BATZUETAN.
(V, G, L-côte, B; SP, Ht VocGr,
Lar, VP 9r (-ts-), Añ, Lecl, H; batzutan V-gip, G, L, AN; SP, VocS,
VocBN, Dv, H). Ref.: A; Iz Ulz (batzutén); Etxba Eib; Elexp Berg (batzutan). A veces, unas veces; algunas veces. "Batzutan edo batzuetan, quelques fois" SP. "Parfois" VocS. "(Algunas) veces" Lar y Añ.
Tr. De uso general, documentado ya en Leiçarraga.
Baina aitzitik gerthaturen da batzutan, Iainkoak maitén dituenak, sarrienik mundu hunetarik retiraturen baitituke.
Lç
Ins
D, 6r.
Batzuetan eskatzen dio barka drazkigun bekatuak, berze batzuetan digun bakea.
Ber Trat 44r.
Eta batzutan asetzen eta iraungitzen dela badirudi ere, berriz berehala gosetzen eta pitzten da.
Ax 384 (V 251).
Denpora andian daukala deseo au edo batzuetan.
Cap 100.
Onek serbietan nau maiordomutzat [...] ta batzuetan dispenserutzat.
Mic 14v.
Halaz batzutan / Batzen bazaitut, / Baten lekutan, / Neke biga itut.
O Po 46.
Deabrupetik nauk batzuetan / Ene furian altxatzen.
Gç 178.
Ordea hitzak batzuetan dira egiatiak, eta bertze batzuetan gezurtiak.
ES 382.
Batzuetan amorez ta erregaloz; besteetan ikaraz ta bildurrez.
Cb Eg II 71.
Batzuetan lurra arrailatu du gaixtaginen bizirik iresteko.
Brtc 148.
Haren kausa da bethi ürgülia, eta batzütan gormandiza, edo abarizia.
CatLan 115.
Personarik begiratubenak bere arrapetan ditubala batzubetan diabrubak.
Mg CO 252.
Gure griña ta pasioak nai due batzuetan berez bekatu ez dan gauzaren bat.
AA III 619.
Batzuetan aserretasuna da gauza ona.
Gco II 46.
Eta batzutan, oi, zein laster, guziak galdu beharko dituzte.
Dh 200.
Batzubetan Jaungoikoak berak berez egiten ditu gauza arrigarrijak.
fB Ic III 291.
Osagillaak jan eragiten dabe batzubetan maijan jarri baño len sabela arinduteko.
Ur Dial 11.
Azpiko usainak goiti igaiten dira zilho hekietarik eta bazkak khutsatzen dituzte guti edo aski, batzuetan hainitz.
Dv Lab 218.
Batzuetan zegoan tokian bertan belauniko jarri [...] eta esaten zuen.
Arr GB 51.
Bedustarrek bere haziendak batzietan harat eramaiten zütien alhatzera.
Ip Hil 192.
Alferkeria pixka bat ere lotzen zauku batzutan.
HU Zez 184.
Isillik egon oida geienean, bera ezpalitz legez agertu gura izaten dau batzuetan.
Ag Kr 80.
Erakutsiaren ariaz, balakuz, lausenguz, indarrez batzuetan, har arazten zioten azkenean.
JE Ber 176.
Sorgiñ atsoak batzutan beso gorriok zerura yaso, ta besteetan lurrera yalki.
Or Mi 80.
Idazle berak, batzutan errez bestetan gaitz, gaiak zer eska, egitea.
Ldi IL 110.
Erresumin bizia eman oi du, ta sukarra ere bai batzuetan, lan ortan luzaroan ari bazera.
Munita 94.
Asieran erantzun egiten nion nik batzutan.
Txill Let 68.
Bere bidean doha (ura) batzuetan azkar eta gizen, bertze batzuetan ezti.
Herr 21-2-1957 (ap. DRA
).
Gizon jatorra, lan gosea, zailla, zuurra, pixka bat zakarra ere bai batzuetan.
Alzola Atalak 115.
Batzutan nortzen ere dituzte Zuzentasuna, Bakea, Egia.
Lf (
in
Casve SGrazi 8
).
Lotsa andiko gizona zan, naikoa gogorra batzutan.
Etxabu Kontu 12.
Batzuetan, haatik, zaharrak zaharregiak dira (azeari, esate baterako), eta beste batzuetan elkarren etsai agertzen zaizkigu zahartasuna eta jatortasuna.
MIH 107.
v. tbn.
Ch III 49, 4. CatLav 60 (V 39). He Gudu 115. LE Prog 100. Añ LoraS 124. Dh 156. Astar II 188. Izt Po 142. MarIl XIV. Hb Egia 59. Sor Bar 104. Ud 121. Elzb Po 191. Arb Igand 117. HU Aurp 70. Itz Azald 111. CatJauf 78. Echta Jos 144. Goñi 115. Iraola 15. Urruz Zer 106. Muj PAm 61. FIr 170. Ir YKBiz 138. JMB ELG 84. TAg Uzt 162. Mde Pr 313. Anab Poli 14. Txill Let 37. Akes Ipiñ 32. JEtchep 74. Ugalde Iltz 48. Arti Tobera 22. Osk Kurl 83. Vill Jaink 71. Erkiag BatB 50. Larz Senper 24. NEtx LBB 21. Xa Odol 47. Uzt Sas 337. Lf in Casve SGrazi 9. Berron Kijote 53. JAzpiroz 213.
Batzutan: SP Phil 207. Ch II 9, 5. Lg II 169. Egiat 239. Arch Fab 205. JE Bur 164. JanEd II 105. Lh Yol 42. Inza Azalp 68. Const 32. Tx B I 232. Etcham 172. Otx 33. Ir YKBiz XI. SMitx Aranz 234. Etxde JJ 176. Mde Pr 341. Anab Poli 123. Arti Tobera 273. Basarri 13. And AUzta 48. Zait Plat 131. Osk Kurl 16. Uzt Sas 298. Berron Kijote 87. BAyerbe 42. FEtxeb 204.