Orotariko Euskal Hiztegia

OEH - Bilaketa

178 emaitza inola bilaketarentzat

Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
dena dela.
sense-1
1. (Lar, (G), Dv, H), dana dala (Lar, , H).
Sea quien sea (sean quienes sean, fuera quien fuese, etc.), sea cual sea, sea el que sea, sea lo que sea.
(Relacionado con un elemento, expreso o no, de su propia oración, con el que concuerda en número; permite el uso del presente y del pasado).
"(Sea lo) que fuere" , "(sea) quien fuere" Lar, Añ. "Quelque chose qu'il en soit, quelle que soit la chose, lit. soit ce qui est" Dv. "Quoi qu'il en soit, quoi qu'il soit" H s.v. dela. v. dena den.
tradizioa
Tr. Propio de la tradición meridional; al Norte lo hallamos en algún autor moderno como Larre.

Zein gizonetarean da Iaungoikoen aurrean obago eta santuago? Daukana karidade geien, dana dala. "Sea quien fuere" . Cap 79. Ken enbarazo guziak: dana dala, ken. Cb Eg II 118. Nork esan zuen Salbea edo Agur Erregiña? Baña dana dala okasiñoa, nai borondatearen kontrakoa, nekez batek asko iraungo dau grazian okasiñoa kentzen eztan artean. LoraS 20. Berórrek egína, dena déla, baita óngi egína. LE Ong 32v. Elkarri barkatzea gertatu diran utsegiteak, diranak dirala, naiz andiak, naiz txikiak. AA I 575. Estaduba artu bagako guztijak (dana dala gero artuko dabeena) ikasi biar dabee. JJMg BasEsc 234. Ta zeinek bere ontasuna geijago maite dauen, agana dua Jesus, dana dala, atsegin geijagogaz. fB Ic I 53. Nai dezun bezela; zeren zure jolasa dana dala, beti izango da otzana. It Dial 108 (Ur dana dalakua, Dv nolanahikoa, Ip nulakonahi). Umea, dana dala esan zazu. JAIraz Bizia 111. Dena dela, gure afera arras xumea balinbazen ere, bihurgune bat hasi ginuen hartzen. Larre ArtzainE 269. Gizakiak eta gizalanak, direnak direla, bitarikoak dira bakarrik: handi eta txiki. MIH 267.
v. tbn. Ub 211. Arr May 106. Echta Jos 81. A Ardi 90. Ldi IL 171. Eguzk GizAuz 171. Munita 30. Erkiag BatB 95.
azpiadiera-1.1
zana zala. (Concordando en tiempo).
Zana zala, Eleiz Ama Santak beretzatua dauka. CatBurg 25. Ez iñola ere eskatzeko Jesus libratu zedilla, zana zala Jesusekin aukeran ipintzen ziena. Lard 453. Eta, zana zala, guttiesteko ta garaitzeko gertu zegola. Or Aitork 139.
azpiadiera-1.2
Edo urak euren erruz, dana dala gaiti, zabaldu ta galdu egiten dituezala.Añ EL2 148. Baña, zanean zala, buruan jarria, / egiteko zalako beti berekoia. AB AmaE 271.
azpiadiera-1.3
( den + sust. o adj. + dela ).
Birao egiten dozun bakotxian luurrari mun egin deijozula, dan lekuban dala. Astar II 115. Eta xunta gitian biak zomait egunen, den lekiuan dela. Mdg 142. Baliteke [piñua] zerbait merkatzea; baño, dan mota dala, beti izango du etekin ona. Munita 71. Aragizko zentzuen atsegiña --dan aundi dala, gorputz-dirdai aundienaz iantzia ere-- bizi doatsu arekin ez zala alderatzeko. Or Aitork 231.
sense-2
2. (G, AN, BN, S, R; H, Casve), dana dala (V, G). Ref.: A (dena, -dan-); Etxba Eib y Elexp Berg (dana dala).
Sea lo que sea, sea como sea, en cualquier caso, de cualquier manera, de todos modos. (Relacionante entre oraciones, a veces con matiz adversativo; suele aparecer normalmente en cabeza de oración o tras baina). "Quoique ce soit (soit ce que cela est), du reste, après tout" H s.v. dena. "Sea lo que fuere; con todo, de todos modos. Dana dala, ni nere lenguan izango naiz beti. Dana dala, zeu nausi" Etxba Eib. "(En) définitive" Casve. v. dena den (2).
tradizioa
Tr. Documentado al Sur desde comienzos del s. XIX y desde mediados del mismo siglo al Norte (cf. infra NAHIZ DENA DELA en Pouvreau). Es muy común en el s. XX, sobre todo al Sur. No lo hallamos entre los suletinos.

Jaten ezpadezu, illko zera naita ez [...]. Dana dala, ez det jango. Mg CC 209. Ez badute sendatzen zenbeit berehala, / irabazteko dute uzten dena dela. Hb Esk 205. Ez dut nik holakorik erran. Dena-dela, ez dut nahi, ene semea, gizonari bezala mintzo natzaitzunean, athera dezazun haur-solasik. Dv Lab 255. Ez ote zitzaion agian gogoratu [...] Italian baño obeto aditua izango zala eguzki aldian? Dena dela, erabaki zuan eguzki aldera juatia. Bv AsL 103. Diren bezala ere, Bilkura hoiek Frantzian, Espainian, Ameriketan, ja orok zerbeit egiten dute. Dena dela beti egina egin. HU Aurp 214. Dana dala, bere alderako ez da tontua. Moc Damu 25. --Ta zuk badakizu eroan deutsuen edo bere gurariz ioan dan? --Dana dala. Beti da txarto Sorterritik kanpora arerioakana ioatea. Ag AL 135. --Bixija galtzeko bide erraza be ixan leitekek. --Dana dala!... Ekarristak aiztua ta ikusiko yuagu. Kk Ab I 93. Ez diñat ukatuko ori ditekenik, erantzun zuen Iseak; baño, dena dela, itxi al nezan nik leioa egun artan! Or Mi 31. Gauza berbera bialtzerik eztanean, aren argazki edo erretratu bat. Eginbearra bete ondoren zuzenki itzuliko zaizute, dana dala. Ldi IL 129. Ez dakigu Borda-ttipiko Pattinek bere gisako litania batzu eman othe ziozkan [...]. Dena dela, hameka ehun libera ukan zituen, ondoko egunetan. Lf Murtuts 8s. Dena dela, ez da dudarik ondoko egunetan pilotari berri handi bat izan dezakegula. Zerb Azk 117. Ez dut egin gogo [...] eta dena dela, ezin publika nezake Herrian, ez bainaiz "persona grata" aldizkari hortako apezen artean. Mde Pr 57s. Baiña arrazoi zein arrazoi barik, dana dala nire urdail au etxagok geiago itxaroteko. Bilbao IpuiB 49. Guk ezkenuke gozatzeko indarrik edukiko. Baina dena dela, hobe da nolabait bizi izatea, ez inola ere bizi izatea baino. Arti Tobera 281. Antolatzaileari gogoratu zaio [...] Jainkoari ere behar zitzaiola eman berea; eman edo eskatu, ez dakit. Dena dela, artzainentzat bereziki eman izan zen egun hortako meza. Xa Odol 233. Dana dala, mutillak gogoz alegintzen ziran. Etxabu Kontu 155. Burla egiñez oraindik! Dana dala, arrantxoak preparatzeko egurra bildu zuten. BBarand 110. Ez dakit zenbat denbora eman duen han [...]: bi, lau, sei hilabete edo bi urte. Dena dela, buruan --sakelean ezpada-- novela bat duela etxeratu da. MIH 361.
v. tbn. Izt C 215. Echta Jos 191. Iraola 139. Urruz Zer 144. Altuna 83. Alz Ram 115. Lab EEguna 92. Otx 35. Lek EunD 39. Eguzk GizAuz 76. Zait Sof 78. Munita 81. Etxde JJ 74. Txill Let 68. Erkiag Arran 55. SM Zirik 7. Vill Jaink 11. Osk Kurl 28. Onaind in Gazt MusIx 152. Ibiñ Virgil 95. Alzola Atalak 114. Lab SuEm 211. Uzt Auspoa 43, 120. Berron Kijote 48. Ataño TxanKan 170. Gerrika 269.
azpiadiera-2.1
zena zela. (Concordando en tiempo).
Zena zela, atzeraka egiterik ez zegoen. MEIG IX 138. (en colab. con NEtx)
azpiadiera-2.2
(Acompañado de sintagma en instrumental o inesivo).
Eta dana dala iritzi oez, Trentoko Konzilioa ezkero, ezkonzak ez du balio [...] bi edo iru testiguren aurrean egiten ezpada. AA I 561. Ezen omen zen Gaskoiña, / batzuen ustez Normana: / Dena dela hortaz, [...]. Gy 128. Batzuek diote Ama zorioneko au Nazaretetik Kanara bizitzaz aldatu zala; besteak Nazaret iru orduz apart egiten zanean oraindik bizi zala; gai onetan dana dala, [...]. Lard 374. Gerokoen igarmen izkutu ortaz dana dala, badana besterik ez diteke ikusi. Or Aitork 322.
azpisarrera-1
DENA DELAKO (G, AN, BN, S, R ap. A, dana- V-gip ap. Elexp Berg; Dv). (Adnominal). "Quel qu'il soit" Dv. "Sea como fuere" A. "...ero dana dalakua ia beti" Elexp Berg. Cf. dendelako.
Ez amatzea Jauna geure gustoz ta bai dana dalako fede utsarekin. Mg CC 237. Zeuk nai dozuna; zerren dana dalakua, zure berbaldija beti izango da gozatsuba. Ur Dial 108. Atari-aldean norbait oleska egoan. Iagi zan "aurrera dana dalakoa" esanaz. Ag AL 45. Parkatuko dit bizitza erregek edo erregiñak edo danadalakoak. Ag Serm 540. Errekeak edo ibaiak edo dana-dalakuak eztakartso errotea ibiltteko adiña urik. Otx 153. Guraso bakotxari bere sendia --dana dalakoa-- elikatzeko lagin emotea. Eguzk GizAuz 181. Ez naiok ni geiago arrapauko ez Gabontzak, ez aren sozio barri, dana dalako Mozolo orrek! Erkiag BatB 165. Gaixoz etxetik urteten ez ebanaren edo dana-dalakoaren autarkia norbere alderdira bear zan. Etxabu Kontu 65. Norbaitek nik baño obeto pentsau eban ain bizkor aterateko. Dana dalako orrek batzarrari begira egin eban eta ondo etorri ziran. Gerrika 200. Behar ez den bidetik (bide ez denetik, beraz) abiatu naiz atariko, hitzaurre, sarrera edo dena delako zirriborro pilo hau egiten. MEIG V 109.
azpisarrerakoSense-1.1
Baña zana zalangoa, arimako asete onen bat izango zan, bere ustez.Ag Kr 58.
azpisarrera-2
NAHIZ DENA DELA. Sea lo que sea.
Zeren, nahiz dena dela, erregla jeneral bat da, etzaiela sekulan afekzionei athea hersi behar. "Au demeurant" . SP Phil 112 (He 114 gaiñerakoan). Gurekin dela / ez gera ezerren bildur, / naiz dena dela. GavS 16.
dena dela
<< 1 borroka 0 / 0 diauta >>
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper