OEH - Bilaketa

962 emaitza u bilaketarentzat

Sarrera buruan (15)


Sarrera osoan (494)

Emaitza kopurua 500 elementura mugatua
Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
balentria.
tradizioa
Tr. Balentia se documenta en Dechepare, Leiçarraga y en los autores labortanos hasta Haraneder; éste usa tbn. balentria que se emplea con profusión desde mediados del s. XIX en la tradición bajo-navarra y labortana. En los autores meridionales: Lazarraga, Larramendi, Cardaberaz e Iturriaga; y en los suletinos: Xarlem (tbn. una vez balientia ), Etchahun y un ejemplo suletino de Mirande, encontramos balentia . No faltan autores meridionales modernos que emplean la forma balentria .
sense-1
1. (L, BN; VocBN , Hb, Dv, T-L), balentia (S; SP <u->), balientia Ref.: Lh (balentia); Lrq (balentia) .
Acción valiente, proeza. "Victoire, succès dans des discussions, etc." VocBN . "Exploit" Dv, Lrq, T-L.
Non dirate egun hartan hebengo iaun erregiak, / duke, konde, markes, zaldun eta berze iaun nobliak / eta haien armadako gizon sendoen balentiak? E 57. Zeren seinalatu diren balentiez munduan, / lagunek faltatu zuten arren lege sainduan. EZ Man I 89. Balentia hauk guztiak / eginen tik hiretzat: / haren harmek ebakitzen / eztie berzerentzat. EZ Noel 30. Zuk munduaren salbamendutan egin duzun balentia handi hura gatik. Harb 278. Egiten zara Aita Saindu, egiten zara Errege, aberatsten zara, egiten duzu anhitz balentia. Ax 161 (V 108). Zer balentia egin uste duzu zuk orduan? Ib. 201 (V 135). Ikhusazue, ikhusazue zer balentia egin duen Martinek, nola kapa hunez estali nauen, zer eman derautan. Ib. 227 (V 151). Balentia handia da eta martir izaitea. Ib. 399 (V 260). Mirabolan zertan gira? / zer ikasi düzü? / Arauz kanpo hortan balientia egin düzü? Xarlem 968. Korajerik badügünez / beitüzie Ikusiren / balentiarik bataillatu unduan / Eztüzie kuntatüren. Ib. 790. Jaunak ez lotsa bathere / ez eta reküla / oraiko bataillatik dua / gure balentia. Ib. 1309. Egundainoko gerlari ta erresuma-irabazle guzien balentriek baino miletan gehiago balio du. Dh 276. Europan egin duzu hanitz balentria. FrantzesB I 45. Farra eragiten du / gizon beldurtiak, / esaten asten bada / bere balentiak. It Fab 126. Balentria bertzenak urrun hedatuak; / Eskaldun berthuteak nihon aiphatuak. Hb Esk 5. Ez nuen uste hainitz balentria bazela, sahetski baten gatik, lege zuhur baten haustean! Hb Egia 36. Laster gerlari handienen izenak eskolako lan dire! Errient batek altxatzen edo thuztatzen ditu hekien balentriak, haren zigorra dute izari. Ib. 95. Iru probintziako / euskaldun jentiak / egin naiko ditue / beren balentiak. Afrika 67. Nork ez dituzke gure aiten / balentriak aditu? Elzb Po 199. Gizatasunaren erraietan landatua den sinestea da, gutaz gorago ezarriak direneri sortzez, ontasunez, botherez, antzez, jakitatez edo zerbait balentria ederrez, ohore eta begirune ekharri behar zaiela. Arb Igand 57.
( s. XX) Handik harat, balentriarik handienak egiten zituen, uste gabetarik bezala. Barb Sup 146. Bainan astoa zaluxko / Etxean zen eguerdiko. / Astoaren balentria / Ase bat irabazia. Etcham 202s. Hanitzen ustea izaiten da jukutria zerbait badela [xiri eta ezpaten] iretsaldi ikaragarri hetan [...]. Ez dira bizkitartean gezurrezkoak, balentria bitxi hek. JE Med 66. Egun behar giniken balentria zerbait egin, errege ethorri orduko. Barb Leg 132. Euskaldunen balentriak nork erranen ote ditu? Iratz 42. Bereziki Jonatas eta Simonek balentria ederrik egin zuten herriaren etsaien kontra. Zerb IxtS 77. --Nahi duzue nik Angeles horiek Uztaritzetik urruntzea? --Hik? Nola eginen duk balentria hori? Zerb Azk 35. Bere urrats eta balentriez liburu bat sekulan egiten balu, Euskaldunek zer irakur-geia luketen supazterrean neguko hotzetan. Ib. 109. Spoutnik berria. Amerikanoeri gaitzitu omen zaiote Rusoen balentria berri hori. Herr 7-11-1957, 379. Amodioak misterioa bear du, [...]. Nori sartuko zaio buruan gizakume edo emakume aul kaxkar batek [...] sorrarazi lezazkela orrenbeste erokeri, balentria, eta, itz batean, giza indar gorenen zabaltze ta edatze miraritsu ori? Vill Jaink 131. Bere ardiak hobeki maitatu ahal ukan zituen. Osoki heieri jokatu zen. Heietaz baizik etzakien mintzatzen, ihiztari bat bere balentriez bezala. JEtchep 52. Hantxet aldiz muthiko bat ari zen bere balentrien erakusten, mahain baten gibelean jarririk. [...]. Mutikoak ganibeta bietan ahoan sartu zuen eta... atera. Ib. 104s. Zuk egin balentiak ez daitezke konda. Balad 224. Napoleon, Franzian enperadoria / Europan egin duzu anhitz balentia. Ib. 223. Solaberrieta eta Iramunoren kirola balentriak. Larre ArtzainE 133. Gazteek ez dituzte ikusi nahi izan genitzakeen alde onak, bertuteak eta balentriak; eta gutarik onenek, gehienek ez bada ere, bazituzten alde on baino hobeak. MIH 373. Ez nator inondik ere harro eta arrandiaka, Arantzazun, duela hamar urte, egin zen balentriagatik. MEIG VII 161. Zein hizkuntzatan agertu dira gure antzinako eta beranduagoko balentriak zabaldu zituzten irakurgaiak? MEIG IV 126.
azpiadiera-1.1
(Dv, H) .
(Usado irónica o peyorativamente). "[Il] ne s'emploie généralement qu'ironiquement" H. " A ze balentria egin duzun! (BN-arb)" Gte Erd 238. Hauk ere kontra egiten ohi diote egiari; gizon batzu dire izpiritua gaizkoatua dutenak, fedeaz sentimendu erreprobatuak dituztenak. Baiñan hekien balentria ez da urrun hedatuko, ezen hekien erhokeria ezagutua izanen da mundu guziaz. He 2 Tim 3, 8s. Hauk ere kontra egiten ohi diote egiari; gizon batzu dire izpiritua gaizkoatua dutenak, fedeaz sentimendu erreprobatuak dituztenak. 9 Baiñan hekien balentria ez da urrun hedatuko, ezen hekien erhokeria ezagutua izanen da mundu guziaz
Balentia sinplea da andren gaitz erraitea, / bat gaitz erran nahi badu, oro bardin sartzea. E 117. Madrileko emakumek egin dute balentria, / beren eltze eta pegarrak aurtiki karrikara. FrantzesB I 31. Zure senharra adjüent egon zenin, / Balentia handirik zizün egin / Ezarten zitizün unestak gaztelin, / Ustez adar egiler fabore egin. Etch 428. Brahmak athera zuen besotik seme bat [...], athera zuen laborari bat ixterretik [...]. Balentria handiak dire hoik. Hb Egia 57. Bainan larre mehe idorretan egiten dutenek, uste baino balentria ttipiagoa egiten dute. Dv Lab 36. Pattinen balentria, / herrirat jin eta, / Gur' Erlisioneaz / maiz trufatzen baita. Zby RIEV 1909, 226. Dantza jende gazteen garbitasunaren hobia dela, zeruaren dolua, ifernuaren bozkario, debruaren balentria. Arb Igand 143. Frantzia barneko hiri baterat ekarri zuten, zeren hiri hartan eginak baitzituen [Ravacholek] lehenago bere balentriarik handienak. HU Aurp 45. Horra hor soldadoen andana jarria / [Jesusen] hobiaren inguru. Hau da balentria! Ox 81. Berrogoi sos hautan dituka hire balentriak oro? Bi berina txarren emaiten ibili haiza, hor, bidez-bide, suge bandila iduri? Barb Sup 98. Ongi aski zekusat ire balentia guziak neskatikoak izitzeko gordetzen dekala. TP Kattalin 179. Konseiluko gizonek beren balentriaz bazuten aski espantu. Lf Murtuts 6. Zer balentia! Berrogeimila, ehüni buruz! Mde Pr 49. Eta ez da harritzeko ere bere haur maiteak uzten bazituen (ez bazituen igortzen?...) etxoletako jainkoaizun itxura itsusien aurtikitzerat eta xintxirikatzerat. Haurren balentria eta loria! Ardoy SFran 169s. Egungo balentriak ez baitu betiko / odolaren mintzoa ixilaraziko. Xa Odol 225. Bainan haratago ziren, behereko lehen erreka hartan, gure josteta haundienak eta balentriak. Larre ArtzainE 45.
azpiadiera-1.2
(S; Hb), balentia (S) Ref.: Lh (balentia); Lrq (balentia) .
Fanfarronada. " Dena balentria da gizon hori, cet homme ne sait que dire des vanteries" Hb.
Nai deban orduetako / andia dakar fantasia; / bosteun dukat kosta jakan / baroeoni balentia, / Enperadore jaunaganik / ekarritzea lizenzia. Lazarraga B26, 1204r. Erregeren adixkidantza handizki prezatzen zuen Iñaziok; bere buruaren aski jabe zen hatik adixkidantza hortaz balentriarik ez egiteko eta horrela bekhaiztienak berak ixilik zagozkan. Laph 3. Lausengariak zaizko / Pattini guttitu. / Jakitatez ere bai / bera da ttikitu; / Lehengo balentriak / ixilduak ditu. Zby RIEV 1909, 227. Batzuetan, harat edo hunat, begi guziak itzultzen ziren, irri karkailla batentzat, garrasia batentzat, jokoan irabazdunen balentrientzat. JEtchep 103. Balentria zuen, nun eta nola pasatzen zen kondatzea. Etchebarne 61.
sense-2
2. balentia (Urt, Lar, Añ). Valentía, valor. "Alacritas, kurájea, brabotásuna, ausartzia [...] baléntia" Urt I 470. "Valentía" Lar y Añ.
Haien resumaren triunpha eraziteko berze populu guzien artean haien balentiaz aipha eta lauda eraziteko. Adv ** 3v. Kontrara, kontu handi egiten dute zuhurtasunaz, balentiaz edo bortitztasunaz eta bizartasunaz. SP Phil 216 (He 217 balentia). Eta zer bihotz gaberia da bere balentia maillegatzeaz, zamari, plumaia, blanxeta edo koleta hantu eta ixurtu batetarik? Ib. 199 (He 201 balentria). Ausartzia, ala deritza balentiari. Lar Gram 392. Munduko anditasun, ondasun ta edertasunak emen non dira? Gorputz onen balentia ta bizarriak zer egin du? Cb Eg II 195. Bearbada bastoi bat zan: non da aren balentia? Ib. 142. Ez dik sekulan, mutill, ire balentiak / ibilli bear iltzen bildots ta ardiak; / ori dek beldurti ta ergalen kontua. It Fab 261.
sense-3
3. Valiente.
Gizon aundia frango / Bazela Parisen, / Bainan balentriagorik / Ez dugu aditzen. Bordel 167.
azpisarrera-1
BALENTRIAZ. Jactanciosamente, como gran hazaña. En AxN se explica sendagaillaz (261) por balentiaz.
Zer gaztigu lazgarri ez du bekhatoreak igurikitzeko Jaunaren haserradura saindutik, [...] bere gaixki hetaz lorifikatzen eta balentriaz mintzo balin-bada? Lg I 323. Badire zenbeit holako Eskual-herrian berean; edo bederen, egiaz ez bada, balentriaz holakoak agertzen direnak. Lap 27.
azpisarrerakoSense-1.1
( Balentriaz bezala ).
Beste askok, gizon bat ezertako, edo askotan gaia dala, edo agudo bat dala esateko, Gaztelaniatik artu, ta balentiaz bezala: Ori, edo urlia demonio bat da, diote. Cb EBO 37. Balentriaz bezala agertua zuen neska gaztearen izena. Laguneri erakusteko ezagutzen zuela. JEtchep 106.
balentria
<< balent 0 / 0 balentu >>

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
Library zlibrary project
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper