Orotariko Euskal Hiztegia

OEH - Bilaketa

178 emaitza inola bilaketarentzat

Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
1 borroka.
sense-1
1. (G, AN, L, BN, S; SP, Deen I 348 y 415, Añ (G), Lecl, Dv, VocCB ), burruka (V, G, AN-larr; Lar, , Dv, VocCB , VocZeg 288, Dgs-Lar, Zam Voc), burreka (Lcc), murruka (V-m). Ref.: A (borroka, burruka, murruka); Lrq; Iz Ulz ; Etxba Eib (burrukia); Asp Leiz2 (burrukatu); Gte Erd 46 y 66.
(Sust.).Pelea, lucha, combate. "Lid, batalla" . "Lutte corps à corps. Haizeen borroka, lutte des vents; egitekoen borroka bethierekoa (He), le tracas des affaires" Dv. "Violencia, irrimia, burrukia " Dgs-Lar 3. " Murruka, lucha de bueyes" A. " Aurreko tabernan burrukia izan da " Etxba Eib. " Katu-burrukia. Riña de gatos. Katu burrukak, geixenetan, tellatu barrenian " Ib. " Makilla burrukia. Duelo a palos. Makilla burrukia izan da domekan Iru-kurutzetan " Ib. "Inmediatamente dieron batalla, borrokari ekin zioten (G-azp)" Gte Erd 46. Cf. buldurka. v. borrokaldi.
tradizioa
Tr. Borroka es la forma documentada en los textos orientales, y burruka la más frecuente en los occidentales. Entre los autores guipuzcoanos la forma más frecuente es burruka, aunque desde mediados del s. XIX se emplea tbn. borroka . En DFrec hay 450 ejs. de borroka (8 septentrionales), y 396 (4 septentrionales) de burruka .

Ezen eztugu borroká odolaren eta haragiaren kontra, baina prinzipaltasunén kontra, puisanzén kontra. Eph 6, 12 (TB ez dugu gudurik). Eroria borrokara. "Celui qui est abattu, demande encore à lutter" . O Pr 147 (tbn. en Saug 177). Guthizien kontrako borrokaz. SP Imit III 12 (tít). Gure borrokha, gure gudukha, ezta solament haragiaren [...] kontre. Tt Onsa 169. Airezko esparantza batek [...] gabak eta egunak iraganarazten darozkigu nekhe eta borroketan. Ch III 3, 3. Gure etsai bethikoaren borrokak. He Gudu 31. Nurk dü borroka azkarrago bat, eziez bere büriaren goitzera iseiatzen denak? Mst I 3, 3 (SP y Ch gudu). Burruka desegin. Cb Eg III 318. Munduko lan eta borroka salbamendutik gibelaraz detzaketenak. Lg II 144. Behar diaigü borrokaz esprabi / zuin giren bürüzagia. Xarlem 529. Asarrearekin eta burruka gaiztoakin. Gco II 54. Laborariak urthe guzia asko nekhe-borroketan darama, zenbait fruitu bildu nahiz. Dh 200. Zerren ez daguan iñor prestago eurak baño burrukarako. JJMg BasEsc 174. Orduban ezautuko da, zeinek burrukia irabaztia nai dozun. fB Ic II 274. Ango burruk-auskak, ta apurtzea alkar! Zav Fab RIEV 1907, 542. Despita, aserre eta burrukarik bage igarotzen dute beren denpora guztia. Izt C 228. Zertako bada gizonei eder iduriarazteagatik, nekheari eta borrokari emanen natzaiote? Dv LEd 154s. Ogei ta bat borroka / bat bestien urren. Afrika 135. Ikhusten zuen graziak eta munduak han zabilaten borroka. Laph 128. Gure bizitza gerra eta betiko burruka dala. Zab Gabon 40. Nai nok esango eban au an ikustian, / Izango zala nausi burrukan Adrian. AB AmaE 97. Gaztañ-aiziak dabiltzanian / Zipot-barruan borroka. Urruz Urz 35. Eizari batek katamotz ta leoien burrukea gogoratuko leuke. A BeinB 55. Dirua orniduteko / darabilez lorrak / gedar eta burrukak. Azc PB 239. Infernuan dago isioturik suba, betiko aserre, burruka eta gorrotoan bizi diran ezkonduentzat. Itz Azald 175.
( s. XX.) Baga indartsuak arkaitz gogorrakaz burruka bizian ebiltzan egunero. Ag Kr 77. Morrosko biak eroien burrukarako bidea. Echta Jos 42. Izandu dira burrukak, ardo dantzak, gurdi karroza ederrak. Iraola 115. Aberien ari-topeka, ollar-borroka edo idi-dema, naiz dala gizasemien zama-jasotze, lasterketa edo aizkora-jolasa. Ag G 80. Aize indartsuaz burruka gogorrean gau osoak igaro ditut. Ib. 209s. Bi ollarrak peliara, au da, burrukara zijoazela. Urruz Zer 28s. Zaldikoen borroka. Ag EEs 1917, 213. Egun eta gau oso-osuan aixe ta itxaso gogorrakaz burruka itxela erabilli eben euzkeldunok. Kk Ab I 80. Duelo deritxon burrukea. KIkV 68 (v. tbn. KIkG 56). Jaungoikoaren izena maitte duten eta gaitzesten dutenen artean beti izango da burruka. Inza Azalp 133. Beti ebilzan mutil aregaz burrukea nundik asmauko. Kk Ab II 62. Gorputz ta arimaz eder, adimen-burrukarako gai ta bizkor. Or Mi III. Politika burruketan. Lab EEguna 68. Buelta bat borroka izigarrian aritu ondoan, etsitzen du debruak. Barb Leg 131. "Il-ala-bizi"-ko azken burrukarako. Ldi IL 106. Burruka bizian. Ib. 165. Donostin, bêla, urteoroko / arraun-burrukak baitira. "Se celebran las regatas" . Or Eus 381. Marxek langilleai eten bako burrukara dei egin eutsen. Eguzk GizAuz 64. Izugarria zan, benetan, biozpean zerabilkin burruka! TAg Uzt 258. Zuen odolak jitez behar du borroka eta gudua: / Nahiko gudu izanen dugu, garraituz gure burua. Iratz 179. Borroka antzu batean. Mde Pr 44. Gerra ta erri-burrukaetan. Lek SClar 140. Baote zan beretzat borroka baten merezigarri aundiago zunik Gaxuxa baiño? Etxde JJ 36. Auzi-burrukak buruan zerabiltzaten gazte aiek. "Bella forensia" . Or Aitork 212. Borrokarik gabe ez dago zorion-biderik. Txill Let 129. Borrokari lotu zaizkio. Anab Poli 27. Burrukan (errietan) nor nagusi izan. Bilbao IpuiB 186. Etenbageko alderdikeri-burruketan eta istiluetan. Zait Plat 123. Iru urte luzeko / burruka gordiña, / ori guzia dago / Elkano egiña. Basarri 45. Nekazaritza lan gogorra da / lurrarekingo burruka. And AUzta 112. Soin eta arima-naien artean / naiko burruka ba daukat. Gand Elorri 90. Elementuak elkarrekiko burruka itsuan. Vill Jaink 53. Burrukari itzuri-egin nai bizia. Gazt MusIx 69. Villarrealko frente ontan burruka gogorrak izan ziran. Salav 82s. Baiña alako gogo-asaldaketak eta burruka gogorrak auts pizka bat iaurti ta baketzen dira. Ibiñ Virgil 109. Itxasuan badira / burruka ederrak, / legorrian bakarrik / ez ditugu gerrak. Uzt Sas 221. Ezin saiestuzko borrokaren / borrokatu ezina. Azurm HitzB 52. Güdükariek joiten die / borroka izigarrikuan. Casve SGrazi 26. Auzi aserreak, guda-burrukak, nor geiagokak, zauriak. Berron Kijote 32. Gure borroka ez da odolaren eta haragiaren aurka. IBk Eph 6, 12 (Ol, Ker burruka). Burrukarako orduan eurek eldu ei ziran lenengo bira lekura, azkenengo txanpara orduko Castrotarrak aurrea artu baeutsen bere. In Etxabu Kontu 147. Dirua eta amodioaren burrukak eta ezdabaidak. Ayesta 40. Lau kana erdi ta geio / bentajan badauzka, / ta ontantxe bukatu du / "mendeko burruka". Insausti 24. Nere buruarekin borroka au daukat: deporte-munduari eldu edo total atzera utzi. Albeniz 67. Bihotz euskalduna eta buru erdaldunaren arteko borroka amaigabea. MIH 35s. Ez ditu hitzak menderatu, hitzekin borroka bizian ari da. Ib. 303. Borroka borrokaren eske dago beti. Ib. 268. Belaunaldi-borrokaren ageriko ezaugarriak. Ib. 228. Iskilu eskasak ditu euskarak borrokarako. Ib. 132.

v. tbn. JanEd II 114. Anab RIEV 1928, 612. Burruka: Aitzol in Laux BBa VI. Arti Ipuin 37. Etxba Ibilt 486. Ataño TxanKan 104. Larre ArtzainE 189.
azpiadiera-1.1
(Como primer miembro de compuestos).
Otxoak dauka edarra / burruka-jokera. EusJok II 171. Zeru-bidean doan biotzak / diozkan otoitz, burruka-aiotsak. Jaukol Biozk 3. Ire burruka-nai au bearko nik jaso. Or Eus 38. [Saildi] erri-gudariz osatutakoak, derizkioten izen egoki eta burruka-zirikalariak autu ditzakete. "Denominaciones que [...] estimulen a la lucha" . EAEg 27-10-1936, 147. Urian, itxaso asaldauaren marru asarrearen antzekoa sentidu da, ta aizea burruka-sundaz ta oiartzunez bete da. Erkiag BatB 147. Burruka-saldoak lerrokatzen dira. Ibiñ Virgil 88. Burruka-arriskuetan lege onez sartu. Berron Kijote 48.
sense-2
2. (G, B, Sal ap. A ), burruka (A).
(Adv.).Luchando, peleando, a golpes. " Burruka, lucha [sic]" A, que cita LE Urt 170 erróneamente (v. infra). Cf. IC I 536: "Le llamaban Burucai [...] que quiere decir [...] peleando andas tú". v. BORROKAN.
tradizioa
Tr. Documentado desde mediados del s. XVII. No se encuentra en textos suletinos. Con complemento en sociativo, éste significa gralmente. 'contra...'; cf. sin embargo el ej. de Eguzkitza.

Gaitz da Arradoian arzea borroka, eror daite ehor, eta burua porroka. "Il fait mauvais lutter en un précipice" . O Pr 506. Hari zaite bethi borroka, ez zohazela gibela. He Gudu 91. Erioarekin burruka zebillela. Cb Eg II 189. Gaua oro harekin borroka eraauntsi onduan. AR 211. Ara zelan dabiltzan burruka oratzarragaz zuzendau ezinik. Mg PAb 133. Alkarren artian oi dabilz burruka, ukabilka ta arrika. Mg CO 240. Burruka ta makillaka. VMg 81. Etzera aritz edo gaztañakin borroka asi gizonen batzuek diralako ustean? AA III 377. Etsaijen kontra espirituzko armiagaz beti burruka diardubana. fB Ic III 250. Obea dek guretzat askozaz pakea, / ez burruka asi ta elkar puskatzea. It Fab 261. Luzaro burruka alkar ezin benzutuz jardun ta ondorean. Izt C 504. Zer izango zen, [oreñak] asi baziran buldurka edo burruka? biak agian erori ta ondatuko ziran. LE Urt 170 (en el ms. 60r sólo buldúrka). Jakob eta aingerua burruka luzaro ibilli ziran, elkar ezin azpiratuz. Lard 42. Biluzirik, borroka hazkartzen ziren neskatxak, guzien begietan. Hb Egia 70. Bakharrik gelditu zen: eta huna gizon bat harekin borroka hari zela goiza arteo. Dv Gen 32, 24 (Ur burruka, Ol burrukan). Laborari pobriak / Derama bizia, / Lurrarekin borroka / Denbora guzia. Bordel 180. Borroka ari zen gogoeta horiekin. Laph 22. Borroka dabillela / juan zaizka adarrak. Xe 298. Ezurragatik zakur pilla bat / burruka oi dan gisara. Otag in FrantzesB II 128. Erruz burruka, txit murruztuta, alkar galduka, / Zeñ azpiratu, nok gaña artu, ebiltzala. AB AmaE 453. Egun guzian bere buruarekiñ burruka ibilli zan. Arr May 70. Herioarekilan hari naiz borroka. Elzb Po 179. Zer ditake haurkeria handiagorik, abere basa bat gizon batekin borroka ikustea baino? HU Zez 77. Beti nai izaten neban / ibili burruka. Azc PB 340.
( s. XX.) Eriotzeagaz burruka, bernadaka, besadaka, ukabilka. Ag Kr 211. Bere irudimenean ziur ebiltzazan burruka, alde batetik andikeria ta bestetik apaltasuna. Echta Jos 278. Goizetik arrats lurrarekin borroka ari direlakotz. JE Bur 164. Obeto uke otsoarekiñ borroka ibilli. Ag G 161. Orotara bi miliun jende, burdin eta ikatzarekin borroka. StPierre 27. Borroka fuerte aritua naiz / egundoko atakian. Noe 124. Lotzen dira borroka. Ox 52. Batzu irakurtzen, bertzeak esku-lan zerbaitetan erhiak borroka. JE Ber 37. Ortan etzuan baliyo eta / gero ekin dit borroka. Tx B I 187. Ibilli barik alkarren kaltez / Bata bestiaz burruke. Enb 62. Utzak, zion makurtuz eta burruka. Or Mi 56. Txituak zaitutzen kolka / gabirauakin burruka. MendaroTx 97. Langille-batz katolikuok, sozialista ta . ugetistakin burruka ibilli bear dabe-ta, dagozan lez bananduta baño irurok asmu ta txede batez alkartuta obeto legokez. Eguzk GizAuz 193. Joan-naia ta lotsa burruka zebilkioten. Anab Poli 126. Aire zabalean, lanari borroka, iguzki gorriaren pean edo haizearen erdian, gogoeta hitsek ez zuten haren buruaz jabetzeko denborarik. JEtchep 60. Egun guzia or pasatzen det / mutil oiekin ujuka, / atzenerako ezin ezer ein / ta asi bear burruka. Uzt Noiz 109. Batean parrez, bestean negarrez, jolasean edo burruka. Ataño TxanKan 189. Beti aizeakin burruka. Insausti 258. Bizi garelako gabiltza borroka. MIH 231. Egiazko gizon, bere buruarekin borroka eta Jainkoaren bila. Ib. 295 (v. tbn. ejs. de -kin borroka 'luchando contra' en He Gudu 82, Izt C 76, Or Aitork 192).

v. tbn. Barb Sup 102. Zub 59. Burruka: EArzdi in Kk Ab II 5. Ldi IL 135. BEnb NereA 254.
azpisarrera-1
BORROKA-ALDI. v. borrokaldi.
azpisarrera-2
BORROKA EGIN (G-azp), BURRUKA EGIN (V-gip, AN-larr; Añ), BURREKA EGIN (Lcc). Ref.: Iz ArOñ (burrúka); Asp Leiz2 (burrukatu): Gte Erd 66. Luchar, pelear. "Noiz edo noiz borrokarik egin ere bai (G-azp)" Gte Erd 66. v. BORROKAN EGIN.
tradizioa
Tr. Poco usado al Norte.

Portunek prankotar bategaz auska edo burruka egin eban? Ag AL 137. Burruka egin bear badogu andikeriaren eta aserrakeriaren kontra. Itz Azald 182. Eztot uste barriro azartuko dala nigaz burruka egiten. Echta Jos 52. --Borroka egiñ al dek? --Ez, Moxolo Potolok jo ninduan. Ag G 199. Esaten zion: titulua utzi / edo egiteko burruka. MendaroTx 431. Nola utzi zuten gorputza eramatera, gogor egin gabe, burruka egin gabe beren eginbidea zan bezela? Ir YKBiz 525n. Gudari-burua garaile dator; ez, burruka egin ez balu. Or Aitork 189. Egin burruka ta itxaron. MAtx Gazt 87. Armak dira nere soiñeko; burruka egitea nere atseden. Berron Kijote 46. Ondoren, banaka-banaka burruka egiñez, Alkartiak eta Batzokiak ideki, Kontziertua barriz eskuratu. Gerrika 259.
azpisarrerakoSense-2.1
(Con dativo).
Ataungo plazan bertako mutil batek esku utsik egin izan omen zion burruka, artzakur andi bati. Izt C 251. Orai arteo lurrari borroka egin diot, eta ez janak, ez jauntziak ez darotet eskasik egin. Dv Lab 9. Mitxeletai burruka egitten. Altuna 23. Iñor etzan atrebi erensugeari borroka egiten. Etxde JJ 94.
azpisarrerakoSense-2.2

(Con adj., etc.).
" Izugarrizko burruka eiñ ondoan, beltzak txurie burrukatu du mutur-yokan " Asp Leiz2. " Noizpeite borrokaren bat egin zuten (G-azp, AN-gip)" Gte Erd 66.
Karlosek eta nik egin dogun burruka gogorra. Echta Jos 51. Abere basatiak egin zuten borroka errimea. Ag G 159. Osabak atergabeko borroka egingo ziola bere asmoak eta bere zoriona lurperatzeko. Etxde JJ 36.
azpisarrera-3
BORROKA EMAN. Dar batalla.
Erditik eta alboetatik / burruka emon genduan, / atx ori geuregandu genduan / ordu beteko plazuan. FEtxeb 27.
azpisarrera-4
BORROKA-JOKO. Torneo.
Oso gutxi-etsitzea da [...] burruka-joko ontako garaipena zaldun aundiki oien eskuetan uztea. Berron Kijote 85.
azpisarrera-5
BORROKA-LEKU. Campo de batalla. "Nos veremos en el campo de batalla, borroka lekuan (ikusiko dugu elkar) (V-arr-gip, G-azp)" Gte Erd 46.
Arkaitz berberak ikusten dira [film honetan] borrokaleku guztietan, nahiz Marengo izan, nahiz Austerlitz, nahiz Eyau. MEIG I 165.
azpisarrerakoSense-5.1
Puesto de combate.
Borrokalekua elkarren aldamenean izan genuenok, hango nahiz hemengook, ez gara elkarren adiskide agertu beti. MEIG IX 90.
azpisarrerakoSense-5.2
(Fig.).Campo de actuación.
Neri, damuz beterik diot, atzendu egin zait gurasoen hizkuntza. [...]. Halere, lanbideak beharturik, beste borrokalekua hautatu dut. Beste hizkuntza bat, kultura-gogoa, sendotu nahi nuke Euskalerrian. MEIG I 113.
azpisarrera-6
BORROKAN (G-azp, AN-gip, BN-arb, B, S; SP, VocBN, Dv, Arch ap. DRA; burrukan V-gip). Ref.: Lh (borroka); Etxba Eib (burrukan); Gte Erd 46, 123, 66. Luchando; en conflicto. "Borrokan haritzea, faire à la lutte" SP. "Odei hek borrokan ari dire, euri eman dezakete" VocBN. "Nahi eta ez nahi, borrokan hari zen bere buruarekin" Dv. "Ezkondu diranetik, burrukan bizi dira" Etxba Eib. "Mutill ori, eskolatik urten eta burrukan dabill egunero. Burrukan bizi da lagunekin" Ib. "Borrokan hasi ziren (G-azp, AN-gip, BN-arb)" Gte Erd 46. "Borrokan ibilli ziren (AN-gip), buruz buru borrokan ari dira (B)" Ib. 123. "Bere buruarekin borrokan ari zen (BN-arb)" Ib. 66. Cf. A EY IV 289: "En (Sal), akarrean luchando de veras y borrokan, luchando por jugar". v. supra (2).
tradizioa
Tr. Documentado desde la segunda mitad del s. XVII. Con complemento en sociativo, éste significa generalmente 'contra...'; cf. sin embargo Eguzk GizAuz 156: kistar langille batzak eratu dabez eta gorriekin burrukan ibilli dira 'junto con, al lado de'.

Gaua oro harekila iraganik borrokan, ainguriak erran zian Iakobi. Tt Arima 42. Jainkoak ikusirikan burrukan biak, erdian bitarteturik, aparterazoko zituen. Lar SAgust 6. Halaber borrokan abiatzen denak ez du khoroa eramaten, non ez den behar bezala gudukatu. He 1 Tim 2, 5. Bagekila borrokan. Egiat 158. Etsaiaren eta naturaleza gaxtoaren kontra guduan eta borrokan. Dh 179. Egun guztijan jardun eban bere artian esetsi ta burrukan. Ur MarIl 59. Odeiak burrukan abiau ziran. AB AmaE 382. Munduko ibai gaixtoak / geramatza borrokan. Zby RIEV 1908, 295. Euskaldun bat eta prankotarra burrukan ikusiko banituke [...]. Ag AL 25s. Lurrean burrukan dabilzan Kristoren fededunen batuerea. Itz Azald 43.
( s. XX.) Etzuan biotzik bere ollarrak burrukan ikusteko. Urruz Zer 29. Iñoz agaz burrukan asten ba az. Kk Ab I 33. Ikatzak belztuak, keak itoak, alde orotarik sukarrarekin borrokan. StPierre 39. Lurrekoak, oraindik etsaiakin borrokan gabiltzan gudariak. Inza Azalp 103. Zertako lurrarekin borrokan / har izerditan ithoa? Ox 136. Borrokan edo garaikerrian mainguka dabilena. FIr 175. Iya burrukan asi giñan biak! Alz Ram 37. Erdi-zaragi dagon batekin / burrukan ez nauk asiko. Or Eus 171. Bide ori artu baño langilleakin auzian eta burrukan ibilli naiago dabe. Eguzk GizAuz 34. Orregatik ez nikan nai, nere semea, ni bezela langileakin ta lanakin burrukan ibiltzea. ABar Goi 23. Txakur-katu izan bai liran, burrukan ekin eutsen luzaro. Eguzk GizAuz 70. Atsanka bizian dabil, berriz, Kantauriko itsaso menderakaitza arkaitzondoekin burrukan. TAg Uzt 68. Burrukan ekin zioten, berriz, geroxeago odei zuriak. Ib. 107. Euzkadiren azkatasunen alde burrukan dabiltzan politika-alderdi guzien ordezkaritza. EAEg 21-10-1936, 100. Debruarekin borrokan berriz hasteko. Lf Murtuts 18. Zure buru-gaañan ikaragarrizko otsa atereaz burrukan bezela dabiltz arbola-adarrak. Munita 19. Aurrena gudaritza egin bear, ez ordea borrokan aritzekoa, pakezkoa baizik. Etxde JJ 215. Gogait, erotzear, neure buruarekin burrukan. Txill Let 98s. Eta, ara: gizon bat, arekin burrukan egun sentirarte. Ol Gen 32, 25. Gu, gure izpirituarekin borrokan artzen ginen. JEtchep 87. Inglesekin burrukan sartu ziren, baina ez odolezko burrukan. Arti Ipuin 47. Sutu nintzen, eta prest nagon edozeñekin borrokan asitzeko. Izeta DirG 57. Buztartu ta banandu, burrukan jardun eta adiskidetu. Erkiag BatB 85. Bi gurari dabiltza gizona baitan, elkarrekin burrukan. Vill in Gand Elorri 16. Bizia burrukan igaro dudan boxelari prestu bat nauzu. Lab SuEm 171. Güdüka borrokan; etsaiak ehorik edo lasterkatürik. 'Bataille à bras-le-corps' . Casve SGrazi 134. Ez gara gu hezur eta haragizko gizonen aurka ari borrokan. IBe Eph 6, 12. Gizon bat borrokan arizan zen harekin argi-hasteraino. Bibl Gen 32, 25 (Ol burrukan, Ker burrukan; Dv borroka, Ur burruka). Gure aurkako militar orreik / burrukan asi zirian. FEtxeb 17. Mariano Haro mundiala izan zan. Arekin borrokan ibili zana, bein bat, bein bestea, zerbait izango zan. Albeniz 190. Hobe genukeela indarrak neurtzen saiatu, borrokan hasi baino lehen. MIH 393. Bost onelako badantzugu, euskerazko sermoietan genukeen hor ezpairik gabe inola ere ez bost honelako dantzugu, gramatikarekin, niri iruditzen zaidanez, borrokan ari dena. MEIG VI 142.

v. tbn. Anab Poli 28. Salav 34. Ayesta 31. Burrukan: MendaroTx 353. Bilbao IpuiB 185. Anab Aprika 104. Ibiñ Virgil 71. NEtx LBB 241. Olea 175. Etxabu Kontu 131. Larre ArtzainE 19.
azpisarrera-7
BORROKAN EGIN (G-azp; burrukan egin V-gip; Mic, VocZeg 287). Ref.: Etxba Eib (burrukan); Gte Erd 123. Luchar, pelear. "Apuñearse" Mic. "Moskortzen dan guztian, drogaren bat atara eta burrukan eiñ barik ez da ogeratzen" Etxba Eib. "Alkarrekin borrokan egin zuten (G-azp), [...] alkarri ebatuta burruken ein euen (V-gip)" Gte Erd 123. v. BORROKA EGIN.
Gura leuke odeiak, burrukan egiñagaz, / Oñeztuak baleiez sarri sarri sortu. AB AmaE 363. Neugaz burrukan egiñ ebanari lurra ian eraginda. Ag AL 36. Beti txabola-aurrean artzañorak ernai, / otsoarekin nunbait burrukan egin nai. Jaukol Biozk 96. Burrukan gogorrago dagienak, osoago ta beteago iraungo du. Zait Plat 34. Basamortuetara joaten ei ziran santuak kristiñauen lenengo denporetan demoniñuekin burrukan egiten. Alzola Atalak 35. Jesus gatik hoinbertze egina borrokan, / amultsuki hartuko zintuen besotan. Xa Odol 134. Beroiekin egin bear dut burrukan. Berron Kijote 93.
azpisarrerakoSense-7.1
(Con dativo).
Zazpi espiritu txarrak diranai, gogor eta burrukan egin, eta eurak azpiratu daiguzan. Itz Azald 193. Laster aitari burrukan egingo ziok. Alz Ram 102. Ez diyokala Mañaxiri burrukan egiten. Alz Burr 29. Gizon doilor eta prestu ez guztieri, odolarekin eta urkamendiarekin burrukan eginen zaie. Arti Tobera 265. Buztiñaga ta Iturtza, / burrukan alkarri: / antziñatik ditugu / Deban oroigarri. NEtx LBB 362.
azpisarrera-8
BORROKA-PARTIDA. Pelea.
Bertze guardarik ez balitz gerthatu han, borroka partida bat behar zuten egin itsusia. Ox 198. Piarres Elizaldek jauzi egiten dio gainerat. Hango borroka partida! Zerb Azk 102. Segur badugu elgarrekin zonbait borroka partida eginik pentze hetan. Etchebarne 57.
azpisarrera-9
BORROKAPEAN. En conflicto.
Gaizki-esaleen burrukapean beti ari izan garala ematen du. Or EEs 1927, 150.
azpisarrera-10
BORROKA-SAIO. Combate. v. borrokaldi.
Ura ere indartsua izaki nunbait, eta, sekulako burruka-saioa egin ondoren, iges egin zieken. Ataño TxanKan 47.
azpisarrera-11
BORROKA-TOKI. Campo de batalla; lugar de pelea. v. BORROKA-LEKU.
Borroka tokia utzi ta [...] bera bakarrik etxeratu zan. Anab Usauri 79. Gero Saul ta arekin zegon erria bildu ta burruka-tokira aurreratu ziran. Ol 1 Sam 14, 20 (Ker burruka-tokira; Dv guduko lekhuraino). En DFrec hay dos ejs. más de burrukatoki.
borroka
<< bizibide 0 / 0 dena dela >>
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper