeela hemen gaizki. O Po 47.
c) BERTANGO. "Subit" H.
BERTAKO EGIN. "Naturalizarse, avecindarse. Aspaldixan bertako eiñda dago" Etxba Eib. "Frantziara joan zan da bertako ein zan" Elexp Berg. "Kriau etorri zan Naparruatik eta bertako eindda dago" Ib. "Lenbizi lotsau ite giñala, baña geo etzan lotsau bildurrik. Bertako in belaxe!" ZestErret. v. bertakotu.
Ondo dago, trabenan badago; [...] onezkero bertako egiñ da. Urruz Urz 45. Gero, Serbiara igarorik, an urte askuetan bizi zirala, iya bertako eginda, iragintza kontratakin ezkurra polito baturik, eta Euzkelerrira bigurtuteko uste barik. Kk Ab II 186.
BERTANAGO.
a) (S ap. Lrq; H (que cita a Mst)). Más pronto. "Plus vite" Lrq.
Ezi bertanago ihurk garhaitzen dizü kanpotiko etsaia, barnetiko debozionia eskerniatü ezpada. Mst III 13, 1 (Ip lasterago ). Zunbatenaz bertanago hori eginen beitüzü, hanbatenaz hobekiago izanen zira. Ib. 37, 1.
b) Más cerca. v. BERTANGO.
Gorago ta zerutik are bertanago, / "zerurako bidea ortik gora dago". SMitx Aranz 35.
BERTAN BAINO BERTANAGO. Lo más pronto posible. "Au plus vite" H (que cita a Mst).
Xahat zite bertan beno bertanago. Mst IV 10, 4 (Ip ahalik bertanena).
BERTAN BEHERA.
a) (bera V, G-azp). Ref.: A EY III 332; Gte Erd 278; ZestErret. Inmediatamente; de repente. "Repente (de), bat batera (V), [...] bertan bera (V)" A EY III 332. "Izantzian iskamillak ta, egun batetik bestea dana bertan bera ixkutau" ZestErret. Tr. Documentado en la tradición meridional desde comienzos del s. XIX, sobre todo en la expresión bertan behera utzi (v. infra).
Baña arratsean guzia bertan beera geratu zan, elizako ateak zabaldu, eta setan gogortutako Nestorioren kontra Batzarrak eman zuen epai edo sentenzia irakurri zanean. Arr May 166. Onetan da orretan eten iakozan Portuni, goizalderuntz, bere gogamen guztiak, gelditu zan bertan bera aoa zabalik, itxi zituan begiak, eta iarri zan zurrungaka. Ag AL 41. Bertanbera amaitu zan gure neska-mutillen adiskidetasuna. Ag Kr 183. Atx batetik bestera joateko bi edo iru aldiz jira-bira neketsuak lau anketan emon da gero [...], bertanbera gelditu zan. Ib. 141. Beste zenbait aldiz ez du oihu bakar baten egozteko astirik ere, bertanbehera erorten delakotz ene oinetara. Mde Pr 133. Xirdoren izen ona beztua ta loitua zala eretxi eutsanean, onengan zituan uziak bertan beera mazkildu ta illagiñean bazterrera zituan. Erkiag Arran 176. Tabernan gendela Patxiko ezton ba bertan-bera luze-luze jausi konortik barik. SM Zirik 26. Azken-unean ipiñi lakirioa eta orduantxe, geldi ta bare, bertan beera lotzen ziranak aren esanera. Erkiag BatB 18. Baiña geroago, egun gerakak izan bere-ta, bertanbeera isildu ziran esamesak. Ib. 103. Zuandor-lore txuriak bertan bera erortzen dira. Ibiñ Virgil 34. Alako batean, eskua luzatu ta izarraren jabe egitera noala... ametsa bertan bera galtzen zait. NEtx LBB 205. Abesaldi batzuk emon zituan errian, ez dakit bi edo iru urte inguruan, eta bertan bera amaitu zan. Etxabu Kontu 47.
b) Allí mismo, en el mismo lugar. "Bertan bera dago gure gaixoa, está postrado nuestro enfermo (V-ger-m)" A EY III 326.
Etzirean aspertu euren arrantzuan arratsaldeko bostak arte: egozan bertanbera, arrantzua baño beste gomuta baga. Echta Jos 34. Batzuk jesarrita ta besteak etzanda, danak egozan bertanbera erostan deadar baten. Ib. 252. Zearo konkortua, bertan bera eroria, leio zuloan billatu du amak. Ag EEs 1917, 173. Ezpatea artu ta bertan bera ilteko. Altuna 50. Neska-koskorragan begiak itsasirik, bertanbera gelditu zen zirkiñik egiteko kemenik gabe. Etxde JJ 234.
c)
Eginoko arkaitzetako jexkera izugarriak neri beintzat [egarria] eragin zidala uste det. Esan bezela, inguruan beste biderik somatu ez nualako, bertan beera ekin nion. AZink 151 ((parece que con el sdo. de 'allí mismo para abajo' o similar. Ekin nion bertan beera arri arte, elorri arte, sasi eta zugaitz zartaka eta zepa kaskar, leen illabete jetxi nintzan arkaiztira. Ib. 151.
BERTAN BEHERAKO.
a) (G-azp). (Empleado en frases negativas). Despreciable.
Ez da bertan berakoa. msOñ 227r. A ze bepuruak daukazan! A zer sorbaldak! Etzan ori gaztetan bertan berakoa izango! Ag AL 24. Arek erramoari atarateutsan grakadea etzan bertanberakoa. Ag Kr 22s. Berealaxe asten da mezea. Ta ez gero bertanberakoa. Andre Maria egunerako ia illabetean ibilten dira meza barriren bat ikasten Arranondoko ereslari guztiak. Ib. 47. --Eta izengoiti edo apellidua? --Ezta orixe ere bertan beerakoa. Españiako zenbait aundiki-naikok artuko luketena da. Urruz Zer 60. Arek ez deutsu bertanbeerako dotea ekarriko. Erkiag BatB 180.
"Bertan beerako, abandonado" A. "[Zakur orrek] ez du bertanberako bere umea (G-azp)" Gte Erd 78.
b) (V-m-gip). Inmediato; repentino. "Bertan beerako euri berera ederra (V-m), hermosa lluvia espontánea que viene sin violencia" A. "Llevamos 5 años intentando levantar una pequeña chabola: permiso del Municipio, de la Diputación, trámites, etc., etc., hasta que por fin, a trancas y barrancas, lo hemos conseguido: Ondo kostatako txabolia! Ez da izan, ez, bertanbeherakoa! Ez da izan joanda hartu" (V-gip) A. Oregi (comunicación personal).
BERTAN BEHERA UTZI, BERTAN BEHERA LAGA. (bertan bera u. G-azp; bertan be(e)ra itxi V), BERTAN BEHERA LAGA (bertan-bera l. V-gip, G-azp). Ref.: A; Etxba Eib; Gte Erd 274; Elexp Berg. Dejar, abandonar. "Dejándose abatir, gorputzari bertan bera utziz (AN)" A EY III 237. "Bertan bera laga, dejarlo todo; abandonar una cosa" Etxba Eib. "Epaia sobreseitua izan da, auzia hasi eta bertan behera utzi dute (G-azp) [...], bertan be(he)ra itxi oan (V-arr) [...] bertan bera laga zion (G-azp)" Gte Erd 274. "Lapurrak, argixak piztu zienian, diruak bertanbera laga ta ospa ein zeban" Elexp Berg.
Bertan beera itxi dozuz [penitenzijak] . Astar II 115. Obe da bertan beera istia [onelako saldu erosiak], irabazi pelleburuzko edo dudazkua ateratia baño. Ib. 174. Ikaraturik guztijak mirari onegaz, iges egin eben euren etxeetara, itxirik bertan beera guztija. Ur MarIl 92. Baña zelan ez eukan tokia egoki / Jarri ezinda eutsan bertan bera itxi. AB AmaE 277. Nere erria emen bertan bera utzi. Ib. 282. Maiz joan oi zan Mariaren kofradietako batera, baña laster aspertu eta guzia bertan beera uztera etorri zan. Arr May 19. Italiarrak tutorrantzean edo bertan bera itxi bear izango ei dabe, Eritrea-aldean Erri barri bat egiteko asmoa. Ezale 1897, 39.
(s. XX) Gauza guztiak bertanbera itxita urteban leiora inguruetako neskame guztiai zer zan galdezka. Ag Kr 201. Ardangelako gauza guztiak bertan bera utzirik, zigorrez jo duten astoaren gisa, an ziak Moxolo Potolo Zabaletara. Ag G 305. Bertako batzuek burubide auxe eman zioten: bertan bera uzteko arloari. A EEs 1916, 305. Gixajo au anka bagarik bertan-bera isten badogu, ilgo da. Kk Ab I 21. Bertan-bera itxi ete-eban Jaungoikoak gizona oben-egin ebanean? KIkV 23. Jaunari otoi egin / anaieri besarka... / berezkerizko kezkak / bertan bera laga-ta. Enb 50. Bertan bera itxi bere batalloia ta arin-arin juan zan Arratiara. Kk Ab II 26. Txakurrak, erbija ikusi ebeneko, bertanbera itzi Bertolda bake-baketan. Otx 69. Etzazula, gero, lan ori utzi bertan-beera. Ldi ( in Or BM 10 ). Are obeto dakuskezu ori, kabia bertan-bera uztekoan. Ldi Y 1933, 86. Begira, bertan-bera utzirik geldituko da zuen etxea. Ir YKBiz 293. Etxeko zeregiñak bertan bera itxi barik, etxean bertan eta etxe-inguruan eta eurai dagokiezan lango lanetan diardukie sendiko ama diran emazteak. Eguzk GizAuz 174. Baña, eztut bertan bera utzi nai, nire aita gizagaixo zana deitoratzea. Zait Sof 16. Gizona gizon danak antxe bota bear lioke ezezko borobilla eta bertanbera utzirik, lagunetara itzul. Etxde JJ 207. Nere lengo iagonaldian ez zan iñor agertu, guziek utzi ninduten bertanbera. Or Aitork 411. Erromatarrek joan behar izan zuten, Britonak bertan-bera utzita. Mde Pr 248. Astoak bertan beera utzita, tximistea baiño ariñago ostendu ziran gure "txanbiurrok" Arbietxeruntz edo. Erkiag Arran 56. Baie orduentxe be ez egoan Ipiñeburun irakaskuntzea bertan bera itxite; bertako parroko yaunak emoten oan eskolea. Akes Ipiñ 9. Ezagun da bai Jainkoaren Ardurak eztuala gizona bein ere bertan-bera laga. Vill Jaink 17. Dena beingoan eta bertanbera utziko genuke. Ib. 153. Gaurko jakiteak gure aiton-aitonen neurri zar diralako oiek bertan bera utzi ditu pixkanaka. Gazt MusIx 69n. Eta begiak lengo ikullura usu itzuliz, arbasoen erresuma bertan bera uzten du. Ibiñ Virgil 98. Ta besterik gabe, egur txorta bertanbera utzi ta batu zitzaion gure aberatsari. NEtx LBB 164. Bat naikua zan etxerako ta / danak bertan bera utzi. Uzt Sas 37. Ene Jaungoikoa! zegaitik itzi nozu bertan-beera? Ker Mt 27, 46 (Dv, Ur, Leon, IBe utzi, IBk utzi eskutik, Ol, Or MB 327 zapuztu ). Barne ondo erroturik daukagun gauza bat aurrera atera nai dogunean, alan be, ez da bera errez bertanbera izten. Onaind STeresa 76. Bertan beera utzi / Manoli ta Pantxi. Zendoia 51. Orduan, eta horixe da gaur gertatzen dena, mintegira jo zuten, landare haziak bertan behera utzirik. MIH 196.
BERTAN BILBO. "Bertan Bilbo! gauza txokante bat ikusten denean, ile berdeduna, adibidez, esan ohi da" Elexp Berg.
BERTANEGI.
a) Demasiado cerca.
Urrunegi zoaz arrazoiketan, ots, bertanegi gelditzen zera. Or QA 158. Mintzor oriek elkarrengandik bertanegi naiz urrunegi baldin badaude. Or ( in Gazt MusIx 18 ).
b) "Demasiado pronto (S)" A Apend.
BERTAN EGUNEAN. El mismo día.
Ondarruko itxasontzi bategaz gertauta geunken illuntze baten urteteko Prantzira; eta bertan egunian erri ori be artu eben. Gerrika 60. Geure aldetik zuzen bagabiz eta zigorrak jarraitzen badau, ez itxi, bertan egunien idatzi. Ib. 199. Aurreko gabian edo bertan egunian ipiñitakuaren barri jakinda ete egozan neban bildur pixka bat. Ib. 230.
BERTANEN (El) más cercano. v. BERTENEKO; cf. AHALIK BERTANENA.
Basaka bordara eraman zuten, bertanena baitzen. Or Mi 68.
BERTANGO, BERTANKO. v. BERTAKO.
BERTAN GOXO, BERTAN GOZO.
a) (G-azp ap. ZestErret ) .
(Uso adv.). (Estar, etc.) apoltronado. Cf. Or Eus 327: Aurre-egunetik Amazkar-gora / jar zituten illuntzean / belarrak zion esana adituz / ez ziran geldi bidean: / "Aurreraxeago dago goxoa" / zeuden sinis-bearrean; / "Bertan goxoa" esanen zuten / Erasoteko ospeletan. "Aquí está sabroso".
Premiyua jaso, / polsan sartu preso, / partitzeko manso / denak bertan gozo. AzpPr 95. Ez dut, ordea, horrenbestez esan nahi bertan goxo geldi litekeenik. MIH 359. Brûler les étapes nahi dutelako, ez hango eta bestetango erabakietan gelditu bertan goxo. Ib. 376. Urte gehiegi iragan zaizkigu bertan goxo geundelarik. MEIG IX 59.
b) (Uso sust.). Momento de descanso.
Goienera eldurik izpi ta erraiñu ederrenak isuri ostean, bertan goxo laburraren ondoren, eguzkia ere makaltzen ta urruntzen danez. Erkiag Arran 94.
BERTAN GOXO EGIN, BERTAN GOZO EGIN. Quedar satisfecho, conformarse.
Eztaki kaialdeko emakumeak otoi apal bategaz elizan naiko-egiten, bertan-goxo egiten. Erkiag Arran 183. Aldika, burukada ta astiñaldiak egiten zituan patariak, igesegiteko gertuaz, ala geldi-aldi zitalean bertan-gozo egiteko ziñu ta gogorkerietan jardunaz. Erkiag BatB 51.
BERTANXEAGO. Algo más pronto.
Daigün urthekoaz zer dateke? Mentüraz bertanxago huntüko die, bozkak hüllantzen ari direlakoz. ArmUs 1896, 108.
BERTENEKO (El) más cercano.
Etsitakoan isillik doaz / berteneko larratzera. "Al césped más cercano" . Or Eus 332. Zu, ordea, goieneko ta ondoeneko, izkutueneko ta berteneko. Or Aitork 130. Beroien bertaneko Buru bait-dira. "Jefe inmediato" . EAEg 4-4-1937, 1429. Dagokion erkian idazkola oietakorik ez balego, bertaneko erkikoan. "La de la provincia más cercana" . Ib. 3-6-1937, 1755. Jo bedi bertanekora. "La más cercana" . Ib. 3-6-1937, 1756.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper