1.
(
BN-baig, Sc ap. A; H),
azkentu.
Permanecer, quedar.
Leiçarraga da zupertu (Decl a) 7r) como equivalente suletino de azkendu. En Azkue figura: "Azkendi (BN), residuos, restos, en general" A, que se trata sin duda de una mala interpretación de azkendiez (< azkenduez), en SalabBN Mt 14, 20 (v. infra).
Iauna hire Propheták hil zitié, eta hire aldareak desegin zitié, eta ni azkendu izan nauk neuror, eta ene arimaren ondoan diabiltzak.
Lç Rom 11, 3 (He, Dv, Ol, IBk, IBe, Bibl gelditu, TB egon, Ker geratu).
Egiazki alhargun denak eta bera azkendu izan denak speranza dik Iainkoa baithan.
Lç 1 Tim 5, 5.
Baina eztik irudi biktoria horretarik deus emendiorik ethorten zaikula, ikusirik ezen halakotz gu ez garela hil gabe azkenzen.
Lç
Ins
C, 4v.
Natura dibinoa bere proprietate bera edukiten duelarik libertu eta azkendu izan baita kreazione gabe, infinito, eta gauza guziak bethatzen dituelarik.
Ib. G, 3v.
Bekhatuen hondarrak leheneko Sagaramenduei orhoitu gabez, iakin gabez edo bertzela azkendu zaiztenak.
Mat 136.
O dolore, transimendu, desesperamendua, / Zer lastima egotu da enetzat azkendua.
EZ Man I 94.
Obra hunen inprimatzean eginik zenbait falta liburu hunetan azkendu ahal lizate.
Harb ũ, 4v.
Ezkarela bekhatu mortalen azpian obligatuak azkenzen.
Ib. 450.
Barurez, erromeriaz edo berze obra onez irabazten duzun meritua zurea da: zuri azkenzen zaizu.
Harb (ed. 1690)11.
Zaharo zeno zeren etzen xuxentu, da zuhatza makur azkentu.
"Est devenu tortu"
.
O Pr 421.
Azkendu diren seinaleak eta ondarrak orai ere lekuko dire, hek gizon konpliak eta sainduak zirela.
"Vestigia derelicta"
.
SP Imit I 18, 5 (Ch utzi darozkiguten berthuteen urratsek, Mst eitzi deitzkien herexak, Ol utzi dituzten aztarnak).
Zeren azkendu zaion inklinazioneak hura baitarama gaizkira.
SP Imit III 55, 1.
Hala non ezpaita deus ere ene baitan azkendu eman eztudanik sakrifiziotzat haren [aitaren] baketzeko.
"Nihil in me remaneret"
.
SP Imit IV 8, 1.
Hala non ezpaitzitzazion azkendu lizunkeria eta haragizko atsegin lizunen uholdeak eta erauntsiak inharrosi etzuen gauzarik.
SP Phil 440.
Orok yan zuten, ase ziren, eta altxatu zuzten hamabi saski puska azkendiez bethiak.
SalabBN Mt 14, 20 (Lç soberatu).
(Lar DVC, Dv, H).
Quedar en último lugar.
"Hacerse último"
Lar DVC 168.
"Devenir le dernier"
Dv.
2.
(
AN-larr ap. A
).
Rezagarse, perderse.
"Descarriarse, perderse"
A.
Maria Birjina, eta Ioseph Mariaren esposa urrundu ziren Ierusalemetik egun baten bidea, han hei Iesus haurra ustekabean azkendurik.
Ax 82 (V 56).
Ardia bere lagunei azkentzen zaienean, halako moldez bide onetik eta bere ardi lagunen alhapidetik aldaratzen, eta hastantzen da, non geroago, urruntzenago, galtzenago eta errebelatzenago baita.
Ib. 78 (V 52).
Bazoaz Jerusalemeko tenplura: han ustekabez azkentzen zaitzu zeure Semea.
Harb (ed. 1690) 342.
"Laisser en arrière quelque chose par oubli ou par l'impossiblité de le faire suivre aux autres"
VocBN
.
3.
(
gral. (?); Lar, Mg PAbVoc, Añ, VocCB, H)
Ref.:
A;
Etxba Eib
.
(Trans. e intrans.). Acabar(se), finalizar. "Acabar", "concluir", "ultimar" Lar. "Concluir", "consumar", "finalizar", "rematar" Añ. "Finalizar, acabar" Mg PAbVoc. "Finir" H. "Azkendu dogu ixa, gaurko ekiña" Etxba Eib. Sg. Azkue es común, pero podría basarse en la indicación "c." (es decir, V, G, AN) de Añibarro. v. AZKENA EMAN, bukatu, amaitu.
Tr. Propio de la tradición meridional.
Komentu berriko obra guzia azkendu arteraño.
Cb Josefa 138.
O Martir guztien Erregiña! nos azkenduko dira Zure neke garratz minak?
Añ
EL1
209.
Eskabide onegaz azkendu eban Jesu Kristok zeruzko oraziño miragarri au.
Añ
MisE
109.
Gogoak dionari / bizia ekendu: / zar eta gaztearen / egunak azkendu.
Echag 162.
Nola gure Jaunak beargai añ humill eta karidadez betea azkendu zuan.
Arr Orac 285 (ap. DRA).
Nai zituan len-bai-len Santuak lanak azkendu.
Bv AsL 72.
Ezkontza oneek [...] txarto asiten dira eta txarrago amaitu eta azkenduten dira.
Itz Berb I 48.
Gerra azkendu da, akabatu da.
Ag Serm 316.
Lurrean zala maite zituban / arrantzaleak. T' orain zeruban / etzaio azkendu maitetasuna / biyotz bereziz guri diguna.
Inzag EEs
1915, 9.
Zeñen ederki bion artean bost miñutu barru azkenduko degun gure egitekoa!
EEs 1919, 265.
Arazo guztiak utxiten ziran Andoniren sermoiak azkendurarte.
Belaus Andoni 11.
Ta Besteirok, guziori atsegin ematearren, yoaleaz batzarrea azkendu du.
Ldi IL 26.
Antxe azkendu zan gure eguna.
Ib. 50.
Urtero, aren adarra, aren ekarria yaso, ta epea azkentzeraño orixe erabilli asterokoa indartzen.
Ib. 75.
Orduan zirikada guziak azkendu ziranean, deabruak aldegin zuen arengandik beste aldi on bat arte.
Ir YKBiz 48.
Yesusek itzaldi ori azkendu zuenean.
Ib. 141.
Ordutik eta meza azkendu zan arte.
TAg Uzt 28.
Euzko Irakastol aldeko irakasletza eriotz aintzagarri batez azkenduaz.
EAEg 18-11-1936, 326.
Guda-Osasuntzaren jarduna, gudariaren gudaritzetik asi eta guda-zaurituaz ta gudari-eriaz azkentzen dalarik.
Ib. 2-11-1936, 196.
Bañan, alere, e'tzan azkendu / Ermitagintza, ostera...
SMitx Aranz 43.
Zeruko Aita: orra nik / Eriotza azkendu nerez. / Tori nere Oparia / giza-obenen ordañez.
Ib. 113.
Oi uda-egun azkendu haur! / Kirolez, haurrek zahar-amets?... / Atheetan, haatik, maitaleak... / ... egia dela ustez. Ala / nik duta uste, arratsetan?
Mde Po 63.
Azkenduaz doaz nire kontakizunok.
Gerrika 293.
Maiz azkendu genituen geure ikustaldiak haserre bizitan.
MEIG IX 96.
(Con sociativo).Acabar con.
Izan bedi Euzkadiko Agiñizti Ikuslari Nagusien eginkizun berezia [...] Agiñiztilarien Batzorde Orokarrarekin azkendu bear diran Araudi atalak erabakitzea.
"Trámite de finalización"
.
EAEg
17-12-1936, 568.