Orotariko Euskal Hiztegia

OEH - Bilaketa

987 emaitza u bilaketarentzat

Sarrera buruan (21)


Sarrera osoan (494)

Emaitza kopurua 500 elementura mugatua
Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
behetar.
sense-1
1. (V-ger-gip), pettar (S), betar (V, G; A DBols), petar (R). Ref.: A (betar, petar); Iz ArOñ (beetarrak), UrrAnz (béetarrak); Berriat Bermeo 389; Lrq /pet'ár/; Lh (pettar).
Habitante de las tierras bajas. "Natural de abajo" A. " Petar, pettar, natural de abajo, habitant de la Basse-Soule. Son así llamados los Suletinos de junto a Mauleón, a diferencia de los de Tardets arriba, que tienen por distintivo el nombre de basaburutar " Ib. "Ribereño, natural de la tierra baja" A DBols. "Los de hacia la costa" Iz ArOñ. " Béetarrak, erriberakuak: los de la costa" Iz UrrAnz. "Hab. de Basse-Soule. Pe + suf. tar, litt. habitant de la plaine" Lrq. "Habitant des régions basses du pays" Lh. v. beheretar.
Beian betarrak, goitarrak goietan, bakoitza bere tokian. Ag AL 15. Ango betarren poza! Ango menditarren buruz beratzea! Ezale 1897, 194b. Amezketarrok San Bartolome bakarrik utzi zuten [Aralar-buruan] [...]. Mordo bat egun ta beste ainbeste igarotakoan, nola bizi ote da gure San Bartolome? galdetzen zuten beetarrak. A Ardi 130. Jendia franko inguratu da / kanpotar eta erriko, / [...] gutxinekoz berrogei milla / betar eta goierriko. EusJok II 88. (se refiere, tanto este ej. como los dos siguientes, a los naturales del Beterri guipuzcoano) Betarrak joku irabazita / dagoala uste zuten oso, / beste batean polikiago / jokauko dute akaso. EusJok 60. Amabost aldiz ondo jaso du, / amaseigarrena igasi, / momentu artan betar geienak / triste ziraden ikusi. Ib. 61. Betarrak, baña, laster zikintzen / dabe [edurraren] janzki garbi ori; / goitarrak, barriz, zuri ederrez / bakanderaren iduri. Enb 107. Guk "o" letra geiago ibiltzen degu beetarrak baiño, auek "u" ibiltzen duten lekuan. Insausti 14.
azpiadiera-1.1
"Guretzako, Bermeo da kostaldearen erdiunea. Bermeotik lesterantz bizi direan arraintzaleak goitarrak dira: Lekeitiarrak, Motrikuarrak, Getariarrak eta abar. Oesterantz bizi direanak barriz, beetarrak dira: Laredotarrak, Santoñarrak eta abar" Berriat Bermeo 389.
azpiadiera-1.2
" Betarra, en el Eibar de otros tiempos, partidario de uno de los bandos políticos de la villa. Betarra amorratua, Urkusuan biarra eiñ eban denbora guztian " Etxba Eib. "Bealdian, geixenak ziran betarrak, en la parte baja, todos eran conservadores" Ib. s.v. bealdia. .
sense-2
2. Humilde, del pueblo llano.
Goitar andikien buruan edo betar txikien erraietan [...] beti dabill griña adimeneko argia illuntzen. Ag Serm 569s.
sense-3
3. pettar (Sc ap. Lrq) Tierras bajas (en Soule se llama así a la Baja Soule). "Basse-Soule" Lrq. "Se dit aussi du pays lui-même pour ce qui concerne la basse-Soule" Lh. v. beterri.
Horietarik, herriak / dü huntarzünak elkhitzen, / Ikhusliarrak, jakintsünak / pettarretik zaitzo heltzen. 'Lui viennent d'en bas' . Casve SGrazi 22. Barreiat zielakuan / pettarreko bazterretan, / gizunak dütügü han hor / hedatü txokho denetan. 'Dans tout le Bas-Pays; Beterriko bazterretan' . Ib. 138. Pettarrian lehen etsaiak / aizatürik bezaiñ sari, / bestelibat tzaizkü heltzen / guretzat gaixtagin gorri. 'Du Bas-Pays' . Ib. 144.
behetar
<< behaztopaxka 0 / 0 behintzat >>
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper