OEH - Bilaketa

962 emaitza u bilaketarentzat

Sarrera buruan (15)


Sarrera osoan (494)

Emaitza kopurua 500 elementura mugatua
Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
astinaldi.
sense-1
(V, G; H), astindu aldi (V-gip) Ref.: A; FSeg; Gte Erd 44 .
(Sentidos prop. y fig.). Sacudida; zurra, vapuleo. "Secouement" H. "1.º (V, G), sacudimiento. 2.º (V-m), tunda, zurra" A. " Astindu aldi bat (V-gip)" FSeg. " Astinaldi gogorra eman diote (G-azp-goi), zafraldi (BN-arb)" Gte Erd 44. Hiribarren trae astimaldi "effort, tour de force", que relaciona etimológicamente con eman; podría tratarse de un mero error de lectura (su fuente es seguramente Iztueta). v. astindu (II). Tr. Documentado en autores guipuzcoanos y vizcaínos. Antes del s. XX, sólo lo encontramos en Iztueta y Soroa. En DFrec hay 4 ejs.
Uste etzuten gauza / Zitzaien gertatu, / Etzekiten lanean / Ziralako sartu: / Asi baziran-eta / Bai aiei damutu, / Astiñ-aldia txarrak / Etzituzten artu. Izt Po 142. Mairu itsusiai erasotzen portitzkiro, eta astin-aldi gogorrak sarriro emanaz. Izt C 4s (v. tbn. 300 astin-aldi gogor portitzak eman, 304 astin-aldi onak eman, 505 astin-aldi latz eta gogorra eman ). Ez da txarra noizik beiñ astiñ-aldi bat gorputzari ematia, izerdi-azirik, ia aragiyak pixka bat jeixten ote dian. Sor Bar 33. Atara eutsiezan euren zapi zikiñak eguzkitara, ta asi ziran, guzur da abar, astiñaldirik lotsagarrizkoenak. Ag Kr 173. Eman zegiola manduari astiñaldi on bat makillaz. Urruz Zer 48. Gogoratzen naiz nola eldu diran lotu nauen gizon arrek, bañan [...] astin aldi <alde> gogor batian, nabaitu det nere burua libre dagoala. Ill Pill 19s. Ekarten ezpa-dozu, astiñaldi galanta emongo dautsut. Altuna 105. Astiñaldi aundiagoa izan zuten oraindikan ganboatarrak Berastegin 1.447'gn urtean. Urkia EEs 1928, 21. Liberalai astiñaldi ederra eman bear geniela. Or SCruz 65. Lagunak, zergatik astiñaldi ok? Ni murgiltzea nai al duzute? Or Mi 62. Ta berriketa gutxirekin braka oiek tajutu, moja juan baño len lenbiziko astiñaldiya artu nai ez badezu. Alz Burr 20s. Urmaelera jausikereak eta eguzki galdatan narru-gorritan egon eta bere burubari ezarri eutsan astiñaldijak, ez eutsen bape onik egin mutillari. Otx 160. Balearen astiñaldi batek [arrantzale] guztiak aidean bota zitzakean-eta. Anab Eusk 1933, 121. Ez eban izan, orratio, zigorrak aterraldirik. Areik astiñaldiak etxeratu zanean! Ango irañak! TAg GaGo 19. Jaungoikoak zigorrik eskuan artu barik be, astiñaldi ederrak emoten daki. Eguzk GizAuz 25. Aizeari, beintzat, astiñaldi ederrak eman dizkio. Ldi IL 21. Yeiki, eskuratu makil bat eta mendira yoan bear nuala, giarrari astiñaldi bat emanaz. Ib. 29. Erri-pakeak astiñaldirik izango ez duala ziur gera. EAEg 23-11-1936, 367. Diru-arazoetan aldiz-at izan ditzaketen astinaldien aurka bere bazkideak babestu. "Perturbaciones extraordinarias" . Ib. 14-2-1937, 1065. Txoro-aldi ariñak eramanaz, gaztaroa igaziz geroz, zer astiñaldi naigabetsu ez izango? Zait Sof 141. Ekaitz erauntsien astiñaldiaz batetik eta untz, sapar, elorri, sasi ta belar gaizto guztien jate lanaz bestetik, eunki batzu barru lurra jo zun. Etxde AlosT 106. [Ontz eta xaguxarren] ego-astiñaldiak ixildu arte. Ib. 28. Eriotzako epaia bota izan baliote ere, eztut uste bere barruan astiñaldi aundirik nabaituko zunik. Etxde JJ 182. Egoaize zakarra zebillen mendi-zelaietan barrena bere arrabots eta astiñaldi izugarriakin zugaitz-adar gorriztatuak erruki gabe billostuz. Ib. 103. Bere nerbio-astiñaldiak ezi naian, zigarroak alkarren ondoren erretzen asi zan. Ib. 152. Zugaitzen abar-astiñaldirik ezta entzuten. Ib. 43. Gertaera aundi oen txipristin eta astinaldiak mende artako idazleetan oiartzun uztea, ezta batere arritzekoa. Vill EG 1956 (1-2), 62. Poliri parragarria zitzaion [Bentura] ta berekiko makiñabat astiñaldi eman bearko zizkion. Anab Poli 86. Demoniño-demoniño arek artu bear eban --bai orixe!-- sekulako astiñaldia. Bilbao IpuiB 33. Esku biekaz burkoari oratu ta astiñaldi batzuk emonaz. Erkiag Arran 59s. Aldika, burukada ta astiñaldiak egiten zituan patariak, igesegiteko gertuaz. Erkiag BatB 51. Mari Asun, dendako barrukaldean egoan tokian, garbitasun aundietan topau eban Nikanor-ek. Mari Asuntxu, zetarako dituzu astiñaldi ta garbitasunok? Ib. 69. "Zer gure dok", galdetu zion, "astiñaldi bat, ala ogera joan apaldu barik?". Osk Kurl 68. Kalerik-kale joian jendeari astiñaldi ederrak emonaz. Etxabu Kontu 57. Larramendiren astinaldi gaitzak zabaldu zuen lur-ikara. MIH 58. U jaunak, lantxo horren egileak, zuzentzen ditu oker franko: [...]. Astinaldi ederra eraman dute batzuren batzuek. Ib. 201.
astinaldi
<< asmoluz 0 / 0 astinduka >>

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
Library zlibrary project
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper