OEH - Bilaketa

962 emaitza u bilaketarentzat

Sarrera buruan (15)


Sarrera osoan (494)

Emaitza kopurua 500 elementura mugatua
Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
1 baga.
sense-1
(V, G ap. A ; Lar, , Hb, H).
Ola (sentidos prop. y fig.). "Ola" , "onda" Lar. "Ola" , "onda del mar" Añ. "Vague, flot" H. v. bagada, uhin, olatu. Tr. Son relativamente escasos los ejs. del s. XX.
Eta unzia ia itsasoaren artean zen, bagéz tormentatua: ezen haize kontra zen. Mt 14, 24 (TB, Ur baga; He tirain, Dv, Ol, IBe u(h)in, Ip ühañ, Echn, Hual olada, IBk olatu). Bagák sartzen ziraden unzira, hala non ia bethatzen baitzén. Mc 4, 37 (Dv, Ol u(h)in, Or, Ker olatu, IBk ur-palasta). Gaixtoak itsas irakitua bezala dira, eztute bakerik eta ez sosegurik: heken holek, uhinek, bage]a[k eta tormentek, hanbat badira, ezen gaiñez egiten baitute. Ax 429 (V 278). Fedearen egiak gezurraren ujolak ondaturik, bagak bagai zerraiztela, kristautasuna ondatzeko, itotzeko, galtzeko zorian zebiltzan. Lar SAgust 9. Emen porrokatu eta ausiko dituk ire baga jaso apardunak. Ib. 10. Baña bere lema galdu duen onzia itsasoko aizeak eta bagak darabilte nai duten eran. Mb IArg I 199. Bazebillen batetik bestera itsas bagak eta olastak nai bezala. Mb IArg II 280. Gain-bera datozen bag-olast guziak zeatu. Ib. 355. Azkenekoz da zolatik lehertzen, hanitz jende ithorik, berziak bagekila borrokan. Egiat 158. Ikusten direanean itxasoko baga ta ekatxen artean. MisE 235. Nork [gorde gaitzake], ezpada S. Pedro itsasoaren baga aserreen artean gorde zuanak? AA III 330. Zergatik nola ontziya, nork gobernaturik ez duenian, alde batera, ta bestera bagak erabiltzen duten. Echve Imit I 13, 5 (SP, Leon uhin). Eta nola agitu zen nastekazio andi bat itsasoan, alako moduan non estaltzen zuten bagak onzia. LE Urt 63 (ms. 23r urain bagádes). Naiz izan ekaitza, / bogatzeko gaitza, / eta bagen goiak / naiz busti odoiak. ("Marcha de San Ignacio"). It Fab 203. Itxasoko bagaren / kolore urdiña. Bil 58. Soro belar gañetan / bagari begira. Sor AuOst 103. Mundaka-ibaiaren bagak. Otag EE 1882c, 479. Zure gañean bagak ausitzean. Etxeg EE 1884a, 496. Itsaso aserre kasketatsu baten baga puztuak. Arr EE 1885b, 473. Oraindik emen dabiltz bagak, / Kontxakaz egiten ondo jolastu. AB AmaE 380. Itxasoko baga edo uin edo olatuen gizako txakoliña. A BeinB 40. Jo genduzan beste baga batek burutik bera. Ag Kr 91. Jazartu ziran gogotik truxu ta bizutz, aize ta baga indartsuen kontra. Ib. 198. Itxas gañean gelditzen zala bagaen jolaserako. Ib. 209. Treñeroaren mutur zorrotzak bagaren bolunpiyoa edo makoska ebakiyaz. Elizdo EEs 1925, 214. Ugin (baga, olatu) astinduak bere mende dabilkiten ontziska errukarriaren gisa. Etxde JJ 234s. Aize izugarriaren menpe, katxoi jagi, uin edo baga andien erdian. Erkiag Arran 78. Olatu edo bagak eskerga ta izugarri agiri ziran urrunean. Ib. 163.
azpiadiera-1.1
(Fig.).Oleada.
Ez dira asaldatuak izaten garbitasunaren kontrako baga ta deseo gaiztoakin. AA III 392. S. Isidorok dio orditzea dala biotzean aserrearen baga gaistoak eraigitzea. Ib. 378s. Oei deitzen diegu griñaren izenez; ta oetatik jaiotzen diran asaldazioak, bagak, ta mugimentuak dira pasioak . Ib. 624.
azpiadiera-1.2
Ráfaga.
Ikusi al dezu beñere baratza batian [...] koloka dabillen lore bati aize goxozko baga batek nola eragiten diyon balantz? Bil 160.
azpisarrera-1
BAGA BERDE. "Bagaberdea, onda de mar u olas" Izt VocC. "Vague, flot" Hb.
Ondarribiako Uriaren Etxarmetan ikusten dira baga berdeak ontzi bergatuarekin Bale arpoitua azpian daukala. Izt C 208. Burniya airean, illuntasuna zeruan, apar-zuriya baga ferdetan. Camp EE 1883b, 521.
azpisarrera-2
BAGA TXURI (Lar, Dv). "Cachón en el mar, bagatxuria, lat. fluctus leniter spumans" Lar.
baga
<< 2 ba- 0 / 0 bai >>

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
Library zlibrary project
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper