Orotariko Euskal Hiztegia

OEH - Bilaketa

178 emaitza inola bilaketarentzat

Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
aurreratu.
tradizioa
tradizioa
Tr. Usado en la tradición meridional desde mediados del s. XVIII. En DFrec hay 118 ejs., todos ellos del Sur.
sense-1
1. (V, G, AN; Lcc, Lar, , Dv, H). Ref.: Bon-Ond 156; Etxba Eib.
Avanzar, adelantarse, ir adelante; progresar. "Adelantarse" Lcc. "Avanzar, adelantar", "alargarse" Lar y Añ. "Medrar" Añ. "(G), avancer, se présenter devant" Dv. "Avancer, progresser; aurreratzea, aitzinatzea" H s.v. aurre. "Adelantarse" A.
tradizioa
Tr. Encontramos ejs. con aux. trans. en Añibarro, Astarloa, Lardizabal, Afrika, Etxegarai, Zaitegi y Basarri.

Etzan aren argia onenbesteraño luzatu: aren argien eginkizunera eratu zan, ez geiago; bañan aren santidadeko eginkizuna, aruntzago aurreratu zan. Lar SAgust 15. Eskola ondo ikasi ta Gramatikan aurreratzen zan. Cb Just 88. Deseo oriek kendu ezkero [...] birtute guzietan txit erraz aurreratzen dala. Cb Senar 23. Baña gaur medikuben pare gara. Asko aurreratu da Zirujijan. Mg PAb 45. Eragozten deuskube ezer aurreratutia soldau aldra latzgarri bik. Ib. 204. Anima birtutean aurreratzen diranak ere ez dira libratzen onelako utsegite arinetatik. Mg CC 220s. Jangoikoaren bidean aurreratzeko. Ib. 166. Nik bezein ondo dakutsute nolako estura ta aurreratu eziñean gauden orain. Mg VersBas 9. Ezagututeko zeinbat aurreratu edo atzeratu zarean Zeru-bidean. EL1 74 (Añ EL2 84 aurreratu [...] dozun). Asi bear da ta jarraitu, aurreratuko bada. Asieran ez dira gauzak osotuak ikusten. VMg 90. Adiñean aurreratu dan emakume bat. AA I 580. Au egin gabez, ez dira gero aurreratzen artzen duen lankintzan bear bezala. AA II 76. Eman zigun grazian iraun eta aurreratu gindezen ipiñi zituan beste Sakramentuak. AA III 403. Jakiñ biar da penitenzija, edo dala salbeetako duiñekua, edo santidadian aurreratutekua. JJMg BasEsc 244. Eztaukazulako bestiak lezko modurik ezin aurreratu dozu berak beste, edo benturaz atzera zuaz aurreratu biarrian. Astar II 167s. Ordutik oneraño / ez genduben uste / aurreratu zirala / lanak onenbeste. Echag 79. Jesus edadian aurreratuaz joian legez, alan joian azijaz ontasun ta arimako ondasunetan. Ur MarIl 100. Gizona bein urteetan aurreratu ezkero. Lard 375. San Pedro etxeko ateetara zanean, Kornelio aurreratu zan, eta oñetan auzpezturik, agur egin zion. Ib. 498s. Legean nola zirauten edo zenbat aurreratzen zuten ikustera. Ib. 511. Erriak aurreratu / oi dute lanean. Afrika 36. Laster aurreratu zan geiago eta geiago Jenobebaren gaitza. Arr GB 87. Euskerak iraun da aurreratzeak, ez du eragozten ezer gubernutar ta aginte-gauza guziak izkuntza ofizialean edo erresuma osokoan tratatzea. Aran SIgn 208. Aurreratu zan an artogareak ateratzen ari zan baten ingurura. Sor Bar 46. Etsaia maleziz atzeratu zan, baita guriak gaitz pentsa gabe aurreratu ondotxo. Bv AsL 215. Gizon ura il zan txit urtietan aurreratua. Ib. 132. Laster lenaz gañera aurreratu zan birtutian. Ib. 104. Oh zenbat, denbora gutxian, eskolan aurreratu zan! Arr May 45. Ura baliente da / bere azioan, / aurreratu eztedin / iñor bizioan. JanEd I 23. Damutua, Iaungoikozko irudi kurutzeratua ez ikustearren, pillara edo metarri-atzetik aurreratu zan. A BeinB 90.
( s. XX.) Txomin, au esaebanean, aurreratu zan apurtxo bat. Echta Jos 69. Urtietan bezela animako gauzetan ere aurreratuaz. Goñi 109. Aparia zerbait aurreratu zanean, eresi zituan Gabon eresirik bigun bigunenak. Ag G 231. Uribarriko auzotegira aurreratu zanean. Ib. 112. Atzera begiratu bai, baña ez atzerontz joateko, baizik zenbat aurreratu degun jakiteko. Etxeg EEs 1916, 116. Jakintzak eta ertiak askoz geiago aurreratu ezpadute arau au aiztu dalako dala sendokiro adipeturik nago. "No hayan adelantado mucho más" . Zink Crit 10. Eginki oiekin gañera aurreratzen dira erri guziak. ForuAG 285. Gaua aurreratua bazan ere. Inza Azalp 66. Elizako atari ondotik aurreratzeko bildurrez dago. Ib. 127. Aurreratuz joango da kristaua Siñistu-gaietan ikasiaz. Ib. 29. Atean Pantxika agertzen da, ta, aurreratu gabe [...], entzuten gelditzen da. Alz Ram 53. Oiuak eta dantzak geldiarazita, an aurreratzen da bipil Torpin zarra, besoak gorarik. Or Mi 133. Ateruntz aurreratuaz. Lab EEguna 76. Eguzkia baituzu / soineko bezala, / nola aurrera naiteke / itsu, Zuregana? Or BM 84. Bestiak baño buruba apur bat arigijago eban bat aurerratu zan. "Si fece innanzi" . Otx 50. Ni zarra naiz ta nere emaztea urtetan aurreratua. Ir YKBiz 3. Aurreratu zan lasterka eta piko-masustondo baten gañera igo zan. Ib. 366. Enderritarteko bazpatzok ipiñi ziranetik ona, anaitasunean aurreratu ete gara? Eguzk GizAuz 71. Matilde ta Maritxu aurreratuko dira esku emanaz. ABar Goi 22. Antzokian zear oin kolokaz aldaroka aurreratuaz. Zait Sof 94. Mutil koskorretan eskolan ikasi nuen A E I O U-ko paletatik gutxi aurreratu det gai ontan. Munita 13. Gu berriz argitan atsalde osoan, eguna aurreratu arte. Or QA 43. Orduan, gazte oldartsua aurreratu zen Ligiko jaunarengana. Etxde JJ 95. Psikologi-gaindikoan aurreratu nahi baduzu, egonarri haundia behar duzu. Mde Pr 319. Deba ibaian... 10 km. gutxienez, au da, Alzolaraiño aurreratzen ziran ontziak. EgutAr 1956. (ap. DRA) Ibilli egin bear da, ortaz, aurreratu egin bear da, urratsak eman bear dira tai gabe. Txill Let 120. Iru lau pausu aurreratuten nintzala. Bilbao IpuiB 107. Urteetan elduz zioan eran, ikasbide guzietan aurreratzen zan Platon. Zait Plat 11. Mikrosoiñura iztuna aurreratzen da. NEtx LBB 199. Zalduna Gaztelurutz aurreratu zanian. Etxba Ibilt 484. Atzera ez al dijoatz / aurreratu ordez? Olea 239. Albo guztiak aurreratu ta / gu barruan geratuak. FEtxeb 30. Kritika zorrotzaren bidez beharko da aurreratu. MEIG VII 70. Hastapen askoz apalagoetatik euskal irakaskuntzan aurreratu denak ez du laudoriorik behar. MEIG VI 43. Bi puntutan aurreratu zen gehiegi Urkixo jauna. MEIG VII 48. Urtetan aurreratua delarik. MEIG I 171.

v. tbn. Zab Gabon 36. Ill Pill 13. TAg Uzt 99. Ol Gen 24, 1. SMitx Aranz 129. Anab Poli 73. BEnb NereA 161. Basarri 189. Onaind in Gazt MusIx 152. In Uzt Noiz 132. Berron Kijote 101.
azpiadiera-1.1
(Con compl. directo; cf. supra ejs. con asko, zenbat, etc.).
Beste batzubetan jagiten jakoz kontrako aiziak, botaten dabee atzerunz, ta galdu daruaz aize ederragaz aurreratu zituzan bidiak. Mg CO 283s. Sinismen baga pausurik aurreratuko eztozue. LoraS 49. Batak dino lenenguan gauza txikitxu bat, bestiak eranzuten dau bestetxu bat. Onek aurreratuten dau puskatxu bat, arek beste puskatxu bat. Astar II 191. Nundik jatort izatia ain erkin ta argala esetsi eta tentazinoietan, eta ez pausu bat aurreratutia zeruko bidian? Ur MarIl 85.
azpiadiera-1.2
(Con aux. trans., en oraciones negativas o interrogativas).Adelantar, ganar. " Zer aurreratzen dou umia ikastolara bialtziakin, etxian erederaz eitten badau " Elexp Berg. .
Erremedioak artu bage, ezer aurreratuko eztegu. Gco II 65. Esan egidazube guraso madarikatubak, zer aurreratu dozube birao orreekaz? Astar II 117. Aur au emen iltzearekin zer aurreratzen degu? Lard 49. Ni ill bear nazu? Zer aurreratzen dezu ni ill ta? Sor Bar 37. Zer aurreratu det nik kristau asko biziko badira batio santuko jantzi ederra galdurik. Ag Serm 318. Astija aurreratuteko. "Ganar tiempo" . ForuAB69. Olakoak zer aurreratuko dute siñesmena ba-dutela esateaz, ezpadira orrek eskatzen dioten bezala bizi. Inza Azalp 12. Pekatuak burura ekartze utsaz ez dezu ezer aurreratuko. ArgiDL 28. Estadua ugazaba bakar egiñaz, zer aurreratuko ete-litzate? Eguzk GizAuz 144. Baiñan, agiririk ezean libre utziko balute, etzun ezertxore aurreratu. Etxde JJ 146. Eztogu orrelan ezer aurreratuko geure eginbearretan. Erkiag Arran 139. Askatzeko alegiñak egin arren, etzuan ezer aurreratzen. NEtx LBB 73. Ikusten zuten, kontra eginda ere, etzutela ezer aurreratuko. TxGarm BordaB 99. Alferrik habil: ez duk ezer aurreratuko. MIH 148. Ez dut uste hiztegi horiek berberak, dauden daudenean, euskarara bihurtu beharrik daukagunik. Zer aurreratuko genuke horrenbestez, hiztegi horiek darabiltzatenek erdaraz bai baitakite? MEIG VII 73.
azpiadiera-1.3
(Part. en función de adj.).Adelantado, que ha avanzado, progresado; avanzado, moderno.
Auxe egiten badozue sarritan, ikusiko dozue, zelan Jesusek egiten zaituezan prest, gai ta aurreratuak Oraziñorako. LoraS 97. Euren malezija aurreratuba ta gatxerako jakiturija goixtarra gaiti. fB Olg 118. Erlijioan amar illabete baño gutxiagoan bizitu zalarik, biotz andiko eta aurreratuenak ozta iritxi oi duten bertutearen mallara igo zan. Arr May 192. Ondo zure bearrean dago gure lurra, itxurazkoa, apaiña ta aurreratua dirudi baña. Ag Serm 383. Erria aurreratua bada. Zink Crit 61. Gerkarrak gizakundean eta jakintzan erri oso aurreratuak izan zirala. Ib. 65. Euren buruai aurreratu ta aurrerazale deitzen deutsen gizonak. Belaus LEItz 109. Bere erriko izkera maitatzea gizon atzeratuen gauza ez da, aurreratuen eta guztien buru dabiltzan askorena baño. Ib. 108. Gipuzkoa, lurralde txikia dalarik, gai askotan dago ludi guziko erririk aurreratuenak bezin aurreratua, edo baita aurreragotua. EgutTo 21-2-1923 (ap. DRA). Goguan ditut oraindik Juan Ramon Jimenez, olerkari aurreratua ta ben-benetakuaren arrikeriak. ADonostia Itzald II 10. Ipar-Amerika Errusi baño askoz aurreratuago dagoala edonok daki. Eguzk GizAuz 137. Oñati dezu gai ontan Gipuzkoan beintzat erririk aurreratuena. Munita 66. Otoitzean aurreratueri gertatzen omen zaiela eragozpen ori. Or QA 153. Nik ikusten det aurreratua / datorrela gaztedia. BEnb NereA 234. Ikasle aurreratuenekin eztabaida bereiziak ere izaten zituen. Zait Plat 23. Arrantzaleak, ostera, olako kezkarik eta zamarik ez euken. Ontan, liortarrok baiño asko aurreratuago egozan. Etxabu Kontu 106. Erririk aurreratuenaren mallaraño jaso dezagun. Ataño TxanKan 107. Gerra-tresnarik aurreratuenekin. Gerrika 60. Era hurbil dugun Urte berriak aurrarapidean aurreratuak ikusten gaituen. MIH 90. Nork berdin gintzazke gaurko euskaldun argi eta aurreratuok orain berrogeitamar urtekoekin? Ib. 173. Hizkuntzarekiko jakitea, jakintza, jakiundea eta jakinduria ez zeudela hain aurreratuak Euskal herrian. Ib. 399. Bi adiskide auek, jaun naiko aurreratuak ziran euskaldun abertzale bezela. Alkain 88.
sense-2
2. (Lcc, Lar, H).
Hacer avanzar. "Aguijador de bestia, aberea aurreraitan deuena " Lcc. "Avancer, faire progresser" H s.v. aurre.
Ejerzizioen zeruko eskola au San Francisco Borjaren ejenplo ta zeloak txit asko aurreratu zuen. Cb Eg I 6. Ankaren yoaldiak geiena aurreratzen du igarikera onetan. Anab EEs 1920, 174.
azpiadiera-2.1
Larunbatean [...] ordubete aurreratuko da gabeukatza edo erlojua. EAEg 10-4-1937, 1471.
azpiadiera-2.2
(V-gip; Lar, ).
Adelantar, mover, llevar adelante. "Adelantar [...] lat. promoveo, proveho" Lar. " Aurreratizu apurtxo bat maixa " Etxba Eib.
Irakasten deutsa zer egin, nos aurreratu, nos atzeratu, ta nos albotu burdin oratzar edo agoia. Mg PAb 127. Esku batekin estalki zarrak aurreratu bekokian. Apaol 118. Lorontzi bat aurreratzen dio. Alz Ram 112. Batak besteren atzetik edontzia aurreratzen zioten Yaun Erraimuni, ardo gorriz bete zezan. 'Les hommes [...] tendaient le verre' . Or Mi 89. Beso kozkordun zaintsuak ukalondoraño galtzu-artean aurreratuz, zarraztaka sendoetan ebakitzen dute lastoa. TAg Uzt 80. Noek eskua aurreratuz, usoa atzi ta kutxara sartu zun. Ol Gen 8, 9 (Urt aitzindu, Dv, Ur, Ker, Bibl luzatu). Kañoia atzera etortzen zan eta ura aurreratzeko bi soldadu kurpilla banetan. Salav 81. [Elizearen] bi alderdiak aurreko abetaraiño aurreratu ziran. Etxabu Kontu 72.
azpiadiera-2.3
Llevar adelantado (trabajo, etc.); adelantar (trabajo, etc.). " Lanak bastante aurreratuta dauzkat eta jai artu biot " Elexp Berg. .
Gatzamalle gaixuak, aurreratuta badauka bere mia jotia, ainbestian dabill; baña zelan agoia aterateko uneetan lagundu biar deutsan urtzalliari, jo biar badau mia, ta zaindu lapikua, lua arina jabilko. Mg PAb 129. Ondo asten danak, asko dauka aurreratuta, ondo jarraitu ta amaituteko. JJMg BasEsc 76. Karlos iltzen daneko / gordetzen fedea, / aurreratua dago / bere aldarea. Echag 165. Eta barrunen laster sartzeko lanak aurreratu zituenean, emakume iztun eder bat murru-gañera oska irten zitzaion. Lard 203. Galaiak obra, / seguru sobra, / aurreratua darama, / egin dirala da fama, / bat aita, bestia ama, / gure galaia ta dama. Bil 89. Bitartean gure Iñigo Santua Venecian geratzen zala, Palestinara joateko zuzenbideak aurreratzen. Aran SIgn 90s. Joaten ziran, gosari txiki bat eginda, soroetara, [...], azkenengo artajorratze edo beste orrelako lanen batzuk aurreratzeko asmoan. Ag G 23. Oni galdetu, ari idatzi, emen irakurri, andik artu, alakori entzun, onakori esan-erazi, apurka-apurka nere lana aurreratu nuan. ABar Goi 12. Geure gisa asten giñan lanak aurreratzen. Zendoia 85.
sense-3
3. Adelantar (algo) en el tiempo. "Anticipar" Lar, . " Udan, ordua aurreratutzia komeni izaten da " Etxba Eib. .
Testamentua egiñ ta Sakramentuak artu arren, iñork ere ta ezerk ere zu eziñ illko zaitu, ta ez eriotza aurreratuko dizu. Cb Eg III 224. Arrazoiaren usora laster etorri zan, edo diotenez Jainkoak ori bere eskuan ta kontura zeukanak bezala, aurreratu zion. Cb Just 83. Judasek bezela aurreratuko dezu eriotza burua urkatzen ezpadezu ere. Mg CC 247. Bost milla eun ta larogeta emertzi urte igaro ziran gizonaren leleengo pekaturik Jesu Kristoren jaiotzara; baña bitaarte onetako gizonei bere aurreratu jakeezan eriotza onen merezimentubak, kondenau ez zitian. JJMg BasEsc 36. Jatordua egin biar da bazkarija egin oi dan orduban; baña preminazko zer eginen bat daguanian, aurreratu edo atzeratu leiteke. Astar II 238. Uste izan zitekean Jaunaren esku itzaltsua geldituko zala, bat-batetako eriotzarik geiago eman gabe; baña ez; asaldatu aiek berak beren iltzea aurreratu zuten. Lard 92. Ordua aurreratu bear izan degu. Alz Ram 34. Odei beltzek gaua aurreratu zuten. Anab Usauri 120. Bi illabete-legortêk aurreratu du Uda. Or Eus 245. Ez ditzagun aurreratu zoritxarrak. Gaurkoz mutillak zertan diran ikustera sartzea obe izango degu. NEtx Antz 15. Nere igesak, aien eriotza aurreratu besterik etzuan egin. Ataño TxanKan 12s. Egun bat aurreratu genduen bueltie. Gerrika 219. Nik aurreratuko dautzuetana ta orain egun batzuk nire eskura eldu zan agirian atera nebana. Ib. 269.
sense-4
4. Adelantarse (a hacer algo), anticiparse a. "Anticiparse" Lar. "Prevenir, anticiparse" Lar, . AxN explica aitzintzen (295) por aurreratzen.
Ezin iñori aitatu ginaijo orrelangorik, eurak aurreratuten ezpadira; esango leukee lotsabaga ta dongaro azijak gariala. Mg PAb 88. Ezagutu zuan zerk mugitu zuan Juan Parenteren biotza arengana juateko; ona zergatik aurreratu zitzaion esateko. Bv AsL 85. Txili eritxon gizon sendo bat zerbait esatera aurreratu ezpalitzakio. A BeinB 51. Etsaiei ere aurreratu zitzaien Jesus eta esan zien: Noren billa zoazte? Inza Azalp 67. Sereno bat zetorkiola oarturik, bera aurreratu zitzaion iduritua kentzeagatik. Or SCruz 121. Ta nexkatxa bati mutil bat gustatzen bazaio, ezin ezer adierazi. Mutil kaiku oiei burura etorri-zai egon bear guk, ezer aurreratzeke. NEtx LBB 132. Obeto gura izango ebala bera aurreratu barik bestian erreguak entzutzia argi dago. Etxba Ibilt 476.
azpiadiera-4.1
Adelantarse en el tiempo.
Ain zuzen, lau orduz zaartu bear erabat. Zer egin bear nuen denbora aurrera zedin? Txill Let 52. Goiko erloju ori zuzen dabil, gero! Ez aurreratu, ez atzeratu eta ez gelditu. Vill Jaink 40.
sense-5
5. (Con aux. intrans. bipersonal).Sobrepasar, superar. "Adelantarse entre dos competidores el uno al otro" Lar.
Non nai, ta noiz nai gauza guzietan aurreratzen natzaitzu. VMg 34. Judas, jendeari aurreratuta, Jesusi alderatu zitzaion. Lard 443. Nik diotsuet, zergariak eta emagalduak aurreratuko zaizkizue zeruko yaurgora. Ir YKBiz 385. Legortu egin zaizkit biotzeko iturri guziak, eta burua aurreratu zaio sentimenduari. Txill Let 89.
sense-6
6. Preceder, estar antes. "Anteceder, preceder" Lar, .
Zu etzakio aurreratzen aldieri aldiaren bidez, bestela etziñake aldi guzien aurreko. "Nec tu tempore tempora praecedis" . Or Aitork 316.
sense-7
7. "Anteponer" Lar, .
sense-8
8. Empujar a, animar a.
Aita markesak beti atzerapenak ematen ziozkan; Amandreak berriz bere Luis seme Santua guziz estimatua bazuen ere, [...] Ama Birjiñaren esana egiteko aurreratzen zuen. Cb Just 41s. Sendotuten dozu, argalduten dana. Aurreratuten dozu zutinik [='quieto'] daguana. fB Ic I V. San Pablok onelako prestamena ikusita, aurreratzen zituen [kristauak] obra on eta Jainkoaren ain gogokoa egitera. Lard 519. San Francisco Sales-koak, [...], aurreratuten zituzan beragaz jolasean eta olgetan ibilten ziran umeak, beragaz batera Eleizara joatera. Itz Azald 131. Zer da zuzentasuna? --Da on-oidade bat, bakotxari berea emotera aurreratu eta zirkinduten gaituzana. Ib. 183.
sense-9
9. (V, G). Ref.: A; Etxba Eib; Elexp Berg.
Ahorrar. " Urte aretan, diru apur bat aurreratu neban " Etxba Eib. v. aurreztu, aurratu (2).
Ez iñola gastu alperrik egin, ezpada aurreratu alegiñaz. CrIc 87. Aurreratuten ditugu dirubak lagunduteko gero umiai. Mg PAb 93. Beti arlote, beti zordun, eta aurreratu ordean, dauzkan ondasunak ere laster ondatzen dituela. Gco II 90. Begiratu bear dio arretaz etxeari, eta era badu aurreratu bear ditu, kutiziaren ezkabitik aldegiten duala, bere ondasunak. AA II 76. Aurreratu ditu gutxienez anega bi gari, lau anega artoale. VMg 38. Lenengo lenenguan egin balitz gero egin zana, gatx gusti oneek aurreratuko zirian. Astar II 30. Ikusten dana da geijago begiratuten jakala irabazijari, ondasunen aurreratutiari eta gorputzaren ondo egonari Jaungoikuaren legiari baño. Ib. 204. Zerbait enparetan bada errenta edo irabazijan, bertatik asmetan dabee zetan gastadu: ezta ardurarik arzen geroko au[r]reratuteko. Ib. 90. Astian aurreratu / ezin deu jaikua, / partitzen lanik gabe / sobratutakoa. Ud 24. Zelan ba, sukalde batean danak inguratu ezkero, beste guztietan egurra ta argia aurreratuten badira? Ag Kr 131. Lapurretan egiñak lanaren lanez aurreratutako txanponak. Ag G 338. Lanean zaildutzen danak dirua aurreratzeko poza eukitzen du, ez tabernan moskortzeko apeta. Ayerb EEs 1916, 46. Diru puska bat aurreratu du, / badauka naiko sasoia. Tx B II 43. Lau urtegarreneko diru-mordo bat aurreratu neban. Or Tormes 119. Orren gogua ezta besterik ixan dirua aurreratzia baño. Kk Ab II 131. Eta nik ainbeste izerdikin aurreratutakoa jatera beste baten semea sartu bear zitzakidala... Y 1933, 422. Gizon askorentzat irabaztea baño irabazitik aurreratzea gatxago izaten da. Eguzk GizAuz 147. Martinek bein diru apur bat aurreratu ebala-ta, kostia-kosta radio bat erostia erabagi eban. SM Zirik 63. Bai dakizue zelangoa dan / mutil zarraren gogoa? / Zartzarorako aurreratzia / dotia edo dirua. BEnb NereA 108. Ni bildurtutzen nintzan askotan / osasunik ez nulako, / eta dirurik aurreraturik / oso gutxi gendulako. Uzt Sas 209. Ez dakit dirurik aurreratu eban ala ez. Etxabu Kontu 174s. Gazte jende kaskarin xamarra; irabaziak aurreratzeko gogo aundirik gabea. Ataño TxanKan 104. Arekin juntatzen banintzan, etxerako dirurik ezin aurreratu. BAyerbe 52. Emen irabazi bai, baña ezin aurreratu txanponik. Gerrika 221.
v. tbn. TxGarm BordaB 149. JAzpiroz 140.
azpiadiera-9.1
Reservar (un animal) para carne.
Aurreratutako ollasko koskor ttonttor gorri ietako bat dirudik. Ataño TxanKan 117.
sense-10
10. Dar por adelantado, prestar. " Dirua aurreratu [...], prestar dinero" Etxba Eib s.v. dirua. "Diru ori aurreratzen eban estu ziranen artian, onenbesteko sarixa aurrez kenduta" Ib.
Dirua aurreratzea gatik obligatzen dituztela nekazari gaisoak ematera gari edo artoa txit merke. Mg CC 115. [Aldundijak] aurreratu daun diruen zorra garbituteko. ForuAB 127. Aiuntamentuei dirua aurreratzea. ForuAG 271. Urteroko irabaziak oso-osorik emango dizkitzut, orain aurreratuko didazunaren alde. ABar Goi 36. Diru-etxeak edo kutxa zeukanak aurreratu bearko luke ordaintza. "Serán anticipados" . EAEg20-12-1936, 598. Aurreratu zitzaion diru guzia itzuli baño len. "Se le anticiparon" . Ib. 1-2-1937, 953.
azpiadiera-10.1
Pagar por adelantado.
Eroanik pazienziaz orain dozuezan nekeak, ez bakarrik aurreratu, edo obeto, pagetan dozuez lenagotik, purgatorian igaro bear dituzuezan penak. LoraS 127.
sense-11
11. Atreverse.
Aurreratuko nintzateke esatera, [...] ontza bat pazienziak geiago balio dabela, libra bat neke-pen borondatezkoak baño. LoraS 169. Nola aurreratu ninteke zu artzera, ainbestetan eta ain gogorki naigabetu bazaitut? ArgiDL 46. Mutilla lotsatia zala ta egundo berez etzala aurreratuko gogamendurik, Antoniren gurasoakaz egon da arautu ebien gastien ezkontzea. Ag Kr 108. Berriz, norbait ezer esatera aurreratzen zanian laster asko ixilduko eban. SM Zirik 125. Ta... ez al da [neskatxa] geitxo aurreratzen diran oietakoa? NEtx LBB 138.
sense-12
12. Prevenir.
Baña zuk goi-aldetik Erregin antzera / Aurreratuten dozuz geure lei-larrijak. "Sabes prevenir nuestros dolores" . Laux BBa 22.
sense-13
13. Poner por delante.
Badirudi gainera mintzagaia dela aurreratzen dena. MEIG VI 159.
azpisarrera-1
AURRERA-SAMARTU, AURRERA-XAMARTU (Formas con valor aproximativo).
Urrilla aurrera xamartua dijoa. Etxde AlosT 40. Gañera exur-berrik aurrera xamartuk dauzkadala iruditzen zait. (Refiriéndose a un embarazo). JAIraz Bizia 112. Ardandegi batean zegon gaueko ordutan aurrera xamartuta. Etxde JJ 273. Gurasoak urtetan aurrera-samartuak ziralako. NEtx LBB 19.
azpisarrerakoSense-1.1
Patxik aurreratu samarra du bere lana.NEtx LBB 182.
azpisarrera-2
AURRERATU ERAGIN. Hacer avanzar. v. aurrer ar azi.
Ontasuneko bidean aurreratu eragiten deuskuenak. Itz Azald 193.
azpisarrera-3
AURRERATUXE (Forma con suf. -xe, de valor aproximativo).
Iberotar Penintsulan estudio horiek aurreratuxeak omen ziren Katalunyan, guda-aurretik. Mde Pr 318. Afaria aurreratuxe omen zioan, eta etzuten ardorik maira ekarten. Zait Plat 75. Urteetan aurreratuxea nagoenez gero. MIH 337. Lanean ari zen, aurreratuxea zuen lana, are bukatua ere bai. Ib. 291. Bera baita XIX. mende aurreratuxean erlijioaz ez diren gaiez hitz lauz ari den lehen laikoa. MEIG VI 37.
azpisarrera-4
AURRERATUXEAGO. Un poco más adelantado, que ha progresado algo.
Gu baño aurreratuxeagoak nai nizkin semeak.Lotsagarri bizitzeko, aski gaituk gu. Ataño TxanKan 166.
aurreratu
<< aurpegi 0 / 0 1 ba- >>
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper