Orotariko Euskal Hiztegia

OEH - Bilaketa

178 emaitza inola bilaketarentzat

Euskaltzaindia. OEH. Orotariko Euskal Hiztegia
goiburua
aukera.
tradizioa
tradizioa
Tr. Empleado fundamentalmente a partir de principios del s. XIX en textos meridionales (antes lo encontramos en sendos ejs. de Cardaberaz, Egiateguy e Ubillos (v. infra AUKERAN (b) ). En DFrec hay 237 ejs., todos ellos meridionales.
sense-1
1. (V, G, AN; Lar, , Mg Nom, PAbVoc , VocCB .( Dv)H (+ h-)), autera (A). Ref.: A; Iz ArOñ; Gte Erd 200; Elexp Berg.
Elección, opción. "Elección" , "opción" Lar y Añ. "(Quien) bien tiene y mal escoge, del mal que le venga no se enoje, ondasuna debanak aukera gaitza badu, datorkion kalteaz eztu zer aserratu " Lar. "Predestinación de los escogidos y santos, lendaukera, Jainkoak betiraundetik eginik daukan santuen aukera " Ib. "Libertad, albedrío: (c.) aukera, naiera, eskuera, libertadea " . "Elección, placer" Mg Nom 65. " Autu, aukeria, escoger, elección" Mg PAbVoc. "(G), elección. Sin. auta, autesa, autakuntza, bereizta " VocCB. "(G, V), choix. v. hauta " H. "1.º (V, G, AN), libre albedrío, facultad de elegir. [...] 4.º (AN), elección" A. v. hauta (2).
Animaren salbaziorako bizimoduaren aukera edo estaduaren elekzioa. Cb Eg I 25. Haiñbeste milion aukera bizi direnetarik izairan, pezü e'liraiteke amorioaren alporraz baizik. Egiat 205 (el editor glosa en suletino miliu haitü). Oneek [gurasuak] daukeenian eskubide ta aukeria emoteko [etxaguntzia] gura dabenari seme-alaben artian. Mg PAb 108. Jakin eragin biarko jako, zelan bere soldau zar ta barrijak ez dirian aspertu, ez aseten, ez dirubak artubaz, ez etxeetara juateko aukeria emonaz. Ib. 209. Aita Santu Erromakoak utzi zuen aukera edo begiratze au Anima-zai ta Konfesore aituen eskuan. Mg CC 237s. Ona emen gauza bearra irauteko bizitza onean, Konfesore on baten aukera edo elekzioa. Ib. 190 (Mg CO 286 aukera edo elekzinua). --Zer da naibide edo libertadia? --[...] Ta onelan geure aukeraz egin daruaguz gauza asko, batezbere arimakuetan. CrIc 18. Onerako edo gaitzerako libertade edo aukerarekin. Gco I 20. Jaungoikoaren borondatetik edo gizonaren nai edo aukera libretik. Gco II 113. Orregatik bizimodu edo estaduaren aukera ez da egiñ bear nolanai. AA II 134. Kontu, kontu karguak aututzeko eskua izaten duenak; bada onelako aukera makurretatik oker ta kalte asko etortzen dira. AA III 375. Utsegitea estaduaren aukeran. AA I 596. Bizi modu edo estaduben aukera edo elekzinoian. Astar II 80. Orregaitik Jangoikuak isill isillik permitietan ditu okasinoe ta eskandalubak, aukera edo eskojija izan daigun nai onerako nai txaarrerako. JJMg BasEsc 151. Atarako emon eutseen onerako nai txaarrerako aukera edo libertadia. Ib. (ed. 1845), 27. Pilatosek pasioko denboran galdetu zion Juduai, bietatik zein nai duzue? Jesus edo Barrabas? Ah! Nola orduan bezala orain ere egiten diran aukera gaiztoak? LE Urt 113 (LE ms. 40r auta gaixtoa). Orduan Jainkoak bere erri berezi eta serbitzaritzat Abraham eta onen ondorea autu zituen, eta aukera onen siñaletzat Zirkunzisioa eman zion. Lard 17. Uste zuen, [...] Israelko Erregetza, ez jatorriz, ezpada Jainkoaren aukeraz ematen zala. Ib. 206. Amabi Apostoluen aukera. Ib. 391. Helik ezin egin zezakean aukera kaltarkitsuagorik, bere semeena baño. Ib. 147. Zeren bildur izan zatekian, baldin bera beguan bere Ama laztan Marijaren aukera ta eskuetan? Ur MarIl 95. Señorijo onen administraziñoe eta artuemonerako egitia aukera edo elzeinoe on bat bera gobernauko daben Jaun edo personeena. (1858). BBatzarN 179. Egizu naizunian, / dama, etorrera, / zuregan utzitzen det / egunan aukera. Bil 154. Nik, neure aukera itxi ezkero, lurretik ikustea naiago izango neuke. A BeinB 67. Egin dezala / berak nai duben aukera. Ill Pill 22. Komisio onek berak erabakitzailleen aukera egin lezake. ForuAG 351. Neri iduri zait, iru gauz oiek erabat aginduko zitula, baño bere buruan berexi egingo zula irugarren aukera ori, Lizarragaren mendean jartzeko ori. Or SCruz 115. Atsalde artan luzaro itzegin gendun biok, baño ez gendun elkar aditu, alako eskeak egiten baitzizkidan, alako aukerak eskatzen. Ib. 98 (v. tbn. 109). Bakoitzak bere aukerak eskatzen elkar artzeko, ta ortan zegoan giltza. Ib. 109. Bere amak gure mutila etxeko zuen, baño biotz oneko pinpirina batek biotza bete zion eta semearen aukera amak ez onetsi nai. FIr 131. Edadekorik bada / nere kontra atera, / trinkete ta pelotaz / berari aukera; / lenbizi zer jokatu / egiñik papera, / ark nai duan tokiyan / probatuko gera. Tx B I 200. Maillu ta ingure-aukeran, ez dik / astirik galdu Manexek. "En escoger martillo y yunque". Or Eus 305. Estadua gauza guztien jabe egin ezkero, eskubide ta aukera guztiak agintari ta onein ordekoenak dira. Eguzk GizAuz 65. Bi aurrezki-kutxa oietako lanarien artean egin bear zuten aukera. EAEg 12-4-1937, 1487. Baiñan ez neukan neronen mende / nere miñaren aukera. Or Poem 542. Aukera aisa dinat: Theresa hemen egonen dun, eta hi, joan haiteke berehala. Mde HaurB 40. Kexka larriak zituzten soin-gogoen garbiketa zala-ta, ianarien aukera zala-ta, elikatzea zala-ta. Zait Plat 60. Aukera zuk egin bear dezu. Zuk nai dezunarekin aitortu bear dezu. MAtx Gazt 94. Datozen lanak, ez dira sail batekoak. Nere lan guzietan aukera egin det. NEtx LBB 8. Gaur bestela badago / laneko aukera, / azkeneko tontuak / gu izandu gera. Uzt Sas 97. Ara, onako ontan ire esku utzi nai diat ostatu-aukera. Berron Kijote 204. Errenderiko komandante jaunak oso aukera xelebrea egin zin. Lau zarrenak eskatu omen zizkin. Ataño TxanKan 223s. Jokatu edo ez jokatzea / eurena zuten aukera. AZink 47. Baña aurrerago juan ezkero, norberak aukeratu eikean au edo beste batalloetara juatia. Bestelan ez egoan aukera egiterik. Gerrika 67. Ez dut aukera neure eskuko, inoiz izan baldin badut, eta loturik naukan hari horri eutsi beharrean suertatzen naiz. MIH 285. Steiger-ek berak egin zuen jakien eta edarien aukera, eta ez zitukeen hobeto aukeratuko hemen sukalde-berriak ematen dizkigunak. Ib. 144. Aukera duguino, ordea, lagara baino nahiago dugu irrifarrea. Ib. 139. Batasun bideren bat hartzera beharturik aurkitu ginen, bada, duela hamar urte eta ez zegoen aukera handirik: frantsesek embarras du choix deitzen dutenaren kezkak ez gintuen behintzat artegatzen. MEIG VII 169. v. tbn. EusJok II 65. Anab Usauri 87. Etxba Ibilt 455.
azpiadiera-1.1
(Como primer miembro de compuestos).
Euzkeraz mintza oi diran urietako biztanleei bi izkeren artean aukera eskubidea opako zaie. EAEg 11-10-1936, 21. Serioski, osoro bere aukera-lanari emana, Theresak gabinet eta gau-mahaiko ateak zabaltzen zituen. Mde HaurB 54. Zu ikusi ez arren, neure obena ikusten dut. Aukera-min arroak baztertu ninduen nere bidetik. Barkatu. Itzegin zaidazu, otoi, eta ez naiz berriz illunpetan galduko. Txill Let 142. Amazazpi urtekin, maitagarria zegoen neskatxa ta luzatu gabe, mutillen baten begietan sar zitekean oso barrura. Seme biak, Jenaro ta Dimas izenekoak, itxoin zezaketen artean, baiña neskatxak bere aukera-ordua gaiñean zuan. NEtx LBB 42.
azpiadiera-1.2
"Elección (sufragio)" NeolAG . v. hauteskunde, aukunde.
Diputau Porbintzijalak aukera edo aukunde-egunen baten. AG 455. --Erabazi baeben irek aukera edo aupena? --Bai distrito batzubetan. Ib. 456.
sense-2
2. (V, G). Ref.: A; Etxba Eib; Gketx Loiola; Elexp Berg.
Ocasión, oportunidad. "Ocasión de elegir" A. "Coyuntura, oportunidad, tempero. Ikasteko aukeria euki dau Salamankan " Etxba Eib. "Ocasión, oportunidad. Gizonak ez aurrera egin, etorri zaion aukeriakin! " Gketx Loiola. " Katalanez ikasteko aukera izan neban gaztetan " Elexp Berg.
Donostiarrak dute / aukera, doaia, / urtero asmatzeko / festa bat berria. / Beren modutxoa da / guztiz egokia, / zer-nai gauzetarako / arkitzen du gaia. Echag 186. Ipintzen badirazu / orrelako aukera, / aprobetxatu gabe / ez niteke gera. Bil 154. Berrogei ta launa oñ / iru aziyotan, / arruako palanka / tira dezu ortan; / nik ere zuk bezela / aukera baneukan, / galdu nuen ainbeste / allegatu faltan. Xe 289. Kasua zer dan ikasitzeko / emen badago aukera, / gusto duanak artu dezala / bost zentimuan papera. PE 47. Esan zidan ezkondutzeko / aukera ederra bazala, / Juana Joxepa .... ori / nitzaz gustatutzen zala. Ib. 86. Euskaldun gerlari zar batzuk ezagututeko aukerea ez galtzeagatik, Ozinbeltzera ioan nintzan ni, mendiz mendi. Ag AL 23. Asko gelditzen dira ezkongei euren aukera ta gogobetekoaren zañ luzaroan egonda gero. Ag Kr 160. Oraintxe aukera Urrejolako arkaitzetik eure burua botatzeko. Ag G 308. Eztago iñor, erri onetan, ezkontzeko nik aña aukera daukan gizasemerik. Ib. 33. Marka aundiya egiñ nai zunak / len e bazuen aukera! EusJok 124. Aukera ederra iruditu zitzaion bere zikoizkeri amorratua pixkat asetzeko. Inza Azalp 66 (v. tbn. con eder Tx I 225, Otx 108, NEtx Nola 21, Erkiag BatB 47, BEnb NereA 35, Zubikoa in Mattin 73, Uzt Sas 237). Kalera naiago dezula? Ortaz ere, ez daukazu aukera txarra Argentinan bertan, iñora begira jarri gabe... Mok 10. Yauna: aukera onak egiten dau biargiñ ona. Or Tormes 81. Esan zidan ixilka, [...]; luzaro baño len izango nula igesegiteko aukera. Or SCruz 94. Izketa bat egin ziten gerratik aldegin etzutenai, nik eztakit zer esanaz. Ainbeste neke alper alperrik zala; [...] Serranok aukera onean pakea eskeñi ziela. Ib. 35. Estuntzaz daunak / askatzaillia / biar dau beren / onduan; / aukera onek / nok daukaz, baña, / biar dituan / orduan? Enb 105. Gonbertitzeko asmorik bada / jarri digute aukera, / gero okerrik izan ez dedin / orain kontuak atera. Tx B I 92. Amar milla pezta Iturriotz-en / Urriyan nai baldin badezu, / indar asko ta zalla bazaude / aukera ederra daukazu. Ib. 225. Mutill zintzo batekin / izan du aukera; / naiago nuen itzik / ez banu atera, / bazijuazke beste / paraje batera. Tx B II 57. Aukerea daukok, txarrena artzen bok, munduan danik astorik andiyena izango az. Kk Ab II 59. Gari ederra; [...] ogi zuria jateko aurten / ba dugu beintzat aukera. Or Eus 338. Txalik ezin saldu balukete, badute aukera berriro txalak ikulluratzeko. EAEg 26-11-1936, 393. Ez dutala aukerarik Meza entzuteko ta Iauna artzeko, igandetan bestetan. Or QA 123. Edo bestela, haiek ikusi eta ikertzeko aukera izan duten jakintzari zintzoen lanak irakurri eta sinetsi. Mde Pr 319. Jaungoikoak aukera eder ura aidien biotzak ezagutzeko [...] eman zidala konturatu nintzan. Etxde AlosT 103. Geroztik, meza donea aukera zun guzitan entzuten alegitzen zan. Ib. 221. Urtebete bat geiago zure bizitzan eta etxeko guzien osasunaz jai egiteko aukera ederrean zera. NEtx Nola 21. Oraiño, besteren etxean ebastea, al ba ledi; urrena, ezkon legea austea, aukera dalarik. Or Aitork 204. Aitak deitu nindun eta azken aukera eman zidan zeu edo Etxahunia aututzeko. Etxde JJ 75. Emari bakarra ta aldaeziña biurtzen du arek [eriotzak] jaiotzeak eskeintzen digun aukera. Txill Let 128. Uri aundian izango ditu dirututeko aukera ta eretiak. Erkiag BatB 112. Saltzai mamintsuak egin ditu ta diru gozoak beragandu. Aukera gizena izan dau, ta ez da lo egon, begi erne baiño. Ib. 137 (43 y 178 aukera mamiña, 170 aukerarik zoragarriena). Gau osoan begiak izteko aukerarik eskas izan daualako. Ib. 189. Fotoak artzeko ezin aukera obea. Anab Aprika 19. Eztabaidatan bi alde on zituen Sokratek: lenik bere burua maldatzeko ta iazteko aukera. Bere burua ez-iakituntzat agertzen duen gizona nola gutxi-ets eta iorra daite? Zait Plat 90. Zuk nai badozu zure aurtxoak / ikasi leike euskera, / [...] / arren dirautzut, ez galduteko / eskuan dozun aukera. BEnb NereA 137. Eztut aukerarik izan Garatetar Justok izarretaz idatzi lana ikusteko. Ibiñ Virgil 80. Dukesiak ikusirik senarra aukerarik onenian zala edozer eskabide eitteko. Etxba Ibilt 478. Bada-ezpada ere, paperetan datozen etxe-eskeintzak miatu bear ditugu, ia aukerarik sortzen zaigun. NEtx LBB 69. Olluak mantentzeko / ere arto zarra, / aukera dagonian, / ez da oso txarra. Uzt Sas 85. Bei ori obe nuen / ez banu ikusi, / aukera ederra dauka / nai dunak erosi. Ib. 237. Talaieruak ez eban ikusten aukera onik. Olatu andiak gelditu barik etozan. Etxabu Kontu 141. Baiña andik aurrera izan genduan memoriz ikasteko ere aukera. AZink 65. Beste artista moeta bategaz, usterik gitxien genduela, topo egiteko aukera izan genduan. Gerrika 214. Izango dugu euskaldunok inor gutxik ezagutzen dituen euskal obrak, zatika bederen, irakurtzeko aukera. MIH 289. Aukera ederra eskaintzen dio [...] arlo horretan ari nahiko duenari. MEIG V 102.
v. tbn. AzpPr 79. Albzur RIEV 1907, 625. Gand Elorri 52. Vill Jaink 114. Basarri 28. SM Zirik 23. MAtx Gazt 74. Etxba Ibilt 476. Ibiñ Virgil 116. Lazkano in Mattin 25. Berron Kijote 115. Ataño TxanKan 119.
azpiadiera-2.1
(Como primer miembro de compuestos).
Italiarrak bere zaputza barruan gorde zuan, baiña beti aukera-zai zebillen bere gorrotoa ustutzeko. NEtx LBB 40.
sense-3
3. (V-gip, G-azp). Ref.: Iz ArOñ; Gketx Loiola; Elexp Berg.
Variedad, abundancia. " Aukéria, or dauko aukeria, ahí los tiene a elegir" Iz ArOñ. "Surtido, abundancia de género (tienda, mercado, feria). Aukera aundia egoten da denda orretan " Gketx Loiola. " Orduan ez zegoen gaur bezelako aukerarik (G-azp)" Gte Erd 79. "Oportunidad de elección. Corte Inglesian izan giñana, eta Jesus! an dago aukeria " Elexp Berg. v. eskojia, 2 elejia.
Eguna pasa degu / txit neke aundiyan, / tabernaz aukerarik / eztago mendiyan. Ud 102. Jenero abetatik / badabill aukera, / aurten aña sekulan / azaldu ote da? AzpPr 114. Zalla da aukera dagoanean aukeratzea. Ag G 34. Norbaitek ezin ba-dau topau zekorrik [...] Imatzian aurkituko dau aukera ona. ForuAB 101. Bazeukan ordubantxe nork begiratuba. Ezin txanda artu, gizona [...]. Ta alako aukera izan emakumiak, eta, geienetan gertatzen dan bezela, txarrenarekin gelditu zan. Alz Txib 84s. Gaztetan bazenuela / neskatxez aukera, / berakin irtetzen ziñan / gora eta bera. Tx B II 264. Enbarkaziyoz aukera dauka / bapore eta batela. Ib. I 193. Amaren semez, aukera / atsaldean larratzera. "Por la tarde hay abundancia de jóvenes sobre la grama" . Or Eus 160. Bai soñekotarako ta bai barruko erropetarako aukera aundia etorri zait. NEtx Nola 16. Ba, guk u, erantzun eutsan Santi Anpolaik, eztogu sardiñatan alako aukerarik erabili, baiña besigu kosterarik onena geuk egin genduan eta, tira, jo aurrera. Erkiag Arran 14. Baña nun egon dira gizajo oiek danak? Ia arratsalde osoan mutillik gabe jardun dira neska geienak eta orain, berriz, au da aukera. MAtx Gazt 72. Ariatzar gaztiak, / gitxi gora-bera, / ardauaz beti dauke / danentzat aukera. BEnb NereA 27. Aukera aundirik ez dogu baña / zerbait badago jateko, / lan egiñagaz artuten dogu / naikoa bizi izateko. Ib. 181. Gure Donostik egiten dizu / bere eskeintza gozoa, / Zoaz bertara ta antxe daukazu / nai dan aukera osoa. Basarri 158. Arkume onak azi ditugu, / gaztatik berriz aukera, / okerragorik ez dezagula / izan emendik aurrera! Uzt Sas 64. Gauza guzitik aukera eduki arren. Ataño TxanKan 124. Aukera ederra izango dek an / neska gazte ta andretan. TxGarm BordaB 135. Urrengo egunean etortzekoak zituztela [belarritakoak] eta naiago lukeala. Orduan aukera aundiagoa izango zutela. JAzpiroz 185s.
azpiadiera-3.1
(Como segundo miembro de compuestos).
Ortaz, etzaio senargai aukerarik faltako. Etxde JJ 54. Santa Garazin eztago, noski, ogibide aukera aundirik. Ib. 225. Lan-aukera aundirik etzegoen sasoi artako mutillarentzat. NEtx LBB 39. Naiko gaztain erre ta sagardo-aukera bazan. Ataño TxanKan 94. Ez zan garai artan gaur bezelako erropa-aukerik gure etxean. BAyerbe 71s. Ni orain ezindua nago, ta urritz makilla aukera ere asko urritu da. AZink 167.
azpiadiera-3.2
"(V), comodidad" A. Cf. infra AUKERAN.
Baña zaldun au bizi zan iñoz baño aukera geijagogaz bere gaistakerijetan, zeruko zemaijai jaramonik egin bagarik. Ur MarIl 32. Patxiko ta bere langintzako adiskide batzuk, Mari-Teresek bakallaoa ederki jartzen dualata, Eibarren bitu dira, baño bestetan aña gozamen, aukera ta leku eztute idoro. [...] ostatua gizadiz borborrean dago; [...] Patxiko ta lagunai bazkaria bazter baten, otza, urri ta kiskaldua ematen diote. Ag G 350. Urte guzian egazti bat ez; / gastuak alde guzitik, / Orain aukera dagon garaian / guardiazibillak atzetik. Basarri 22.
azpiadiera-3.3
Berrogei urte badauzkak eta, / diru aukera izanik, / ez nian uste ezkondu gabe / berriz joango intzanik.Basarri 27.
sense-4
4. "Selecto, aukera " Dgs-Lar 1.
sense-5
5. Libertad.
Geure foru, aukera, eskubide, ekandu ta usadijo onak. "Franquezas" (1850). BBatzarN 169. Sendaturik geijago ta geijago bere jarlekuba, zein dan erreiñuko aukera ta anditasunen sen ta ezaugarrija. "Símbolo de las libertades patrias" (1860). Ib. 189. Erregutu egizu Eleisa Santiagaitik, zeiñen aukera eta eskubidiak ain sendaro zaindu zenduzan. Ag Serm 98. Euzko-Aberri onek bixija / Ondiñokarren bai-eban; / Illen lotatik itxartu zan ta / Jarri osatzeko eran, / Seme zintzuen laguntasunaz / Jarteko lengo aukeran. Enb 40.
azpisarrera-1
AUKERA-ANTZ. Distinción, preferencia.
[Jakobek Joseri] txit asko nai zion, eta bere maitetasuna erakusteko, janzi nabar polit bat ere egin zion. Berezitze edo aukera-antz au anaiak gaizki eraman zuten eta gorroto artu zioten. Lard 48.
azpisarrera-2
AUKERA-AUKERAKO. De lo más apropiado, muy adecuado. v. AUKERAKO.
Tregoarriak artzai-saroitarako aukera-aukerakoak diran tokietan arkitzen dira. JMB ELG 90. Liburu ederra, etxean irakurtzeko aukera-aukerakoa. EgutAr 19-9-1957 (ap. DRA). Eta Don Kijotek zuan uraxe, yanguastar aientzat aukeran-aukerakoa [sic] zan. "Era muy a propósito de los yangüeses" . Berron Kijote 163. Orretarako aukera-aukerako tresnea, izparringiak, euren esku eukita. Etxabu Kontu 161. Edozein euskaldunentzat atsegin izango den liburua, hitz batean, eta Ama Birjinarengana jaiera berezia dutenentzat aukera-aukerakoa. MEIG II 47.
azpisarrera-3
AUKERA-AUKERAN (Añ, Mg PAbVoc; VocCB Dv). "(A toda) elección, o placer: (c.) aukera aukeran" Añ. "Aukera aukeran, a todo placer" Mg PAbVoc s.v. autu. "Aukera-aukeran, (G), a pedir de boca" VocCB. "À souhait" Dv. "Comodidad. Aukera-aukeran daukat, lo tengo a pedir de boca" A. v. AUKERAN.
Gela atan otu-ala gauza eukezan aukera-aukeran. Otx 127. Au berriz, osasunerako aukera aukeran ari zan. Or Aitork 122.
azpisarrera-4
AUKERA BETEAN, AUKERA GUZTIAN (V-gip ap. Gte Erd 263), AUKERA OSOAN. A placer, a pedir de boca. v. AUKERAN. "Aukera betean bizi dan orrek eztau, ez, erruki bere laguna (V), ese que vive ahí conforme a su placer" A EY IV 134. "Aukera guztian bizi da (V-gip)" Gte Erd 263.
Lo egiteko dauzkat aukera osoan oerik biguñenak. VMg 34.
azpisarrera-5
AUKERA GUZTIAN. v. AUKERA BETEAN.
azpisarrera-6
AUKERAKO ( (V, G, AN)). Ref.: A; A Apend; Etxba Eib; Gte Erd 263; Elexp Berg. Idóneo, apropiado, adecuado; selecto. "Oportuno, a propósito" A. "Selecto" A Apend. "Idóneo, adecuado. Sin. egokixa. Aukerakua artu daben senarra eta ondo konpontzen dira" Etxba Eib. "Aukerako egualdixa dago garixak eltzeko, tiempo adecuado está haciendo para madurar los trigos" Ib. s.v. aukeria. "Tomatea aukerakoa zen (V-gip, AN-gip)" Gte Erd 263 (junto a banakoa, hauta, etc. de otras zonas). "Oixe dok aukerako neskia iretako" Elexp Berg. "Zuek bixok aukerakuak zate baztarretan saltsia jartzeko" Ib. En DFrec hay 12 ejs. de aukerako. v. AUKERAZKO, AUKERA-AUKERAKO.
Gau eder aukerako / parerik gabea, / zuk ekarri gaituzu / Erredentorea. Echag 37. Eser-leku luzea [...] aukerakoa eta / guztiz egokia. Ib. 231. Lezoko mendi guztia da arrobi areatsuz ondo josia; zeintzuk ematen dituzten ugari, arlanza eder naierakoak, eta eotarri galant aukerakoak. Izt C 50. Saul iru milla soldadu aukerakorekin David-en billan joan zan. Lard 177. Aukerakua intzake, seme, erririk erri txerpolari bizimodua ateratzeko. Apaol 23. Ostatuetan iakia billatzeko ta aukerakoa dan ezkero, bera eruatea otu iat. Ag AL 153. Lerdena ta liraiña ta aukerakoa: besterik etzan lango gizona. Ib. 69. Aukerakoak zarie zuek bata bestearentzako. Ag Kr 105. Egokia, aukerakoa, gogobetekoa dala esan geinke bazkatzallearen bizitza alderdi onetatik begiratzean. Ag G 152. Idazti aukerakoena egiten duanari, 200 laurleko saria. EEs 1912, 148. Ortarako biderik aukerakoena Aiuntamentuei dirua aurreratzea izango dala. ForuAG 271. Dantzako garaian nai luke egin Erraondoko plazan sarrera, bere danbolin-soiñurik aukerakoenak joaz zarrakin berriak naste. Mok 11. Beiñola, arrotz-etxe onetara itsu bat eldu zan, eta ni aren aurrekotzat aukerakoa nintzalakoan, eskatu ninduan. Or Tormes 11. Gorputz-itzalez ere etzan gerrarako aukerako gizona: txiki, potxolo, sabel-aundia. Or SCruz 140. Toki au aukerakoa duk ardientzat, esan zun saskigilleak. Or Mi 5. Esaera ta itzak aukerako ditu, ezetsu, mami. Ldi IL 89. Gazteleraz naiz prantzeraz . Saski-Naski ikusi nai duten erdeldunek badituzte urtero zenbait aldi aukerako. Ib. 65. Aukerako itxasgiroa da, agian, gaurkoa. TAg Uzt 146. Aukerako eguna degu errogatibetara jendea etor dedin. NEtx Antz 31. Yainkoaren semeek, giza-alabaen edertasuna ikusirik, aukerakoenak artu zituten emaztetzat. Ol Gen 6, 2. Inorena baino gogozago ta zoratuago aditu zuten, ordea, Gorgia ao-ederraren itzaldi zoli, burutsu ta aukerakoa. Zait Plat 122. Aukerako ikaslea bizikletan ibilteko, beronek lagundurik ibili nai baldin ba eban. Erkiag BatB 74. Ez bakarrik gizona, orokarrean arturik, baiña giza-ale bakoitza ere, aukerakoa ta aproposa dugu Jainkoa ba-dela frogatzeko. Vill Jaink 73. Erosi eban asto gaztia, / ogei bat urte ondo betia, / giarratsua, / lukainkarako aukerakua, / ez dok makala ein daun tratua! BEnb NereA 48. Illargiak adierazten digu zein diren [ereiteko] aukerako egunak eta zein ez. Ibiñ Virgil 69. Frailli ori aukerako leku billa zati bat aldendu zanian. Etxba Ibilt 456. Onen gai aukerakoa eskuetan dedala, ezingo det nere lan ori burutu. NEtx LBB 116. Bein gaixo batek arrapatzian / gizona dezu ain utsa, / begiratua tristia eta / indar gabia gorputza; / jana're ez du aukerakua, / arekin ere zaputza; / eskerrak izan nuela nere / emaztiaren laguntza. Uzt Sas 206. Ondartza bikain, zoragarria / danontzat aukerakoa. MMant 64. Guztiok alkartuta betiko lekuan, Juanenian, onek eukan leku aukerakuena eta. Gerrika 288. Zekiena adierazteko, berriz, zenbat gogoeta sakon, zenbat hitz zorrotz, zenbat aukerako exenplu! MIH 165. Biak, Hugo Wast-ena bata eta Simenon-ena bestea, aukerakoak dira gaiez, jende askok gogoz irakurriko dituenetakoak. MEIG II 49.
v. tbn. MendaroTx 223. Etxba Ibilt 456. Etxabu Kontu 142.
azpisarrerakoSense-6.1
(Tras gen.).
Bestalde, ikasguari esku-emateko bazan beste bide bat, guzien aukerakoa, guzien ahalen neurrikoa. Zait Plat 21.
azpisarrerakoSense-6.2
AUKERA GUZTIKO.
Aukera guziko zalduna nai luke, ta ori ez da errex. EgutTo. (ap. DRA)
azpisarrera-7
AUKERAKO ONTZI. Vaso de elección. v. AUKERA-ONTZI.
Ez zan ondo etorren gauzia, aukera eta elekziñoeko ontzi au izan zedilla usteldua enparauak legez. Ur BulaAl 41 (ref. a la Virgen María). Ez zan ondo, aukerako ontzi au izan zedilla usteldua enparauak legez. Ur BulaV 26.
azpisarrera-8
AUKERA-MAUKERA. v. AUKERAREN MAUKERA.
azpisarrera-9
AUKERAN. (V, G; Lar, ). Ref.: A; Etxba Eib; Gketx Loiola; Gte Erd 263; Elexp Berg.
a) De manera oportuna, adecuada, a propósito; a placer, a pedir de boca. "(A pedir de) boca, nai erara, gogoaren araura, aukeran" Lar (cf. Añ: "(A pedir de) boca: (c.) nai erara, gogoaren aukeran"). "Oportunamente. Aukeran etorri zara, zeure iritxia biar gendulako, autu onetantxe" Etxba Eib. "Hora oportuna, momento preciso. Oraintxe aukeran etorri atzaigu, karga jasotzen laguntzeko" Gketx Loiola. "Aukeran bizi da (G-azp)" Gte Erd 263. "Egoki. Afari pasaria eitteko aukeran zatoz ba" Elexp Berg. v. AUKERA-AUKERAN.
Euki ezkero modako jantziak, zegaz aragiak estaldu edo zabaldu eta janariak gustora edo aukera [por aukeran?] gertatubak. msOñ 109r. Egunero eguzkia biralduten deutsuet: frutuak, egaztiak, arraiñak, abereak, lurrean ta itxasoan dan guztia zeuroen naian, aukeran, eskuetan ta borondatera ifinia dot. Añ MisE 76 Lore-mordo ederrak / dauzkagu bildubak: / belar usai gozoko / aukeran batubak, / sortatxoak egin ta / zintakin lotubak. Echag 137. Lasturdik ekarriak / aukeran sei zezen, / bi iru urtekoak / jokatzeko emen: / oraiñ arte Plazara / ez diranak irten, / Iñauteri festetan / illko dira aurten. Ib. 230. Zergaitik beti sartzen zirean / Gure asabak batera, / Euren bandera jasorik gora / Arerioen artera, / Aukeran ezin biziko ziran / Erri onetan bestela / Izan balitza euren odola / Gurea legez epela. AB AmaE 37. --A, jauna! Etsai gutxi ditugula uste al du? --Zubek guztiya aukeran nai dezute ta. --Guk? Esan diyot bada; ogiyarentzat atera ezkero. Sor Bar 64. Aldaturik zaldiak bata besteari, baioiazan aukeran. AB Ezale 1897, 44a. Ipar edo ego-aldetik, ia zutindurik egozan mendietako zugazti aritzez da artelatzez ondo beteak [...] itzaltasuna emoteko aukeran egiñak zirudien. Ag AL 23. Baldintza onek dituanagaz, / nor, baña, ni baño obeto? / Beti aukeran, an-or naiz emen / nentzakek zorioneko. Enb 181. Basa-piztia aukeran darabilen zaintzaileak bere esanetara dakarrenez, Atenaiko erria orrelaxe zerabilten sasi-iakitun aiek. Zait Plat 124. Gauza guziok, [...] aukeran etorri datozkio. Ib. 136. Aukeran ordaindurik zagoz, ta ez daukazu zetan erostarik jo. Erkiag BatB 66. Biak aukeran bizi nai dabe / arantza barik lurrian. BEnb NereA 113. Batzuk aukeran, nai daben eran, beste batzuek sufritzen. Ib. 257. Aukeran etorri zitzaion Mikolasi igande-goiz ura. NEtx LBB 24. Eta gauzak eskura datozkigun ezkero, zergatik ez jaso aukeran deguna? Ib. 84. Eta nolakoak bertako artzai -etxolak, apain eta txukun aukeran egindakoak! AZink 65.
Zer da naijen zendukiana mundu onetan? Goguak emoten deutsun leguetatik ibilli al izatia? Zerura bazuaz ibilliko zara zeure aukeran izarretatik, illargitik. Ur MarIl 60.
"Etxetik aukeran dauka eskolia" Elexp Berg.
b) (G-goi ap. Voc Zeg 286). A elección, en abundancia. "A escoger, aukeran" VocZeg 286.
Aukeran zeuzkeen, nai zuenean jateko, Parabisu artako fruta guziak. Ub 6. Gaisotuten bagara Osagilla edo Medikubak aukeran dagozanian ez da billatuten edozein, ezpada onduen osatuko gaituzana. Mg CO 286s. Jakia, sagardoa, / ardoa aukeran, / afaldu eta gero / trago onak eran. Echag 151. Belar ona naikeran, / aukeran lorea, / usaia gozo eta / eder kolorea. Ib. 255. Kerizpeak aukeran, / Ditudaz topetan / Urak zelakoak nai / Iturritxoetan. AB AmaE 354. Etxe onetan daukagun guztitik emongo iatzu aukeran. Ag AL 147. Nai bezelako mutil gaztiak / aukeran dauzkat atzian. Tx B I 63. Zuk jarri paperan / gezurrak aukeran, / arrazoirik deran / etzaude ezagueran. Tx in Imaz Auspoa 24, 143. Lana ontako itzak aukeran / badauzka zure mingañak. Yanzi 137. Lanik egin gabe jan ta eran, / obenetikan aukeran. MendaroTx 136. Parrari eraso zioten, bai baitzekiten balarik etzerabillela aukeran Santa Kruzek. Or SCruz 103. Miñeral-autsak aukeran daude / nundiknai ekarritzeko, / soro ta zelai ongarrituta / emaitzak ugaritzeko. And AUzta 130. Janaritegiak, kafetxe izugarri edatsuak, antzoki ta zine-aretoak nunai; emakumeen toki erosoak... Guztiok bere urrean, alboan, eskuar, aukeran, asa-asa. Erkiag BatB 170. Ostatuak da jan-etxiak gaur / aukeran daude jateko, / da askatasun osoa berriz / nai dan tokira juateko. Uzt Sas 233. An ez uan ezer ere txikirik, eta danetik aukeran. Ataño TxanKan 120. Itzala nai aiña, fruitu gozoak aukeran. Zendoia 198. Elorri beltzetikan / badago aukeran. Ostolaiz 116.
Zer ongi biziko geran, / nai dezuna jan ta eran, / guztiya zure aukeran: / jazteko ere, zuk ez batere / gastuari begiratu. Bil 87.
(Vivir) en la abundancia.
Ia zergatik berak ere etzidaten geixeago ordaindu bear; ez giñala gu ere aukeran bizi-ta. Ataño TxanKan 266.
c) (V, G-azp, AN-gip-5vill). Ref.: A Apend; Gte Erd 200; Elexp Berg. De poder elegir, puesto(s) a elegir; comparativamente (con lo normal o esperado). "Para mi gusto, puesto a elegir" Elexp Berg. "Kotxe au aukeran txikitxua da gure familixiandako. / Aukeran, zarata geixegi etaratzen dabe Egan-ak" Ib. Cf. A Apend: "(V), aukeran sikutxua da gaztai au (al probarlo)", donde interpreta aukeran como derivado de a(h)o.
Bai, [alkandora] bordatua bezelakoa, da esatea, zulo asko-duna eta aukeran anditxoak dituana. Urruz Urz 44. Zorionekuak, dio Jesu-Kristok, aukeran naiago dutenak pobre izan. Bv AsL 173. Kaiola batzuek zotzezkoak dituk, beste batzuek burnizkoak, baño urrezkoak ere badira. Aukeran, edozeñek naiko likek urrezkoa ta janari onez betea. Ag G 303. Ez! zarra ez da beti obea izaten. Neskatxa aukeran gaztea. Lab EEguna 64. Mutikoak, Urliren etxera nai joan; / nexkak ere, beste etxe bat nai du aukeran. Or Eus 139. Gutxitxo aukeran, jai ortarako aingeru geiago bear ditut. NEtx Antz 118. Mundua zabal samarra da, aukeran. Baiña gizonaren almena motxa, sarri askotan. Erkiag BatB 117. Ez du gauza aundirik, baiña umea azteko ere aultxo aukeran. Orregatik etxera ekarri degu mutikoa. NEtx LBB 35. Zale-miñ puxkaren bat sorrerazi zion neskak, aukeran geiegitxo ta debeku-mugak ukituaz. "Tales que pasaban de la raya y llegaban a lo vedado". Berron Kijote 222. Txokolatea egiten erakutsi bear dion! Meegi egin din, aukeran! Ataño TxanKan 155. Azalez aberatsa --aberatsegia, aukeran-- izanik, are aberatsagoa da mamiz. MIH 47. Aukeran, beraz, nahiago dituzue artikulu laburrak? Ib. 139. Horretarako egin zituen bere mezak: errazak, guretzat aukeran errazegiak. MEIG I 49s. --Pintura berri zalea zaitugu, noski, zu ere? --Ba. Oraindik, gaur den egunean, ez dut oso berri antzera pintatzen: inpresionista-gisara edo, gehiago. Atzeratuxea nabil aukeran. Ib. 66.
"Aukeran autatu bear ditut (AN-5vill)" Gte Erd 200 (junto a aukera banuke, hautu bat egitekotan, hautatü behar badüt, etc. de otras zonas).
d) (V-gip ap. Elexp Berg; Lar). (Precedido o no de gen.). (Tener, poner, dar, haber...) para elegir, a elegir. "Dar a escoger, aukeran eman" Lar. "Aukeratzeko moduan. Posterako sagarra ero tartia zeuan aukeran" Elexp Berg. Cf. AUKERAN EGON.
Gura badozu ogi erregutakaz, gura badozu arto berozkuakaz. Zeure aukeran eukiko dozu. Mg PAb 104. Eukirik batek bere aukeran edari bi, bata gozoa, baña edenduna, bestea ez ain gozoa, baña osasuntsuagoa [...]. Añ LoraS 186. Aukeran iru gauza ipintzen zazkitzu: erreinu guzian [...] edo iru eguneko izurria. Aukera negargarria! Lard 205. Ez iñola ere eskatzeko, Jesus libratu zedilla, zana zala Jesusekin aukeran ipintzen ziena. Ib. 453. Banakatu gaitezen: orra bazter guziak aukeran: zu ezkerrera bazoaz, ni eskuironz noa. Ib.14. Bi bideak or daude / aukeran denentzat, / onena zeñ ote den / pentsa nork beretzat. Auspoa 97, 64. Irutatik bi aukeran ditik, / sega ta arloa, Larraunek. "De tres sorteos dos ha obtenido el de Larráun: el de la guadaña y el del lote". Or Eus 305. Bat bañan emakume geiago aukeran izan eta kezkaz beterik utziko zuanarekin bildu bear. JAIraz Bizia 102. [Eguardiko otorduan] aboaren azken-legungarri akeita ta koñak edo anisa aukeran. Etxde JJ 113. Aserre ark ondore aundiak izan zituen. Ortara baino len, ordea, aukeran izan zuen Platonek erri hura ikustea. Aldi artan Eladeko lenengo iria zenuen Sirakusa. Zait Plat 16. Iakitun zenuen Sokrate, noski; iakitun baino areago ere, bai, ordea. Zalantzetan eta eztabaidetan iratio bearrik etzeukaten gaiak, aukeran zituzten iardun-leiaz gogoak batzuen edo besteen alde iarteko. Ib. 114. Nik perretxiku batzun izenak / esan dizkizut lenago, / ondo zuria izenekua / beste bat ere badago; / ortatik ere pilla ederrak / iñoiz ekarria nago, / baña aukeran jarri ezkero / nik ondo beltza naiago. Uzt Sas 134.
e) (Tras -t(z)eko). Como para; de modo que.
Mezetarakoan, ez-ikusia egin zion [...]; baño neskak bera ikusteko aukeran. Anab Usauri 34. Illunpean ozta-ozta ikusten arriak botatzeko aukeran. Ib. 73.
azpisarrera-10
AUKERAN-AUKERAKO. Excelente.
Aukeran aukerako bertsolariak baiziran. Ataño TxanKan 104. Nolakoari alakoa etorri, ala jainkia! Aukeran aukerakoa. ! Ib. 134.
azpisarrera-11
AUKERAN EGON. Estar en situación de elegir.
Nai duenak eskoi ta / nai duenak ezker, / aukeran gaudenian / Jaungoikoari esker / destinatuak gaude / bagabiltza oker, / gaitzerako pronto / ta onerako alper, / kristabak, eriyotza gurekiñ da laister. Ud 112. Bi bire dira ezker da eskui, / komeni da ikastia, / aukeran gaude, bata zerura, / infernurako bestia. Xe 386. [Sokrate] gogor ioteko aukeran zegoen eztabaidetan, arpegiak arpegia austen baitu. Zait Plat 90.
azpisarrera-12
AUKERA-ONTZI, AUKER-ONTZI ( (Lar, H)). "Vaso de elección" Lar. v. AUKERAKO ONTZI.
azpisarrera-13
AUKERA OSOAN. v. AUKERA BETEAN.
azpisarrera-14
AUKERA OSOZ. Por libre elección.
Ez da bizi bere borondatez ta aukera osoz baserritar eginda bezela? VMg 5.
azpisarrera-15
AUKERARA ( (H)).
a) (Tras gen.). A la elección, al gusto (de). "Gere aukerara (Astar), à notre choix" H.
Erdu mezara, ortxe daukazuz zeure aukerara eta borondatera Jesu Kristoren merezimentu guztijak. Astar II 215. Eta zaldirik zelan ez eben ondo zuzentzen, / Nai zan lekutik euren gogo ta aukerara. AB AmaE 453. Iru aldiz batak eta besteak ere elkartu-naia azaldu zuten, baño nork bere aukerara nai. Or SCruz 99.
b) Adecuadamente, convenientemente.
Jote au egiteko, uraren inguru osoan, lau alderdietan bardin bardiñik, arri laban egokiak ditue, [...] joteko oso aukerara jarriak. Erkiag Arran 134.
azpisarrera-16
AUKERAREN MAUKERA (Lar, H, que cita a RIs ), AUKERA-MAUKERA (G ap. A). "(Cuando) pitos flautos, cuando flautos pitos, aukeraren maukera, atzenean okerra" Lar (v. tbn. s.v. eleccion). "Aukera-maukera, trankera (Gc), dicho vulgar que se usa para significar que muchas veces el más exigente y descontendadizo elige lo peor" A.
Aukeraren maukera, azkenean okerra. RIs 11. Aukera-maukera, azkenean okerra. (G-nav). Inza NaEsZarr 151. Onelakoetan maiz egia da gure erritarren esaera: aukeraren maukera, azkenean okerra. Zait Plat 28. Batzuetan beraz, ez da erraz izango euskal ordaina asmatzea; beste zenbaitetan, berriz, hitz ugariegi izango ditut irispidean ("aukeraren maukera, azkenean okerra", esaera zaharrak zion bezala). MIH 192.
azpisarrera-17
AUKERAZ.
a) A gusto, a su antojo. v. AUKERAN.
Alperra ostikadea, / Eta arrantza gogorrak egitea / Astazaia begira dago farraz, / Ta belea jaten aukeraz. Mg in VMg 113. Ezteguetarako batu ziranak bere aukeraz da pozarren egozan. Ag AL 126. Ta arrotza aukeraz arrapatu ba-zuan ala ez [...], onelaxe gañeratu zion. Anab Usauri 102. Tamal aundia, barriz, bere sakelean daukan bene-benetako pistola barria probau eziña, aukeraz! Erkiag BatB 186.
b) Por elección.
[Graziak] egiten gaitu Jainkuaren seme aukeraz. CrIc 123. Etxaldeko naiz maiztar, i ainbat ba gaituk; / etxaldean aukeraz sor aizela uste duk? "Crees que has nacido en buena casa a elección tuya?". Or Eus 38. Zeruak ez du oraindaiño nai izan, nik alabearrez iñor maite izatea; alferrik da, bada, nik aukeraz maite izango dudala uste izatea. "Y el pensar que tengo de amar por elección es excusado". Berron Kijote 161.
azpisarrera-18
AUKERAZKO. Apropiado, adecuado. v. AUKERAKO.
Entzutekoak izaten ziran euren destañazko esanak... edo ez entzutekoak, ikusgarria euren gorputz, buru ta eskuen eragiñ aukerazkoa. Ag Kr 67. Asko indartu zan, aukerazko baserri-mutil argi, bikain ta osasuntsua zegoan. Ag G 132. Euskalerriaren Alde'k egokitzen dituan batzaldietan banatzeko diplomak egiteko iduri aukerazko ta onenari, 50 laurleko saria. EEs 1912, 150. Berez arreta aundia bear duan lana da txertatzea, ta, beraz, muntegian egiteko aukerazkoa, muntegian obeto zaitu litezke landarak-eta. EEs 1917, 32. Gai oni dagozkion berri ta jakin-gaiak eman ta zabaltzeko aukerazko batzar bat jarriko genuke. ForuAG 271.
azpisarrera-19
AUKERETAN.
Kristabak, berri onak / doaia ta poza, / atsegin zoriyonez / naikeran bakoitza, / esker on aukeretan [='en abundancia'?] / beterik biyotza, / zelebratu dezagun / Jesusen jaiotza. Echag 102.
azpisarrera-20
ERDI-AUKERA ( (V-gip)). "Erdi-aukera, es cuando escogen dos por turno" Iz ArOñ.
Urrutitikan desfiyoka / ezteu jardun biar alkarri [...]. Aizkora bana artuta biar / trunkuen gañian jarri, / erdi aukeran kapaz bazera / jokuba egitera etorri. EusJok I 103.
aukera
<< atzeraka 0 / 0 aurpegi >>
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper