halaxe.
Tr. Documentado en textos guipuzcoanos y alto-navarros, y en algunos autores septentrionales como Bordel, Duvoisin, M. Elissamburu, Hiriart-Urruty, Zerbitzari, Mattin y Xalbador. En DFrec hay 63 ejs.
1.
(V-gip, G, AN, L, BN; Lar, Añ, Dv (s.v. hulaxe), H). Ref.: A; Etxba Eib ; Elexp Berg.
Así, precisamente de aquella manera. "(De aquella) suerte" Lar y Añ. "Alaxe erakutsi deste neri gurasuak" Etxba Eib. v. alantxe, halaxen.
Guzietarik alaxe bakar bat Jainkoarenik, alerik santarik, bat ere salbatu zanik, Eskritura sagraduak kontatzen ez du.
Cb Eg III 333.
--Nola izan al diteke hori, baldin esan bazien Apostoluai, aekin egongo zala, munduak zirauen arteraño? --Alaxe dago, bada beti Zerutik laguntzen dio bere Eleizari.
Ub 96.
Ni ere halaxe nihabilazu / Galdurik neure odola.
Bordel 69.
Alaxe da, senarrik ez dezu, Jesusek esan zion.
Lard 376.
Jesusek adierazo zien, gauza andi batzuek buruan zerabilzkiela, izatez ere alaxe zan.
Ib. 438.
Halaxe da, bainan lan horiek beren sari ona dakharkete.
Dv Lab 28.
Janariari begiratzen ere etzion, eta alaxe egon zan, arik eta goiz batean obiaren gañean hillotzik topatu zuteneraño.
Arr GB 147.
Katolikuak unitutzeko / esan du Aita Santubak, / ari alaxe agintzen diyola / bere ordenamentubak.
Ud 140.
Emendik aurrera liburu onetan alaxe deituko diogu guk ere.
Bv AsL 26.
Anjel gaixorik dago, eta onek ere alaxe nai du.
Apaol 52.
(s. XX)
Alaxe zan. Berezko argia eban Mañasik gauza danak errez ikasteko.
Ag Kr 116.
Alaxe egin zuen [...] jakintsu ark.
Goñi 66.
Joxepantoni zijoan apaiñena ta tokatu ere alaxe egiten zitzaion.
Urruz Zer 44.
Siñisten det Jaungoiko gure Jaunak alaxe adirazi dualako.
Inza Azalp 26.
--Zu, egonen zaren denbora jar zaite horko alki eder hortan. --Halaxe eginen dut.
Zerb Ipuinak 332.
--Asto oiek saltzeko al dauzkatzu, Pernando? --Alaxe dauzkat bada.
Muj PAm 58.
Iñoiz ez dezu, / Garbiñe, ikusi / kaiean / itsas-ontzia sartzen ekaitza-ostean? / Alaxe dator biotza ekaitz- / ondoan, / miñez josirik, pozarik gabe / gogoan.
Jaukol Biozk 29.
Baju-bajutik galdetu niyon: / "Ama Euskera al zera?" / Erantzun ziran: "Bai, alaxe naiz, / baño egin det zartzera".
Tx B II 168.
Siñesten badu bere esana gertatuko dala, alaxe egingo da.
Ir YKBiz 382.
Ezbearren batez gorputzetik ebaki edo kendutako soin-atalak suari eman bear zaizkala uste oi da, eta egin ere alaxe egiten da.
JMB ELG 86.
Mutillak, itzez ezin esana / lêrtu du kantaren bidez: / mingain-motelak alaxe dira, / itzez nâsi ta kantuz ez.
Or Eus 87.
Artean gaiñekoek ba zuten mar-mari / alaxe erle-mulkoak, umatzen dala ari.
Ib. 148.
Etxera dijoa artez, buru-makur eta gogoa goibel. Alaxe dagerkigu zerualdeak ere aurpegia gaur.
TAg Uzt 29.
Zure itzak, Ama, gaur entzutean, / alaxe naukazu, ez-bai.
SMitx Aranz 166.
--Nere seme-alabarik maiteenak ez al dituzu eratorri? --Bai, alaxe da.
Zait Sof 98.
Burua besa-tartean sartu, begiak itxi-itxi egin eta alaxe egon oi zan.
Ib. 28.
Zuk euzkotarra izan bear dezu. --Alaxe naiz.
JAIraz Bizia 71.
Ain xuxen, gure kopla au ere alaxe da.
Lek SClar 119.
Epai-maikoei alaxe agertu zien bein eta berritan.
Etxde JJ 170.
Berriz aldare nagusi aintzinetik iragan zanean, Patxi negarrez zegoan. Halaxe egiten omen dute protestanteek.
Osk Kurl 38.
Zuen biotzak maitasun gabe / alaxe daude legorrik.
Olea 115.
Pabrika egiten asi ziran da / orain alaxe nai segi.
Uzt Sas 169.
Zu, Azpillaga, sostuna zera, / halaxe zait iduritu.
Mattin 125.
Gauzek badauzkaten bi alderdi behintzat: Euskal-Herriak ere halaxe.
Xa Odol 15.
Alaxe derizkiot nik ere.
Berron Kijote 142.
Bai; alaxe dek.
JAzpiroz 54.
Bai! Halaxe da.
PMuj ( in
MEIG I 89
).
Halaxe egin dut.
Ugalde ( in
MEIG IX 52
).
v. tbn. Anab Usauri 51. Lab EEguna 110. Txill Let 120. Basarri XIX. Vill in Gand Elorri 17. MAtx Gazt 61. Ibiñ Virgil 98. NEtx LBB 12. Ataño TxanKan 269. Onaind STeresa 111.
(En correlación con nola
).
Nola dan aren illuna, alaxe izango ere aren argia.
Lar SAgust 8.
Nola gizon bati kargu bat ematen diobenean, orri dagozkan bear gaiak edo lanak egiten abiatzen dan, alaxe orazio onetan [...] bereala abiatzen gera seme on baten deseo naturalak agertzen.
Gco I 451.
Jonas nola egon bai-zan arraiaren barruan iru gau-egunez alaxe egongo da Giza Semea bera lurraren barruan.
Inza Azalp 50.
(En correlación con zer
).
Urriko tenporetan zer haize, negu guzian halaxe.
(G-nav).
EZBB
II 127.
(En correlación con bezala
).
Golok Jenobebaren karta guziak arrapatu eta gelditu zituen bezela, Kondearenak ere alaxe egiten zituen.
Arr GB 96s.
Eiztariak [...] iskiloz beti [uso] ederrena zauritzen dun bezala, alaxe egin zun artan eguzki errukibageak!
Or Mi 120.
Ameriketara baserritar yoanak zaldun-usai etorri oi bezela, alaxe, eraztunez yosia ta erdera arroa dariola, dabil, or zear.
Ldi IL 81.
Beste gizonak zuei egitea nai duzuen bezela, zuek ere alaxe egiezue aiei.
Ir YKBiz 125.
Umeek artza tximuiri begiratzen dien bezela danborraren soñuarekin dantzatzen diranean, alaxe zeuden danak ingurun emakume ari begiratuaz.
JAIraz Bizia 29.
Amén.
v. halabiz.
Eta ziltzaldian ez gaitzazu utz, gaitzetik begira bezik. Halaxe.
NeolAG (versión labortana del padrenuestro).
Erregutu ezazu gu pekatarioen alde orain eta gure eriotzeko orduan. Alaxe.
ArgiDL 14 (v. tbn. 5, 16, 18ss.; cf. ib. 56 alaxe izan bedi
).
Pakezko bizi-lekua emaiozu, ta zure zorionkide egizu. Jesukristo gure Jaunaren izenean. Alaxe.
NEtx Nola 39.
Zure santuekin batera Betikotasun guztian goratu zaitzadan. Alaxe.
MAtx Gazt 99.
"Halaxe, gutixe (locut[ion] proverb[iale]), c'est fort bien fait, et c'est encore trop peu, moins que ce qui est mérité" H (s.v. hala).
2.
(S ap. Lrq
; H).
"À peu près ainsi. Halaxe egin du, ez ordean osoki hala, il l'a fait à peu près ainsi, mais non tout à fait ainsi"
H (s.v. hala).
v. halatsu.
Sagar batean daude irur gauza: sagarraren urrina, sagarraren kolorea eta sagarren saborea, eta alare sagar bat baizik ez. Alaxe [...] Jangoiko bat baizik ez.
El 32.
3.
Así pues, por ello.
v. HALAXE BADA.
Medikuak ez zidaten asmatu [...] ta alaxe Xerapi Goizuetako "kuranderuagana" jo nuen.
Lab EEguna 66.
Lur gorrian euria eginda ere, ez dago an bera gorde lezaken zuaitz-azpiko orbelik, ez lur gozorik. Alaxe [...], ordu gutxi barru, len bezin legor [...] gelditzen dira.
Munita 20.
Aitak etzion eragozpenik jarri eta alaxe, Piarresek udaraldi oso bat egin zun morroitzan.
Etxde JJ 9.
Etzuten nai izan aurren biotz xalotan gorrotozko belar txarrik erein. Alaxe [...] aurrak, benetako laguntasunean azitzen ari ziren.
Ib. 227.
Beren erlijioan uste dute gorputzek beste munduan janbearra izaten dutela ta, alaxe, ogia, pikuak, datillak-eta jartzen dituzte illobi-gañetan.
Anab Aprika 16.
Baña etzegoan beste erremediorik. Alaxe, utzi nituan.
Albeniz 50.
4.
En eso.
v. HALAKO BATEAN.
Alaxe, liztorrak buruan burrunbaka eta biotzean sukarra irakitan zebiltzkiola, eldu zitzaion egunsentia.
TAg Uzt 252.
Alaxe iritxi zitzaioten bazkaltzeko ordua.
JAIraz Bizia 26.
Eta, alaxe, illunpetan norbait bazetorren.
Ugalde Iltz 68.
Alaxe, aulki bat artuta, jarri nintzan Txirritaren mai artan, eta esan nion.
Salav 46.
HALA-HALAXE.
Exactamente así.
Hala-halaxe pentsatzen nikan neronek.
Zerb
Egutegi
1933 (ap. DRA
).
HALAXE BADA.
Así pues.
Alaxe, ba, zuregandik jaioko dan santu edo deunari Jaungoikoaren Semea esango zaio.
Inza Azalp 48.
Alaxe bada mutillei azken-agurra egin zien.
Or SCruz 118.
Naiago zun milla bider aitagantik edozein zigor artu ganbaran gau bakar igaro baño. Alaxe ba, makurtu zun burua eta apalki erantzun zion.
Etxde AlosT 29.
Alaxe bada, Beltranek erabaki bat lenbailen artzea pentsatu zun.
Ib. 34.
HALAXE EDO HOLAXE.
Así o asá, de un modo (indeterminado) u otro.
Lehenago ezagutu gazte bat, edo ez hain gaztea, joan delarik beste mundurat halaxe edo holaxe.
Larre ArtzainE 289.
HALAXEKO.
"Qui est de cette manière-là" Dv (s.v. hulaxeko).
(En correlación con nolako
).
Nolako burua duzun, alaxeko txapela arkituko duzu zure ezkontzan.
(AN-ulz).
Inza NaEsZarr 1264.
HALAXE-HOLAXE,
HALAXE-HOLAXET.
Así así, no demasiado bien.
Andere Ezponda aldiz, gure etxeraino jiten ikusten ginuelarik, bi sendimenduren artean zagon borrokan gure bihotza: lehena sendimendu ona, konfiantxa eta segurtamenezkoa, nolazbait ere, bigarrena aldiz, halaxe-holaxe: "zer erraiten ote dute?" Eskolako goraberez, bixtan dena.
Larre ArtzainE 19.
Banakien diru-konduetan halaxe-holaxet zoala orduan kaseta.
Ib. 183.
HALAXETAKO.
"Qui est de cette manière-là" Dv (s.v. hulaxeko).
HALAXE-HULAXE.
Así así, no demasiado bien. "Alaxe-ulaxe (B), medianamente" A.
Xurien alde boz-biltzale bezala erlisionearen laguntzerat ari direnak, eta gero berak bakartasunean halaxe-hulaxe bizi.
HU Zez 197.
Eregintzak eginak izan dire aro onean? --Hulaxe, halaxe.
"Comme ci, comme ça."
Darthayet Manuel 359.
HALAXE-HULAXEKO.
Mediocre, no muy bueno.
Bai errege hura halaxe hulaxekoa zen; hargatik, gizon seriosek, zen bezala atxikiko zuten.
Elsb Fram 132.