balaku.
Tr. Los autores septentrionales emplean siempre balaku, los vizcaínos palagu y los guipuzcoanos palagu y palaku .
1.
(G, AN, L, BN, R, S ap. A
; SP, Urt, Lar, Añ (G), Hb, Dv, H),
palagu (V, G ap. A
; Añ (V)),
palaku (G ap. A
; Ht VocGr 362, Lar, Añ (G), Dv, H),
palaka (Lar, Añ),
palako,
balago,
balaka (Arch VocGr, Hb),
falagu (Lcc)
Ref.:
A (balakatu, palagu, palaku)
.
Halago, lisonja; adulación. "Halago" Lcc. "Balakua, mignardise, flatterie" SP. "Blandimentum [...], lausengua, balákua, xarma" Urt III 353. "Flatterie" Ht VocGr. "Halago" Lar y Añ. "Caricia [...] lat. blanditiæ, blandimentum" Lar. "Roncería, halago" Ib. "Palaka, palakua, que en Bascuence es adulación y lisonja" Ib. s.v. pala. "Adulación" Añ. "Balaku [...], caresse, flatterie" Ib. "Halago" y "adulación" A.
Eta bertzetik trabatzen eta gibelatzen zuten leheneko usantzek, eta guztiz ere emazten balakuek, hitz ederrek eta plazerek.
Ax 52 (V 34).
Eztemozula konturik emaztearen balakuari eta enganamenduari.
Ib. 355 (V 235).
Ordea nola ezpaitzaiku halakorik sartzen bihotzean, eta balakuak maite baititugu oraino.
SP Imit I 21, 5.
Kasatzatzu bestia gaixto hek, erran nahi dut, bere balakuez bereganatzen nauten guthiziak.
SP Imit III 23, 4.
Alexandre handiak [...] lausenku, flateria eta balaku handirik errezebitzen zian bere denboran.
Tt Onsa 15.
Zenbeit hitz lizun, zenbeit balaku beharrietara arthikitzera.
He Phil 375.
Eitzazü gibelialat lurreko zühürtzia; gizonen eta zihauren düzün balakü ororeki.
"Postpone [...] omnem humanam et propiam complacentiam"
.
Mst III 32, 3.
Pekatuetatik libratzeko, deabruen tentazio, munduaren gezur, ta aragiaren palaguak benzitzeko.
Cb Eg II 195.
Zergatik atzeneko gaitzerako uzten badezu, etxekoen edo aideen bildur edo palaguakin, naizuna eragotzi edo nai ez dezuna eragingo dizute.
Cb Eg III 221.
Bena hen balakak ta hitz emanak euriaren hur istiletan, küsküillien pare dirade, hek bezaiñ fitez dirade argüsten.
Egiat 212.
(s. XIX)
Berriz ondo esan, erregu ta palaguekin bezela ekarri nai gaitu sarri komulgatzera.
Mg CC 207.
Jausten da neskatilla bat pekatu zantarrian mutil donga baten palagu eta eskintzak gaiti.
Mg CO 59s.
Zelan euki onelanguak bizitzia emoteko prestasuna, onra apur bategaiti, erregu ta palagu batzuk gaiti pekatura baduaz.
Ib. 90.
Basoko sagubak / daukaz palagubak / Etxekuari esateko: / Ni baño nor obeto / Bizi da lurrian?
Mg PAb 96s.
Ekusten zuen astoak etxeko jaunak txakurtxoari egiten ziozkan palagu ta ille igortziak.
VMg 19s.
Denboren buruan bere erregu ta palakuakiñ eragiñ zidan bekatu.
AA III 533.
Laztan dau bere semea, baña erakusten ezteutso kariñurik, palagurik, maitegarririk.
Añ
MisE
163.
Ta sendotasuna, ez istian Jangoikuaren deija, ez palagu, ez luurreko interes ez Aitaren negar, ta ez beste gauza gaitik.
JJMg BasEsc 227.
Eriotzako orduban ez dago palagu ta leunkerijarik.
Ib. (ed. 1845) 288.
Emon eutseen ondotxu edaten, eta arako berorik eguanian erregu, palagu eta berba labanakaz sartu erazo eutsen fijanza galgarri orretan.
Astar II 128.
Bidauak, izen gaistuak, errazoe txaarrak, palagu aixetsubak, guzurrezko abonubak, [...].
fB Ic I app., 15.
Ez larderi gaixtoek, ez balaku enganagarriek azpiratu etzaituzte.
Dv Lab II.
Horra zergatik, buruzagi zuhurrari dagokon bezala, batzuen alderat idor zen, bertzen alderat ezti, [...] batzuer mehatxua, bertzer balakua.
Laph 231.
. Laph 231.
Bainan laudorioak / Bakhan dira egiazkoak; / Balakuari darraio / Noiz edo noiz enganio.
EE 1884a, 128.
Jagiten zan jaterako maira [txakurra] , / Pozkeri ta labankeriaz, / Joaten zala nausiagana. Palagu ta loseinkok, / Etziran bestetarako, / Azurrak ez eze mamiñak bere / Beraganduteko.
AB AmaE 203.
Batzuk gizon gizagaixoa palaguz beteten egozala, ta beste batzuk euskaldunen leiñargitasuna gora iasoten ziarduela.
Ag AL 146.
(s. XX)
Bere aurrari egiten zizkon jolasak eta esaten zizkon txera palaguak etzuten beñere azken ta neurririk.
Ag G 75.
Inguruko mutillen palagu ta txera samur eztietara [...] biotz ori noizbait alderen alde iriki bear ba zan, idikiko zan sasoi egokian.
Erkiag Arran 64.
Birjina dultze baten moduan, bere balagoak eta lausenguak esaten dizkigu, emaro eta poliki, birtute nardagarri batek: urrikalmentuak.
Arti Tobera 273.
Erri-lelotegiko koplak entzunez ere osatu zun bere olerkari-aziera; orobat gaztel-liburuak irakurriz, eta Garzilasoren neurtitzarekiko balakuz eta zolitasunez ere [osatu zun bere olerkari-aziera]
.
Gazt MusIx 164.
Palako eta musu eskeiñi, / gero danba muturrean.
MMant 119.
Inorentzat zurikeria eta balakurik gabe.
MIH 326.
2.
(VocBN, Gèze (-ü), H),
palago.
Caricia. "Caresse" VocBN, Gèze y H.
Emakume lizun batek berariaz haren fermutasunaren inharrosteko, harekin etzanik eskuztatze eta balaku likits suerte guziez hura gonbidatzen eta ertxatzen zuela.
SP Phil 438 (He 443 balaku).
Etxeko jaunak txakurtxoari egiten ziozkan palagu ta ille igortziak.
VMg 19.
Astuaren balakiak, ostikuak eta ausikiak.
Arch Prov (ap. DRA).
Uztartzekotzat orobat, eztitasuna eta balakuak behar dituzte, zuhain poxi zenbait eta artho buruak.
Dv Lab 240.
Leoiaren palakuak ikusirik, bereganatu zan zerbait Androklo.
EE 1884b, 102.
Mandazaiñak, beren utsegiña ezautu ebanean, Ama batek seiñari langoxe ereguak eta palaguak mandoai egin eutsezan.
A BeinB 85.
Erara datoz aize preskuaren palakuak (caricias)
.
Ag Ioan 181 (escrito <palakatuak>, probablemente error).
T'aldiz [itxasoa] itxuraz izan nai-ta-re / azal batzagu leba ta bare, / ezkaude zigur palago guziz.
(Interpr?).
Inzag EEs
1915, 6.
Mimo, cuidado exquisito.
Ara zer ta nolako palagu gozo eta leunketa eztitsuakin ekingo zaiozkan [gaztañadiari], bere erraietatik oparo eskintzen daben janari ain maitagarria [...] nai ta naiez gogorrean kentzen.
Izt C 150s.
Oi epelean geldi-geldi egon da ama-alabak emon eutsezan salda on da palaguakaz (mimos), pitin bat bere tentunera etorri zan, guztiz sendatu ezarren.
Ag AL 84.
[Euskerea] liburuen orrietan oraindaño atzo goizekoa da ta izkiratzallien lumeak ikutu, palagu, txera ta leunketa gitxi egin dautsa gaur artean.
Ag Kr 8.
Arranondotik urtebanean, arimako itxaropenak, antxinetatik ainbeste txera (caricia) palagutan eukazan itxaropen eztitsuak, ilteko zorian eruan zituan Bilbora.
Ib. 163.
BALAKU EGIN.
a)
Halagar, lisonjear. "Halagüeño, falagu egiten deuena" Lcc.
Gure horak buztanaz daki balaku egiten, eta ahoaz ausikiten.
"
Flatter"
.
O Pr 616.
b)
Acariciar.
Hainitz lakhet du hatz eta balaku egin dakioen.
"
Il aime beaucoup à être frotté et caressé"
.
Dv Dial 47 (It balakatzea, Ur palagau dagijela, Ip balakatürik izatia
).
BALAKUZ.
a)
(BN-baig; SP, Urt, Lar; balakaz Dv).
a)
Halagadoramente, lisonjeramente, con halagos. "Balakuz, par flatterie, par mignardise" SP. "Assentatorie, lausenguz, balakuz" Urt II 442. "Blande, balakuz, eméki, ederki" Ib. 351. "(Lavarle a uno, untarle a uno los) cascos, lausengaz, balakuz norbaiti hitzegitea" Lar. "Enganchador [...] balakuz erakarlea" Ib. "Balakaz, lausengaz hitzegitea, flatter, aduler" Dv. "Balakuz, con halagos, a buenas" Satr VocP. "Batzuk balakuz, bertzeak meatxuz, a unos [hijos] con suavidad y a otros con energía" (BN-baig) Satr CEEN 1969, 201.
Ekusirik aizeri asko jakiñak egin ezingo ziola gaitzik arranoari, jarraitu zion negarrez, ta diotsa palaguz: egazti beste guzien errege zerana.
VMg 14.
Irtengo dira gizon eta mutil palakuz eta losentxakiñ, edo ezkontzeko itzaren iduriarekin animak infernura amilderazo zituenak.
AA III 539.
Eta biztanle leial oek palakuz txurikaturik nai zeban guztia egingo zebalako ustean.
Izt C 407.
Aistian zuri ta aistian gordiñ, laster palaguz ta aurki aserre.
Ag Serm 569.
Erakutsiaren ariaz, balakuz, lausenguz, indarrez batzuetan, har arazten zioten azkenean; bainan ez gogotik.
JE Bur 176.
Markolbe ta Bertoldin barriro juan ziran urira, beraz, eta bakaldunenera eldurik, lausengaz eta palaguz artu zittubezen.
Otx 142.
b)
Acariciando.
Hasuiñak signifikatzen du nagitasuna: baldin malguki, leunki, emeki, nagiki eta balakuz bezala hazkatzen, ferekatzen eta erabiltzen baduzu, erreko zaitu.
Ax 41 (V 25).
Arthaz eta balakuz baizik eztaite mantsoeraz hoien [idien] astura basa.
"
En les caressant"
.
Arch Gram 145.
BALAKUZKO.
"Qui est de flatterie, flatteur. Balakuzko solasak, les paroles flatteuses" Dv.
BALLAKU
(Forma con palat. expresiva). Caricia. "Pallako, caricia que se hace a uno pegándole suavemente en el carrillo" (AN-gip). SMuj.
Aita amorotsuaren pallakarik gabe.
Otag EE
1882c, 479.
Euren [trapasaen] pallakaekin aztu erazitzeko beste batzuetako enbate edo bajode gogorra.
Ib. 509.