Orotariko Euskal Hiztegia

OEH - Bilaketa

178 emaitza inola bilaketarentzat

Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
behinola.
sense-1
1. (V, G-goi-nav; beñ- V, G), beindola (A), bein-jola (A; beinyola V-ger), beinolan (V-arr-ple; Añ (V)). Ref.: A (beindola, beñola); EI 103s.
En otro tiempo, antaño, antiguamente; en cierta ocasión . "(En otra) ocasión, (c.) beste batean o baten; (V) beñolan, beste aldi baten. Siendo futuro el verbo: urrengoan, beste bein, ostera, barriro " . "En cierta ocasión, en otro tiempo" A. "Parece ser grupo articulado: bein ola, una vez así" A Morf 672. En EI 103 aparecen además beinola (L-sar) y bein kola (R-urz), que habría que interpretar probablemente behin hola, 'una vez así'. v. behiala, behiola.
tradizioa
Tr. Sólo meridional; el primer testimonio parece ser el del dicc. de Añibarro; en los textos comienza a documentarse a mediados del s. XIX. En DFrec hay 11 ejs., meridionales.

Antxiña ta beiñola / sartu zan munduan / izerdijen azija / lur onen barruan. Azc in Ur PoBasc 354 (en Azc PB 331 (ed. de A), bein ola). Ta baldin banakusu poz pozik kantari / jakizu zergaitik dan beinola basuan / zure tiroak bete egin eninduan. AB AmaE 316. Bein olan Madrilgo kafe-etxe bateko mai baten inguruan batuten zan ikasle edo . estudiante pillo bat. Kk Ezale 1899, 174a (en la vers. de Ab I 18 beñola). Oraintxe asten da ipuina. Beinola, orain emeretzireun urte, [...] San Bartolome [...] Aralarpera etorri omen zan. A Ardi 129. Astroliotasunak "astrólogo" esan nai zuen beinola, orain amarrukeria adierazten du. A Eusk 1919-1920 (II), 58. Auzotarrak "besoos las manos, Señor" esaten deutsoe, beiñola nagosi aiton-seme ak beretzako gura eban lez. "Como en otro tiempo deseara" . Or Tormes 123. Beñola, Toledoko dendari-kalean nenbillela. "Estando yo un día" (Quijote IX). Ldi RIEV 1929, 208. Aspalditxuan, neure barruan / neukan tamalagaz, estu nenguan / Imanol anai urretxiñola / Hale-ra juan zana beñola / bixi ete zan! Enb 191. Bein ola, Bizkai aldera eraman ninduten. Lab EEguna 96. Beñola, aberiak berba egitten eben aldijan eta mozoluak kapusaia erabiltten eben sasoian, ba-ei-ziran adiskide urko bi. Otx 57. --Badakit zein dan zure maitea. Aberria. --Egia da. Beinola <Bai-> bakaldeme bat zan. TAg Y 1933, 25. Adiskide laztan, eun bider gaxoa / gogapenak elkar bil-ari mêñoa / beñola zaik eten... "Quebróse un día" . Ldi BB 80. Esagun berriz beinola esana. Or BM 24. Kantu ook Onentzaroz eman oi ziran beiñola. Geroago, Bizkai-Gipuzkoetan, Santagedaz. Or Eus 141n. Aristoteles ezta atzo goizeko gizona eta gauzen balio biok antxiña ta beñola aitatu, zenbakeu ta berezi ebazan. Eguzk GizAuz 51. Marka oargarri bi egin zituan beiñola. TAg Uzt 34. Niketz, bederen, nire esku baititut beiñola berak zitun aougalak. Zait Sof 64. Beiñola, Jesusek Galileako itsasondoan zebillala, bi anai ikusi zitun. (Mt 4, 18). Or MB 804. Beñola, Deba lur gañean bazanik ere aztu xamar zeukanean. Etxde AlosT 68. Jonengana eban joera ta jita beiñola igarri genduanez, iñoiz baiño argiago ikusi zeitekean zoritxar ondoko goiz onetan. Ib. 159. Gogora bezate Monika Zure mirabea, beiñola senar zun Patirkirekin. Or Aitork 240. Beinola illunbe zinaten; orain, aldiz, argi Iaunagan. Ib. 202. Beiñola, Basaburu errialdeko zaldun eta alkateak bildu omen ziran erensugeari buruz erabaki bat artzeko... Etxde JJ 93. Beiñola, abereak janaritzen ari zan egun batez, aitak ots egin eta onela esan zion. Ib. 67. Beiñola, jaiobarri zalarik, il egin yakon semetxu bat. Erkiag Arran 127. Gizonak berak sortu baeban / agortuko zan beiñola. / Alguztidunak sortua dala / ezin ukatu iñola. BEnb NereA 225. Ez aztu euskerea: "beiñola ta aintxiñako" zati baten bardin dira. EgutAr (V) 24-7-1959 (ap. DRA). Lotsatu egingo ete da Nikanor, beiñola lez? Orixe ez; mindu bai. Erkiag BatB 140. Gure egunetan, berriz, gizarteko justizia beiñola baiño elduxeagoa biurtu delako [...] berriz ere zabaldu da amets berbera. Vill Jaink 99. Beiñola Jesusi "gazte aberats" bat urbildu zitzaion galdezka. MAtx Gazt 105. Onako zerbait kantatu zun beiñola gure olerkari gartsu batek. Onaind in Gazt MusIx 150. Beiñola, lurralde auetan, aize ustelak errukarriro andeatu zuen eguratsa udazkeneko garrak oro bilduta, eta mota guztietako abereak sarraskitu zituen. Ibiñ Virgil 104. Beiñ-ola, zer esan asma-eziñik nengoala, [...] lagun bat agertu zitzaidan bat-batean. "Estando una [vez] suspenso" . Berron Kijote 18. Ba omen ziren behinola bi Aita Santu, baten ordez, bata Erroman eta bestea Avignonen. MIH 80. Euskaltzaindiak behinola esanak honetarako bakarrik balio zuen. Ib. 109.
sense-2
2. Al poco tiempo, inmediatamente después. v. BEHINGOAN (c).
Oñatiarrak igerri zuten / bein-berriz azpikeria. / Baita beñola, zer egin dute? / asma bertan Kofradia. SMitx Aranz 68. Katabera. Urrexola. / Ara ezkero, beñola, / begiz galtzen da Arantzazu urrun... Ib. 194. Damuz bularra joaz, / begitan malkoa, / belaungorritan jeixten / zizuten osoa. / Beñola, Birjiñari / zabaldu biotza. Ib. 121.
azpisarrera-1
BEHINOLA BATEAN. En cierta ocasión.
Jaun baratzañari [izten dautsot] neure lastozko kapelea, beñola baten, goxian goiz, eskubete porru emon ixan eustazalako. Otx 97.
azpisarrera-2
BEHINOLAKO (A DBols). Antiguo; (el) de otro tiempo, aquél.
Erderatiko itzak, itz sorberriak eta beinolako itzak. A Eusk 1919-1920 (II), 54 (cf. en el índice de neols. (Ib. 91): "Beinolako itz (A), arcaísmo"). Artzantzako eginkizun arrunt eta gaitz-gabeetan eraman du bere denbora guzia, beiñolako Kaldeatarrak Testamentu Zaarreko garai goxoetan oi zuten bezelatsu. Mok 6. Irakurliok: Gomuta dozue beñolako Jonandon asmatiya, arako azkonarrak etxian azteko asmotan ebillana? Kk Ab II 149. Beñolako Ikaro errukarrijaren antzera, ankaz gora ta buruz bera, urmael erdi-erdira jausi zan goi-goittik. Otx 157. Oraingo gizartekeria ez ei da amesa beñolakoa lez, benetako jakintza barria baño. Eguzk GizAuz 16. Gizadiaren aurrerapenerako guztiz gitxi egin eban beñolako Espartak; oraingo baltsakeriak geiago egingo leukenik ez uste. Ib. 11. Uriaren buruzki beiñolako zoritxar aurrena zetorrenean, beraren izurritearen sua mugaz lekore iraulka egotzi zenutenez gero, orain ere atozte! Zait Sof 62. Biotzean agortu zait gaur beiñolako griña. 'Mi inquietud de otro tiempo' . Or Poem 541. Onoko onek au eta orko orrek ori, besteak ango batekoa eta onek beiñolakoa darakuste. Sorarrain Lili 57. Beiñolako suak egiñiko kaltea zelanbait ainbestean ordaindu eutsen ezkero, bereala asi zan [...] olabea iragi ta jasoten. Erkiag Arran 176. Beinolakoen irakaskizunok zapuzturik ageri ziran. Lengo sapa (izen, entzute, ospe) andia galdurik zuten. Zait Plat 29. Orain beiñolako giro ura aldatuz dijoa. Vill Jaink 7. Beiñolako eztabaida ura gure aro ontan berriztatua. Ib. 29. Berri batzuek, "beiñolako" pegarra bezela dira: "Urrutitik urrez; bertara eta lurrez". Lek in Larz Iru 133 (en la vers. orig. de Larzabal behialako). Itxuragaiztoko fabrikaz bete ditugu behinolako soro eta basoak. MIH 88.
azpisarrera-3
BEHINOLAKOAN. De repente; en esto.
Andik aurrera alik-eta ixillena joan bear omen zuten. Beñolakoan zillargiña atzetik zijoala asi zan karraxika. Anab Usauri 72. Badira edestietan zer ikusi gutxi duten notiñak, beñolakoan alako gertakizun batean laguntza eskeñiz etorri ta artu genituanak. Ib. 142. [Urrutikuskin] arekin Xantik iduri-oneko neska guztieri begiratzen zien [...]. Beñolakoan, neska polita irudituta [...], berealakoan okertu zuan beste aldera. Anab Don 131.
azpisarrera-4
BEHINOLATIK. Desde antiguo, desde hace (hacía) tiempo.
Kurrukea eukotsan bakandereak Bertoldari beñolatik, eta arrezkero be [...] amurruba gettu egin yakon. Otx 67.
behinola
<< behar izan 0 / 0 bekatu >>
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper