Orotariko Euskal Hiztegia

OEH - Bilaketa

987 emaitza u bilaketarentzat

Sarrera buruan (21)


Sarrera osoan (494)

Emaitza kopurua 500 elementura mugatua
Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
bekatu.
Tr. Los autores septentrionales y los navarros (si exceptuamos un Credo alto-navarro de 1614) emplean siempre bek(h)atu. Los vizcaínos usan p-, con excepciones como CatAnz, Nicolás de Zubia, Barrutia, y ya en el s. XIX Añibarro (que emplea siempre bekatu); cf. tbn. bekatu en Lazarraga y en el dicc. de Landucci. Es de señalar que en los textos vizcaínos antiguos se encuentra siempre bekatari. En la tradición guipuzcoana aparecen ambas formas, aunque, p. ej., no encontramos bekatu en Cardaberaz, Guerrico ni Iturriaga y sólo en alguna ocasión en Arrue y Beovide; por el contrario, Ubillos, Aguirre de Asteasu y Lardizabal sólo emplean bekatu. Desde finales del siglo XIX, salvo alguna contada excepción (p. ej. en Or Aitork), se generaliza en este dialecto el uso de la forma con p- inicial. Hallamos además bekato en Yanzi (104).
En Gç 105 y 140 aparece pekhatu, errata de la ed. de 1983 (en la primera, 195 y 291, bekhatu).
Etim. Del lat. peccatum.
sense-2
1. (V-gip, G, AN-egüés-ilzarb-olza-ulz, Sal, R; Lcc, SP, Lar, Añ, H; -kh- L, BN, S; Urt I 48, Ht VocGr , Lecl, Arch VocGr, VocBN , Gèze, Dv, H), pekatu (V, G; Mic, Lar, , H), bekato. Ref.: Bon-Ond 151; A (bekatu, pekatu); Iz Als 61, Ulz; Lrq /bekhatü/; Etxba Eib (pekatu).
Pecado. "Pecado, bekatua " Lcc. "Perdón de pecado, bekatuan barkaitea " Ib. " Bekhaturako jaidura, l'inclination au péché" Dv. "Transgression de la loi divine" Lrq. v. hoben; huts.
tradizioa
Tr. Gral. en todas las épocas y dialectos. En el s. XX, su uso disminuye ligeramente al Sur en beneficio de hoben, que suelen preferir los más puristas (aunque cf. pekatu en, p. ej., Kirikiño (Ab I 28), KIkV (12), KIkG (40) o Lauaxeta).

Orhit adi nola duian egin anhitz bekhatu, / Heien kausaz merexitu anhitzetan hondatu. E 31s. O iaun hona, gogo dizit oren present honetan / goardatzeko bekhaturik bizi nizan artian. Ib. 41. Guk berzer gureganako faltak barkhatzen drauztegun bezala, nahi drauzkiguan gure bekhatu guziak barkhatu. ABC A 7v. Fedeak enjendratu behar du gutan gure bekhatuezko dolu penitenziatako bat. Ib. I 1v. Huna Iainkoaren Bildotsa, munduaren bekhatuak khenzen dituena. Adv ** 4v. Bekhatu eta blasfemio guzia barkhaturen zaie gizoeni. Mt 12, 31 (He, TB, Ur, Dv, Ip, Echn, SalabBN, Samper, Hual, Leon, IBk, IBe bek(h)atu, Ur (V), Or, Ker pekatu; Ol ogen, Arriand oben). Bizkaitikan bere, akonpañatzen debe / Bretoe gaiztoen bekatuak kastigatzen. (Cantar de Bretaña). ConTAV 5.1.1. Ene kontra dago bekatu enea. Miserere 332. Bekatuen barkaziona. (Areso, c. 1591). FLV 1990, 206. Parkatu egiguzuz gure pekatuak. Bet 4. Bekatuen urrikireki, / zar[r]ezkio guztiak. (Pamplona, 1609). TAV 3.1.20. Sinistatzen dut [...] pekatu guzien parkamentuan. (1614). Ib. 3.2.11. Bildu dut bekhatua bekhatuaren gaiñera, eta lehen egin nituenak egungoez berretu ditut. Mat 314s. Barka drazkigun geuren bekatu guziak. Ber Trat 126r. Neure odol baliosaz libratu gathetarik, / Bekhatu higuñen kausaz askotan lothutarik. EZ Man I 86. Purgatorioan bada ezta sartzen berzerik / Baizen bekhatuetarik munduan xahuturik. Ib. 116. Emaztetako bekhatua izurriaren pare da,. Ax 398 (V 260). Bekhatuez barkhamendu erdiesteko, egin behar da penitenzia. Ib. 196 (V 132). Bekhatutik ilkitzeko. Ib. 81 (V 55). Nox obligeetan dabee pekatuen bean. Cap 68. Gu erredimidu eta libreetako pekaturean. VJ 6. Gorputz hautskor hori darabillaguino, ezin gaudezke bekhatu gabe. SP Imit I 22, 5. Kita bekhatua beraz, / Ez ifernuratzeko. Arg DevB 17. Ene bekhatu lizunak. 177. Zeren lehen gizona egin baitzen bizitzeko, eta bekhatiala eroriz, hilzera kondenatü baita. Bp II 128. Elexari bakarrik itxi eutsazala erremedioak bekatuak parkaetarako. (Nicolás de Zubia). ConTAV 5.2.11, 153.
( s. XVIII.) Nola bekhatua dela kausa, lehenago bat baizen etzen hitzkuntza nahasi zen. ES 391. Zerren pekatua mediante merezitzen dituan. OA 143. Parkatuko deustazuzala neure pekatuak. Arz 63. Desegingo ditu Xaun onen geraziak / Bekatu oraingaño egiñiko gustiak. Acto 378. Gorputz herbal hau dakarkeguiño, eziñ gaitezke bekhatu gabe. Ch I 22, 5. Erdexten da bekatu guzien barkazioa eta zerua. SermAN 6v. Emaiten deustazula neure pekatuen garbaia. Urqz 4. Nola libratuko litzateke pekaturik? Iraz 63. Bere pekatuak aitortzeko. Lar SAgust 7. Egiozu beraz ihes bekatuko okasioneari. He Gudu 110. Bere egitatiak beste bati emaiten beitü bekhatiala erorteko okasionia. Mst III 36, 2n. Bada Zuk diozu, pekatariak edozeñ orduz, bere pekatuen damua duenean, oriezaz geiago akordatuko etzerala. Cb Eg II 39. Ilóro in bear lizakéna dá konfesátzea bere bekátuak ta komekátzea. LE Prog 106. Anbeste ingratitude, anbeste maldade, anbeste ofensa, anbeste pekatu. ETZ 69. Zonbat maneraz kometi daiteke lohikeriazko bekatia? CatLan 93. Utziko dut bekhatua, eta itzuliko naiz zure ganat ene bihotz guziaz. Brtc 247. Konfesariak eman behar dio absolbizioa eta barkazioa, [...], baldin baderitza bekatuak egiñaz damutua arkitzen dala bekataria. Ub 210. Bekatua, mustro lazgarri, / Gure arimen etsaia. Monho 108.

( s. XIX.) Emakume ezkondu bekatu loian erorten dana. Mg CC 152. Badira bai korputzeko bekatu osoetan erorita ere esaten dienak konfesoreari bere borondatearen kontra izan zala. Ib. 111. Iges egizu pekatuti sugiaren arpegiti legez. Mg CO 156. Ezta parketan bekatua, ezpada biurtuten gauza ostua. EL1 137. Utzi ezazu bekatarie / Len baño len bekatue. CatAN 2. Akabatu ditezela pekatuak, eta Jaungoikoaren borondatea bakarrik egin dedilla mundu guzian. Gco I 415. Eziñ serbi ditzakezula bi nagusi, bekatua ta Jaungoikoa. AA III 450. Presta zaite bada zu ondo, utzi itzatzu bekatuaren bideak, eta ar itzatzu ongi bizitzeko neurriak. Ib. 530. Jainkoaren bildots, munduko bekhatuak khentzen ditutzuna, entzun gaitzatzu Jesus. Dh 80. Oh, ze pekatu kasta txaarrekua dan eskandaluko pekatuba! fB Ic I 91. Sarri juramentu egiten dabena, ezta pekatu baga egongo. Astar II 59. Bestorduz parkatu bekatia. AstLas 53. Utzi zazu bekatorea / lehen baino lehen bekatua. CatLuz 2. Pharkamentü Jauna, bekhatü ezagützen dütüdanez eta eztütüdanez. UskLiB 101. Pekatuak esaten / bakoitza dijoa. It Fab 51. Hau bekhatura behartu zuelakotz. Gy 231. Barrunen ere garbia izan bear da, eta bekatu ezkutukorik ere ez egin. Lard 380. Zure eskuiko eskuak bekatura bazaramazki, ebaki ezazu. Ib. 380s. Bainan ni bekhatu lohietan bi begietaraino sarthurik, [...], nere lehia tzarren asetzen ibili izatu naiz. Dv LEd 269. Aberekeria zen gathazkan adimenduarekin, gorphutza arimekin, bekhatua berthutekin. Hb Egia 91. Denbora iraganaz bezala, oraikoaz ere arranguretan da; gogoetak, hitzak, obrak, oro bekhatu zaizko. Laph 43. Jangoikoak parka dazaizkula gure bekatuak. CatSal 37. (CatR 37 bekatiuak, CatAe 36 bekatuak) Animako begiyak irikiazitzeko eta eriotzera zijoan bekatu-leizetik libratzeko eresi bizi-biziarekin. Aran SIgn 70. Ainbesterañokoa izan zan bekatuen damua. Zab Gabon 82. Il bearra guk danok daukagu / pekatuak ekarriya. PE 23. Ostu badezu ere / jostorratz-ontzia, / pekatuak berekiñ / du penitentzia. Urruz Urz 30. Huni aithortuz geroz / egin bekhatua, / Urriki duenari / zaio barkhatua. Zby RIEV 1908, 609. Arren, o Ama maitia, begira gitzatzü bekhatialat arraerortzetik. Ip Hil 171. Jainkoa gabe, ez daiteke senda bekatuak egin dion zauri izigarritik. Lap 152 (V 68). Frantses ala arrotz, jakintsunak hitz bereko dire: bekatu litakela eskuara gal ladin. HU Aurp 214.

( s. XX.) Jaungoiko gure Jaunek barka detxagule guri geren bekatuek, guk agrabietu eta gaizki iten digutenai barkatzen tiogun bezala. CatUlz 24. Pekatuari eta zaldiyen aragiyari bildur geiago ziyon, zezen Salamankino bati baña. Iraola 34. Misionestek, aphezek bezala, urrikitzen denari baizik ez diote barkatzen, edo, bere zorigaitzetan, bekhatua gordetzen duenari. Barb Sup 79. Elizak barkatu dezazke pekatu edo oben guziak, naiz asko ta aundiak izan. Inza Azalp 108. Bere büriaren edo adiskide baten urrats gaxto batetarik edekiteko erraiten den gezürra, [...], zer heinetan da bekatü? Const 20. Pekatuarekin Jaungoikoa mindu dezulako. ArgiDL 29. Hildura eta "mortificación" hori egiten dute bere bekatuen barkamendua ardiesteko. Zub 77. Pekatuak aitortu nai bada, bear denez, eta Done Eukari-ko baselizako apezarengana yo zinan. Or Mi 36. Geure erriari, geure izaerari, geure izkuntza biguñoni maiterik agertzea, pekatu zala ia sinistarazita geunden. Ldi IL 133. Ori eztozu pekatu. / Neskutz-usañez espanak / ezin daikezuz orbandu. Laux AB 66. Lehenbiziko bekatuek, nahi eta ez, nahasten dute bekatorea. Lf Murtuts 4. Ipuinak argi erakusten du apez katolikoaren nagusitasuna pastorearen aldera, azkenengo honek ez bezala lehengoak "humorearen zentzua" gordetzen baitaki bekatu kontuetan ere. Mde Pr 76. Jaungoikoak [...] alkartu nai izan zitun noski, pekatu bat zala medio gorputz-gogoetan lorrez zamaturik zeuden bi izaki errukarri aiek. Etxde JJ 243. Damurik bizienez asi yakon bere pekatuak esaten. Bilbao IpuiB 80. Nik soldadoeri, konfesa arazitzea hasten dutenean, arnoa ematen diet. Batzutan, alegre nagoenean, koinaka ematen diet. Badakit nire bekatua dela. Baina zer eginen dut? Arti Tobera 281. Ez zaitut kofesatuko... Errana dautzut zure bekatuak barkatuak ditutzula. Larz Senper 52. Sasoi artako pekatu bakarra, bazirudian seigarren agindukoa zala. NEtx LBB 30. Ez dugu espantu egiterik, ez bada gure bekatuez, horiek baitira gure obra bakarra. Ardoy SFran 333. Kaltegarriak izaten dira / pekatuak da obenak, / pozen urrengo etortzen dira / broma aben ondorenak. Uzt Noiz 101. [Aratuzteetan] pekatu asko egiten zala. Etxabu Kontu 97. Ardurenian erraten tuzte / bertzek egin bekatuak. Mattin 71. Jaunak Moisi Zinai-n eman harri xabala behatu; / hartan bekatu agertzen dena gaur ere baita bekatu. Xa Odol 220.
azpiadiera-1.1
(Como primer miembro de compuestos).
Etzen berriz bekatu putzuan ondatu. Mb IArg I 247. Albait lenen jagi nadin natzan bekatu-toki ezainetik. EL1 186. Bekhatu-oste izigarria. Dh 146. Bialduten ditube pekatu ibilte nasaijeetara. fB Ic I 321. Bekatu-leizetik libratzeko. Aran SIgn 70. Guk guere pekatu-zorrak ordaindu. Itz Azald 149. Gaztetxo zen, biotz oneko ere, bekatu kotsurik etzuen eta gure Jauna artu berri zen il zelarik. FIr 133. Pekatu-arbolaren adarrak zigorgarri ditezke, eztut ukatzen, baiñan, sustraiak areago. Etxde JJ 196. Ark ninderaman bekatu-legera, nere azbegietan bainedukan. "Me duceret in lege peccati" . Or Aitork 194. Dantza-lagunaren pekatu-laguntzalle baldin bazera. MAtx Gazt 71. Pekatu-bedar ori / bedar il-gaitza da. Gand Elorri 176. Bost iturri, / odol gorri! / Jesus josita egarri, / gure pekatu mataza / nolabait aska baledi. NEtx LBB 278.
sense-3
2. (Lar), pekatu (Lar).
(Vb.).Pecar.
Nork onen kontra pekatzen du? CatBurg 27. (en el ms. original de Mendiburu pekatu egiten du) Ta orregatik ere txarro bat ur edatea baño errazago pekatzen du? Cb Eg II 125. Jakiñ zazu [...] ezen pekatzen dezun guztian, berriz kruzifikatzen dezula zure kriadore erredenptore dibinoa. ETZ 69. Ona emen non pekatzen duten sarritan baño ere geiagotan [...] juez indiskreto, ernaida mendestearekin naspillatzen duten aiek. Izt D 157.
azpisarrera-1
HARAGIZKO BEKATU (SP (-kh-, Lar, Añ), BEKATU HARAGIZKO. Pecado carnal. "Haragizko bekatua" SP. "Adulterar, iñoren emaztearekin aragizko bekatua egitea" Lar. "Lujuria, [...] aragizko bekatua" Añ (v. tbn. la misma fórmula para "fornicación" y "obscenidad").
tradizioa
Tr. Sólo encontramos ejs. de bekatu haragizko, pekatu aragizko en Moguel.

Haragizko bekhatua edo emakhoitasuna. Mat 26. Bonifazio martira denbora batez ibili zen emazte eder, noble, aberats batekin galdua, eta haragizko bekhatuan barrena sarthua. Ax 221 (V 147). Eztagigula aragiazko pekaturik. Cap 8. Gaixtoak dire, zeren azken buruan sartzen eta ephatzen dire haragizko bekhatuan, eta ebatsten diote Iainkoari, emazteari eta senharrari zor zitzaien amudioa. SP Phil 288. Natüraren kontre egiten den aragizko bekhatia. Bp I 57. Ez aragizko pekaturik egitea. Arz 23. Seigarrena, aragizko pekaturik ez egitea. CatBurg 7. Horlako adiskidetasunak guziak dire gaiztoak, [...] zeren azken buruan ere haragizko bekhaturat jotzen baitute. He Phil 288. Seigarrena, ez aragiazko pekaturik egitea. Arz 43. Aragizko bekatu baten zikinkeria. Mb IArg I 128. Gurasoentzat etzuen begirunik ta errespetorik, eman zioen guziak aragizko bekatuari. Ub 14. Ezkonduta zegoan emakumeak, bekatu aragizkoa egiten bazuan, amar urteko penitenzia komuniorik artu gabe. Mg CC 153. Akusetan dira zelan egin edo konsentidu ditubezan eskuka zantarrak, akzinoe zikinak edo pekatu aragizkuak, baña estaldu darue noskua dabeen ekandu dongaa. Mg CO 126. Kondenadurik geijenak eranzungo leukee, aragijazko pekatuba gaitik. Astar II 141. Eztaigula aragizko / egin pekaturik, / seigarrenean Iaunak / daukazku agindurik. Azc PB 23. Seigarren onek galerazten du / aragizko pekatua, / da jakiñian jarritzen gaitu / nola dan debekatua. Uzt Sas 216.
azpisarrera-2
BEKATUAGO EGIN. Pecar más.
Bekhatu egiten duzu halako iuramentuaren egiteaz, eta are bekhatuago haren konplitzeaz. Ax 256 (V 171).
azpisarrera-3
BEKATU AKTUAL. Pecado actual.
Zenbat dira bekatu aktualak? Mat 163. Bi bekhatu aktual, bata mortala eta berzea beniala. EZ Eliç 93. --Zer da bekhatü aktüala? --Gihaurek egiten dügüna. Bp I 53. --Zer deitzen duzu bekhatu aktuala? --Guk geurok Iainkoaren legearen kontra egiten, erraiten eta pensatzen duguna. Mat 162s. Badira bi suerte, bekatü orijinala, eta bekatü aktüala. CatLan 15. Bekhatü aktüala da gure boronthatez egiten dügün bekhatia. CatS 8. Saint Anbrosik erraiten dü Mariak eztiala ükhen ez bekhatü orijinalaren ez bekhatü aktüalaren nokürik. Ip Hil 16. Badire bi suerte: bekhatu orisinala eta bekhatu aktuala. CatJauf 40.
azpisarrera-4
BEKATUAN, BEKATUTAN. En pecado.
tradizioa
Tr. Bekatuan es la única forma documentada al Sur desde el vizcaíno al roncalés. Al Norte, Dechepare, Leiçarraga y los labortanos clásicos emplean exclusivamente bekhatutan, salvo un ej. de Gasteluçar; hay tbn. bekhatian en Tartas. A partir de la segunda mitad del s. XVIII bek(h)atuan pasa a ser la forma predominante y, si exceptuamos un par de ejs. de Duvoisin, la única a partir de mediados del s. XIX.

Iudizio jeneralaz nola orhit eztira, / bekhatutan bizi dira bethi bere aisira. E 49. Begira, othoi, meskabutik ene gorputz pobria; / bekhatutan hil ez nadin egidazu grazia. Ib. 79. Hi bekhatutan sorthua aiz guziori, eta hik irakasten gaituk gu? Io 9, 34 (LE bekatuetán, He, TB bekhatuan, Dv bekhatutan ithoa, EvS osoki bekhatian, Leon bekatuan). Bekhatutan konzebituak eta sorthuak. ABC A 7r. Oren oroz bekatutan erortzen ohoitua [sic] bai naiz. Mat 312. Lenbiziko gizona kriaturikan Iaungoikoak ona, bekatuan erori, eta hark egin zuen gaistoa. Ber Trat 93v. Gehiago errezibi ezak ene lohia, / Bekhatutan agoela ez ordean sasia. EZ Man I 19. Gehiegi baizen eztuk heronek faltatzea, / Eztezala bekhatutan sararazi berzea. Ib. 14. Zeren kofesatzera heldu dena bekhatutan dago, zeren hala ezpalego, ezluke zer kofesaturik. Ax 535s (V 344). Aingiru gaixtoak bekhatutan erori zirenean, gelditu ziren malizian gogortuak eta erremediorik gabe sekulakotzat galduak; hala gelditzen dira bada bekhatutan hiltzen direnak ere, hil ondoan sekulakotzat erremediotik kanpoan. Ib. 603 (V 388). Bekhatutan dagoena ere [...], ezin sosega diteke eta ez pausa, hala dagoeiño. Ib. 422 (V 273, que trae bekhatuan). Nihor ikus bazeneza ere ageriz bekhatutan erorten edo zerbait gaizki handi egiten, etzenduke hargatik zure burua hobe estimatu behar. SP Imit I 1, 4. Bekhatutan iautsteko hirur pausu baitira: tentazionea, atsegina eta konsentimendua. SP Phil 149. Lurra bere ethorkian, / Sorthua bekhatutan / Naturalki miserian, / zakusan zorthe huntan. Arg DevB 48. Eztaki gizonak ala den grazian, ala bekhatian. Tt Onsa 101. Traidorea, ikhara adi, / Ikhara bekhatorea, / Bekhatutan jan izan baituk / Hire Jainko Jaun maitea. 122. Itsua, o gizon itsua! / Edo gizon zoratua, / Hire Jongoikoa galdurik / Bekhatuan agoena. Ib. 163. Bekhatian ütsü eta gogor egoitia. Bp I 57.
( s. XVIII.) Zenbat tenpora egon diraden pekatuan. OA 133. Zeinzukaz gura daben demonioak jausi gaitezan pekatuan. Arz 40. Ez, kreatuak izan zirenetik denbora laburrik artean bekhatuan erori ziren. CatLav 42. (V 29) Ez du izan behar superbiosak bezalakoa, zeiñak bekhatutan eroriz, yakintsun errendatzen baitdire, eta ez baitdituzte begiak idekitzen zenbeit huts ahalkagarritan erori direnean baizen. He Gudu 43. Orobat esanen zenuke zuk ere, baldin zuk bazeneki Davidek bezain ongi zer den bekatuan bat eta Jangoiko bage gelditzea. Mb IArg I 173. Bekatuan bizi diran eder apaindu ondasundun aberatsak. Ib. 224. Pekatuan dagoena demonioen ziega, deabruen leizazulo ta Luzifer-en infernu bizia dala. Cb Eg II 168. Zeren gaizkiro bizi ziran ta eriotzak pekatuan arrapatu zituen. Cb Eg III 319. Hamar, hogoi urthe eta gehiago bekhatutan eraman dituzkegunean. Lg II 250. Zeren Giristinuetarik beretarik gehiaguak bizi baitira bekatian. CatLan 61. Ez duzu ikhusten, bekhatuan egonez, bekhatua onhesten dela? Brtc 179. Helas horra beraz gloriakotz galduak hanbat obra, bekhatuan ez bazine hain balios litezkenak! Ib. 173. Zorte bera dago enetzat, hek bezala bekhatuan bizitzen eta hiltzen banaiz. Ib. 157. O zein den zorte tristea / Pentsa-zak maiz / Bekatuan bizitzea, / Salbatu nahi bahaiz. Monho 112.

( s. XIX.) Berriz bekatuan ez erorteko kontu geiago iduki dezan bekatariak. Mg CC 146. Zelan geratuko da pekatuban daguan arimia urte osuetako konfesinoe ta pekatuben nastiakaz? Mg CO 116. Poz onegatik libra gagizuz gu]k[ iltetik bekatuan. EL1 220. Au da graziazko bizitzan iñoiz ere pekatuan erori gabe bizi izan zeralako. Gco I 467. Gaizki bizi eta pekatuan ill bazerate, betiko infernua. Ib. 402. Sakramentu miragarri au Santuentzat ipiñia dago, eta ez datorrela bekatuan dagoanik. AA I 439. Oetatik [aurrekoetatik] ez dezu alabaña bekatuan sortua ta zikindua izatea beste gauzarik. AA III 263. Bekhatutan bizi banaiz, segur bezala da bekhatutan hilen naizela. Dh 123. Zer estatutan hilen othe naiz? Jainkoaren grazian ala bekhatutan naizela othe? Ib. 123. Mai Santu atara elduten dira umiak ta nausijak, [...], grazijaan dagozanak ta pekatuban dagozanak. fB Ic I 53. Konfesinoia luzatutiak dakarren laugarren gatxa da, egin deizan obra on gustijak pekatuban daguan artian bapere ez balijotia. Astar II 224. Penitentzia egin behar zela, baldin bekhatuan erortzeko zori gaitza izan bazen. Jaur 124. Baldin behatzen daukunean, ikusten bagaitu bekhatuan, desordrean, ez gaitu gehiago berearentzat hartzen ez ezagutzen. Ib. 371. Pekatuan zagoz? Ai zein biarra dozun Marijaren bitartekotasuna pekatutik urteteko! Ur MarIl 7s. Pekatuan jausten bazara. Ib. 82. Bost erregeak il ziran; oien artean, Israeltarrakin bekatuan zegoala, Fineesek il zuen neskatx lotsa galduko aren aita. Lard 105. Orditu ta bi alabakin bekatuan erori zan. Ib. 21. Ai gizona, bekhatuan zaudena, orhoit bekizu oren bakhar bat segurik ez duzula. Dv LEd 219. Zer izanen da bada nitaz, baldin azken-buruan bekhatutan aurkhitzen banauzu? Ib. 103. Bekhatutan sartzean. Ib. 209. Jangoikoak ezkitzala utzi erortzera eztare konsentitzera pensamendu eta tentazio gaixtoetan, zeineki demonioak prokuratzen beitu gu bekatuan eror giten. CatAe 36. (CatSal 37 bekatuan, CatR 37 bekatiuan) Erran nahi zian Gizuna bekhatian sorthü dela. CatS 98. Jauna, ni geiago pekatuan erori baño len, ken idazu bizia. Bv AsL 125. Andik laster ostera pekatuan erori zan. Arr May 41. Gu, Birjina Maria ez bezala, bekhatuan sortuak gare. Jnn SBi 36. Ikusi dugu gizona, bere inozentzian eta lurreko Parabisuko gozo eztian; ikusi dugu ondoan, bekatuan erortzen. Lap 152 (V 68). Espiritu Santua ezin bizi leiteke, pekatuan dagoan arimeagan. Itz Azald 193.

( s. XX.) Egiazko gogoa denean bekhatuzko okasionetarik urruntzeko eta zer nahiren pairatzeko, berriz bekhatuan erori baino lehen. CatJauf 121. Ez egon pekatuan, / ez egon luzaro, / damu izan eztezazun / alperrikan gero. A Ardi 108. Lagun txarrekin ibiltzean dauden arriskuetatik gorde, eta ez gaitzazu utzi pekatuan erortzen. ArgiDL 62. Gezürra bekatü da eta bekatian denaren lekürik ez da seminariuan. Const 22. Ai, pekatuan erortzen danak / larrutik pagatutzen du. Tx B I 35. Arrazkerokuan / laiñeza gaiztuan / nabil pekatuan. MendaroTx 38. Gizon gazte batekin bekhatuan beren begiz ikhusi zutela erranik, hiltzerat kondena-arazi. Zerb IxtS 69. Pekatuan txarkeriz dirautenai Jaungoikoak agindu dien suzko zigorraz zemai egiñik. Etxde JJ 140. Nik etxiat ezer entzun; pekatuan naiagok ni. Bilbao IpuiB 238. Luzaroan ezin zenezake pekatuan erori gabe iraun zure giza-indar utsez. MAtx Gazt 88. Fama zuten etzutela emazte beharrik bekatuan bizitzeko. Ardoy SFran 226. Pekatuan bizitzen / bagera lurrean, / zer esan bear degu / Jaunaren aurrean? Uzt Sas 298.

v. tbn. Bek(h)atuan: Mih 7. MarIl 86. CatLuz 16. Pekatuan: Urqz 14. Ag Serm 146. Arrantz 132.
azpisarrera-5
BEKATU HANDI (Añ). Pecado grave, mortal. "Pecado mortal: (c.) bekatu eriozkoa, larria, astuna, andia, eriotza emollea" Añ. v. B. LARRI.
Askotan nintzen bekhatu / Handietan erortzen. EZ Eliç 224. Gauza sakraturik edo lekhu sakratutik ebatstea da bekhatu handia. Harb 184. Bekhatu handia da, eta probetxu gabekoa, iuramentua, eta iuramentu egiteko usantza. Ax 264 (V 177). Gauza itsusia da, eztelarik bekhatu handi, [Eukaristia] errezebi egunean bere lagunaren gonbidatzea ezkontzako eginbidearen emaitera. SP Phil 166. Eskümükatü berhezi dira: majizien, belhagile, [...], eta hetara hersatzen direnak, dakielarik deebriareki pakto egiten diela edo iakinez geroz, bekatü handi bat dela. FPrS 24s. Iinkoaren kontre zonbat bekhatu handirik egin dian nehork konsideratu behar tu. Tt Arima 115. --Bekhatü handi deia, zin gezürrian egitia? --Bai, hori da Jinkoaren gezürti egin nahia, hartakoz eztaite parka penitenzia handireki baizik. Bp I 90. Ikhusten bazindu norbait huts ageritan erortzen edo bekhatu handien egiten. "Aperte peccare, vel aliqua gravia perpetrare" . Ch I 2, 4. Oraiño maiz eror giñtezke huts eta bekhatu handietan. He Gudu 56. Gezurra ez da blasfemi diñako bekatua, ez eta berez bekatu andi larria ere. Mb IArg I 263. Nere kulpa ta pekatu andi guzien deskonturako. Cb Eg III 305s. --Behar diren disposizioniak gabe sakramendien errezebitzia bekatü haundi bat dea? --Bai, bekatü haundi bat da, eta bekatü haur deitzen düte Sakrilejiua. CatLan 120. Zenbat bekhatu handi gogoz, zenbat hitzez, zenbat obraz, zenbat neglijentziaz! Brtc 247. Bekatu andiak egin ezkero, alik lasterrena Jainkoaren grazian jartera leiatzen ez diranak, ez due merezi kristauaren izenik. Ub 183.
( s. XIX.) Parre egiteko esan dituztelako edergarriaz, bekatu andiak ezpalira bezela konfesatzen dituztenak, edo konfesatzen ez dituztenak. Mg CC 105. Egin dituzu konfesinoe gaistuak, zerren ezkutau dituzun pekatu andiak. Mg CO 267. Askotan konfesetea ta lenagoko bekatu andietara biurtzea, erakusgarri da, uste izateko, uts guzurrezkoak dirala konfesiñoak. LoraS 31. Peligro edo arrisku andiagoan daudela askotan erraz edo ardura bage pekatu benialak egiten dituenak, pekatu andi ezagutuetan erorten diranak baño. Gco II 17. Zenbat izango dira ezkonduen artean gauz itsusiak eta bekatu andiak diranak sarritan egiten dituenak? AA I 572. Askotan bekhatua ezjeustzat eta bekhatu handiak xumetzat dauzkagu. Dh 133. Gauza andijan badaukazu bide bagarik deungatzat, izango da pekatu andija, illgarrija edo mortala. fB Ic II 220. Pekatu andiya da seiñari bautismoa galerazotia? CatLlo 57. Iraatzi egijezu pekatu arin ta txikijai, pekatu andiren bat, parkatua bai, baña bere zorra pagau bagia. Ur MarIl 94. Hunek bazakien, Jauna, apostoluaren errana, "bekhatu mortal bakhotxak berritan gurutzefikatzen zintuela"; eta halarik ere, errextasunekin eta askotan bekhatu handiak egin izan ditu. Dv LEd 266. Eskandala bekhatü handi bat da, zeren eta eskandalak gal erazten beitütü arimak zuñen salbatzeko Jesüs-Krist hil izan beita. CatS 48. Agaiti eztau gudea / laster amaituten, / pekatu andia arin / ezta garbituten. Azc PB 274. Arteztasunari uts egiten badeutso gauza andiyan, izango da pekatu andiya edo ilgarria, txikian bada, pekatu txikia edo arina. Itz Azald 89.

( s. XX.) --Duelean artzea, bekhatu handia da? --Bai, bekhatu handia da, zeren duelean batek bertzea hil baitezake. CatJauf 81. Azaldu eutson [...] oben edo pekatu andi ta ikaragarrijen azpijan aurkitu arren, bere itxarokuna galdutia, bere ontasuna ez ezautzia dala obenik galgarrijena. Kk Ab I 49. Pekatu aundi edo ilkorra egin duenak beste biderik ez dauka: edo aitortza edo betiko ondamena. ArgiDL 23. Libertitzeko, ihur demendrenik kolpatü gabe erraiten den gezürra ez da arauz bekatü handia. Const 20. Itxuraz, Jaungoikuak zigortatu nai ixan yaustak, oben (pekatu) andija egin yuadalako. Altuna 99. Eskerrak eman bearko zaizka / zeru-lurreko Jaunari, / pekatu aundiyan ez gaitezela / beran aurrera erori. Tx B II 206. Yuduak pekatu aunditzat zeukaten, eskuak ikuzi gabe yatea. Ir YKBiz 224. Lotsa-lotsa egin ziran galdera au egitean pekatu aundi batean atxeman balituzte bezenbat. Etxde JJ 217. Pekatu andi bat egin neban-da, asto-itxura emon eustan jaunak zigortzat. Bilbao IpuiB 24. Arabatik ardoa kontrabando ekartzea pekatu aundi jotzen zuan. And AUzta 80.
azpisarrera-6
BEKATU ARI IZAN. Estar pecando. (Cf. la construcción de ari izan con sust. sin determinantes ni sufijos: tumultu ari izan (Lç Mt 9, 23), heiagor' ari izan (O Pr 528), othoitz ari izan (Lç Ins E 3v y Bp II 65)).
Amoria ehork ere eztu nahi partitu; / nik eztakit berziak bana, ni ari niz bekhatu. E 137.
azpisarrera-7
BEKATU ARIN (Añ, H (-kh-); pekatu arin Lar). Pecado venial. "Bekhatu arina, barkhakizuna, péché léger, véniel" H.
Aberatsa ere gezurti izaitea, badirudi bekhatu arina dela, behintzat anhitz da handiagorik. Ax 189 (V 128). Ezeriozko pekatua, deritzana beniala edo ariña, zer da? CatBurg 36. Zer gauza da pekatu arina? Mb IArg I 34 (corregido sobre beniala del original). Bekatu arin barkagarriak edo benialak. Ub 215. Zenbat ere txikiak dirudien bekatu arin benialak, garbitu behar gera orietatik. Ib. 211. Nork esan zenbat kristauk dauzkeen bekatu arintzat mortalak diranak Jangoikoaren aurrean? Mg CC 105. Esango dabee, mortalak diriala pekatu arinak; arinak, mortalak. Mg CO 240. Argaltasunez jausten banas bekatu arinetan, bertatik biurtuko nas Jangoikoa gana. LoraS 154. Da pekatu beniala, berez gauza larria edo pisua izan arren, kulpa andi bage uste bazuen, pekatu ariña zala, eta ez mortala edo larria. Gco II 13. Pekatu arin edo beniala gatx txiki bat da. Ur MarIl 90. Iraatzi egijezu pekatu arin ta txikijai, pekatu andiren bat, parkatua bai, baña bere zorra pagau bagia. Ib. 94. Egun oro egiten ez dituzu pekatu ariñ edo benialak? Iñoiz ere eztezu ofenditu Jaungoikoa pekatu andi edo mortalaz? Arr May 96. Bakarrik izango da pekatu arina, adinaren aldetik bearreko ezauperea edo borondatearen bearreko erabagia ez dagoanean. Itz Azald 103. Arteztasunari uts egiten badeutso gauza andiyan, izango da pekatu andiya edo ilgarria, txikian bada, pekatu txikia edo arina. Ib. 89. Pekatu ariñak aitortzea ez da bearrekoa, baña bai on aundikoa. ArgiDL 23. Ipuinak argi erakusten du apez katolikoaren nagusitasuna pastorearen aldera, azkenengo honek ez bezala lehengoak "humorearen zentzua" gordetzen baitaki bekatu kontuetan ere. Bekatu ariñak direnean behintzat, hala nola baita norberaren emazte zunenezkoa hiltzea. Mde Pr 76. Nere oarkabetasuna, pekatu ariña da iñola ere; arrapatu dudan kostumak, aldiz, eriotzera eraman nindezake. Vill Jaink 104. Ez ote zuen, bada, berak gizpukerara bihurtu gehiegizko premiarik ez zuen Mendiburu nafar-oiartzuarra? Horren aldamenean bekatu arina da, bekatua baldin bada, Moguel osaba-ilobak euskalki horretara aldatzea. MEIG IV 130.
v. tbn. Legaz 43. Pekatu arin: KIkG 77. MAtx Gazt 57. EZBB I 91.
azpisarrera-8
BEKATU ASTUN (Añ). Pecado grave, mortal. "Pecado mortal" Añ. v. BEKATU LARRI.
Zenbatek dauzkate bekatu benial edo arintzat bekatu astun edo mortalak diranak? Mg CC 104. Bizi dira konfesau baga pekatu astun oneek. Mg CO 148. Ondatu aginian neukee neure bekatu astunak! EL1 145s (EL2 161 bekatu astunak). Azterturik eureen konszienzijaak, aurkitu zituban pekatu astunian. JJMg BasEsc 67. Pekatu astuna egin eta Jaungoikoaren asarrean ilten diranak joaten dira gaiztoki edo inpernura. KIkV 41s. Aragia izteko agindua austen dabenak, oben (pekatu) astuna egiten dabe. Ib. 77s (KIkG 63 oben astuna). Jakiñaren gañean pekatu astunean Jaunartzea egiten duanak ere artzen du Jesukristo. KIkG 71. Jaunaren adiskidetasunean edo pekatu astun edo aundirik gabe arkitzen diranak. Inza Azalp 105. Pekatu astunik dezunik, eztakit beintzat; eta ezingo zaitut inpernura bota. NEtx Nola 29. Nire sermoi au entzun ta ulertu nai dauanak, estadu graziazkoan egon bear dau. Ulertuten ez dauana, pekatu astunean dago. Bilbao IpuiB 238. Ez da naikoa asmo onez dantzaratzea. Asmo txarrez izan ezkero, jakiña dago beti pekatu astuna dala. MAtx Gazt 68.
azpisarrera-9
BEKATU BARKAKIZUN (bekhatu barkhakizun H). "Péché venial" H. Cf. Mat 163s: --Eta benial bertze hitz hunek zer erran nahi du? --Hanbat nola barkhakizuna, errazki barkhatzen den bekhatua. Mat 163s, y Ax 99 (V 68): Hala ostinatuaren, gogortuaren, itsutuaren eta ezansiatuaren bekhatua eta eritasuna ere hain da handia, non berenez ezpaita sendakizun eta ez barkhakizun, donde no parece tenter el sdo. especializado de 'pecado venial'.
Bekatu beniala edo barkakizuna da karidadea guziz itzalten ezduana. Ub 152. Zergatik esaten zaio pekatu beniala edo barkakizuna? Gco II 19.
azpisarrera-10
BEKATU BENIAL (pekatu benial Lar). Pecado venial.
tradizioa
Tr. Apenas usado en el s. XX.

Pekatu beniala bederatzi gauzagaz parkaetan da. Bet 18. Ezpaitzuen egundaiño izan bekhaturik, ez eta bekhaturen kutsurik ere, ez mortalik, ez benialik, eta ez are orijinalik edo ethorkizkorik ere. Mat 94. Ez bekatu orijinalerik, ez mortalerik, ez benialerik. Ber Doc 137v. Benial edo mortal bekhatu ez egiteko manuez. EZ Man I 17. Hunela erabilzea bekhatu benial da. Harb 158. Bekhatu mortalik ez izanagatik ere, badute zenbait benial, eta benialak asko dira kofesatzeko. Ax 536 (V 344). Den iustuena ere, egunean zazpitan erortzen da, zenbait bekhatu benialetan bedere behaztopatzen da. Ib. 463 (V 301). Zegaiti deretxo pekatu beniala. Cap 72. Batzutan tentazionearen ondoan berehala zenbait atseginazko khilikamendu sartzen zaiku kasik akorda gaitezin baino lehen, eta hori ezin diteke bekhatu benial arin bat baizen. SP Phil 448. Bekhatü benialetan hilzen direnak mortalen ere ogenak parkatürik haiek orok merexi zien penitenzia, mündü hontan aski onsa egin gabe. Bp I 54.
( s. XVIII.) Pekatu mortal da benial eginak. Arz 48. Ez ditu konfesatu bear benialzat pekatu mortaltzat egin dituanak. OA 136. --Zenbat jeneros dire bekatuak? --Irur: orijinalea, benialea eta mortalea. El 82. Ezeriozko pekatua, deritzana beniala edo ariña, zer da? CatBurg 36. Diot bada orai, garbitu behar dela arima, bekhatu benialetarat dituzken afekzione guzietarik. He Phil 82. Zer da bekatu benialea? CatUt 68. Besteren jüdikatzian, gizona banoki triballatzen da eta ardürago hüts eta bekhatü benial egiten dü. Mst I 14, 1. Bekatu anditara, bada, ta andiei darraiten sekulako sura nai ez duena ez dedilla oitu txikitara; bada bi gauz izugarri orien zaña ta sustraia bezala da bekatu txiki arin beniala. Mb IArg I 215. O pekatu benial etsai, erio, ta arerio, infernua baño gaiztoagoa! Cb Eg II 171. [Bekatua] daike izán mortále edo beniále. Beniále dá lébea. LE Doc 218. [Bekatü Kapitalak] batzütan mortal dira, eta batzütan benial, materiaren pezü edo arhintarzünaren eta bertze zirkonstanzien araura. CatLan 112. Bekhatu xumeez edo benialez kasurik egiten ez duena baratxe-baratxe mortaletan eroriko da. Brtc 109. Konfesioko Sakramentua, bekatu mortalak barkatzeko, nai ta naiez behar dana, ta benial barkakizunentzat ona dana. Ub 152. Pekatu benialak konfesetako bago obligazinoerik? CrIc 159.

( s. XIX.) Konfesoreari agertzen diozkala tentazioak, inklinazio ta bekatu benialtzat dauzkanak ere. Mg CC 106. Zenbatek dauzkate bekatu benial edo arintzat bekatu astun edo mortalak diranak? Ib. 104. Orretarako jakin biar da ziur, pekatu beniala baño ez dala egin dan utsegite edo paltia. Mg CO 145. Bekatuak, benial arin txikiak, ez egizuez itxi konfesatzaga. LoraS 33. Zergatik esaten zaio pekatu beniala edo barkakizuna? Gco II 19. Garbitu ote degu anima bekatu benialen autsetatik? AA I 444. Jakin behar dute, bekhatu benialak ere hagitz damu samina egiten dioela Jainkoari. Dh 65. Ez daguala seigarren agindu santubaren kontra, beste agindu askotan legez, gauza gitxirik edo pekatu benialik. fB Olg 97. Bekatu benialez eta bekatu mortal barkatuez eman bear zaio satisfakzionea mundu untan penitenziarekin. CatB 69. Izango da guzurra pekatu txikarra edo beniala, Jaungoikuari ta pedeko gauzai injurijarik [...] egiteko uste bagarik esaten danian. fB Ic II 176. S. Tomasek ziozü, egia dela, bekhatü benialek eztiela komünione bat sakrilejio errendatzen. UskLiB 95. Bihotzeko garbitasunak, kasatzen ditu kontzientziatik bekhatu mortal eta benial guziak. Jaur 382. Daigun, pekatu benial bakotxagaitik egun batian egongo zariala Purgatorijuan. Ur MarIl 94. Pekatu arin edo beniala gatx txiki bat da. Ib. 90. Etzitezela arren orduan beintzat, pekatu illgarri edo mortal eta benial edo ez-illkorra zertan berezitzen diran erakusten ibilli. Aran SIgn 62. Bekatu arina edo beniala, zer gauza da? Legaz 43. Egun oro egiten ez dituzu pekatu ariñ edo benialak? Arr May 96.

( s. XX.) Zer da bekhatu beniala? CatJauf 40. Pekatua, beniala edo txikia deitu arren, berez ez da txikia, aundia da. ArgiDL 30.

v. tbn. Tt Arima 61. CatLav 166 (V 85). Mercy 33. CatB 58. CatLuz 23. CatAe 56. CatSal 57. CatR 57. CatUlz 43. Pekatu benial: Iraz 39. Astar II 112. CatLlo 68. CatBus 31. Ag Serm 246.
azpisarrera-11
BEKATU-BIDE. Ocasión de pecado; medio para pecar.
Ez dio ematen etsaiari beraganako bide andirik; aisa iges egiten du aren tiro ta bekatu bide galgarrietatik. Mb IArg I 293. Jangoikoak David bere urrikalzaren eskuz atera zuenetik, etzen urbildu bekatu putzura edo bekat-bidera ta okasiora. Ib. 247. Olio bedeikatuarekin eria ganzutzen duela begietan, belarrietan, sudurretan, ahoan, eskuetan, oñetan ta gerri-aldean edo bekatu-bide guzietan. Ub 214. Eukitia asmo bizi ta zinzo bat, ez geiago pekaturik egiteko ta pekatu bide guztietatik aldegiteko. CrIc 158. Peligrosuak dira gazte guztijentzat euskal errijetako danza agirikuak, ta askorentzat okasino oso, ezagun, ta pekatu-bide urrekuak. Mg CO 137. Dala emoten deutseelako pekatu bidia neskatilla danza lagunari, dala ikusten dagozanai. Ib. 134. Urten bereala bekatu-bidetik; alde egin galbideak; iges egin lagun gaisto, joko ta beste onelako bekatuan jausi-erazoten zaituen okasiño deungetatik. EL1 52. Ardurarik albait andiena iminiko dozu alde egiteko bekatu bideetarik, zelangoak direan lagun okerrak, berbataldi loiak, ardan-tegiak ta ostera[n]tzeko ordi-lekuak. EL2 92. Jazkerak ez du beiñere pekatu-bide biurtu bear. MAtx Gazt 80. Errukarria pekatubide ematen dun gizona. Ib. 64. Gurutze apala, / bi egur alkartuk egina, / gizonon bi zorteen / zurezko imajina, / [...] / ezagun didazuna / nire ilusio birjina, / dakizuna nire pekatu-bide / antsikabe nahiz grina. Azurm HitzB 51s.
azpisarrera-12
BEKATU BURU. a) Pecado capital.
Oneek dira zazpi pekatu burubak, Adanen pekatuba zala medijo, geure goguan sartu zirianak. fB Ic II 263.
b) Pecado original.
Aita Jainkoak imini zuan / "pekatu buru" geitua: / ongia eta gaizkia eukan / arbola orren fruitua. Ayesta 133.
azpisarrera-13
BEKATU BURUTAR. Pecado capital. v. BEKATU KAPITAL.
Pekatu burutarrak dirade zazpi. CatBurg 38. (en el ms. original de Mendiburu pekatuen buruak) Pekatu kapital edo burutarrak dira zazpi onek. CatBus 33.
azpisarrera-14
BEKATU EGIKAI (pekatu egikai Lar). "Pecado actual" Lar.
azpisarrera-15
BEKATU EGIN (Lcc, SP, Añ, H (-kh-); pekatu egin Mic, Lar, Añ, H, A DBols, Etxba Eib; bekhatugin Ht VocGr 399). a) Pecar. "Bekatu egitea, pécher" SP. "Pecar, pekatu, bekatu egin, oben, hogen egin" Lar. "Pecar: (c.) pe-, o bekatu egin" Añ. "Bekhatu, pekatu, huts egitea, pécher" H. Cf. BEKATUAGO EGIN.
tradizioa
Tr. De uso gral.

Bana Ieinkoaren nuzu beldurtu, / sobera digizi egin bekhatu. E 199. Iangoikua, egin dizit zure kontra bekhatu; / haiez nahi enuzula, othoi, heben punitu. Ib. 237. Iauna, zenbatetaraino bekhatu eginen du ene kontra ene anaiek, eta barkhaturen draukat? ala zazpitarano? Mt 18, 21 (Echn, alabBN, Samper, Hual bek(h)atu egin, Ur pekatu egin; Ip ogen egin, Ol uts egin). Bekhatu egin diagu bada, Iauna, eta anhitz maneraz ofensatu ukhan augu. Ins A 5v. Zeure aurrean egin neban bekatu. Miserere 332. Eleizara juen oi naiz; / egin oi det bekatu. Lazarraga (B)1204r. Begira gaitzatzu egungo egunean bekhatu egitetik. Mat 331. Nik ere ardura zure kontra egiten nuen bekatu. Ib. 226. Baldin badabil nondik bekatu eginen duen. Ber Trat 93r. Bekatu egines, erranes, pensatues. Ber Doc 95r. Pekatu egin dodala pensamientuegaz. VJ 15. Bekhatu eginaz dute dolore gehiago / Punimendu arrazoiki eman zaienaz baño. EZ Man I 121. Zeren nola gorputz guztiaz eta gorputzeko parte guztiez, osoki bekhatu egin baitzuen. Ax 590 (V 379). Halatan bekhatu egitean, kulpan eta hobenean, berdin izan zirenak, penan eta gaztiguan ere diren berdin. Ib. 592 (V 380). Zeruan Luziferrek berak bedere egin zuen bekhatu. Ib. 140 (V 92). Pagamendua izanen duenak, utzi behar du bekhatua, bekhatu ahal daidikeien denboran. Ib. 178 (V 119). Zerren bai negian pekatu grabemente pensamentuagaz, berbeagaz, obreagaz. Cap 20. Begiratzen ezpaituzte gaitzetik, bai bedere gutiago bekhatu egitera uzten eta hanbatez ifernua gutitzen. Hm 229 (V 110). Zertan bekhatu egin baitu gizonak, hartan punituren da garratzkienik. SP Imit I 24, 3. Ezkontzako legearen kontra bekhatu dagitenek ezpaitadukate hartaz konturik. SP Phil 257. Bizi baita bekhatu egiteko borondatian. Tt Arima 25. Zure aitziñean egin dut ene falta eta xoilki zure kontra bekhatu egiñ dut. 46. Nork eztü bekhatü egiten barur hoiek ez egina gatik? Bp I 110.
( s. XVIII.) Damu izan ote deban emakume arekin pekatu ez eginaz. OA 160. Adanek egiñ eban itxurik bekatu, / Aren da gure kulpak damu ditugu. Acto 29. Gizonak bekhatu egitean galdu du bere libertatea? CatLav 43. (V 29) Nork egiten du bekatu fedearen kontra? El 50. Pekatu egiteko okasio guztietatik. Iraz 63. Aitortzen natzaio Jainko aalguzikoari, [...], pekatu egin dedala geiegi, gogoz, hitzez ta egitez. CatBurg 46s. Enganio komun bat da oraiño bekhatu egiñ-ondoan sentitzen den beldurtasun eta truble hori, bertute bat dela uste izatea. He Gudu 51. bekhatü egin dit, Jauna. Mst III 52, 3. Zure begietan ta nere zeruko Aitaren kontra pekatu egin det. Cb Eg III 291. Emen ez da, Adanek bekatu egin ta galdu ginduen ezkero, nekerik bageko bizitzik. Mb IArg I 303. Nola izan dukezu bekhokia bekhatu egiteko Jaunaren begietan, [...], intres zikhin baten gatik? Lg I 272. Eta ondórean oráño ere bekátu egínes eman diógu motibo asarrátzeko dóble gure kontra. LE Ong 123r. Jakiteko ea non, noiz, nola eta zertan egin dugun bekhatu. Brtc 160.

( s. XIX.) Haur inozent bat baliz / Batheia ahal niro / Bekatü egin ezpalü / salba ahal niro. Xarlem 949. Neskatx anima, honra ta estimazio guzia mundurako galdu duanak bekatu eginda, bere maitatzallearen palsakeria ezagututa, [...]. Damu du bekatu egiña. Mg CC 169. Pekatu egiebanian gogortu, arantzatu ta lartu jakola lur berez bigun ta samurra zana. Mg PAb 149. Damu dot bekatu egiña; damu dot biotz guztitik zu iraindu izana. EL1 143. Emakumeari naikunde lizunez begiratzen dionak, bekatu egiten du bere biotzean. AA II 133. Ez othe haiz bada egundaino nihorentzat izan bekhatu egiteko bide ta okhasione, hire solasez, hire harrokeriez, hire arinkeriez? Dh 186. Seinoriak berak gura eukian pekatu egin Josegaz. fB Ic II 230. Egiten dau pekatu, Jaungoikua biar eztan moduban adoretan dabenak. Astar II 36. Jaun erretora barda / izan gutuzu tentaturik, / bekatu egitera / ezinago bortxaturik. AstLas 46. Nahiz bekhatu egin duen, bizkitartean ez ditu ukhatu Aita eta Semea eta Izpiritu Saindua. JesBih 462. Nahi balinbagira hil eta salbatü, / Arte huntan behar gira kunbertitü, / Bekhatü egiteko kostüma kitatü, / Leheneko eginetzaz nigarretan sarthü. Etch 652 (tbn. con alguna var., en Bordel 191). Ez zagoz munduan olgetako, jateko, jantziteko, atsedetako eta askozaz gitxijago pekatu egiteko. Ur MarIl 11. Zuen artean bekatu egin gaberik bada, arria bota bizaio. Lard 413. Ai legez zorigaixtoko orena zeinetan bekhatu egiten hasi bainintzan! Dv LEd 129. Nork bekatu egiten du mandamentu konen kontra? CatSal 43. (CatR 43 bekatu egiten, CatAe 42 bekatu eiten) Pekatu egin-ta galduak giñan / erremeiorik ezpazen, / konfesatuta barkatzen dira, / premiya degunak guazen. Xe 321. Pekatu egiteko lotsatu bear da eta ez konpesatzeko. Zab Gabon 73. Pekatu egin baño obeki degu ill. AB AmaE 401. Aingeruak zeruan pekatu egiñ zuen, Adanek paradisoan eta Judasek Jesukristoren eskolan. Arr May 36. Galdetzen zioten barkhamendu zeruari, lurrari, aingeruei eta bekhatu egiten ikusi zuten gauza guziei. Jnn SBi 76. O Maria, mündü huntako hungaitzen artian, othoi bekhatü egitetik begira gitzatzü. Ip Hil 123. Euren [protestanteen] arteko bat da: "sinistu egizu eta pekatu egizu" edo "sinisteak bakarrik santu egiten dabela". Itz Azald 47.

( s. XX.) Medisentziaz bekhatu egiten da, lagunaren hutsak beharrik gabe agertuz. CatJauf 82. Nik indutela bekatu, pensamentuz, itzez eta obraz. CatUlz 5. U, u, u, / egin badet pekatu, / ederki det pagatu, / artu ala txukatu. JanEd II 36. Nor nahirentzat herra daukanak egiten baitu bekatu. Ox 62. Nik agindu gustijak eztuataz bete, / Baña ortan pekatu egiten dok euk be. Enb 124. Adan formadu zanian / Lenengo lurrian / Pekatu egin eban / Paradisu [e]ternalian. Balad 193. Apaiza ari zan, pekatu egin / ta gorde oi dunarentzat: / neretzat jator itzegin arren, / nik ez itz aiek neretzat. Or Eus 122. Aita, pekatu egin dut zeruaren aurka ta zure aurrean; eztut gaurgero merezi zure seme deitzea. Ir YKBiz 301. Bainan dolu dut, baitakit egin dutala bekatu. Iratz 101. Behin Josepek ez baitzion onhartu harekin bekhatu egitea, gezurrez zikhindu zuen eta preso sar-arazi. Zerb IxtS 26. Jaun pastorea, ea aholku bat emango didazun Jaungoikoarekin baketzekotz, bekatu egin dut eta: nere emaztea hil dut. Mde Pr 74s. Ondo dagola derizkiot nik / multa sendoak kentzia, / Pekatu egiten dun guziak / bear du penitentzia. Basarri 171. Zeiñek egin zuen pekatu, berak ala bere gurasoek, au itsu jaio zedin? Vill Jaink 105. Zure buruarekin pekatu egiñaz, Jaungoikoak eman dizun biziaren iturria ondatzen dezu. MAtx Gazt 43. Burutikan gerade / ziaro ariñak, / da uste ez degula / pekatu egiñak. Uzt Sas 299.
(Bekaturik e., en oraciones negativas, condicionales o interrogativas). Cf. bekatu ez egin SP Phil 363, Xarlem 949, AA III 527, Añ EL2 12, CatJauf 22, pekatu ez egin OA 160, fB Ic II 230, JJMg BasEsc 59, Astar II 33, CatLlo 60, Osk Kurl 162.
Huná, sendatu aiz: gehiago bekhaturik eztagiala. "Ne peche plus désormais". Lç Io 5, 14 (He, LE, TB, Dv, EvS, Leon, IBk, IBe bek(h)aturik, Or, Ker pekaturik; Ol ogenik). Bekhaturik eztagien munduko bizitzean. EZ Man I 17. Agian aste batez edo biaz egoiten gara bekhaturik egin gabe; baiña urthe batez eta hamarrez bekhatutan. Ax 464 (V 301). Hartan bekhaturik egin baduzu, eska zakizko barkhamendu. SP Phil 116. Daukat proposito firmea ez geiago bekaturik egiteko, apartatzeko okasinoetatik zeu ofenditzekoetatik. CatAnz 1. Bekhaturik egin gabe bizitzeko. Gç 35. Gizonak arren eztü egin bekhatürik, Deebriak eragin derionaz geroz? Bp I 53. Bekhatua ezin maita baitezake eta ezin egin bekhaturik. CatLav 27 (V 21). Bihotzak bekhaturik eziñ egin baidezake. He Gudu 90. Sekulan bekaturik egin ezpalute bezain lasai bizitzea. Mb IArg I 247. Gurako gendukian ondo bizi ta pekaturik egin ez. Cb Eg II 55. Bekhatürik egin bazian bere khorpitzian galtho ziala pürga ledian arima. Egiat 177. Arimaren salbátzeas, ta por konsigiente ez bekaturik egiteas. LE Prog 106. Pekaturik egin edo konsentidu baga. Mg CO 123. Baña baldiñ zure deretxoa argitzeko, ta ongi agertzeko asko esan nai bazuen juramentu eragiteak, etzenduan bekaturik egiñ. AA III 555. Nola atrebi ninteke beraz bekhaturik egiterat nere Jainkoaren presentzian? Dh 204. Orregaz pekaturik egiñik badaukat? AB AmaE 260. Zerura joateko bi bide bakarrak daude; edo pekaturik ez egitea, edo ta penitenzia. Arr May 76. Etzuen niholaz-ere nahi nihork haren gatik bekhaturik egin zezan. Jnn SBi 40. Hitzemaiten dizüt bekhatürik haboro ez egitia. Ip Hil 121. Da artzia resoluzio firme bat ez berriz bekatuik iteko. CatUlz 42. O zoritxarreko pekatua! ai beiñere pekaturik egin ez banu! ArgiDL 34. Baina guk ezkenuen bekaturik egin. Arti MaldanB 208. Norbaiti pekaturik egiten erakutsi al diozu? MAtx Gazt 85.
v. tbn. Mat 216. Harb 312. Arg DevB 182. Tt Onsa 38. FPrS 33. Brtc 164. Mg CC 123. Añ EL1 124. CatB 66. JesBih 440. CatLuz 32. Jaur 117. Lard 414. Hb Egia 79. Dv LEd 106. CatS 13. CatJauf 44. LuzKant 107.
Pekaturik egin: Gco II 47. fB Ic II 237. JJMg BasEsc 30. Astar II 72. CatBus 47. Ur MarIl 5. Itz Azald 89. KIkG 74. Ir YKBiz 104. Gerrika 198. Albeniz 38.
b) (Con egin part. en función de adj.). "(Pecado de) comisión, bekatu egindeko, egina" Añ.
azpisarrera-16
BEKATU EGINDEKO. "(Pecado de) comisión, bekatu egindeko, egina" Añ.
azpisarrera-17
BEKATU EGINARAZI. Hacer pecar. v. BEKATU ERAGIN.
Bekhatu eginarazi balin badiote, eta hainitz eginarazi balin badiote, orduan egiten du egin-ahala, hekien lotsarazteko. Jnn SBi 95.
azpisarrera-18
BEKATU ERAGIN. Hacer pecar.
Segur bada bekhatu eraginen dioela hala egoiteaz. Harb 169. Luziferrek, Deabru buruzagiak eta kapitainak, emaiten du halaber zenbait Aingiru gaixto eta Deabru tentatzeko eta bekhatu eragiteko. Ax 557s (V 356). Jaungoikoak eman ziran naturalak eragin dit pekatu. OA 135. Nork eragin zioten [Adam eta Evari] bekhatua? CatLav 42. (V 29) Jangoikoaren begietan berebat da besteri ark bekatu eragitea edo egiteko bidetan hura ezarzea. Mb IArg I 144. Emengo onra, interes ta gusto, pekatu eragin didatenak zer dira? Cb Eg II 61. Aingeru gaizto oek dira deabruaren aingeruak edo demonioak, gizonai bekatu eragiten edo bekaturako tentatzen diardutenak. Ub 8s. Gorputzeko izatian lagundu beeben bere, kendu gura leuke arimakua, pekatu eragiñaz. CrIc 66. Ekin eutseen guztijak gizon ari, goitu edo benzidu eben, eragin eutsen pekatu, ta galduerazo grazija. Mg CO 116. Zerk pekatu eragin edo Jaungoikoaren legea ausi eragiten digu? Gco II 4. Orpoz orpo zerraikion emakume gaizto ura bekatu eragiteko, eta onen atzaparretan kapa utzirik iges egin zuan etxetik. AA III 486. Bere erregu eta palakuakiñ eragiñ zidan bekatu. Ib. 533. Piestati euneti iru juaten ez dira pekatu egin edo eragin bagarik. fB Olg 188. Jaungoikuaren gorroto andikua da, inori pekatu eragitia, nai pekatu egiteko bidia emotia. fB Ic I 91. Zeure aragijak pekatu eragin gura deutsunian. Ur MarIl 20. Onekin Israeltarrak, beren gaiztakeriari zegokion kastigua artu zuten; ez ordea, oiei bekatu eragin zieten Moab eta Madiantarrak. Lard 104. Eskandaluagaz, zein dan berba edo egikera guztia, osoro ona eta arteza ez dana, besteai pekatu eragiteko oña emoten deutsena. Itz Azald 101. Guzurraz erain arren pekatu oneri, / Beste batek burua ausikotzu zeuri. Enb 80.
azpisarrera-19
BEKATU-ERAGINGIN. Que induce a pecar.
Piestazaliak dira agiriko ta ezkutuko pekatu ginak ta pekatu eraginginak. fB Olg 206.
azpisarrera-20
BEKATU-ERAGINTZA. Inducción al pecado.
Otsegin ez jakinai esatia lagunen ta ugazaben pekatu-gintzak ta pekatu-eragintzak... fB Ic II 187.
azpisarrera-21
BEKATU ERAILE. Pecado mortal.
Begiratu egizu, jausi ete zarian iñoz pekatu illgilla, eralla edo mortalen baten. Ur MarIl 26. Erregutu Marijari bijotzez ta gogotik pekatu eralla edo mortalian dagozanak gaitik. Ib. 6. Kondenauen infernua da, pekatu eralla edo mortalean ilten diranak doazan lekua. Itz Azald 41.
azpisarrera-22
BEKATU ERAZO. Hacer pecar. v. BEKATU ERAGIN.
Eztot neure bizijan deseo loirik euki, ez inor galzeko bere, edo inori pekatu erazoteko intenzinoerik euki. Astar II 145. Entzun eztaijen, pekatu erazo al leijuen gauzarik. Ib. 96.
azpisarrera-23
BEKATU HERIOTSU. Pecado mortal.
Adimentua duenak eta sakramentu au bekatu eriotsuan edo mortalan artzen badu, bekatu egiten du? Legaz 38.
azpisarrera-24
BEKATU GAIXTO. "Bekhatu gaixtua (S-saug), le diable" Lh.
azpisarrera-25
BEKATU-GAUZA. Cosa pecaminosa.
Jangoikuak eragozten dabenian pekatu gauzaren bat, eragozten bere dau jartia pekatu egiteko peligru ezagutuban. Mg CO 127. Emeko atsegin zoroetan eta bekatu gauzeetan lasa emon da, etse au infernurako egiteko. EL2 76.
azpisarrera-26
BEKATU HILGARRI. Pecado mortal.
Gauza andijan badaukazu bide bagarik deungatzat, izango da pekatu andija, illgarrija edo mortala. fB Ic II 220. Alan kastigetan badau edozein pekatu illgarri edo mortal. fB Ic III 362. Pekatu illgarri edo mortal eta benial edo ez-illkorra zertan berezitzen diran erakusten. Aran SIgn 62. Eragozten da ernegua edo Jaungoikoaren eta bere santuen kontrako berba iraingarriak esatea; eta au da pekatu ilgarria edo mortala. Itz Azald 88. Arteztasunari uts egiten badeutso gauza andiyan, izango da pekatu andiya edo ilgarria, txikian bada, pekatu txikia edo arina. Ib. 89.
azpisarrera-27
BEKATU HILGILE. Pecado mortal.
Begiratu egizu, jausi ete zarian iñoz pekatu illgilla, eralla edo mortalen baten. Ur MarIl 26.
azpisarrera-28
BEKATU HILKOR. Pecado mortal.
Bereala konfesa zaite gaur, asmetan badozu zeure ariman bekatu ilkor, eriotzko edo mortalen bat. EL1 27. Mundu onetatik batere pekatu ilkor edo mortal gabe jun ziran. Ag Serm 246. Alan egiten ez badabe egiten dabe pekatu ilkor eta astuna. Itz Azald 13. Pekatu aundi edo ilkorra egin duenak beste biderik ez dauka: edo aitortza edo betiko ondamena. ArgiDL 23.
azpisarrera-29
BEKATU JATORRIZKO. v. JATORRIZKO BEKATU.
azpisarrera-30
BEKATU KAPITAL. Pecado capital. v. BEKATU BURUTAR. Cf. Añ: "Pecado capital: (c.) bekatuen burua, burukoia, sustraia, iturria; (AN) zaña".
Pekatu kapitalak dira zazpi. Bet 14. Zazpi pekatu kapitalak, zeñai deitzen zaizten pekatu mortalak, dirade oek. OA 98. Pekatu Kapitalak edo besteen sustraiak dira zazpi. Cb CatV 55. --Bekatü kapitalak bethi mortal direa? --Ez, batzütan mortal dira, eta batzütan benial. CatLan 112. Bat-banazka kurritu behar ditu Jainkoaren eta Elizaren manamenduak, zazpi bekhatu kapitalak. Brtc 54. Bekatu kapitalak, edo bertzeen iturburuak ta zañak dire zazpi. CatAN 56. Zergatik deitzen diegu pekatu kapitalak edo besten buruak eskuarkiro mortalak esaten zaien zazpi pekatu oei? Gco II 21. Oen ondoren erakusten digu dotrinak [...], zer dan bekatua, bekatu kapitalak, oen kontrako birtuteak eta beste zenbait gauza egoki. AA III 404. Sustrai onetati bertati sortuten dira, arako zazpi pekatu Kapitalak esaten deutseezun gurari galdubak. fB Ic II 263. --Nondik examinatzen da Kontzientzia? --Jainkoaren Legeko hamar Manamenduetarik, [...], bekatu kapitaletarik, eta bat bederak bere estatuko obligazionetarik. CatLuz 32. Pekatu kapital edo burutarrak dira zazpi onek. CatBus 33. --Zeren gainean behar da etsaminatu? --Jainkoaren eta Elizaren Manamenduen, zazpi Bekhatu Kapitalen eta bere estatuko eginbiden gainean. CatJauf 119. Berortantxe jarriko dittugu pekatuaz edo gaiztakeria eta gaiztakeri buruaz edo pekatu kapitalaz esatekoak. Inza Azalp 22. Kolera, bekatu kapitala, bertze hainitz bekatuen ithurburua. Larz Senper 16.
v. tbn. CatB 76. CatAe 60. CatSal 61. CatR 61. CatS 8. Pekatu kapital: CatLlo 78.
azpisarrera-31
BEKATU-LAGUN. Compañero de pecado. Cf. supra bekatuan lagun izan danarekin (AA I 561).
Agintzen dizut zere okasioa kendu bear dezula, ta bota zere etxetik mirabe bekatu laguna. Mg CC 149. Emakume ezkondu bekatu loian erorten dana gizaseme batekin, illa izan didilla, baita bekatu laguna ere. Ib. 152. Ikusiko ditubez pekatu laguntzat artu zituben txakur, ardi, bei edo beste ganaduben itxurak. Mg CO 208. Ez da baña iños izentau biar konfesinuan pekatu laguna. Ib. 169. Esan bere bear deutsazu, ea zeure etse barruan edo zeure agindura badaukazu bekatu-laguna. EL2 148. Betsabee bere lengo bekatu-lagun, eta orain egiazko emazteagandik, lau seme izan zituen. Lard. 194.
azpisarrera-32
BEKATU LARRI (Añ, H (-kh-)). Pecado grave, mortal. "Pecado mortal" Añ. v. BEKATU HERIOZKO.
Halaber Iainko puxantak tratatzen du arima / Bekhatu larririk gabe mundutik illkhi dena. EZ Man I 120. Bekatu larri-andia da gezurra, andia bada gezurretik norbaiti etortzen zaion kaltea. Mb IArg I 263. Bekatu txiki oek dituela, Jainkoaren grazian iltzen diranak, eta bekatu larri andien zor guzia pagatu gabe daudenak, [...] eramaten due, illez geroz, Purgatorioko pena deritzen neke-pen bat. Ub 211. Uste due, obrazko pekatu larririk edo lodirik egiten ez duenean, pekaturik ez daukeela. Gco I 432. Da pekatu beniala, berez gauza larria edo pisua izan arren, kulpa andi bage uste bazuen, pekatu ariña zala, eta ez mortala edo larria. Gco II 13. Ezkonduak, bekatu larri edo mortalaren azpian beartuak daude, beren aldetik alegiña egitera aitu edo itzali ez dediñ ongi nai eta amorio au. AA I 576. Gezurraren gañean egiten badu [juramentu] gutxienez egingo ditu bi bekatu larri. AA II 29. Debozioneari aphur bat ematen zaizkon jendeak beiratzen ohi dire bekhatu larrienetarik, burhoetarik, haserrego handietarik. Dh 65. Pekatu larri edo illkorrean zeudenentzat eta purgategiko animentzat erregutzeko iru aldiz egunean eskilla edo kanpaiak jo zitezela. 'Por los que estaban en pecado mortal' . Aran SIgn 82. Bekatu larrian eginikako egintza onak ez baitire onkaitariak, ez ere askiemalleak, baizik erdiestaleak bakarrik. Legaz 35. --Bekatu arina edo beniala zer gauza da? --Bekatu larrirako prestamena. Ib. 43. Begira ondo, oraingotz pekatu larri edo mortalen bat egiñ ote dezun. Arr May 35. Pekatu larriren bat / badegu guardatzen. Auspoa 97, 90. Pekatu larri edo ilkorran il ezkero, eziñ zeruratu liteke iñor. ArgiDL 11. Irigarai kristau onegia zen horlako bekatu larri bat egiteko. Mde Pr 177. Ene ume! pekatu larria egin dezue, gaur bijili-eguna dek eta. And AUzta 51. Gai ontan edozein aragizko atsegin artzea, oso jakiñez izan ezkero, pekatu larria dala ez aztu. MAtx Gazt 86. Egia esan, ez da oso erraza irakurtzen [Ulibarriren liburua] eta ez dut uste bekatu larria denik inorentzat hori ez irakurria izatea. MEIG IV 56.
azpisarrera-33
BEKATU MORTAL (T-L s.v. mortel, DBPT). Pecado mortal; (fig.) falta, error grave. v. B. HANDI, B. ASTUN, B. LARRI.
tradizioa
Tr. Apenas se encuentran ejs. del s. XX.

Bekhatu mortal buruzagiak dira zazpi. Mat 26. Bekatu mortaleak dirade zazpi. Ber Doc 90v. Pekatu mortalean egon arren. VJ 15. Hauk gustiak, Kristau falsoak ohi ditu obratzen / Noiz ere baita, bekhatu mortalean erortzen. EZ Man I 3. O zenbat bekhatu mortal gazte erhoek egiten duten! Harb 177. Zordun dela dakienak eta iustiziaz kondena dezaken arteiño pagatu nahi eztuenak, bekhatu mortal egiten du. Ax 244 (V 163). Zeure gogoan atsegin hartzen egoiten zara, eta hala egonez bekhatu mortal handitan erortzen zara. Ib. 368 (V 242). Nahiago zinituket ene begien aitzinean hillik ikusi, ezen ez bekhatu mortal batez kutsaturik. SP Phil 402. Lehen hil eziez bekhatu mortal bat Iinkoaren kontra kometi. Tt Arima 54. --Zonbat dira bekhatü mortal gehienak? --Zazpi: ürgüillia, abarizia, aragizko bekhatia, bekaizteria, gormandiza, khexüeria, herrabia. Bp I 54. Konfesadu bekatu mortal guztiak. (Nicolás de Zubia). ConTAV 5.2.11, 153.
( s. XVIII.) Nagoana ere pekatu mortalean. OA 20. Anitzek egiten tustela bekatu mortaleak eta andiak ez ongi egiteas Jaun Goikoaren zor geben paguak. SermAN 4v. Zer da pekatu eriozkoa, edo pekatu mortala? CatBurg 35. Nahiago zintuzket, ene haur maitea, ikhusi hilltzen ene begien aitzinean, ezen ez bekhatu mortal baten egiten. He Phil 406. Pekatu mortal batek Adan gure Aita bere ondorengo graziakin Paraisutik bota zuen. Cb Eg II 170. Sinhetsten nuen bazela ifernu bat, bekhatu mortal bakhar bat aski zela harat kondemnatua izatekotzat. Lg II 191. Itz desonesto bát tentagárria dá bekátu mortale bát sekula pagatu ezin daikéna áski inférnuan. LE Prog 112. Pratika horiek batek ere eztüie obligatzen bekhatü mortalen ez benialen phenaren pian. Mercy 33. Badakit hainitz bekhatu benialek ez dezaketela egin bekhatu mortal bat. Brtc 109. Bekatu mortala edo eriozkoa da Jainkoaren grazia galerazitzen duana ta betiko eriotza darraikana. Ub 152. Bekatu mortal bakar bat / Aski bada galtzeko, / Milaka ein tuztenentzat / Zer pena ote dago? Monho 124.

( s. XIX.) Osoro bekatu mortal jakinak, dudakoak ta begitanduak Konfesoreari agertzea. Mg CC 162. Zeinbatek daukez pekatu benial edo arintzat pekatu mortal edo astunak dirianak? Mg CO 145. Onetarako aurkitu bear zara bekatu mortal edo eriozko baga. EL1 119. Ikusten ezpada ere begiakin, egiaz illik dago Zerurako, eta orregatik deritza pekatu mortala. Gco II 8. Memoriaz jakiteaz gañera, beartuak eta obligatuak gaude bekatu mortalaren azpian Kredoko artikuluen substanzia bederik aditzera. AA III 588. Bekhatu benialak errexki egiten dituena segurki bezala bekhatu mortalean eroriko dela. Dh 65. Piesta zalen arimak milla pekatu mortal entzun, esan, ikusi, pensau, naitu, egin ta eragin ditubee dantza ta piesta orreetan. fB Olg 182. Soldau bat jausi zan pekatu mortal baten. JJMg BasEsc 54. Zure bekhatiez aisaki orhitzeko gogoman ezazü [...], honkiten zirenez zazpi bekhatu mortal gehienetzaz. UskLiB 86. Orhitüren nüzü orano bekhatü murtal bakoitz bat aski dela hara erorteko. Ib. 70. Andria: gorde ta zaindu nagizu jausi ez naitian pekatu mortalian. Ur MarIl 29. Bekhatu mortal bakhotxak berritan gurutzefikatzen zintuela. Dv LEd 266. Debekatua zaiote xehatzea zertan datzan bekhatu mortala eta zertan beniala. Laph 97. Ifernia da lekhü bat nun debriak eta bekhatü murtalian hil diren gizunak beitaude. CatS 36. Iltzen badira bekatu mortalan edo eriotzkorran, ifernura. Legaz 55. Animaren salbazioa urreaz irabazten ezta, nork bere buruari uko egiñaz irabazten da, pekatu mortal bakar bategatik galtzen dan bezela. Arr May 21. Hek ezagutzen ez zituzten bekhatu mortalak. Elsb Fram 177.

( s. XX.) Bekhatu mortala da Jainkoaren legeari desobeditzea gauza handian. CatJauf 89. --Zer da agozko konfesioa? --Da erraitia bere bekatu mortal guziak konfesoriari. CatUlz 42. Emazte handi, sekail, petrail bat, bekatu mortala bezain itsusia. Lf Murtuts 19. Kristal bat austea da / pekatu mortala, / ez pentsatu brigada / aaztuko dala. Insausti 58. Len neska bat etzegoan ikutzerik; eta musu bat ematea pekatu mortala. Albeniz 25. Badirudi bekatu mortalean daudela (gaudela?). soin-ek eta gorputz-ek adiera berbera ez dutela esan duten guztiak. MEIG VII 88.

v. tbn. CatAnz 6. CatUt 67. Egiat 200. CatLan 111. CatLuz 33. Pekatu mortal: Urqz 16. Zuzaeta 67. Astar II 90. Ag Serm 183.
azpisarrera-34
BEKATU OHITUAR (pekatu oituar Lar). "Pecado habitual" Lar.
azpisarrera-35
BEKATU OMISIOKO. v. OMISIOKO BEKATU.
azpisarrera-36
BEKATU ORIJINAL. Pecado original. v. JATORRIZKO BEKATU.
tradizioa
Tr. Apenas se usa en el s. XX.

Bekhatu orijinala da gure naturaren arrazazko korrupzione gaixto bat. Lç ABC I 5v. Nothadura hura deitzen da bekatu orijinala, erran nahi da, ethorkizkoa edo ithurburutik heldu dena. Mat 162. Ez bekatu orijinalerik, ez mortalerik, ez benialerik baterere. Ber Doc 137v. Zeure amaren sabelean bekhatu orijinalik gabe Iainkoaren garaziaz konzebitua zarena. Harb 54. Bautismoak sein bateatzakeai bekatu orijinala, eta andi eginda bateatzen diranai artean egin zituen bekatuak ta bekatu orijinala [parkatzen ditu]. CatAnz 6. [Bathaioak] khentzen daroku bekhatu orijinala, baita aktuala ere, baldiñ baginduen batere. Gç 215. Hura [Maria] xahü izan dela grazia berhezi batez, diot thaka eta bekhatü orijinala gabe. Bp II 91. Pekatu orijinala kentzeko. OA 64. Gizona, bizi deno, ezta erras tentazionetarik solt izanen; zeren eta bekhatü orijinalaren khozian sorthü girenen gañen, gihaureki kharreiatzen beitügü tentazionen üthürbüria. Mst I 13, 3. Pekatu orijinala edo jatorrizkoa eta beste edozeñ bateaetan danagan aurkietan dana kentzeko. Cb CatV 49s. Maria bere izatearen lehen mementetik begiratua izatu da bekatu oriyinaletik. Mih 4. Gizon guziak ill ziran, Adanen Sagar-jate gaiztotik zetorkien bekatu orijinal edo jatorrizkoaren bidez. Ub 193. Jainkoa zen bakharrik gai bekhatu orijinalaren notha beltzetik zure garbitzeko. Brtc 84. Jatorrizko pekatutik edo pekatu orijinaletik, sustrai pozoatu batetik bezela datorkigu guzioi gere aragiaren edo gorputzaren erabageko griña zikin ori. Gco II 39. Jakiñ bear du lenbizia bataioko sakramentua ipiñi zuala Jesu-Kristok bekatu orijinal edo jatorrizkoa [...] barkatzeko edo kentzeko. AA III 589. Parkatu jakun sakramentu onen indarrez pekatu orijinal edo jatorrizkua. JJMg BasEsc 47. Jaijo zare pekatu orijinal baga? Astar II 140. Hari bakharrik emana izan zaion pribilioaz, Jainkoak begiratu du bekhatu orixinaletik. MarIl 83s. Estaliak ginen krimez, zeinak eratxiki baititugu bekhatu orixinalari, zeinaz jadanik oro kriminelak eginak baikinen. Jaur 147. Ordu hetan bazen, Nazareteko hiri ttikian, birjina gazte bat, kontzebitua izatu zena bekhatu orisinalik gabe. Jnn SBi 9. Sant Anbrosik erraiten dü Mariak eztiala ükhen ez bekhatü orijinalaren ez bekhatü aktüalaren nokürik. Ip Hil 16. Etzinen khozatürik / Bekhatü orijinalaz. UNLilia 19. --Zonbat bekhatu suerte dire? --Badire bi suerte: bekhatu orisinala eta bekhatu aktuala. CatJauf 40. --Bataioko sakramentue, zertako da? --Kentzeko bekatu orijinala, eta bertze edozeiñ bekatu arkitzen bada bataietzen den arren baiten. CatUlz 38. Mozkortutzia esanaz dala / pekatu orijiñala. MendaroTx 204. --Gure liburuek erakusten daukute ttipitik baino urrunago danik heldu direla askotan gure ezinbertzeak. --Bekhatu orisinaletik? Lf Murtuts 39.
v. tbn. Bek(h)atu o.: Hm 208. CatUt 66. CatLan 74. Añ CatAN 46. CatB 55. CatLuz 22. CatAe 54. CatSal 55. CatR 55. CatS 8. BOEl 336. Pekatu o.: Zuzaeta 82.
azpisarrera-37
BEKATUPE (En casos locales de decl. sing.). Estado de pecado.
Onets biotzetik bekatu petik atera zaitzan. Lar STomas 2. Jesusek esan nai duena da Salbatzallea ta hau da Jangoiko-gizonaren egiteko guzia: bekatu petik gu atera ta bere zerura zuzen-eraztea. Mb IArg I 150. Aterako zituala gizon-emakume guziak bekatu-petik eta infernuko etsaiaren atzaparretatik. Ub 24. Mundu huntan bekhatupean eta sakrileio pean bizi izan ondoan joan beharko haizela, hain izigarriki laidoztatu [...] dukeian Jesu-Kristo haren aitzinerat. Dh 222s. Naiz dozu egon pekatupian? Astar II 224. Ze aleginak eztituz egiten ainbat lasterren urten daigun pekatupetik? Ib. 285. Zure bizi guzian bekhatu-pean egotu zare, eta zer egiten duzu? Dv LEd 129. Tanboliñ-txistu alai gozoan / lenago ziran jolasten, / gaur eguneko dantza loturik / ez eben ontzat artutzen; / ondiño geiau: pekatu-pean / jolas au eben zigortzen. BEnb NereA 229.
azpisarrera-38
BEKATURIK BEKATU. De pecado en pecado, pecando continuamente.
Zer ateratzen dezu bekaturik bekatu zabiltzala? Mg CC 180 (CO 271 pekaturik pekatu). Pekaturikan pekatu gabiltz / egonagatik eleizan. Auspoa 39, 40.
azpisarrera-39
BEKATUTAN. v. BEKATUAN.
azpisarrera-40
BEKATU TXIKI. Pecado venial.
Iraatzi egijezu pekatu arin ta txikijai, pekatu andiren bat, parkatua bat, baña bere zorra pagau bagia. Ur MarIl 94. Arteztasunari uts egiten badeutso gauza andiyan, izango da pekatu andiya edo ilgarria, txikian bada, pekatu txikia edo arina. Itz Azald 89. Orrela, zazpi urtetik zortzira nintzala egin nuan Jauna artzea. Artean pekatu txikiren bat egin bazenduan ere, barkatuta zegoala esaten zuten. Albeniz 21.
azpisarrera-41
BEKATU XUME. Pecado venial.
Bekhatu xumeez edo benialez kasurik egiten ez duena baratxe-baratxe mortaletan eroriko da. Brtc 109. Askotan bekhatua ezjeustzat eta bekhatu handiak xumetzat dauzkagu. Dh 133.
azpisarrera-42
BEKATUZKO. Pecaminoso. "Bekhatuzko, qui est de péché. Bekhatuzko bilduma nakhaizgarri bat (Jaur), un amas repoussant de péchés" Dv.
Bekhatuzko amoria bethi date traidore. E 87. Hautatzenago zuela Iainkoaren populuarekin aflijitu izatera, ezen ez denbora guti batetakotz bekhatuzko atseginén ukhaitera. Lç He 11, 25 (He, TB, IBk, IBe bek(h)atuaren, Dv, Ol ogen-). Alabañan ez emenda bekhatuzko bizia. EZ Man I 86. Sakramendua da hura Penitenziazkoa, / Zeñetan xahutzen baita notha bekhatuzkoa. EZ Man II 72. Bekhatuak, eta bekhatuzko obrak, baititugu geure geureak eta gerok eginak. Ib. 112 (V 74).
( s. XVIII.) Eta hauk dire, bekhatuzko gure usantza gaxtoen efetuak, edo Satanen asmuak eta linbuzteriak. He Gudu 114. Zenbat bekatu eragiten dituen edo zenaterako bidea ematen duen, anbat bekatuzko puñalka ematen diozka bere anima gaisoari. Mb IArg I 144. Anima kulpaz loitu itsusian deabruak bere atseden gabeko gorroto bizia dauka, eta aren zai, edo ondoren pekatuzko kateakin lotuaz, bere esklaba billau ori gordetzen, ta seguratzen beti dabill. Cb Eg II 168. Ez balin baditugu utzten lekhu, etxe, lagun eta bekhatuzko bertze bide guziak. Lg I 273. Eta Jaunaren graziaren mirakuillu bat behar zela haren bekhatuzko gathe lodien hauts-arazteko. Ib. 188. Bekhatuzko okasionean jartzen direnek. Brtc 56. Dostetek, atseginek, eta maiz bekhatuzkoek okupatu dute ene bizia. Ib. 81. Gure egiñ-ahalak bekatuzko zor guzia pagatzeko diña ez diranean. Ub 212.

( s. XIX.) Egiteko eskuka bekatuzkoak edo beren buruakin, edo besteekin. Mg CC 114. Egiten du bekatuzko konfesioa. Ib. 116. Kale edo etxe aetan badagoz tentatzalle gaistuak, edo lengo adiskide pekatuzkuak. Mg CO 121. Itxi egizuz bekatuzko bideak, okasiño, ta adiskidetasunak. LoraS 30. Bekhatuzko estatuan erori dela Jainko biziaren eskuetarat. Dh 138. Ezpazare urruntzen bekhatuzko bide ta parada hetarik. Ib. 209. Nai dozu, Jaungoikua etorri dakizun dantza zale bakotxari esatera, dantza orreek pekatuzkuak diriala, ta ez juateko? fB Olg 151. Beste ainbeste jazoten da kristinaubeen arteko ekandu pekatuzko, ta oitura galdu askogaz. Ib. 135. Eureen erriko dantza naastubak, eta pekatuzkuak guztiz kendutia. Ib. 153. Pekatuzko ta pekaturako adiskidetasunak, ta alkar artutiak galdutia gauza ona da. fB Ic II 207. Emon daikijozu zeure gorputzari laztasun ta nekegarriren bat, len emon deutsazuzan pekatuzko atsegiñen ordez. Ur MarIl 23. Itxi gogoko, ta zale dan olgantzaren bat, pekatuzkua ez izan arren. Ib. 5. Irakasten zinerotan nola nik-ere kofesioaz buluzarazi behar dudan nere bihotza bere bekhatuzko azaletik. Dv LEd 9. Altxa nadien bekhatuzko ohe hunetarik. Ib. 101. Distiatu du berthutez, bekhatuzko gauean. Hb Egia 79. Ez othe ziren bekhatuzko lokharri guziak hautsi behar? Ib. 68. Bekhatutik eta bekhatuzko bidetarik urrun. Laph 153. Jinkuaren beraren aitzinian egiten eztiren bekhatuzko obra hetarik. CatS VIIIs. Europaren parterik galantenean biotzak pekatuzko lo-zorrotik suspertu ta esnaatu. Aran SIgn 98. Pekatari askoren biotzeko pekatuzko illuntasunak desegin zituana. Bv AsL 90. Igaroko nere bizia pekatuzko kate luze bat izan da. Ib. 22. Nahi balinbadiozute ihesi egin bekhatuzko okasionei. Jnn SBi 59.

( s. XX.) Egiazko gogoa denean bekhatuzko okasionetarik urruntzeko eta zer nahiren pairatzeko, berriz bekhatuan erori baino lehen. CatJauf 121. Bere pekatuzko bizibidea dala-ta, gizartetik uxatua izan dadin aldarri eginen dute. Etxde JJ 213. Au ez litzake izugarri, nonai zabaldurik dagon bekatuzko izurri lazgarri au giza-saldoetan egunoro damurik ikus ez ba geneza. Or Aitork 230. Irakurgai, izketaldi, zinema lizunak edo pekatuzko tratabideak esnatu diotela. MAtx Gazt 26. Pekatuzko zurrunbilloan / itotzen nauk jolas ta parre. NEtx LBB 248. Inozent izan arren --ai hori latima!-- / bekatuzko kutsuan daukagu arima. Xa Odol 346. Gales-ko ez-konformistek ez dituzte ontzat hartzen edari hordigarriak eta bekatuzko lanbidetzat daukate tabernaritza. MIH 185. Ikusi berria nuen "Psychosis", beti gogoko izan dudan Hitchcock-ek bere pekatuzko bizian egin duen pekaturik larrienetakoa. MEIG I 199.

v. tbn. JesBih 454. Aran SIgn 99. Arb Igand 5. Ip Hil 207.
azpisarrera-43
BERBAZKO BEKATU. Pecado de palabra.
Egin dituzen pekatuek mandamientuetati, pensamientuzkoak, berbazkoak eta obrazkoak. VJ 10. Konfesino garbi ta osuak eskatuten dau ez naastetia pekatubak; biar dira agertu pensamentuzkuak pensamentuzkuak legez; berbazkuak, deseozkuak, tokamentu, ta obrazkuak, bakotxa okertu baga. Mg CO 171. Berbazko edo obrazko pekatubetan jausteko, badauka gizonak zek atzeratu dagijan. Astar II 141. --Zeinbat eratakoa izan leiteke pekatu norberarena? --Gogozkoa, berbazkoa eta egitezkoa. Itz Azald 135.
azpisarrera-44
HERIOZKO BEKATU, BEKATU HERIOZKO (Lar, H (bekhatu h.); p. eriozko Lar). "Pecado mortal" Lar.
Heriozko bekhatuan baldin bada partitu, / Oiñhazeen sofritzera behar du abiatu. EZ Man I 59. Zer da pekatu eriozkoa edo pekatu mortala? CatBurg 35. Bekatu mortala edo eriozkoa da Jainkoaren grazia galerazitzen duana ta betiko eriotza darraikana. Ub 52. Bereala konfesa zaite gaur, asmetan badozu zeure ariman bekatu ilkor, eriotzko edo mortalen bat. EL1 27. Onetarako aurkitu bear zara bekatu mortal edo eriozko baga. Ib. 119. Eskeñiten deutsut ill-aginian, bekatu eriotzkoan, kondenetako zorian, gaisorik ta estueraren baten dagozanagaitik. Ib. 91. --Zer pekatu dira oriek? --Mortalak edo eriozkoak, baita benialak ere. CatG 40.
azpisarrera-45
ETORKIKO BEKATU, ETORKIZKO BEKATU. Pecado original. "Bekhatu ethorkikoa [...] péché original" H.
Cf. Mb IArg I 272: Zeren bakoitzak bekatu etorki-orijinala kenduagatik, kenzen ez duen gaitzerako bere griña.
Adamek bekatu egin zuenean likistu eta nothatu baitzuen bere ethorkia eta naturaleza, [...] nothadura hura deitzen da bekatu orijinala, erran nahi da, ethorkizkoa edo ithurburutik heldu dena. Mat 162. Zer bilkuia handi eta ederra sinhesten dituena Trinitatea, bekhatu ethorkizkoa, zerua, ifernua, [...], eta egiten duena sinhestearen arabera! Hb Egia 101.
azpisarrera-46
EZ EGINEKO BEKATU, BEKATU EZ EGINEKO. Pecado de omisión.
Ez konturik arimiari artubaz ez egiñeko edo omisiñoeko pekatuben ganian. Mg CO 24. Zer da pekatu omisinoeko edo ez egiñekua? Mg CO 24.
azpisarrera-47
GOGOZKO BEKATU. Pecado de pensamiento.
Gogozko pekatu izateko [...] ezta biar gomutan edo buruban darabilen leezko loikerijarik egiteko gurari edo deseorik eukitia. Astar II 135.
azpisarrera-48
HITZEZKO BEKATU. Pecado de palabra.
Konfesio garbiak ta osoak eskatzen du ez nastatzea bekatuak; bear dira agertu pensamentuzkoak pensamentuzkoak bezela, itzezkoak, deseozkoak, tokamentuak, ta obrazkoak bakoitza okertu gabe. Mg CC 119. Beste pekatu batzuek dira hitzezkoak bakarrik: nola juramentuak, batezere gezurrezkoak; blasfemiak, birau edo maldizioak; hitz loiak. Gco II 2.
azpisarrera-49
JATORRIZKO BEKATU, BEKATU JATORRIZKO (H (V, G); pekatu j. Lar). Pecado original.
--Zertako da ifinia bateoko sakramentua edo ezkutapea? --Kentzeko pekatu jatorrizkoa eta beste edozein bateatzen dan argan arkitzen dana. CatBurg 34s. --Pekatu orijinala edo jatorrizkoa eta beste edozeñ bateaetan danagan aurkietan dana kentzeko. Cb CatV 49s. [Aur jaio-berriak] du bekatu jatorrizkoa edo bekatu orijinala. Ub 195. Gizon guziak ill ziran, Adanen Sagar-jate gaiztotik zetorkien bekatu orijinal edo jatorrizkoaren bidez. Ib. 193. Zer gauza da bekatu orijinala edo jatorrizko bekatua? Ib. 153. --Zer da bekatu orijinala edo jatorrizkoa? --Guziok sortzetik dakarguna. CatAN 46. Pekatu jatorrizko edo orijinal artatik etorri da gure itxumena, gaitzerako griña fortitza eta onerako pisutasuna, nagitasuna eta atzerapena. Gco I 417. Jatorrizko pekatutik edo pekatu orijinaletik, sustrai pozoatu batetik bezela datorkigu guzioi gere aragiaren edo gorputzaren erabageko griña zikin ori. Gco II 39. Geratu ziran Zeruko ateak, bekatu jatorrizko onekin itxiak, Adanentzat ta onen ondorengo guztientzat. AA III 269. Jakiñ bear du lenbizia bataioko sakramentua ipiñi zuala Jesu-Kristok bekatu orijinal edo jatorrizkoa [...] barkatzeko edo kentzeko. Ib. 589. Parkatu jakun sakramentu onen indarrez pekatu orijinal edo jatorrizkua. JJMg BasEsc 47. Zirkunzisio onek, orain bataioak bekatu jatorrizko edo orijinala barkatzeko duen indarra zuen. Lard 18. --Zertarako ibenia edo paratua izan zen bataioko sakramentua? --Bekatu jatorrizkoa edo orijinala kentzeko. Legaz 38. Emendik konturatu bedi irakurlia zeñ zarra dan gure Ordenan San Franziskoren semien jaiera Mariaren sortze jatorrizko pekatuaren kutsu gabiaren alderako. Bv AsL 201. Gizona eri dago pekatu jatorrizkotik. Ag Serm 208. --Nor da gure Andra Maria Dontzellea? --Da Andra bat jatorrizko pekatua baga sortua. Itz Azald 71. Ni naiz Birjiña, jatorrizko pekatuaren kutsurik gabe sortua. Goñi 63. Jaunaren agindu aundi zorrotz bat autsi zuten ta beren ume guztiak ondasun aiek gabe jaio bear nai ta nai-ez, au da, jatorrizko pekatuan. Inza Azalp 47. Onaren jabe izateko emana zaigun naimen-indar au, txarkeriaren jabe egin oi zaigu. Jatorrizko pekatuaren ondorenak dituzu. MAtx Gazt 87.
azpisarrera-50
OBRAZKO BEKATU. Pecado de obra.
Egin dituzen pekatuek [...], pensamientuzkoak, berbazkoak eta obrazkoak. VJ 10. Aragizko pekatu obrazkotati datorren aidetasuna. Oe 150. Deseoti [dator] obrazko pekatuba. Zuzaeta 148. Uste due, obrazko pekatu larririk, edo lodirik egiten ez duenean, pekaturik ez daukeela. Gco I 432. Beste batzuek dira lasaiegiak edo obrazko bekatuak baizik ezertan artzen ez dituenak. AA II 141. Gaistoeneko puntuan, desoneski berba egin ta begiratzea gaiti, aurrerago igaroten ezpada, ez da obrazko pekaturik. GGero 279. Egiten ezpadabee obrazko pekaturik. JJMg BasEsc 121. Berbazko, edo obrazko pekatubetan jausteko, badauka gizonak zek atzeratu dagijan. Astar II 141.
azpisarrera-51
OHITURAZKO BEKATU, BEKATU OHITURAZKO. (bekhatu o. H). "Péché d'habitude" H.
Eta oiturazko pekatua, argaltasunekoa da edo maliziazkoa da? Gco II 5.
Orduan oiturazko pekatua da maliziazkoa, gaiztakerizkoa, kulpadunagoa, zerren borondatea argana etziñago eta makurtuago dagoan. Ib. 5.
azpisarrera-52
OMISIOKO BEKATU, OMISIOZKO BEKATU, BEKATU OMISIOKO. Pecado de omisión.
Omisiño edo ez eginiko pekatuba. Mg CO 24. Omisinoeko pekatuba. Ib. 24. Zer da pekatu omisinoeko edo ez egiñekua? Ib. 24. Pekatu asko dira utsegiñezkoak edo omisiozkoak. Gco II 4.
azpisarrera-53
PENTSAMENTUZKO BEKATU. Pecado de pensamiento.
Pensamenduzko bekhatuak dira kofesatzeko gaitzenak. Harb 157. Egin dituzen pekatuek [...], pensamientuzkoak, berbazkoak eta obrazkoak. VJ 10. Konfesino garbi ta osuak eskatuten dau ez naastetia pekatubak; biar dira agertu pensamentuzkuak pensamentuzkuak legez. Mg CO 170. Pensamentuzko pekatuen gañean itzegitean. Aran SIgn 62.
azpisarrera-54
SORTZEKO BEKATU, SORTZAROKO BEKATU, SORTZAROZKO BEKATU, BEKATU SORTZEKO, BEKATU SORTZEKIKAKO ( bekhatu s. H). Pecado original.
Haurtxo iaio berriari bekhatu sortzekoa / arren xahu diozozu Adamenikakoa. EZ Man II 67. Sorzarozko bekhatiagatik, lüzaz gurekin arima ehortzirik bezala dago khorpitzian. Ip Hil 33. Begiratürik izan dela xahü sorzaroko bekhatiaren thonatik. Ib. 208.
bekatu
<< 1 bekai 0 / 0 bekatxo >>
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper